L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Euzko-Gogoa aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Euzko-Gogoa
(1957. Orrila-Garagarrila) —Hurrengo artikulua




 

 

—Itz-Lauz—

 

Milla ta bat gauetako ipuiak

(iarraipena)

 

euskaratzailea:

Azkoiti

 

IRUGARREN AGURE

eta TXIRINE ERREGINAREN IPUIA

 

Surate'ko merkatari aberatz baten semea nauzue. Nere aita il ondoren, gutxi barru, utzi zizkidan ondasunik geienak txautu nitun eta geratu-ondarrei azkena ematen ari nitzan nere lagun ekin batera... ta ara or, bazkaritan izan nuan Surate'tik Serendi' ra zijoan erbesteko bat. Gure ariketa aren ibillaldietaz, jakiña.

        — Al izan ezkero —irriparrez esan nion— munduaren ertz batetik bestera, beaztoporik gabe ibilli al izan ezkero, gaur bertan Suratetik aterako nitzake.

        — Malek! —arek erantzun—. Ibilli nai badezu, eta batere eragozpen eta beaztorik gabe baditut nik erabide ederrak, eta erakutsiko dizkitzut.

        Bazkalondoan eraman nau bakarrik eta esan ere bai, urrengo goizean berriro etorriko zala.

        Ala egin ere.

        — Itzemanari bidegin nai diot; bialdu zazu serbitzari bat arotz baten billa eta betozte biak egur-zama ederra bizkarrean. Arotza eta serbitzaria etorri orduko, atzerritarrak ari esan zion kutxa bat egiteko sei oinkada luzean ta lau zabalean. Eta nere gizonak arotzari bere zeregiñean ederki lagundu zion. Irugarren egunerako kutxa amaituta zegon-ta atzerritarrak Persiko tapiz bategaz estali eta landara eramateko...; atzetik nik ere jarraitu nion.

        — Esan zure serbitzariei aldegiteko —arek.

        Bai egin ere, ta atzerritarra ta ni biok geratu giñan. Eta bat batean ene! kutxa jaiki da eta ega egin du abantadan eta lañu tartetu zan.

        Pixka bat geroago nere oñetara erori zan.

        — Ikusten —esan zidan—. Egazkiñ lasaia dala, ez ta? zuretzat artu ba, eta nai aña ibilli munduko alderdi guzietan

        Atzerritarrari eskerrak eman, eta zekiz bete-poltza emanaz galde nion. — Kutxa au ordea nola egarazi?

        — Laxter jakingo dezu. Arekin batera, kutxa-barneratu, eta tornillo bat ikutu ala aizatu giñan. Tornillo oni eragiñaz eskubiratuko zera. Ezkerra nai badezu, beste oni eragin: goratzeko muelle au ikutu; beratzeko berriz tira emendik. Ezaupide batzuen goraberak aztertu ondoren, atzerritarrak ederki abiatu eta etxeratu gaitu: ain zuzen ere, baratzan bertan jetxi giñan-ta.

        Nere gela-barnean kutxa gorde, eta atzerritarra joan zan. Onenbestez, nere lagun artean jolasaldi ederretan — eta, irentxi nuan aitaren dirutza osoa. Ari ontara, diruegarri bainitzan alogeran artu diruetxetik... baña bai azkar zorretan naastu ere. Zer egin? tira... guazen kutxa billa: an jatekoa ta dirutxorta neukantxoa sartu, baratzeraño ixil-ixilillik atera, barneratu ta... muelle bat ikutu-ta aupa! aizeratu nitzan etxetik urruti... Bai, zorionez eta lekutara joan nitzan!

        Gau guzian bizkor bizkor aizean zear... egunsentian kutxazulo batetik begira ta meadi, amilzulo ta eremua besterik ez nuan ikusi. Jarrai orrela gau ta egun ta urrengo goizean baso itzal baten gañean, uri eder baten ondoan negon. A zer uri ederra! Begira ta begira ondo azterkatu nuan: batez ere jauregi zabal bat: ta nekazaritzan ari zaa gizon bat ere bai. Basoratu nitzan, kutxa laga ta nekazariari urreratuaz galde nion uri aren izena.

