L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Euzko-Gogoa aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Euzko-Gogoa
(1957. Orrila-Garagarrila) —Hurrengo artikulua




 

 

—Itz-Lauz—

 

Kumran'go bilakuntzak

 

Gaztanaga'r Jexux

 

I.— Asiera

 

Ta'amireh'tar bi auntz galduaren billa 1947'go udaraz. Izenez Mahoma Dib eta Ahemed Mahoma. Ain zuzen ere «Itsaso-illa» edo deritzaionaren sarkalde egian zebiltzan. Leio-tankerako zulo batek arritu zitun. Arria bota zuten eta... oiartzun bereizia... Bigaramonez an dijoaz zulo-miatzera bi artzaiak. Asi ziran zulo-mian. Baña, utsa! Zortzi txarro... Aiek, berriz, altxor-gose izan. Lurrezko txarro aundiak ziran eta aietako batean iru idazki Uribil. Belen'go aspaldiko-zaleari saldu zizkioten eta onen bidez zabaldu zan arkituen berria.

        Bi «beduin» darren zuloa Jeriko'tik amabi aneurkiñera dago ta, Itsaso-illa, berriz, bira. Inguru onixe deritzaio KUMRAN. Arkaitz-zulo au aztertzen ari zirala De Vaux aba ta Harding jaunak etxe-ondakiñak arkitu zituzten 1949 urtean, andik aneurkin batera. Zer ote ziteken? Txantxetan ere Kumran'go bakartien lekaidetxea! Ze artukizun ote zun onek aitzuloarekin? Gerora argitu danez, lekaide bakartiak, «eseni» tarrak —nunbait gorde bear-ta!— arkaitzean izkutatu zituztela beren idazti guziak. Onelaxe gertatu bide ziran zulo aiek «eseni» tarren biblioteka ta gaurko jakintsuen altxor.

        Lekaidetxeari buruz, bi itzetan esateko, era guzitara osaturik zegola aitortu bear; uri koxkor bat bezain ondo ornitua dirudi, bizi guzia bertan egin al izateko eran, noski baño noskiago.

 

 

II.— Noizkoa

 

        1) Noizkoa ote lekaidetxea?

        Nola-nai ere etzun etengabeko bizia izan. Bein berenik zart egiñik ageri da. Asiera noiz? Ez da errex erabakitzen. Alabaña, Arkeologia lagun degula, (gai ontan lagun ziurrena), Jesukristo aurreko 134'garren urte inguruan eraikia dirudi: Juan Hirkano'ren garaian eta Alejandro Janneo baño len. Lurrikarak eten zun lekaidetxearen bizia. Flabio Josefo'ren aitorrez, J.K. aurreko 31'garrenean gertatu bide zan. Urte batzuen ondoren, bereala an ditugu ostera. Oraingoan J.K. ezkeroko 68'garrenera arte, Erroma'rrak Israel menperatu zuten arte.

        Kondairari begira: Antioko IV'ren garaian izan zan Israel'en aldakuntzarik aundiena. Jason'ek lagundu ta eragin zion; areago, berriz, Menelao'k. Apaiz nagusi ba'ziran ere, bide gaiztoz apaiztu-ak bai ziran, Onias III'ren gaitzean. Greziera edo eladera ta oien jakintza garaiagoa Israel'darren buruetaz jabetuz zijoazen. Buruz eraberritzeak erlijioarekikoetan ere neurri gabe aldatu zun Jainkoa'ren erri bereizia. Eladeraz kutsutze au lekaidetxeare-i sortarazle izan bide zan. Kera berri oiek gogaiturik elkarrekin bildu ta beren gauzeri eutsi-gogez aldegin zuten basamortura. Au dirudi «eseni» tar deritzaien lekaideen jokabidea, Kumran'en bizitzen jartzeke. Kondairak ere dionez, beraz, J.K. aurreko 163 ezkero sortua izan bear du. Gutxienaz ere, J.K. aurreko 134'garrenean La-z¿la, beintzat.

