Goratzarrez. (1958. iraila-gabonila)'>


L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Euzko-Gogoa aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Euzko-Gogoa. Olabide'ren
Goratzarrez. (1958. iraila-gabonila) —Hurrengo artikulua




 

 

—Itz Lauz—

 

Adizki berenkoiak Olabide'ren itun berria'n (1)

 

Zaitegi eta Plazaola'tar Jokin'ek

 

Adizki berenkoiak damurik galduaz doaz gure artean: ain zuzen, XVI'garren mendea baino len asia bide zan galtze au. Oien ordez, aditz laguntzaileak darabilzkigu eskuarki: izan, ukan, edin, ezan, iro edo egin, alegia.

        Zenbait aditzetan eta zenbait euskalkitan adizki berenkoi zarrok galdu dira, noski. Alderantziz, etorri, ekarri ta abarren adizki berenkoiak bizitan diraute bizkaieraz, esate baterako, baita iakin'enak ere Zuberoa'ko Larraun'en.

        Alabainan, bestetara ere gerta oi da zoritxarrez: adibidez, egiten dut esan bearrean, iteut badantzugu, eta Bazkaian esan dot esan bearrean, esoot diotenak ere badira, izan. Egiten dut eta esan dot esan bearrean, iteut eta esoot darabilzkitenek, erabili ere oarkabean darabiltzite.

        Badira, ordea, gure artean, iakinaren gainean lanean ari diranak, ots, noizbaiteko adizki berenkoiak berpiztuaz, gure arbasoen euskera garbiena ta ospatsuena berriztu naiean diardutenak, alegia.

        XIX'garren azken menderdian iratzarri zan gure Euskelerria, eta arrezkero, euskal-idazle artean Berpizkundea sortu, eta euskaldun ikasiak eta landuak lanean ari dira, noizbaiteko adizki berenkoiak aintzakotzat artuaz. Beren oldarrean, inoiz erabili etziran adizki berenkoiak ere sortu dituzte; alare, adizki berriok erabilgarriak eta arauz sortuak dira, izan ere. Esan ditugunok Lafon iakintsuagandik eratxi ditugu (ikus, Le système du verbe Basque au XVI' siècle, tome premier, 436'garren orrialdean).

        Lafon euskalariaren itzok arira datozkio Olabide'ri, nik uste. Euskal-idazle ikasion artean gure Olabide buruen buruko baitugu: besteak beste, adizki berenkoiak erabilten, oparo, iori ta mardul dugu.

        Zizetan goiz-arratsaldero dabilenaren antzera, edo-eta, basoetan barna marrubi-zurrean ari danaren iduri, Olabide'ren ITUN BERRIA'ren oian atsegingarrian alderen beste ibili na kizu adizki berenkoi bila: ziza-larrak bereizi, edo txilarrak kendu ta ziza usaitsuak eskuetara-ala, kolkoan edo pardelean sartu dizkitzut, edo-ta, munetan belarrak baztertu ta ale gorrixka ederrak ialgi-erazi orduko, belar-ziri musker luzean arretaz sartu dizkitzut, Olabide'ren goratzarrez uztai begi-betegarria egin naiean.

        Guzitara, milaka ta milaka adizki berenkoi bildu ditut, eta urrenez urren ezarri.

        Ona emen Olabide'k berenkoi bezela darabilzkin k eskatzen duten aditzak

 

                1) Aditu

                2) Alegin

                3) Asketsi

                4) Atotsi

                5) Aundietsi

                6) Atzi

                7) Begira

                8) Bidali

                9) Billatu

                10) Ebaki

                11) Ebatzi

                12) Edan

                13) Egin***

                14) Ekarri***

                15) Ekin***

                16) Eman***

                17) Entzun***

                18) Erabaki

                19) Erabilli***

                20) Eragin***

                21) Eraso***

                22) Eragotzi

                23) Eraiki

                24) Eraitxi

                25) Erakarri***

                26) Erakutsi***

                27) Eraman***

                28) Erantzun

                29) Erasan***

                30) Eraso

                31) Eratorri

                32) Erauntsi***

                33) Erausi***

                34) Erauzi***

                35) Erazagun

                36) Erein

                37) Eritzi***

                38) Eroan***

                39) Erosi***

                40) Esan***

                41) Eskatu

                42) Eskeñi

                43) Etsi***

                44) Euki***

                45) Eutsi***

                46) Ezagun***

                47) Ezarri***

                48) Gomazu***

                49) Goretsi

                50) Gurenetsi

                51) Iakin***

                52) Iarduki***

                53) Iardun***

                54) Iaurti

                55) Idatzi

                56) Idoki***

                57) Idoro

                58) Igarri

                59) Igarri***

                60) Ikasi

                61) Ikerri

                62) Ikusi***

                63) In***

                64) Ion***

                65) Iragarri

                66) Iraitzi***

                67) Irakatsi

                68) Irakurri

                69) Iratzarri

                70) Iraun***

                71) Irudi***

                72) Itxoin

                73) Itzuli

                74) Siñetsi***

                75) Tori

                76) Utzi

                77) Yagon

                78) Yan

                79) Yantzi

                80) Yaregin

                81) Yaso

                82) Yauretsi

 

Ona emen Olabide'k berenkoi bezela darabilzkin k'rik eskatzen ez duten aditzak

 

                83) Atxiki'**

                84) Egon***

                85) Etorri***

                86) Etzan***

                87) Iarion***

                88) Iarraitu***

                89) Ibilli***

                90) Igaro***

                91) Ioan***

                92) Irten

 

***Izardun aditzak, berenkoi bezela, len ere, erabilliak ditugu euskeraz.

 

 

 

K ESKATZEN DUTEN ADIZKI BERENKOIAK

 

ADITU

        Aditz onen bi adizki berenkoi bildu al izan ditut Itun Berria'n. Onatx:

        1) adizu: «Agindurik nagusiena au da: Adizu, Israel; gure Yainko Yauna, Yauna bakarra da; ta zure Yainko Yauna biotz biotzez, gogo gogoz, adin adiñez ta adore adorez maite bear duzu» (Mark, XII, 29).

        2) adizute: «Adingabe ez izan; adizute, ostera, zein dan Yaunaren gogoa» (Paul-Epes. V, 17).

 

ALEGIN

        Aditz onen era bat bakarra bitan da-abil Olabide'k Itun Berria'n. Ona emen:

        1) alegizu: «Agintariagana zure aurkakorekin zoazala, bidean bertan arengandik yaregiteko alegizu; ebazlearen eskuetan yarri ez zaitzan, ta ebazleak amainarenetan, ta amainak morroilpean» (Luka, XII, 58). «Alegizu Yainkoari oneskarri agertzeko, alkekizunik gabe lanera yotzen, ta egiaren itza bear danez erabiltzen» (Paul-Tim. 2a. 11, 15).

 

ASKETSI

        Aditz ori ta «barkatu» bat bera dituzu esan-naiez. Aditz orren bost adizki berenkoi arkitu al izan ditut Itun Berria'n. Onatx.

        1) asketsazute: «Beraz, Yainkoarentzat aukeratu, berezi ta maitagarriak zeraten ezkero, biotzeko erruki, adei, apaltasun, erabide ta egonarria yantzi itzazute, elkar yasan ta asketsirik, elkarren arteko akarbiderik ba'liz. Yaunak asketsi zaituzan bezela, zuek ere elkar asketsazute» (Paul-Kol. III, 13).

        2) asketsiezu: «Zure anayak uts egin ba'dizu, akar egiozu; ta garbai ba'liz, asketsiezu. Ta egunean zazpitan uts eginda, egunean zazpitan «garbai nauzu» esaten ba'datorkizu, asketsiozu» (Luka, XVII, 3-4).

        3) asketsiozute: «Otoyerakoan, berriz, norbaiten aurka zerbait baldin ba'duzute, asketsiozute, zuen Aitagoikoak ere zuen ogenak asketsi ditzan» (Mark, XI, 25).

        4) asketsiezu: «Aita, asketsiezu; zer dagiten ere ez baitakite» (Luka, XXIII, 34).

 

ATOTSI

        Aditz onen 12 adizki berenkoi bildu al izan ditut Itun Berria'n. Onatx:

        1) datotsa: «ta natotsanak, bidali nauna datotsa» (Luka, IX, 48; Yon, XIII, 20).

        2) datotsanak: «Aurtxo au nere izenean datotsanak Nerau natotsa» (Luka, IX, 48). «Nik bidalia datotsanak Nerau natotsa» (Yon, XIII, 20).

        3) natotsa ikus 2) 'gnean, (Luka, IX, 48; Yon, XIII, 20).

        4) natotsanak: «ta natotsanak, bidali nauna datotsa (Luka, IX, 48; Yon, XIII, 20).

        5) zatotsazten: «Mamon okerraren lepotik zuen adiskideak geitu itzaaute; ilko zeratenean, betiko aterpera zatotsazten» (Luka, XVI, 9).

        6) atotsazu: «otoi, atotsazu» (Paul-Pil. I, 12).

        7) atotsazute: «Atotsazute Yainkoaren izenean deunei dagokienez» (Paul-Err. XVI, 2). «Marmar gabe elkar atotsazute» (Kepa, 1a. IV, 9).

 

AUNDIETSI

        Aditz onen adizki berenkoi bat bakarra bildu al izan dizut Olabide'ren Itun Berria'n, ots, aundietsazute: onatx:

        «Yauna goretsazute erri guziak

        ta enda guziak aundietsazute» (Paul-Err. XV, II).

Olabide'k berak erabili oi dun arabera, «erri guziek» eta «enda guziek» ezarriko genuke.