        Nekazariak orduan. — Gazte! azkar antzematen zaizu atzerritarra zerala, ez baidakizu uri ori Gazna dala, Babaman indartsu eta onaren bizilekua.

        — Ta nor bizi da jauregi artan?

        — Gaznako erregea. Txirina bere alabatxoa bertan espetxeratzeko eraiki zun. Bai ba, igarle batek iragarri omen du alaba ori atzipetuko dula ta, orregatik.

        Ezkerrik beroenak eman nizkion nekazariari ezagunarazi zizkidan gorabera oegatik, eta tipi-tapa banua urira. Ate alboan zarata aundi bat... eta... ta une batzu geroago trikiti-trakata, zaldidun batzuk eroso jantziak eta estalki aberatzdun zaldietan. Gizatalde argitsu aren erdian gizaluze mardul bat, urrezko koroia buruan, eta soñeko bat bai perla pillaz estalia, diamante aundi bat lez.

        — Gaznako errege nunbait —nere artean nion—. Eta ala zan, gero jakin nuanez.

        Banebillen ba arutz-onutz uri zear ta nere kutxa bururatu zait, basoan utzi nuana eta ez nitzan lasaitu, basoratu eta etzutela arrapatu, atzeman arte.

        Janari ondarrak urdalleratu ondoren, an lo egitea erabaki nuan illundu zuan-ta.

        Ezin ordea lorik egin: nekazariak Txirina erregin aretzaz esana buruan nerabillen: eta ezin iñolaz ere. Txirina gora ta bera, munduan ziteken emagumerik ederrena iduritzen bainuan, zergatik ez arrixkatu?

        — Nai ta naiez —nere kolkorako— jauregui orren tellatuetara aldatu, erregiñaren gelaraiñotu eta Jainkoak zekik! zertzelada auen buztana larrutu bear diat.

        Esan eta egin: kutxan sartu; igo-botoia io, egatu nitzan jauregi-zai zeuden gudarien buru gañetik. Ez ninduten ikusi ere egin, eta eragozpenik gabe tellatu batean,... apalatxo!! eseri nitzan.

        Isil-isillik, leio batetik beera... gela bat tapiz aberatzez ornitua... eta ara!... antxe diban batean Txirina ber-bera. ¡A emakume zoragarria!

        Itzal andiz aurreratu eta belauniko munegin diot biotzez esku lirain aetan.

        Errege-alaba esnatu zan eta ikaraturik deadar egin zuan eta aurki azaldu zan bere iñudea, alboko gelan lo baizegon.

        — Mapeiker! —Txirinak— ¿nola barneratu da gizon au nere gelara? zu ote zera, agian orren laguntzalle?

        — Ni? Susmoketa ori etzait atsegin. Neroni ere bildurtuta nago gazte ausarti ori emen ikustean. Ori bestalde, ausarti orreri lagundu nai izan banion ere ¿nola gaztelu-zaien begi zorrotza itxutu? Onenbestez ere badakizu altzairuzko ogei ate ireki bear dirala erregeren sello ta guzti onerañotzeko. Egia dasaizut ezin asma det gazte orrek nola ainbeste eragozpide oinperatu dituan.

        Iñudea ari zanean, ni ere asmatzen negon zer esango. Eta gogapen au bururatu zitzaidan. Mahoma igarlearen jitea edo izakera artu.