 

        2) Eskuidazkiak noizkoak ote?

        a.— Noiz izkutatuak? Arkeologia'ri jarraiki, J.K. ezkeroko 67'tik 70'rako urteetan izan bear. Aldi ontan zan Erroma'ren garaikunde nagusia ta Israel'en menpetasun gorriena. Lekaidetxeak eta arkaitz-zuloko txarroak garai berekoak dira; tankeraz ere batera datoz. «Fisica nuclear» deritzaionaren aurrerapenak ere. 16'gn. ikazkiaren (carbono-16) berezitasunak aztertuz, garai ortakoxetzat jotzen dituzte eskuidaztien gañeko zapiak. Ba-dirudi, beraz. Erroma'tarrengandik gordetzearren eta iraun arazteko izkutatu izatea arkaitzean.

        b.— Eskuidazti berak, noizkoak ote? Nola-nai ere, izkutatu garaia baño lenagokoak, beintzat. Garai au guzieri ba-dagokie ere, guzi-guziak ez ditezke urte berean idatziak izan. Bakoitzari begiratu bear, beraz. Ontan Paleografia'k du itza. Gero ta ziurrago, gañera. Izan ere, onen erabakietara biltzen ari bai dira beste jakinmotaen argibideak. Geientsunak Makabeu'tarren garaitik berealaxekoak; batzu-batzuk lenagokoak ere bai. Dana dala, Jesu Kristo aurreko 137'garren urte inguruan izan bide zuten ugaritasun eta sasoirik nagusiena, bai lekaide-alkargoak eta bai «eseni» tarren idazketak ere.

 

 

III.— Arkitutakoak

 

        Jakintsuen billaketa-lana 1949'garrenean asi zan. Aitzulo-biblioteka ua etzan bakarra. Kumran'en bertan beste amar arkitu dituzte: batzuk «beduin» darrak, eta jakitunak aztertu; beste tzuk, berriz, jakitun berak ere arkitu dituzte. Bederatzi urte oietako idorokuntza guzien eta arkaitz-zulo bakoitzekoen berri ematea luzee-i diteke-ta, idorotako garaienen berri soillik emango det. Au ere labur-zurrean. 1947'garrenean bi artzaiek arkitutakoetarik 1956 artekoak dira bederatzi urte oiek.

        Moises'ek idatzi omen zitunezko bost liburuetatik daude zatirik geienak. Isaias iragarlearena oso-osorik batean eta beste puska asko, gañera. Salmuetatik, Daniel eta Jeremias'enetatik ere eskuidatzi-apur Ugari bildu dituzte. Itz batean esateko, Itun-Zarre'ko liburu guztien zatiak, «Erregeen» eta «Kondairak» liburuetakoak ezik, ba-dira. Ugari, gero, aipatutakoetatik ugarien dala. «Tobias» en liburuak aipamen berezia bear du. Izan ere, idazti onen lenbizikorik ez bai genezagun. Protestanteak, au dala-ta, berriz, gerogokotzat jotzen zuten eta, beraz, Idazteunetatik landa baztertzen zuten. Aurrerakoan baztartzerik ez dute izango.

        Idazteunez landa ere idazti asko arkitu dituzte. Esate baterako: «Lekaidetxearen arauak» oso-osorik, «Argi-seme ta illun-semeen arteko burruka» ere osorik, eta ogeita amabost

«Esker-eresi». Ontaz gañera, zenbatu ezin ala zati Idazteunak aztertuta azalduz.

 

 

IV.— Arkitutakoen garrantzia

 

        A.— Itun-Berriarekiko.

        1) Itun-Berriarekin ikuskizun eta artu-eman aundia, estua daukala dirudi. Gutxienaz ere antz aundia. Itun-Berria ta Paul deunaren eskutitzetan batez ere, ta Juan Ebangelariaren idaztietan areago, nabarienik gertatzen dana, bi alderdi bereiztea da argi ta illun, egi ta gezur, zintzo ta gaizto, aingeru ta deabru. Bi alderdi oien burruka adierazten dute Kumran'go idaztiek ere, ta, azkenik, egiaren, argiaren, aingeruaren garaipena. Nork nori jarraitu ote? nork nori ikasi? Ez baita eziñezko Jesukristo'k garai ta inguru artako zenbait esaera ontzat artu ta bikaiñagotuz eman nai izatea.