 

ATZI

        Aditz onen adizki berenkoi bat bakarra arkitu al izan dizut Itun Berria'n. Onatx:

        1) atzazute: «Yesu saldu zunak, berriz, ezagupide au eman zien: «Nik muin egingo diodana, uraxe da; atzazute» (Mat. XXVI, 48).

 

BEGIRA

        1) begira: «Begira emen ura» (Bid. Eg. VIII, 36).

        2) begirazute: «Agiripa yauna ta gurekin emen zeraten guziok: Begirazute gizon au.» (Bid. Eg. XXV, 24). «Timote orra ba'letor, begirazute, ez dedin beldurrez zuen artean egon Yaunaren eginbidean, ni bezela, ari da-ta» (Paul-Kor. 1a. XVI, 10). «Beraz, zerurako deya artu duzuten senide gurenok, Yesu, gure aitorraren iragarle ta apaizpurua, begirazute, aintzat yarri zunari kirmena, Aren etxe osoan Mois bezela» (Paul-Eb. III, 1).

 

BIDALI

        Aditz onen bi adizki berenkoi aurkitu al izan ditut Itun Berria'n. Onatx:

        1) bidalazu: «Beraz, Yope'ra norbait bidalazu, Kepa goitizena dun Simon deitzeko» (Bid. Eg. X, 32).

        2) bidaliezu: «Dakusazuna liburu batean idatzi ta bidaliezu Epeso'n, Esmirna'n, Pergamo'n, Tiateira'n, Sardei'n, Piladelpi'n ta Laodiki'n diran zazpi elizei» (Yon'i Ag. I, 11).

 

BILLATU

        Aditz onen adizki berenkoi bat bakarra bildu al izan dizut Olabide'ren Itun Berria'n. Ona emen:

        1) billazute: Beraz, gaiztakeri ta iruzur guziak eta edozein alegikeri, bekaitz ta mardail erauzirik, gogo-esne utsa, aurtxo yayoberriek bezela, billazute, aren bidez osasunerako azi zaitezten (Kepa, 1a. II, 2). Beste onetara euskeraratu zun Duvoisin'ek: «Utzirik beraz maltzurkeria guziak, zimarkhu guziak, alegia, bekhaizgo eta mihi ukhaldi guziak, haur sorthu berri batzu bezala, lehia zaitezte esne ispiritual garbira, haren bidez handi zaitezten salbamendurako.»

 

EBAKI

        1) ebakazu: «Eskua gaizpide ba'duzu, ebakazu» (Mark, IX, 43). «Ta oña gaizpide ba'duzu, ebakazu» (Mark, IX, 45). «Begira; iru urteotan pikondo ontara ale billa etortzen naiz ta alerik ez. Ebakazu, ba.» (Luka, XIII, 7). «Etortzen naiz» oargarri dut: orren ordez, «nator», «etorri naiz», «ba-nator»; «etorri izan naiz», «etorri ba-nator» erabil ditezke. «Etortzen naiz» era onek, ordea, «etorri oi naiz» esan bide du.

 

EBATZI

        Aditz onen adizki berenkoi bat irutan darabil Olabide'k bere Itun Berria'n. Ona emen:

        1) ebatzazute: «Azaletik ez ebatzi; zuzenbidez, ostera, ebatzazute» (Yon, VII, 24). «Zerok artuta zeron legebidez ebatzazute» (Yon, XVIII, 31). «Zerok ebatzazute: egoki al da emakumeak burutsik Yainkoari otoi egitea?» (Paul-Kor. 1a. XI, 13).

 

EDAN

        Aditz onen bi adizki berenkoi bildu al izan ditut Itun Berri osoan. Onatx:

        1) ledakena: «ur onen edale guziak berriz egarri izango dira: baña nik damayokedan uretik ledakena, ez da bein ere egarri izango» (Yon, IV, 13-14): ledakena, ots, edango lukena.

        2) edazute: «Edazute ontatik guziok» (Mat. XXVI, 27),

 

EGIN

        1) dagit: «zerbait iguin ta ori dagit» (Paul-Err. VII, 15). «Nai dudan ona ez baitut egiten; nai ez dudan gaitza dagit, ordea» (Paul-Err. Vil, 19). «Or ba, Neronentzaz Neronek aitor dagit» (Yon, VIII, 18).

        2) ba-dagit: «Baña ba-dazagut, eta Aren esana ba-dagit» (Yon, VIII, 55).

        3) ez dagit: «Zerbait nai nik eta ez dagit» (Paul-Err. VII, 15).

        4) dagik: «birao dagik» (Yon, X, 36).

        5) dagizu: «Zein eskubidez dagizuna dagizu?» (Mat. XXI, 23). «Zer dagizu?» (Yon, VI, 30). «Izorkeririk egin bear ez dala, diozu, ta izorkeri dagizu!» (Paul-Err. II, 22). «Zuk, bai, esker-otoi ederki dagizu» (Paul-Kor. 1a. XIV, 17). 6) ez dagizu: «Ala ere, ezkontzen ba'zera, ogenik ez dagizu» (Paul-Kor. 1a. VII, 28).

        7) zegik: «Birao zegik» (Mark, II, 7). «Birao zegik orrek» (Mat. IX, 3).

        8) dagi: «Beraz, opamayagatik zin dagiñak, arengatik eta aren gañeko guziengatik ere zin dagi» (Mat. XXIII, 20): «ia yauretxeagatik zin dagiñak, arengatik eta artan egoitza dunagatik zin dagi; ta ortziagatik zin dagiñak, Yainkoaren aulkiagatik eta aulkian esertzen danagatik zin dagi» (Mat. XXIII, 21-22) «Bere emaztea utzi ta beste bat artzen dunak, izorkeri dagi; ta senarra utzia beretzat artzen dunak, izorkeri dagi» (Luka. XVI, 18). «Beratzaz Yon'ek aitor dagi» (Yon, I, 15): «ta dagidana, Neregan dagon Aitak Berak dagi» (Yon, XIV, 10). «Baña bearrik gabe ta bere nai izatearen yabe dala, iñork bere alaba ezkongai uzteko asmo sendoa bere biotzean artzen ba' du, ondo dagi. Beraz, bere alaba ezkontzarako damanak, ondo dagi» (Paul-Kor. 1a. VII, 37-38): «izorlariak, ordea, bere soñarekiko ogen dagi» (Paul-Kor. 1a. VI, 18).

        9) dagi-ta: «Onek dagiña bera Semeak ere dagi-ta» (Yon, V, 19) «asieratik txerrenek ogen dagi-ta» (Yon, 1a. 111, 8).

        10) ba-dagi: «ta nere morroyari «au egik», «ta ba-dagi» (Mat. VIII, 9 Luka, VII, 8)

        11) ez dagi: «ezta neskak ere ogenik ez dagi, ezkontzen ba'da» (Paul-Kor. 1a. VII, 28).

        12) aitor ere dagi: «eta Nitzaz aitor ere dagi bidali naun Aitak» (Yon, VIII, 18).

        13) dagizute: «zuek, berriz, zuen aitarengan ikusi duzutena dagizute» (Yon, VIII, 38). «Orrela senideekiko ogen egiñez ta ayen uste makala zotukatuz, Kisto'ren aurka ogen dagizute» (Paul-Kor. 1a. VIII, 11).

        14) zer dagizute: «Ta senideei bakarrik agur egiten ba' diezute, geyegikorik zer dagizute?» (Mat. V, 47).

        15) ez dagizute: «Zertako zatozkidate Yauna, Yauna deyez, ta diodana ez dagizute?» (Luka, VI, 46).

        16) dagite: «Dagiten guzia, gizonek ikusi ditzaten, dagite» (Mat. XXIII, 5). «Begira, zer dala-ta dagite larunbatean zillegi ez dana?» (Mark, I1, 24). «Nere Aitaren izenean burutzen ditudan egiñek Nitzaz aitor dagite» (Yon, X, 25).

        17) zein eskubidez dagidan: «Nik ere galdetxo bat egingo dizuet. Erantzuten ba'didazute, berriz, Nik ere esango dizuet zein eskubidez dagidana dagidan» (Mat. XXI, 24). «Nik ere ez dasaizuet zein eskubidez dagidana dagidan» (Mat. XXI, 27).

        18) zer dagidan: «Zer dagidan ere ez dut atematen (PaulErr. VII, 15).

        19) dagidan artean: «Eseri emen, otoi dagidan artean» (Mark, XIV, 32).

        20) dagidan: «Goazan emendik auzoko irietara, an ere aldarri dagidan» (Mark, I, 38), ots, egin dezadan. «Yauna, zer nai duzu dagidan?» (Bid. Eg. IX, 6).

        21) dagidana: «Dagidana, orain ez dagizu; gerokoan yakingo duzu, ordea» (Yon, XIII, 7): «nere siñestea dunak, Nik dagidana ez ezen, geyago ere berak dagike» (Yon, XIV, 12): «orain, berriz, ez naiz ni ori dagidana, nigan bizi dan ogena baño» (Paul-Err. VII, 17). «Nai ez dudana egiten ba'dut, berriz, ez naiz ni ori dagidana, nigan bizi dan ogena baño» (Paul-Err. VII, 20). «Dagidana egiten yarraiko ere naiz, arrohuta dauzkan yardueran gure idekotsu agerimiñez bidebila dabiltzanei bidea eragozteko» (Paul-Kor. 2a. XI, 12): «ta dagidana, Neregan dagon Aitak berak dagi» (Yon, XIV, 10).