        — Erregekume eder ori! Txirinari buruz —ez bildurtu! ez ta zu ere Mapeiker ori! emen arkitzen naizelako. Mahoma igarlea naiz ni, eta erruki nitzan zure bizitz-urterik gozoenak, espetxean igarotzen dituzulako. Eterri naiz, igarle gaizto baten esakuna gezurtatzera alegia. Bahaman zure aita bildurrarazten duan esakun ankerra ezerestera. Lasaitu-ba ta poztu. Mahomaren emazte izango zera-ta. Zure eskontz-otsa barreiatzen danean, errege guziak Iragarle aundiaren aitagiñarreba bildur izango dute eta erregekume guziak zure bekaitzez. Txirina eta Mapeikerek sinetsi zidaten.

        Gaualdirik aundiena Gaznako erregearen alabakin igaro nuan. Andik aldegitean itz-eman nion urrengo goizean aratuko nintzala.

        Nere kutxa-barruan ba, oianeratu nitzan, zaindariri buruz, ardura gabe; eguzkia zeru-goratzean ni ere uriratu nitzan, soñeko ederrak eta Indi-zapizko turbante bat, urre-zipristiñ ta guztl, gerriko aberats bat, eta usai gozoak erostera. Neuzkan diruak ortan txautu.

        Gero berriz, basoan nere burua atondu eta usaigozotzen. Illundu orduan, kutxaratu eta aupa! nere maitearen gelara. Txirina nere zai urduri zegon. Iragarle aundi ori! —berak— banitzan ba bildur zure emazte-gaiaz ez ote ziñan aztu! Baña esan, nola dezu alako gazte arpegia? Nik uste, Mahoma, bizar zuridun agure zar bat zala.

        — Egia da, nik erantzun, ala agertzen natzaie siñistedunei baña, baderitzait gazte-antzean naiagoko nazula.

        Goizean goiz, jauregitik alde, gabaz etortzeko eta orrela nere ikustaldiak egin nizkien: Txirinak eta bere iñudeak ordea etzuten susmatzen nik atzipetzen nituanik.

        Egun batzu barru, Gaznako erregeak jauregia zeazkatu, eta ate guziak itxita sello ta guzti billatu baizitun, alaitasunez bere serbitzariri esan zien.

        — Oso eroso dabil au! Jauregiko ate guziak begozke orain lez, eta ez naiz nere alabaren gain erori ditezken gaitzen bildur.

        Errege igo zan Txirinagana: onek ordea, urduritzeke ezin begira zion aitari.

        Antzeman dio erregek alaba urduri dala eta galde dio ia zergatik. Neska gaztearen egoneziña aunditurik. Azkenez ordea, aitaren kasketaldi-ari buru ezinegiñik mintza zaio gertaketaz.

        ¡Gaznako erregeren izutze eta aozabala! Mahoma beraren aitagiñarreba dala jakin duanekoz! sekula amestu ere etzuana!

        — Ai! Nolako astakeria! alabatxo ori! Nola izan zera ain siñisterreza?

        Ah Jainkoa! itunki esanaz. Alperrik da zure asmoei buruegitea. Ezagun da bai! Iragarleak esana bete da: gaizkille batek atzipetu du Txirina gaxoa!

        Ala deadar egiñaz alabaren gelatik sumin-sumin atera ta aztertu ditu jauregiko zoko guztiak: gaizkillea ordea ezin billatu. Nundik? nundik sartu da gizon ausarti ori jauregira? Benetan arrigarria da auxe.

        Bahamanek, gaua bertan igarotzea erabaki zun eta erregekumeari berriz galde zion norekin apaldu ote zuan.

        — Ez, Txirinak, nere ondoan ez du artu ez janari ez eta pattarrik.

        Ori bitartean gaua gañeratu da, ta Gaznako erregek diban batean eseririk, agindu du alabaren gelako argi guziak piztekb, ta ezpata, zorrotik atera ere bai, ari egiñiko bidegabekeria odolez garbitzeko.

Eta ara... tximista batez Bahamanen begiak zirika ditu eta onek jo du leiora: bazekian, Txirinak esanaz, ni andik barruratzen nitzala-ta.