        2) Kumran'go lekaideen alkargoa ta len-kristauena: Siniskai ta jakitez bat: ondasunak, guzia Puziena: mai beretik jan, otoi bera egin... Ontan antz aundia dute len-kristauen alkarteekin. Gañera, kide guzien iritzira artzen zituzten erabakiak eta bestalde, agintari bakarra zuten nagusi. Ikusi, «Bidalien Eginak»: guzia guzien (2.44), Maatias aukeratzea (1.26) diakonuak aukeratzea (6,1 - 4).

        Bi bereizkizun nagusi: Jesukristo'rik ez dutela ezagun eta kristauk, berriz, Beronekin dutela guzia. Urren, alkargo itxia izatea, berentar etziranak gorrotatuz. Kristauk, aitzitik. zearo zabalgose, katoliku.

        3) Kristauen lekaidetxeak: Ba-dute Kumran'goen antza: mundutik basamorturako igesa, gaualdi luzeak otoitzean eta Idazteunen irakurraldiak denak batera, barau, apaltasun, garbitasun, ezkongetasun... Bestalde, kristauok ere lenbizi-lenbiziko lekaidetxeak Juda'ko basamortuan eraiki zituzten eta bakarren batzuk, ain zuzen ere, Kumran'go «eseni» tarren etxe-ondakiñetan.

 

        B.— Itun-Zarrarekiko.

        1) Nork daki Itun-Zarra Jesukristo'z aurreko amairu gizaldietan zenbat bider eskuz erabat idatzi bearko zuten? Eskuz idaztea bai zan iraun arazteko ta zabaltzeko bide bakarra. Eta nola-nai ere, garrantzi aundirik gabekoetan berenik ez-berdintasun asko dituzte eskuidazti zarrak. Idazkera ez-berdin oietatik zein aukeratu? Ontan (beste askoren artean) lan aundia egin zuten «masora»-zaleak, guzietatik bat aukeratuz. Orain, berriz, beste eskuidazti oso aspaldikoen jabe diralarik, «Masora»-zaleak baño errextasun geiago dauzkate gaurko jakintsuek beren esku, idazkera jatorrena aukeratzeko.

        2) «Irurogei ta amarren itzulpena» deritzaionari ala «Masoreta» ri zor zaio itzal aundigoa? «Irurogei ta amarrak» eladerara egindako itzulpenak zer begirune bear ote du? Itzulpen zugurra ote, ta, beraz, onen bidez eldu ote gindezke oiek eladeratu zuten eberkerako idaztietara? Kumran'go idaztiak dute itza. Cross irakasleak BASOR'en azaldu omen dunez, eladerazle zugurrak omen ziran. Indar aundia ematen diote, beraz, aipatu-itzulpenari, naiz-ta «Masora»ri ere, aldiz, indar eman. Dana dala, itzulpenaren aurreko oiñarri jatorretara eltzeko ziurtasuna ematen dute.

 

        C.— Eberkerarekiko.

        Eberka sakonago jakiteko ta izkuntzaren aberastasunerako, neurririk ez dun alderdia dakarte Kumran'go billakuntzak. Izan ere, J.K. ezkeroko VIII'garren gizaldiko langite zan «Masora» zaleak eberkeraz egiñiko idaztia. Ajolarik zorrotzenaz jokatu ziralarik ere ordurarte, gizaldietako akatsak: aztu, galdu, okertu t.a. ezagun gerta bear. Orain, berriz, zortzi-amar gizaldiz zarrago diran eber-idaztiak aberastu ederra emanen diote eberkera zarrari.

 

        AZKENA: Antonio C. Lamadrid'en «Descubrimientos de Qumrán» liburuan arkitu detan jakingarriena labur-zurrean ematen saiatu naiz. Norbaiti zerbait atsegin gertatu balin ba'zaio, ua nere poza. Beste gabe, oinbestez, kito!

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.