        22) dagizuna: «Zein eskubidez dagizuna dagizu?» (Mat. XXI, 23). «Yauna, nor da iruzur dagizuna?» (Yon, XXI, 20). 23) dagitzizun: «iñork ezin litzake, ba, zuk dagitzizun alatzok egin, Yainkoa arekin egon ezik» (Yon, III, 2).

        24) dagin: «Aitak Semea maite du, ba, ta Berak dagin guzia darakuskio» (Yon, V, 20): «ta ba-dakit Nitzaz dagin aitorra siñeskarria dala» (Yon. V, 32). «Au da esandakoen aitor dagin ta guziak idatzi ditun ikaslea» (Yon, XXI, 24). «Ala dio ori dagin Vaunak» (Bid. Eg. XV, 17). «Burua yantzita, eliz-otoi edo itzaldia agirian dagin edozein gizonek, bere burua ezaintzen du. Burutsik eliz-otoi edo itzaldia agirian dagin edozein emakumek bere burua ezaintzen du, burumotzik aurkeztu ba'liz bezela» (Paul-Kor. 1a. XI, 4-5). «Askotariko eginbideak dira; berbera, ordea, orotan dana dagin Yainkoa» (Paul-Kor. 1a. XII, 6).

        25) zer dagin: «Ukarrak zuk egitean, berriz, ez beki zure ezkerrak zure eskuyak zer dagin, zure ukarra isillean izan dedin» (Mat. VI, 3). «Onezkero ez dizuet yopu esango; nagusiak zer dagin yopuak ez daki-ta» (Yon, XV, 15).

        26) dagiña: «nere Aitagoikoaren naya dagiña, orixe ba, zeru-yaurerrian sartuko da» (Mat. VII, 21). «Onek dagiña bera Semeak ere dagi-ta» (Yon, V, 19). «Beste bat da Nitzaz aitor dagiña» (Yon, V, 32): «ogen dagiña, ogen-yopu da» (Yon, VIII, 34). «Ala dio ori dagin Yaunak, dagiña betidanik dazagula» (Bid. Eg. XV, 18). «Ogen dagiña txerrengandik dator» (Yon, 1a. III, 8).

        27) ez dagiña: «Izketan utsik ez dagiña, ori gizon bikaña da» (Yak. 111, 2).

        28) dagiñak: «Beraz, opamayagatik zin dagiñak, arengatik eta aren gañeko guziengatik ere zin dagi; ta yauretxeagatik zin dagiñak, arengatik eta artan egoitza danagatik zin dagi; ta ortziagatik zin dagiñak, Yainkoaren aulkiagatik eta aulkian esertzen danagatik zin dagi» (Mat. XXIII, 20-22). «Ogen dagiñak legea austen du; ta ogena lege-austea da» (Yon, 1a. III, 4). («Ogen dagiñak ez du Bera ikusi, ezta ezagun ere» (Yon, la III, 6).

        29) dagiñik: «On dagiñik ez dago, bat bakarrik ere ez» (Paul-Err. III, 12).

        30) dagiten guzia: «Dagiten guzia, gizonek ikusi ditzaten, dagite» (Mat. XXIII, 5).

        31) dagitena: «itzalgaizka oriek dagitena, esateko ere lotsagarria da-ta» (Pa«al-Epes. V, 12).

        32) dagitenak: «negar dagitenak, ez dagitelakoan» (Paul-Kor. 1a. VII, 30): «auek dira Nitzaz aitor dagitenak» (Yon, V, 39).

        33) dagitenen: «Negar dagitenen zori ona, poztuko dirata» (Mat. V, 4).

        34) dagitenekin: «Pozten diranekin poztu zaitezte; negai dagitenekin negar egizute, gogo berberaz elkar arturik, gora-miñik gabe bekoetara leyatuz» (Paul-Err. XII, 15-16).

        35) dagitenik: «dagitenik, berriz, zuek ez egin; esateko gizon baitira; egiteko, ez» (Mat. XXIII, 3).

        36) zer dagiten ere: «Aita, asketsiezu; zer dagiten cre ez baitakite» (Luka, XXIII, 34)

        37) dagizuten: «Eredua erakutsi dizuet, ba, Nik egin dizuedanez, zuek ere dagizuten» (Yon, XIII, 15). «Ene semetxoak, au idazten dizuet, ogenik ez dagizuten» (Yon, 1a. II, 1). «Ta Yainkoari daskayogu ez dezazutela gaizkirik bat ere egin; ez noski yatortzat gu azaltzeko, zuek ongi dagizuten baizik, guk astangarri irudi bear ba'genu ere» (Paul-Kor. 2a. XIII, 7).

        38) ez dagila: «Ba-dakigu Yainkoagandik yayotako iñork ere ogen ez dagila» (Yon, 1a. V, 18).

        39) dagitela: «Ez al dakizute atxinttxitokian leyatzen diran guziek, atxintxi, bai, dagitela; saria, ordea, batek bakarrik artzen dula?» (Paul-Kor. 1a. IX, 24).

        40) dagizulako: «Argatik, zerana zerala, zuribiderik ez duzu. Besteak gaiztesten dituzun orrek; besteak gaiztestean, zerorren burua gaiztesten duzu, gaiztesten duzuna bera zerorrek dagizulako» (Paul-Err. II, 1).

        41) ez dagitelakoan: «negar dagitenak, ez dagitelakoan» (Paul-Kor. 1a. VII, 30).

        42) ba'dagit: «Neronetzaz Neronek aitor ba'dagit, nere aitorra ez da siñeskarria» (Yon, V, 31).

        43) ba'dagigu: «Egiaren ezaguera artu ondoan, oldez ogen ba'dagigu, gerokoan ez baitzaigu ogen-ordaintzat oparirik gelditzen» (Paul-Eb. X, 26).

        44) dagiket: Zer dagiket?» (Luka, XX, 13). «Zer dagiket, nagusiak yaurgoa kentzen didan ezkero?» Luka, XVI, 3). «Nere buruz ezer ezin dagiket» (Yon, V, 30).

        45) dagikenari: «Ta Gizasemearen aurka iñork itz egin ba'lu, asketsiko litzayoke; baña Goteunaren aurka itz dagikenari ez zayo mende ontan, ezta gerokoan ere asketsiko» (Mat. XII, 32).

        46) dagike: «nere siñestea dunak, Nik dagidana ez ezen, geyago ere berak dagike» (Yon, XIV, 12).

        47) dagikegu: «Gizon auei buruz zer dagikegu?» (Bid. Eg. IV, 16). «Zer, ba? legepean ez, ta eskar mendean gaudelata, ogen ote dagikegu?» (Paul-Err. VI, 15).

        48) dagikete: «Baru egin ote dezakete eztei-lagurrek, ezkonberria ayekin dagoño? Ez; baru ezin dagikete, ezkonberria berekin duteño» (Mark, II, 19).

        49) zegin: «Ta apur bat aurreratuz, lurrean auzpeztuta otoi zegin, zori ura, al ba'liz, aldendu zekion» (Mark, XIV, 35). Ta arrikada bat bide edo, ayengandik balkandu zan ta belaunikaturik otoi zegin» (Luka, XXII, 41). «Au esanda, belaunikaturik, otoi zegin guzi ayekin» (Bid. Eg. XX, 36).

        50) zegitzin: «Ta alatz aundiak zegitzin, sua ortzitik lurrera gizaurrean eratxirik ere» (Yon'i Ag. XIII, 13).

        51) zegiten: «Bañan ayek areago oyu zegiten» (Mat. XXVII, 23). «Azkenik, batzuk yaiki ta gezurrez Aren aurka aüor zegiten» (Mark, XIV, 57). «Ta ayek areago deadar zegi ten» (Mark. XV, 14). «Ta norberaren burugañean autsa edatuz, ots zegiten» (Yon'i Ag. XVIII, 19).

        52) zegizten: «ta beste birao asko Aren aurka zegizten» (Luka, XXII, 65). «Bidaliek Yerusalen'en alatz ta arrigarri asko zegizten, ta guziak oso beldur ziran» (Bid. Eg. II, 43).

        53) zegitzin alatzak: «Paska zala-ta, Yerusalen'en zegonean, Aren izena ainitzek siñetsi zuten, zegitzin alatzak begira-ta» (Yon, 11, 23): «ta gizatalde aundia zerrayon, erietan zegitzin alatzak zekusaztelako» (Yon, VI, 2).

        54) zegiña: «Yordan aruzkotik eta Tir eta Sidon aldeetatik samaldaka ziyoazan Arengana, zegiña entzunik (Mark, III, 8). «Ez zekin, ordea, egia zanik aingeruak zegiña» (Bid. Eg. XII, 9).

        55) zenegitena: «Kisto'ren egitekoagatik illurran egon da, bere bizia zorian yarririk, nere alde zuek ezin zenegitena betetzeko» (Paul-Plp. II, 30).

        56) zegitenak: «Ori zegitenak, berriz, Eskeu zeritzan apaizpuru yudu norbaiten zazpi semeak ziran» (Bid. Eg. XIX, 14).

        57) negilla: «Yerusalen'a itzuli ondoren yauretxean otoi negilla, zorabiotuta gelditu nintzan» (Bid. Eg. XXII, 17).

        58) zegitela: «Yerusalen'a igotzen bide zegitela, aurrena Yesu ziyoan» (Mark. X. 32).

        59) zer negin: «Yainkoaren errukia erditsi dut, ordea, siñesterik ez bainun, zer negin ez nekilako» (Paul-Tim. 1a. I, 13).

        60) zegiten: «Ta Yainkoa ezagun-gogorik ez baitzuten, beren yas biurrirakoan Yainkoak utzi zitun bide ez dana zegiten» (Paul-Err. I, 28), egin zezaten, alegia.