        Erregek gora begiratu... ta dana su-kolorez ikusten baitzun, izutu da. Onela bidea erreztu zitzaidan; ba... ni leioratzean, Bahamanek etzidan bururik ebaki, izu-azpian zegon-da.

        Ori ez ezik, belaunikatu zan nere aurrean, muneman eta esan zidan

        — Oi! Iragarle aundia! Nola merezi izan det nik zure aitaginarreba izatea?!

        — Errege indartsu ori! Jaikieraziaz, erantzun nion. Zu zera, musulma'artean siñismen geien duna: eta atik nik geien maitea, Idazki alda-eziñean irarrita zegon zure alaba atzipetuko zutela; jakitunak ala irakurri ere bai. Nik ordea Jainko aundiari otoi egin nion alako zongaitzetik zu askatzeko. Baita aditu ere. Baña araua jarri du. Txirina nere emazte bedi.

        Errege aul arek siñetsi zun nere gezurra eta pozez zoraturik, Iragarlearen sendiko zalako, berriz ere auzpeztu zan, onginaia adieraztearren. Eraiki berriro eta ziñegin nion nere laguntzapean biziko zala ala merezi bitartean. Eta bere alabakin, bakarrik utzi nindun.

        Egun artan bertan, gertaketa batek sendotu zuan oraindik geiago, errege gizajo arek nitzaz zuan iritzia.

        Uriratzean, ekaitz aundi bat erori zan, eta tximist-dizdiraz izututa, serbitzari baten zaldiak ankazgora egin eta zalduna lurreratu.

        Serbitzari arek irri-egin zuan, Mahoma, bere alabakin eskontzen zala, erregek esan zualako, eta anka ausi.

        — A zoritxarrekoa! otsegin zion erregek. Iragarleak ire siñisterik-eza zigorkatu dik.

        Zauriduna etxeratu, eta Bahaman jauregi'ra baitaratu zanekoz, arautu du jaialdi andiak egiteko, Mahoma eta Txirina bere emaztearen omenez.

        — Bizi bedi Bahaman, Iragarlearen aitagiñarreba! erriak deadar egiten.

        Illuntzean uritik atera, basoratu, kutxan sartu ta aupa aizean errege-alabaren gelaraño.

        Txirina eder ori! esan nion alboratu ondoren, zure aitaren serbitzari bat bazebillen baezpadan Mahomarekin eskondu zeran edo ez: ba-aldakizu nola zigorkatu detan? Ekaitz aundi bat eraiki, aren zaldia izuerazi, ta siñesgabearen ankaezurra ausi.

        Beste egunean Gaznako erregeak Batzarrari deiegin eta bere asmoa azaldu zion: alegia, Mabomarengana barkapen-eske eta serbitzari txakur aren okerregiña zurikatzera joatea: bere obena ondo ordaindu zuala-ta.

        Ala egin ere. Erregin alabaren aurrean. Txirina ori! erregeak — zugana gatoz arren! otoi dezaiozula Mahoma zure senarrari, buru gutxidun gizon baten alde.

        — Badakit gertatua, Jauna! —Txirinak erantzun— Mahoma berak aipatu dit-eta.

        Serbitzari guziak, arrezkero siñetsi zuten Txirina Iragarlearen benetako emaztea zala eta aek ere auzpezturik erregutu zioten eurok eta zoritxarreko serbitzaria aldezteko. Erregalabak baietz.

        Ni ordea larri baño larri tartean: janariak amaitu, soñeko eta usai gozoetan diru guzia aizatu, eta atik estualditan.

        Baña gogoratu zitzaidan orduan burutapen bat: gau artan bertan Txirinakin alkartzean.

        — Adi zazu, emazte, gure eskontzan garrantzi andiko zeregin bat aztu degu. Zure dotea... ez didazu eskuratu eta larri zait auxe. Ez det nik dote bearrik, baña zio edo zeregin ori bete nai nuke; eta atik zuk erastunen bat ematea naikoa izango da. Erreginkumeak, txepel arek, bere dirutza guzia eskura nai zidan. Nik ordea bi diamante aundi neretu nituan, beste egunean urian saltzeko.