        61) ba'legi: «Ala ere, iñork ogen ba'legi, Aitarekiko bitartekotzat Yesu Kisto zuzena dugu» (Yon, 1a. II, 1).

        62) negike: «Zer onik negike, betiko bizitza iristeko?» (Mat. XIX, 16).

        63) legike: («Yainkoagandik Bera ez ba'liz, ezin ezer legike» (Yon, IX, 33).

        64) legizke: «Alatzok ogenlarik nola legizke?» (Yon, IX, 16).

        65) genegike: «Zer genegike Yainkoaren eginbidetik ibiltzeko?» (Yon, VI, 28).

        66) legikete: «auek isilliko ba'lira, arriek oyu legikete» (Luka, XIX, 40). «Ezperen, zer legikete illen ordez ukuzten diranek?» (Paul-Kor. 1a. XV, 29).

        67) zenegiken: «Laster ta arin Yerusalen'dik alde egizu; ez dute, ba, aintzat artuko Nitzaz zenegken aitorra» (Bid. Eg. XXII, 18); «zenegiten» dio irart-okerrez.

        68) legiken: «Gizakik legiken edozein ogen, soñetik alde gelditzen da» (Paul-Kor. 1a. VI, 18). «Yakin bear duzute, ba, bakoitzak legiken ona Yaunak sarituko diola, morroi, naiz bere buru dedilla ere». (Paul-Epes. VI, 8).

        69) legikena: «Ta ayek asi ziran elkarri galdeka zein ote liteken orrelakorik legikena» (Luka, XXII, 23).

        70) legikenak: «Baña Goteunaren aurka birao legikenak ez du askespenik iñoiz ere izango, ta betiko ogenez ogendun izango da» (Mark, III, 29).

        71) legikenari: «Gizasemearen aurka birao legikenari, asketsiko zayo; Goteunaren aurka birao legikenari, ostera, ez zayo asketsiko» (Luka, XII, 10).

        72) legizketen: «ogenak oro asketsiak izango zazkie gizakumeei, baita legizketen birao guziak ere» (Mark, III, 28).

        73) ezin al zegiken: «Itsu yayoari begiak argitu zizkion Onek, ezin al zegiken au ez iltzea ere? (Yon, XI, 37).

        74) nagizu: «Yauna, yarei nagizu» (Mat. XIV, 30).

        75) dagizut: «Aita, esker dagizut aditu nauzulako» (Yon, XI, 41). «Ene Yainkoa, esker dagizut, beste gizonak edo orrako zergari ori bezela, lapur, oker ta ezkontza-nasle ez naizalako» (Luka, XVIII, 11).

        76) dagizu: «Agur dagizu Epapra'k, Yesu Kisto'rengandik nere billurkideak» (Paul-Pil. I, 23).

        77) dagizugu: «Esker dagizugu, zeran, ziñan ta zatozken Yainko Yaun guziz altsu Orri, zure al izate aundiz yaiki ta errege yarei zeralako» (Yon'i Ag. XI, 17).

        78) dagizute: «Agur dagizute Eubul'ek, Lin'ek, Kalaudi andreak, eta senide guziek» (Paul-Tim. 2a. IV, 21) «Agur dagizute nerekin dauden guziek» (Paul-Tit. III, 15). «Zure aizpa autu aren semeek agur dagizute» (Yon, 2a. I, 13). «Agur dagizute adiskide auek» (Yon, 3a. I, 15).

        79) dagiot: «Aurrenean, Yainkoari Yesu Kisto'ren bidez zuen guziengatik esker dagiot, lurbira osoan zuen siñestea aipatzen dalako» (Paul-Err. I, 8). «Yainkoari beti esker dagiot zuetzaz, Yesu Kisto'gan zuei emandako adiguriagatik» (Paul-Kor. 1a. I, 4). «Yainkoari esker dagiot, Kirispo ta Gai baizik, zuetako bat ere ukuzi ez dudalako» (Paul-Kor. 1a. I, 14). «Esker dagiot Yainkoari, zuek oro baño izkeratsuagoa naizalako» (Paul-Kor. 1a. XIV, 18). «Erdaintzen danari, berriz, aitor dagiot; lege osoa betetzeko zordun da alakoa» (Paul-Gal. V, 3). «Aitor dagiot neke asko darabillala zuengatik» (Paul-Kol. IV, 13). Nere gurasoenetik barne garbiz yaaaresten dudan Yainkoari esker dagiot, nere otoiketan etengabe gau ta egun zu gogoan ekarki» (Paul-Tim. 2a. I, 3).

        80) dagiozu: «Yuda, muiñez Gizasemeari iruzur al dagiozu?» (Luka, XXII, 48).

        81) dagio: «Beraz, aginteari gogor dagionak Yainkoaren asmoari gogor dagio» (Paul-Err. XIII, 2): «ta yaten dunak. Yaunaren ederragatik yaten du; Yainkoari esker dagio, ba» (Paul-Err. XIV, 6). «Ezer ez dalarik, ezer dalakoan iñor ba'dago, bere buruari iruzur dagio» (Paul-Cal. VI, 3).

        82) dagiogu: «Yainkoari zuengatik beti eskar dagiogu,

gure otoiketan zuen oroipena aspertzeke berrituz» (Paul-Tes. 1a. 1, 2). «Orrezkero taigabe Yainkoari esker dagiogu» (Paul-Tes. 1a. 11, 13). «Ta Aitari esker dagiogu deunen oñordekide argian izateko lain egin zaituzalako» (Paul-Kol. 1, 12).

        83) dagiozute: «Lepagogor, biotz ta belarri erdaindu gabeok; Goteunari zuek beti gogor dagiozute» (Bid. Eg. VII, 51).

        84) dagiote: «Beraz, parisaitarrek eta idazlariek galde dagiote» (Mark, VII, 5). «Berpizterik ez dagola dioten sadukaitarrak ere Arengana datoz, ta galde au dagiote» (Mark, XII, 18). «Yanes ta Manber'ek beñola Mois'i bezela, gogo biurriko ta siñeste usteleko gizon oriek egiari gogor dagiote» (Paul-Tim. 2a. III, 8). «Demeter'i guziek eta egiak berak aitor eder da~ giote» (Yon, 3a. I, 12).

        85) baitzegiotek: «Sarrakioak artuta, beraz, elkarri zerasayoten: «Nork duk, ba, au, aize-itxasoek ere men baitzegiotek?» (Mark IV, 41).

        86) dagizuet: «Galde dagizuet; larunbatean on ala kalte egitea da zillegi?» (Luka, VI, 9). «Agindu berri bat dagizuet elkar maite ezazute» (Yon, XIII, 34). «Idazti ontako eskulana dagokidan Terti onek ere, Yaunarengan agur dagizuet» (PaulErr. XVI, 22). «Neuk ere, Paul onek, neronen eskuz agur dagizuet» (Paul-Kol. IV, 18).

        87) dagizue: «Agur dagizue nere lagun Timote'k» (PaulErr. XVI, 21). «Baita Zuzena deritzan Yesu'k ere agur dagizue» (Paul-Kol. IV, 11). «Agur dagizue Epapra'k» (Paul-Kol. IV, 12).

        88) dagizuete: «Berean naukan Gai'k, eta Eliz osoak agur dagizuete, ta berebat iriko diruzai Eraste'k eta Kuarto anayak» (Paul-Err. XVI, 23). «Agur dagizuete Asia'ko elizek. Agur dagi zuete Akil eta Piriska'k beren etxeko elizarekin. Agur dagizuete senide guziek» (Paul-Kor. 1a. XVI, 19-20, Kor. 2a. XIII, 12; Plp. IV, 22; Kol. IV, 10; IV, 14; Eb. XIII, 24),

        89) dagiet: «Aitor dagiet, ba, eskuzabal azaldu dirala, deunen alde berak ere lagun etortzeko baimena arren ta arrenez guri eskaturik» (Paul-Kor. 2a. VIII, 3). «Ebodi ta Sintike'ri aolku dagiet Yaunarengan gogo batez egoteko» (Paul-Plp. IV, 2).

        90) dagie: «Andik Yesu bere ikasleekin Pilipe-Kaisarai' ko errixketara yoan zan, ta bidean ikasleei galde dagie, esanaz: «Gizonak Ni nor naizala diote?» (Mark, VIII, 27).

        91) dagiezute: «Babiloni'ko auteskideak eta Mark'ek agur dagiezute» (Kepa, 1a. V, 13).

        92) dagidatenez: «Ikasbide berri au ere eriotzaraño esetsi nun, gizon ta emakumeak atzi ta baitegian sartuz; apaiz nagusiak berak eta batzar osoak aitor dagidatenez» (Bid. Eg. XXII, 5).

        93) dagizkidazuten: «Ta ara, zeron aurrean galde egin niola, Aren lepotik dagizkidazuten salaketaz, epaikizunik ez dut gizon onengan idoro» (Luka, XXIII, 14).

        94) dagionak: «Beraz, aginteari gogor dagionak Yainkoaren asmoari gogor dagio» (Paul-Err. XIII, 2).

        95) zegiotekan: «Nor duk, ba, aize-itxasoei agindu ta men zegiotekan au?» (Luka, VIII, 25).

        96) dagiotenek: «gogor dagiotenek, berriz, berentzat gaiztezteskuntza darakarte» (Paul-Err. XIII, 2).

        97) dagizuedan: «Au da, ene maiteok, dagizuedan bigarren idazkia, bietako aolkuz zuen biotz zintzoa iratzarririk, igarle gurenen aurresanak, eta bidalien bidez Yaregille Yaunak eman dizuen agindua gomutaratzeko» (Kepa, 2a. III, 1).