        Ille bat joana zan, nik Iragarle jitea artu nuanetik eta ara! etorri zan Gaznara errege baten ordezkaria. Txirina ezkongai eskatzekotan etorri ere. Zure erregeren eskakizuna emaneziña zait zoitxarrez... Bahan'ek ari... nere alabatxoa emaztetzat Mahoma igarleari eman baidiot.

        Alako itzak entzutean, ordezkariak siñetsi zun Gazna'ko errege burutik eginda zegola.

        Erregeri agur'egin bada, ta bere errialdera etxeratu zan. Asieran, atzerriko errege arek bere ordezkariaren iritzi berdiña zuan: alegia, Bahaman zoratuta zegola: baña obeto gogartuz eta azterkatuz... Bahaman'en ezetza begirapenik ez takela zala ta gudaroste indartsu bat bildu eta Gaznako errialdearen mugak ausi ditu.

        Kazen izena zuan errege arek, Bahamanek ordea, aulagoa izanik guda astiro antolatu eta etsaiaren aurrerapenai ezin buru egin.

        Jakin ere bai azkar askorik, Kazen'en gudari-taldeak indartsu eta egite aundikoak zirala eta bildurtu zan: bereak egin zuala eta batzartu ditu bere aundizki guziak. Eta ara, ankaezurra ausitako serbitzari arek onela itzegin zuan.

        — Auxe da txorakeria. Zeren bildur diteke errege, aldi ontan? Zer gaitz egin dezaiokete errege guziak Igarlearen amagiñarrebari?

        — Arrazoia dezu: Mahomagana, ara gaitezen —Bahamanek. Eta Txirina'ren billa ere jun zan eta, — Nere alabatxo ori, egunsentian Kazen, uri-gañeratuko da, ta bildur naiz aren gudakolpeari buru-egin al izango ore diotan: atik otoi egiozu?ure alde Mahoma zure senarrari.

        — Jauna —alabak— Igarlea gure alde izango ez ote dan bildurrik ez biotzeratu; arerioen gudarostea arek ezerestuko ta errege guziei erakutsiko die Mahomaren aitagiñerrabari bear dioten begirapena. Dana dala —erregek— gaua bertan degu eta Iragarlea ez da ageri. Utzi ote gaitu?

        — Ez aita, ez —Txirinak— korapillatuta gauzkan gudarosteari begira dago zerutik eta une auetan, bear bada, ezereztu du, gure arerio-artean bildur andia zabalduaz.

        Izan ere, ori zan, gezur-Mahomak egin nai zuana.

Egun osoan Kazenen gudaroste indartsua begiz azterkatu zuan: baita aren egotokiak ere: baita batez ere Erregeren kuartela: arri aundi eta txikiz bete kutxa guzia... ta aupa! aizeratu eta erregeren kuartel edo zapizkoetxean gañean alto egin det.

        Gudariak lo zorroan zeuden: atik, astiro jetxi! kuartel zulo batetik so-egin eta ara... an, Kazen, narruki eder gañean etzanda. Arri bat tira nion, ¡bai ederki ordea! bekokian, erdi-erdian eman nion.

Erregek orru-andi bat egin zuan: eta aren zaitzailleak presakatu ziran ari laguntzera.

Nik orduan, berriz aizeratu ta kuartel gañean arri-euri bat egin nuan. ¡A zaparrada bildurgarria! Kazen'en gudatalde guziak ikaraturik iges egin dute bidezorro ta guzti utzirik.

        — Mahomak galdu gaitu!... Gureak egin du.

        Arerioak uri-korapilloari etsi diola-ta Bahamanek jarraitu dio gudatalde oberenakin: igesegille artean berriz erailketa gaitza egin eta Kazen preso artu du.