        98) dagizuen: «Ta aztu zaizue Yainkoak, semeei bezela, dagizuen oalku au» (Paul-Eb. XII, 5).

        99) dagizuetenei: «Ta ongi dagizuetenei ongi ba'dagiezute, zein da zuen adeya?» (Luka, VI, 33).

        100) dagienetik: «Besteek gañez dagienetik bota dute, ba» (Mark, XII, 43).

        101) dagien: «Zuzia berebat ez dute ixio ta lakaripean ipintzen, argimutil gañean baño, etxeko guziei argi dagien» (Mat. V, 25), ots, «argi egin dezaien».

        102) dagizuedan: «Zer nai duzute dagizuedan?» (Mat. XX, 32).

        103) dagiogun: «Elkarri so dagiogun, maitaswana ta egite onak gurean pizkortzeko» (Paul-Eb. X, 24).

        104) dagiegun: «Beraz, astia duguño, guziei on dagiegun, batez ere etxeko siñestunei» (Paul-Gal. VI, 10).

        105) ba'dagiezute: «Ta ongi dagizuetenei ongi ba'dagiezute, zein da zuen adeya?» (Luka, VI, 33).

        106) dagidazukete: «Baita zuek ere aitor dagidazukete, lendabizitik Nerekin baitzaudete» (Yon, XV, 27).

        107) dagiokegu: «Nola Yainkoari esker dagiokegu zuengatik, orrenbeste pozez zuengatik gaudenok Yainkoaren aurrean, gau ta egun arren arrenez otoika, zuen arpegia ikusteko, ta zuen siñesteari peitu zayona betetzeko?» (Paul-Tes. 1a. III, 9).

        108) dagiokezute: «Suge ta ziraunkumeok; sulezerako epayari nola iges dagiokezute?» (Mat. XXIII, 33).

        109) dagiokete: «Orrela ainitzen ederragatik egin digun adeyaz ainitzek gure alde esker dagiokege» (Paul-Kor. 2a. I, 1l).

        110) negion: «Ta begiok adi adi artaratuz, so negion, ta lurreko lauroin, iize ta narrastiak, eta ortziko egaztiak an ikusi nitun (Bid. Eg. XI, 6).

        111) zegion: «Kepa'k Yesu alde batera artuz, agiraka zegion» (Mark, VIII, 32). «Zeruan berriz, guda piztu zan; Mike)'ek bere aingeruekin iransugeari guda zegion» (Yon'i Ag. XII, 7). «Ta Kepa'k Bera aldera arturik, akar zegion» (Mat. XVI, 22): «legenarraz yositako gizon batek, Yesu ikusirik, auzpeztuta otoi zegion, esanaz: «Yauna, Zuk nai ezkero, garbi nazakezu» (Luka, V, 12). «Orrela baitegian itxirik Kepa zegon bitartean, Elizak aren alde Yainkoari otoi zegion etengabe» (Bid. Eg. XII, 5).

        112) zegizkion: «Gizon zintzo ta yainkozalea zan bere etxeko guziekin; erriari ukar asko zegizkion» (Bid. Eg. X, 2). «Galde asko zegizkion, beraz» (Luka, XXIII, 9).

        113) zegioten: «Ta purrust zegioten» (Mat. IX, 24): «ta Aren soñeko mendela beintzat ikutzeko arren zegioten» (Mat. XIV, 36). «Yesu'gana ayek aurkeztu zirala, gartsuki otoi zegioten» (Luka, VII, 4). «Orrela, Yesu'k obitik Lazar deitu ta illartetik piztu zunean, Arekin egonek aitor zegioten» (Yon, XII, 17). «Auek Galilai'ko betsaidar Pillipe'gana alderatu ta arren zegioten» (Yon, XII, 21). «Ta lezeratzeko agindu ez zezayen arren zegioten» (Luka, VIII, 31). «Bañan irri zegioten, il zala baitzekiten» (Luka, VIII, 53). «Arekin gurutzaturik zeuden lapurrek ere orrela irain zegioten» (Mat. XXVII, 44). «Eta txerren satsuek, Bera zekustenean, auzpeztuta oyu zegioten» (Mark, III, 1 1). «Bakarrik gelditu zanean, amabiekin ondoan oi zebilzkionek alegiaz galde zegioten» (Mark, IV, 10). «Ta ixeka zegioten» (Mark, V, 40). «Gizataldetik etxera eldu zanean, ikasleek alegi onetzaz galde zegioten» (Mark, VII, 17). «Etxera orduko, ikasleek isillean galde zegioten» (Mark, IX, 28). «Ta seska batez buruan zerauntsaten, ta thu zegioten, ta belaunikaturik, makurtu egiten zitzazkion» (Mark, XV, 19). «Ta aitari kiñuka galde zegioten nola nai zun aurra izendatzea» (Luka, 1, 62). «Ta laguntaldeek galde zegioten: «Zer egin bear dugu, ba?» (Luka, III, 10). «Baita gudamutillek ere galde zegioten» (Luka, III, 14): «ta aren alde otoi zegioten» (Luka, IV, 38). «Eta Yesu atzemana zeukaten gizonek ukaldika purrust zegioten» (Luka, XXII, 63): «ta galde zegioten» (Luka, XXII, 64). «Erri guzia an zegon begira, ta arekin ere purrust zegioten, esanaz: «Besteak yaregin zetik; bere burua yaregin beza, Yainkoaren Kistoa, autua, baldin ba'duk ori» (Luka, XXIII, 35). «Gudamutillek ere iñaka zegioten» (Luka, XXIII, 36). «Talanta banako arriabarrak ere gizakumeen gañera yausi ziran ortzitik; eta gizakumeek Yainkoari birao zegioten orrelako arriteagatik» (Yon'i Ag. XVI, 20).

        114) zegien: «Ta apaiz nagusi ta erriko idazlari guziak bildurik, galde zegien Kisto non yayobearra zan» (Mat. 11, 4). Kaparnaun'a etorri ta etxean zegola, galde zegien: «Bidean zer izkatzen zenuten?» (Mark, IX, 33).

        115) zegizkien: «Ta alegitan irakaspen asko zegizkien» (Mark, IV, 2). «Ara eldu zaneko, goitira eraman zuten; ta alargun guziek, arengana negarrez yota, Basauntz'ek, ayekin zegonean, zegizkien yazki ta soñekoak zerakusazkioten» (Bid. Eg. IX, 39).

        116) zegioten: «Ordun aurtxo batzu eskeñi zizkioten, eskuak ayei ezarririk, otoi egin zezan. Ta ikasleek akar zegieten» (Mat. XIX, 13). «Ta gizataldekoek akar zegieten isillerazteko» (Mat. XX, 31). «Ta aurtxo batzu zekazkioten, ikutu zitzan; baña zekazkiotenei ikasleek akar zegieten» (Mark, X, 13; Luka, XVIII, 15).

        117) zegienean: «Osas«-in au zan zuei egindako adeyaz yardun duten igarleek gogoan erabilli ta azterri zutena, ikertzearren noizko ta zein garaitako ote zanik Kisto'ren neketaz ta neke ondoko ospeaz aurrenetik aitor zegienean» (Kepa, 1a. I, 1l).

        118) zegiola: «Ta ori erauzirik, Dabid, Yesai'ren semea, bakaldun yarri zien, aitor au zegiola: «Dabid, Yesai'ren semea, aurkitu dut nere biotzaren edukoa ta nere gogo guziak betetzekoa» (Bid. Eg. XIII, 22).

        119) zegiotela: «Berebat apaizpuruek eta idazlariek maxi zegiotela, elkarri ziotsaten: «Besteak yaregin ditu, ta bere burua ezin» (Mark, XV, 3 1).

        120) zegiela: «Zeruan, berriz, guda piztai zan; Mikel'ek bere aingeruekin iransugeari guda zegion, iransugeak bere aingeruekin gogor zegiela» (Yon'i Ag. XII, 7).

        121) zenegidaten: «nere anai gaxoetako norbaiti orrelakoren bat egin zenioten bakoitzean, Neroni zenegidaten» (Mat. XXV, 40): «orietako norbaiti orrela uts egiten zenioten bakoitzean, Neroni zenegidaten» (Mat. XXV, 45).

        122) ba-negizueke: «Itzaldi luze ta adigaitza ba-negizueke orretzaz, aditzeko ergel egin zerate-ta» (Paul-Eb. V, I1).

        123) negiokena: «Nik muin negiokena, uraxe da» (Mark, XIV, 44).

        124) legiokenak: «birao legiokenak, bizia gal beza» (Mat. XV, 4).

        125) legiokenari: «ta aitari naiz amari birao legiokenari, eriotza orri» (Mark, VII, 10).

        126) legiokenik: «Ez du ala ere aitor legiokenik gabe, bere burua utzi» (Bid. Eg. XIV, 17). «Orrezkero, esango didazu, zer gaitzi zayo? Ba al dago Aren erabakiari buru legiokenik?» (Paul-Err. IX, 19).

        127) legioketen: «Ayek, ordea, ero ero eginda, elkarri zerasayoten zer ote legioketen Yesu'ri» (Luka, VI, 11). «Ber-beraxe da, ba, oroen Yauna, oles legioketen oroekiko aberatsa» (Paul-Err. X, 12).

        128) legikezuna: «Zuek, ordea, diozute: «neretik on legikezuna, korban, edo berdin dana Yainkoari eskeñita dago» aitari naiz amari iñok esan ezkeroxe, ez dio geroenean aitari naiz amari besterik egin bear» (Mark, VII, 1 1).

        129) egik: «au egik» (Mat. VIII, 9; Luka, VII, 8). «Igarri egik» (Mark, XIV, 65).

        130) egizu: «Kaparnaun'en egin omen duzun dana, emen ere, zure erri ontan egizu» (Luka, IV, 23). «Ori egizu, ta biziko zera» (Luka, X, 28). «Zoaz, ta zuk ere orrela egizu» (Luka, X, 37). «Egitekoa laster egizu» (Yon, XIII, 27). «Egizu, beraz, dasaizugun au» (Bid. Eg. XXI, 23). «dana egizu mendian erakutsi dizudan ereduz» (Paul-Eb. VIII, 5). «Aitor egizu» (Yon, XVIII, 23). «Alde egizu» (Luka, V, 8; Bid. Eg. XXII, 18; Paul-Tim. 2a. III, 5). «Iges egizu» (Mat. 11, 13; Paul-Tim. 2a. II, 22). «Itz egizu» (Bid. Eg. XVIII, 9). «Lan egizu» (Paul-Tim. 2a. 1, 8). «Makurtu egizu» (Paul-Err. XI, 10). «On egizu» (Paul-Err. XIII, 3). «So egizu» (Bid. Eg. XXII, 13). «Zabal egizu» (Mat. XII, 13). «Zema egizu» (Paul-Tim. 2a. IV, 2).

        131) begi: «Otoi begi» (Yak. V, 13). «Iñork bere senidea eriotzarako ez dan ogen egiten ba'dakus, otoi begi» (Yon, 1a. V, 16).

        132) egizute 44 bider darabil gutxienik. Ona emen: «egizute» (Mat. XXIII, 3; Luka, XXII, 19; Yon, II, 5; Paul-Kor. 1a. XI, 24; XI, 25; XVI, 1; Plp. IV, 9). «Beraz, yatekoan, naiz edatekoan, naiz beste edozer egitekoan, dana Yainkoaren aintzarako egizute» (Paul-Kor. 1a. X, 31). «Edozertan, itzez naiz egitez, ari zeratela, Yesu Kisto'ren izenean dana egizute, Aren bidez Yainko esker ona erakutsirik» (Paul-Kol. III, 17). «Dana marmar ta ezmezik gabe egizute, erri oker ta gceiztoaren erdian Yainkoaren seme zintzo ta uts gabe zaitezten» (PaulPlp. 11, 14). «Al ba'da, guziekin onekoan bizi izateko egin ala egizute» (Paul-Err. XII, 18).

        «Aldarri egizute» (Mat. X, 7). «Alde egizute» (Mat. IX. 24; Bid. Eg. 11, 40; Paul-Err. XVI, 17; Kor. 2a. VI, 17; Yon, 1a. V, 21). «Atseden egizute» (Mat. XXVI, 45): «atxintxi egizute» (Paul-Kor. 1a. IX, 24): «nere poza bete egizute, iritzi bat, iera bat, gogo bat eta biotz bat guziok eukirik» (Paul-Plp. II, 2): «galde egizute» (Mat. X, II); «ikasi egizute,» (Mat. X1, 29); «iges egizute» (Mat. X, 25; Paul-Kor. 1a. X, 14; VI, 18); «lo egizute» (Mar. XXVI, 45; Mark, XIV, 41); «negar egizute» (Luka, XXIII, 28; Paul-Err. XII, 15; Yak. V, 1); «otoi egizute» (Mat. XXVI, 41; Mark, XIII, 18; Luka, VI, 29; XXII, 40; XXII, 46; Paul-Epes. VI, 19); «ukar egizute» (Luka, XII, 33); «yan egizute» (Bid. Eg. XXVII, 34).

        133) begite: «Beraz, Daniel igarleak esandako itxes nazkarria yauretxean yarrita ikusiko duzutenean (irakurleak igarri beza), ordun Yudai'n diranek mendietara iges begite; ta etxe goitian dana ez bedi, zerbait etxetik eramateko, yetxi» (Mat. XXIV, 16). «Elizaren apaizak deitu bitza, ta auek aren alde otoi begite, Yaunaren izenean olioz bera igurzten» (Yak. V, 14).

        134) egidak: «aparia gertu egidak, gerrikoa lotu, ta yan-edaten natxiokaño, erasoidak» (Luka, XVII, 8).

        135) egidazu: «Yauna, itz, egidazu» (VII, 14). «Yauna, Zu ba'zera, Zugana urgañez yoateko agindu egidazu» (Mat. XIV, 28). «Yauna, yarraiko natzaizu; baña lenik etxekoie azken agur egitea onartu egidazu» (Luka, IX, 61). «Zuzenbidea egidazu nere aitzikoari buruz» (Luka, XVIII, 3).

        136) egidazute: «Beste elizei buruz zein izan da zuen akatsa? Au bakarrik; zuen bizkar ni bizi ez izana. Oker au barka egidazute» (Paul-Kor. 2a. XII, 13).

        137) egiozu: «Zu, berriz, otoi egiterakoan, sar zaitez zure gelan, ta atea itxita, zure Aitari isillean otoi egiozu» (Mat. VI. 6) «Zure senideak uts egin ba'dizu, yoan arengana, ta aren ta bion artean bakarrik, akar egiozu» (Mat. XVIII, 15; Luka, XVII, 3). «Zure gaiztakeri onen garbai izan zaitez, beraz, ta Yainkoari otoi egiozu, zure biotzeko asmakeria askesten ote dizun» (Bid. Eg. VIII, 22). «Yaiki, Zuzena deritzan kalera yoan, ta Tarso'tar Saul batengatik Yuda'renean galde egiozu» (Bid. Eg. IX, 11).

        138) egiozute: «Otoi egiozute, beraz, uzta-yabeari, nekazariak bere uztara bidaltzeko» (Mat. IX, 38). «Dei egiozute ), (Mark, X, 49). «Uzta bai ugari; biltzalleak, berriz, gutxi. Uzta-yabeari otoi egiozute, beraz, biltzalleak bere uztara bidal ditzan» (Luka, X, 2). «Berari galde egiozute» (Yon, IX, 21; IX, 23). «Zoazte yauretxera, ta bertan erriari bizibide oni dagokiona azaldu egiozute» (Bid. Eg. V, 20). «Zerok nere alde Yaunari otoi egiozute, esan duzutenik ezer ere ez datorkidan» (Bid. Eg. VIII, 24). «Senidetzat elkarri txeratsu zatozkiote, ta adei egiozute» (Paul-Err. XII, 10). «Abegi ona elkarri egiozute, beraz, Yainkoaren aintzarako Kisto'k egin zizuen bezela» (Paul-Err. XV, 7). «Muin deunez elkarri agur egiozute» (PaulErr. XVI, 16: Kor. 1a. XVI, 20; Kor. 2a. XIII, 12). «Danagatik Yainko Aitari esker egiozute beti Yesu gure Yaunaren izenean» (Paul-Epes. V, 20). «Zuenera ba'letor, txera egiozute» (Paul-Kol. IV, 10). «Ez ezazute ala ere etsaitzat begira; senidetzat, ostera, akar egiozute» (Paul-Tes. 2a. III, 15). Yainkoari, beraz, menderatu zakizkiote: txerreni, ostera, gogor egiozute, ta iges doake zuengandik» (Yak. IV, 7). «Beraz, Yainkoaren ederragatik gizaki guziri men egiozute» (Kepa, 1a. Il, 13). «Siñestez gogor egiozute, lurrean dituzten senide guziak neke beretan daudela yakiñik» (Kepa, V, 9). «Zuek muin laztanez elkarri agur egiozute» (Kepa, 1a. V, 14).

        139) egizkiozute: «Zuen ogenak, beraz, elkarri aitortu egizkiozute» (Yak. V, 16).

        140) egiguzu: «Zeuk itz egiguzu; ez bekigu Yauna mintzo» (IV, 14): «yauna, yauna; iriki egiguzu» (Mat. XXV, 11). 141) egizkiguzu: «Gure aurretik yoateko yainkoak egizkiguzu» (Bid. Eg. VII, 40).

        142) egiezu: «Zoaz etxera, zuretarrengana, ta azaldu egiezu Yaunak egin dizun guzia ta erakutsi dizun errukia» (Mark, V, 19). «Irakasle, zure ikasleoi agiraka egiezu» (Luka, XIX, 39). «Zertako Niri galde? Entzun didatenei galde egiezu zer esaten nien» (Yon, XVIII, 21). «Ogendunei guzien aurrean akar egiezu, besteak beldur ditezan» (Paul-Tim. 1a. V, 20) «Agur egiezu Piriska ta Akil'i ta Onesipor'en etxekoei» (Paul-Tim. 2a. IV, 19). «Agur egiezu maite gaituten siñestunei (Paul-Tit. III, 15), irart-okerrez «gaitun» dio.

        143) egizkiezu: «Aolkuok egizkiezu, akarkizunik ez dezaten» (Paul-Tim. 1a. V, 7).

        144) begizue: «Zuei, berriz, Yaunak elkarrenganako ta oroenganako maitasuna bete ta ugaldu begizue» (Paul-Tes. 1a. III, 12).