        — Zergatik, nere errialdearen mugaz barneratu, nere eskubidea zapalduaz? Zer egin dizut zuri, zuk guda neri etxeratzeko?

        — Bahaman! susmotan nitzan zure alaba ta Mahomaren arteko eskontza gezur utsa zala. Ezin siñetsi iñolaz ere, Mahomaren aitagiñarreba ziñakenik; zure itzak, begirapenikeza edo zirala-ta bengaizua artu nai izan nuan. Orain ordea garbi ikusi det, nere ondamen guzia Mahomaren eginlana baitda.

        Bahaman errege Gaznara etxeratu zan Kazenekin batera: au ordea nere zauri ondoren il zan.

        Mezkita guzietan jaialdiak izan ziran Igarleari eskerrak emateko, Gaznako arerioak apurtu zitualako. Errege berriz, bere alabaren jauregiratu zan.

        — Nere alaba ori! Mahomari nere eskerona agertu nai nioke: ondasun aundiak egin bai-dizkit.

        Ala ari zan... eta oi bezela, leiotik barrura gelaratu nitzan. Erregek ikusi-ala nere oñetan auzpeztu, eta lurrari munemanaz otsegin zuan.

        — O Iragarle aundi ori! Nere biotz-barrena nola azaldu Eraiki nuan maitaki andik eta bekokian pa-emanaz esan nion.

        — Errege! Nik utsegin galbide andi artan! niganako maitasunak amilgune artara zuri bultzegin eta ni patxadan egon? ain bururikeza eta eskergaitza uste nazu? Baña ara or Kazen'en arrokeria makilkatu det: gizon putz arek zure Errialdea eta Txirina beretu nai baizitun.

        Kazen errege obiratu ta bi egun ezkero Gazna'ko erregek jaialdi aundiak arautu zitun arerioen ondamena ez eze, Mahoma ta alabaren eskontza goresteko.

        Berriz ere, nere berri eman nai nien miragarri bat egiñaz edo... eta artarako erosi ditut urian pike-pilla bat, ta su arria ere bai: algodoia pikez igurtzi-eta errekai ederrak egin nituan.

        Gaberatzean, kutxaratu eta aizeratu naiz: kaleak jendez pil-pilka; jolasak ere girorik ederrenean —su-eman niori metxari— sekula ez omen da ikusi zeruan olako gauza arrigarririk.

        Egia esan: argitu ondoren, neronek entzun nitun solasaldi eta berriketa gozoenak nere errekai aeri buruz. Jolasgarri zitzaidan au dana baña, ai! nere zoritzarra! basora begiratu eta nere kutxa zoragarria erretzen 1

        Nunbait, errekai aen su-garren bat edo lotu zaio egurrari; ni ez konturatu: eta suak indar-artu du isilpean.

        Nere ituna eta lertubearra!

        Baña zuzenbiderik etzegon eta negar egitea mandotik astora erortzea zan.

        Erabaki bat artu bear! — Zer egin? Beste toki batera aldegin zorion billa.

        Orrela ba, Gaznatik iges-egin zun Mahoma Iragarle kaiku arek.

        Iru eguneko bidea ibilli, eta bidari talde batekin topoegin det: kairotarrak izan, eta etxera baizetozten, aiekin batu nitzan. Kairon merkatari egin nitzan; munduaren bazterrak ikusi, uri ugari ere zearkatu ditut, ez ordea nere ibillaldiak aztu. Eta orain agure zar eta motel, emen naukazu merkatari onen ondoan. Zorgiñen jaun ori! arren ez egiozu bizirik gizagajo oni kendu. Irugarren agure zar aren itzetorria onela agortu zan. Zorgiñak ordea barkatu zion merkatariari eta utzeratu zan. Merkatariak pozez beterik eskerrak eman zizkion bere ongille aieri, eta etxeratu zan eta bere emazte eta seme ondoan luzaro bizi izan zan.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.