        145) egiezute: «gorroto zaituztenei ongi egiezute, ta esetsi ta iraintzen zaituztenen alde otoi egizute, bere eguzkia on ta gaiztoen gañern atera ta euria on ta gaiztoen gañera erator tzen dun Aitagoikoaren seme izan zaitezten» (Mat. V, 44-45). «Beraz, gizonek zuei egitea nai duzuten guzia, zuek ere ayei egiezute» (Mat. VII, 12). «Etxera orduko, berriz, angoei agur egiezute» (Mat. X, 12). Gizonek zuei egitea nai duzutenez, zuek ere ayei egiezute» (Luka, VI, 31). «Abegi ona egiezute, beraz, Yaunaren ederragatik, eta orrelakoak aintzat ar itzazute» (Paul-Plp. II, 29). «Agur egiezute Laodikei'ko senideei» (Paul-Kol. IV, 15). «Besteri iñork ez bezayo gaitzik gaitzez ordaindoi; ostera ere, elkarri ta guziei beti on egiezute» (PaulTes. 1a. V, 15). «Muin deunez senide, guziei agur egiezute (Paul-Tes. 1a. V, 26). «Deun guziei agur egiezute Yesu Kisto' rengan» (Paul-Plp. IV, 21). «Nere antza ar ezazute, senideok, ta gugan duzuten ereduz dabiltzanei so egiezute» (Paul-PIP. III, 17). «Morroi zeratenok z,-ien lurreko nagusiei, Kisto'ri bezela, beldurrez, ikaraz, ta biotz zintzoz men egiezute; morroyena ayen begitan bakarrik egiteke, gizonak limurtzeko» (PaulEpes. VI, 5). «Abegi on egiezute, beraz» (Paul-Kor. 2a. VIII, 24) «gorroto zaituztenei ongi egiezute» (Luka, VI, 27). «Zuek buru diranei ta guren guziei agur egiezute» (Paul-Eb. XIII, 24). «Gazteok, berriz, zarrei men egiezute» (Kepa, 1a. V, 5).

 

EKARRI

        Eun ta ogei ta iru dira Itun Berria'n bildu al izan ditudan adizki berenkoiak. Askotasuna aditzera ematzko z, zki ta tzi darabilzki. Ona emen adizkiok urrenez urren

        1) dakartzit-eta: «Osterantzekoan, poxelurik iñork ez bezarkit; Yesu Yauna'ren xakiak nere soñean dakarzit-eta» (Paul-Gal. VI, 17).

        2) dakartzu: «Lan gogorra dakartzu, eztenari ostikoka» (Bid. Eg. XXVI, 14).

        3) dakar: «Lurrak berez dakar, ba, lenbizi belarra, urrena burua, gero buruan ale betea» (Mark, IV, 28). «Baea eskuan dakar, ta garia bere mandioan bilduz, lastoa ezin itzungi diteken snatan erreko du» (Luka, III, 17). «Zerutik etorria guzien gañean dago, ta ikusi ta entzun dunaz aitorra dakar» (Yon, III, 31-32): «galazia lurrean erori ta iltzen ez ba'da, bakarrik gelditzen da; bañan iltzen ba'da, zitu ugari dakar» (Yon, XII, 24). «Matsondoa Ni naiz; matsayenak, zuek. Iñor Neregan ta Ni arengan iraun ezkero, ale ugari dakar» (Yon, XV, 5). «Alabaña, Yainkoagandik dan atsekabeak osasunerako garbai sendoa dakar; gizagandik dan atsekabeak, ostera, eriotza dakar» (Paul-Kor. 2a. VII, 10).

        4) ez dakar. «Senar-emaztetarteko auzia orrela izan ezkero, ezkontzak onik ez dakar» (Mat. XIX, 10).

        5) dakartzi-ta: beste igarleek bezela, gure onek ere argi ta itzala nasita oi dakartzi-ta» (Yon'i Ag. aurreko oartxoan).

        6) dakargu: «Asieratik ba-zan Biziaren Itzaz entzun duguna, geron begiz ikusi, oarrez begira, ta geron eskuz aztatu duguna dakargu» (Yon 1a. I, 1).

        7) dakarte: «Krisellua lakaripean edo oe azpian ipintzeko ote dakarte, ala argimutil gañean ipintzeko?» (Mark, IV, 21). «Nolarebaiteko yaureskuntza, apaltasuna ta soñarekiko laztasunagatik, yakintzaren usaya dakarte» (Paul-Kol. II, 23).

        8) ez dakarte: «alerik ez dakarte» (Luka, VIII, 14).

        9) dakazte: «Artarako, bekokian larrutx aundiak eta soñe koan mendel zabalak dakazte» (Mat. XXIII, 5). «Begiak ezkontza-azpikeriz ta ogenez ezin aseak dakazte» (Kepa, 2a. II, 14).

        10) dakarrenez: «Vulgata ere, Hetzenauer'ek dakarrenez, gogoan ta begitan beti izan dut» (Oarrak; IX, 4).

        11) dakartziñez: «Orain argitaratzen ditudan idaztiak Itun Berrikoak dira, eladeraz Vogels'ek dakartziñez euskerara itzulita» (Oarrak, IX, 3).

        12) dakarrenean: «Eladeraz irakurtzen ez dan unetxo bat Vulgatak dakarrenean, taketartean edo azpiko oarretan emen ageriko da» (Oarrak, IX, 5-6).

        13) ote dakarren: «nik baranoa atxurtu ta simaurtuko diot, ale ote dakarren gerokoan» (Luka, XIII, 9).

        14) dakarrena: «Lur gizenean ereindakoa, ordea, da, itza entzunda ulertzen duna ta arnari dakarrena, nziz eunbana, naiz irurogeina, naiz ogei, ta amarna» (Mat. XIII, 23): «ta mats dakarrena garbitu egiten du, mats ugariago ekarri dezan» (Yon, XV, 2).

        15) ez dakarren: «Arnari onik ez dakarren zugatz oro ebaki ta sutara yaurtiko dute» (Mat. VII, 19). «Matsik Nigan ez dakarren ayena erauzi, ta mats dakarrena garbitu egiten du» (Yon, XV, 2).

        16) dakartzin: «Txanpon bat erakuskidazute. Dakartzin irudi ta idazkuna norenak dira?» (Luka, XX, 24).

        17) dakartzuten: «Neuk autu ta berezi zaituzt, ordea, yoanda zuek arnari dakartzuten» (Yon, XV, 16), ots, ekar dezazuen.

        18) dakarten: «Nondik zuenean gudu ta burrukak? Ez ote zeron baitan irritsak dakarten liskarretik?» (Yak. IV, 1).

        19) dakartenak: «Lur onean ereiñak dira, berriz, itza entzun ta artzen dutela, ale dakartenak ogei ta amarna, irurogeina ta eunbana» (Mark, IV, 20). «Lur onean yalkiak, berriz, itza entzunda, biotz on ta zintzoan dakareten ta egonarriz ale dakartenak dira» (Luka, VIII, 15). «Norberaren irritsak dira, ordea, kilikaz ta beitaz gaitzera dakartenak» (Yak. I, 14).

        20) dakartenik: «Ez al dantzuzu zenbat aitor zure kaltetan dukartenik?» (Mat. XXVII, 13).

        21) dakarrela: «lorraldiak egonarria, egonarriak kemena, ta kemenak itxoa dakarrela baitakigu» (Paul-Err. V, 4).

        22) ez dakarrela: «Ikaspide au ez dakarrela, zuetara norbait ba'dator, ez ezazute etxera artu, ezta agur ere alakoari esan» (Yon, 2a. 1, 10).

        23) ez ba'dakar: «ez ba'dakar, ebakiko duzu» (Luka, XIII, 9). «Nigana iñor ezin datorke, bidali naun Aitak ez ba' dakar» (Yon, VI, 44).

        24) ba'dakartzute: «Baña bestelako arazoren bat ba'dakartzute, batzarre egokian eiabaki liteke» (Bid. Eg. XIX, 39).

        25) baitakar: Elkargana biltzen zeratenean, ez omen da Yaunaren aparia egiten duzutena; nork bere aparia baitakar yateko» (Paul-Kor. 1a. XI, 21).

        26) ez baitakar: «ezpata alperrik ez baitakar, Yainkoaren orde gaizkilleak atarratzeko apentzalleari dagokionez» (Pa+ulErr. XIII, 4).

        27) baitakazte: «Ots aundiko ele arroctara yota, iruzurtan murgildurik zeudenen artetik etorriberriak zantarkeri-peitaz aragi irritsen ondotik baitakazte» (Kepa, 2a. II, 18).

        28) dakarzkigu: «Yesu'ren egiñak bere Eliza sendo yartzeko irugarren Ebaingerian argitu ondoren, emen, Goteunaren egiñak, Eliza, landare berria gogortu artekoak dakarzkigu» (Bid. Eg. aurreko oarrean, 14).

        29) dakarkidazute: «Gizon onen aurka zer dakarkidazute?» (Yon, XVIII, 29).

        30) dakarkiote: «gor-mintzul bat dakarkiote» (Mark, VII, 32): «itsu bat 'dakarkiote» (Mark, VIII,         22). «Ordiun astakumea Yesu'ri dakarkiote» (Mark, XI, 7): «bere morroyek arganatu ta berri au dakarkiote» (Yon, IV, 51).

        31) dakazkie: «bañan artan azitakoei gentza ta zuzentasuna arnaritzat dakazkie» (Paul-Eb. XII, 19): «Aren yarrailleentzat gerturik dauden sari ederrak gogora dakazkie» (Kepa, 1a. aurreko oartxoan, 7).

        32) dakazkiezute: «Zergak ere orrexegatik dakazkiezute» (Paul-Err. XIII, 6).

        33) dakarkiguzuna: «Yakin ote dezakegu zein dan iragartzen duzun ikasbide berri ori? Izan ere, bitxia da belarrietara dakarkiguzuna, ta zer ote liteken yakingale gaituzu» (Bid. Eg. XVII, 20).

        34) dakazkizugun: «Berak aginduta, gatozkizu gizon ori salatzen, zerorrek bera aztertzen, aren aurka dakazkizugun salaketa guziak argi czagun al ditzazun» (Bid. Eg. XXIV, 8).

        35) dakarkiogun: «Yainkoari zitu dakarkiogun illartetik piztu dan Arenak izateko» (Paul-Err. VII, 4). Beste onetara argiago legoke nonbait: «illartetik piztu dan Arenak izateko Yainkoari zitu dakarkiogun», ots, ekarri dezaiogoin.

        36) dakarkioten: «Gaiztoak gogor zeatuko ditu, ta bere mastiaren zitua mugonez dakarkioten beste nekazariei akuran egotziko die» (Mat. XXI, 41).

        37) dakarkizuegun: «Au da, berriz, Berari entzunda dakarkizuegun Berri Qna» (Yon, 1a. I, 5).

        38) dakarken: «Alabaña, sarritako euria gañean artu ta edandakoan, belar ona lugiñei dakarkien lurrak, Yainkoaren onespena bere gain du» (Paul-Eb. VI, 7).

        39) dakazkiena: «lar ta arantzak dakazkiena, berriz, txarra da, biraoagarri ta erralora bearra» (Paul-Eb. VI, 8).

        40) dakazkioten bakoitzean: «Ta iizeok aulkian eseri ta menderen mendetan bizi danari goraldi, dedu ta esker ona dakazkioten bakoitzean, ogei ta lau agure ayek, aulkian eserita dagonaren aurrean auzpezturik, aulki aurrera beren buruntzak yaurtitzen ditute» (Yon'i Ag. IV, 9).

        41) dakarkete: «Aren izena bekokian dakarkete» (Yon'i Ag. XXII, 4).

        42) dakarken: «Gaizpideak, nai ta ez, izango dira-ta; baña gaizpidea dakarken gizona, orixe negargarria!» (Mat. XVIII, 7).

        43) ez dakarken: «Arnari onik ez dakarken zugatza ebaki ta sutara yaurtiko dute» (Mat. III, 10).

        44) dakarkenik: «Ez dago, ba, zaagatz onik arnari txar dakarkenik; ezta zugatz iroturik ere, arnari zindo dakarkenik, bere arnaritik zugatza zein dan ageri da-ta» (Luka, VI, 43).

        45) dakarkiokete: «Argi ontan ibilliko dira erriak; eta lurreko erregeek beren ospea dakarkiokete» (Yon'i Ag. XXI, 24).

        46) nekarren: «Yauna beti nekarren begi aurrean» (Bid. Eg. II, 25).

        47 zekarren: «ta gerruntzean larru-gerriko bat zekarren» (Bid. Eg. XVII, 16).

        48) ez zekarren: «Maikideak ikustera bakalduna sartu zala, eztei-yantzirik ez zekarren norbait an ikusi zun» (Mat. XXII, 11).

        49) zenekazten bezela: «oker ibiltzeko, zuen atzbegiak zantarkeri ta gaiztakeriari yopu emanak zenekazten bezela, orain zindokuntzari ere atzbegiok yopu ekazkiozute, zintzo ibiltzeko» (Paul-Err. VI, 19).

        50) zekarten: «Besteak, ostera lur gizenean yalki ziran; ta ale zekarten, batzuk eunbana, beste batzuk irurogeina, bestetzuk ogei ta amarna» (Mat. XIII, 8). «Ta ara, zerraldoan elbarri bat zekarten gizon batzuk» (Luka, V, 18): «ta ez zan ariña Paul ta Barnaba'k ayekin zekarten eztabaida» (Bid. Eg. XV, 2). «Buruan urrezko buruntza bana zekarten» (Yon'i Ag. IX, 7).

        51) zekazten: «Ta entzule guziek biotzean zekazten (Luka, 1, 66). «Guziek soñean yazki zuriak eta eskuan palmak zekazten» (Yon'i Ag. VII, 9): «zaldizkoek bular-oskol sutsu, ubel eta orixkak zekazten» (Yon'i Ag. IX, 17): «aren aurka zekazten istillu guziak ziran» (Bid. Eg. XXV, 19).

        52) zekarrela: «emakume batek, gantzuki ederra ontzian zekarrela, arganatu ta buma gañetik ixuri zion» (Mat. XXVI, 7). «Beste aingeru azkar bar ikusi nun ortzitik yeisten, odei bat inguruan ta ozadarra buruan zekarrela» (Yon'i Ag. X, 1). «Ta arritzeko ikuskizun bat zeruan ageri izan zan; emakume bat eguzkiz yantzita, oñazpian illargia ta buruan amabi izarrezko buruntza bat zekarrela, aurdun ta erdimiñez garraxika ertakü gaitzarren» (Yon'i Ag. XII, 1). «Ta zeruko yauretxetik beste aingeru bat irten zan, onek ere itai zorrotz bat zekarrela» (Yon'i Ag. XIV, 17).

        53) zekarrela: «Ta Barnaba ta Saul, beren egitekoa egin ezkero, Yerusalen'dik itzuli ziran, Mark birrizena zun Yon berekin zekarrela» (Bid. Eg. XII, 25). «Egun ayen ondoan, biderako gertuta. Yerusalen'untz irten giñan. Kaisarai'n ikasle batzu bildu zitzazkigun biderako, Mnason kipertarra, aspaldiko ikaslea ta berera artuko giñuzana, berekin zekartela» (Bid. Eg. XXI, 15-16).

        54) zekaztela: «Eta gizatalde aundiak arganatu ziran, erren, ebain, itsu, mintzul ta besterik asko berekin zekaztela» (Mat. XV, 31.

        51) zekarren: «Gero aspil batean ura botata, asi zan ikasleen oñak ikuzten ta gerritik zekarren miesaz legortzen» (Yon. XIII, 5). «Ordun Simon Kepa'k zekarren ezpata atera ta apaiz nagusiaren morroya yo ta eskuiko belarria moztu zion» (Yon, XVIII, 10).

        52) zekarkion: «Saul'ek, berriz, itxesa Elizari zekarkion» (Bid. Eg. VIII, 3).

        3) zekarkioten: «Ta guziek adei zekazkioten» (Luka, IV, 22).

        54) zekazkioten: «Arratsaldean, eguzkia etzandakoan, eri ta txerrendun guziak zekazkioten» (Mark. I, 32). «Ta aurtxo batzu zekazkioten, ikutu zitzan» (Mark, X, 13).

        55) ba-zekazkioten: «Aurtxoak ere ba-zekazkioten, ikutu zitzan» (Luka, XVIII, 15).

        56) zekazkiotenei: «ta zekazkiotenei ikasleek akar zegioten.» (Mark, X, 13).

        57) zekarkiena: «Otoi egitera giñoazala, neskame bat upatu genun, aztikeri-txerren zeukana ta bere nagusiei irabazi ederra aztiketan zekarkiena» (Bid. Eg. XVI, 16). «Berez ta Beretzat dana egin dunari baitzegokion, semerik asko zerura eramatean, osasuna zekarkiena oñazez arragotzea» (Paul-Eb. Il, 10).

        58) zekarkiotela: «Ta aren ikasleek aratuta, beraren soña eraman ta eortzi zuten, ta Yesu'gana yoan ziran berria zekarkiotela» (Mat. XIV, 12).

        59) zekarkietela: «Elizak artarakotuta, ba, Poinike'n ta Samari'n barna ziyoazan, atzerritarren onbideratzea azalduz, senide guziei poz aundia zekarkietela» (Bid. Eg. XV, 3).

        60) ez genekarkizuke: «Gaiztagin ez ba'liz ez genekarkizuke» (Yon, XVIII, 30).

        61) lekarken: «Yainkoaren erria zuei kendu ta bere zitua lekarken erriari emana izango zayo» (Mat. XXI, 43): «lekarken» Mendiburu'k ere erabili zun.

        62) ez lekarken: «Beraz, arnari onik ez lekarken zugatz guzia erauzi ta sutara yaurtiko dute» (Luka, III, 9).

        63) lekarkena: «Uztarpera norbait zekarkena, uztarpera datorke» (Yon'i Ag. XIII, 10).

        64) ote lekarkioken: «Irudipen onek zer ote lekarkioken gogoan Kepa zegolarik, ara Korneli'ren geznariak, Simon'en etxea billatuta gero, ataurrean zeuden» (Bid. Eg. X, 17).

        65) ba'lekarkizue: «Bañan ekarri dizuegun Berri Ona besterik gerok naiz edozein aingeruk zerutik ba'lekarkizue, birao alakoari. Berriz ere esana dasaizuiyt: artu duzuten Berri Ona besterik iñork ba'lekarkizue, birao alakoari» (Paul-Gal. I, 8-9).

        66) nekartzin: «Askotan ere, sinagogaz sinagoga ibilki, indarkeriz biraotara nekartzin» (Bid. Eg. XXVI, 19).

        67) genkartzin: «Orain, ola, lotuta genkartzin legetik askatuak gera» (Paul-Err. VII, 6). «Genkartzin ontzia Alexanderi'koa zan» (Bid. Eg. XXVIII, 11).

        68) ekartzu: «semea onara ekartzu» (Luka, IX, 41).

        69) ekatzu: «Ekatzu onara beatz ori, ta ikusi eskuok eta ekatzu esku ori, ta nere sayetsean sar ezazu» (Yon, XX, 27).

        70) ekartzute: «Arrai atzi berri orietatik ekartzute» (Yon, XXI, 10), «Gogora ekartzute ogendiengandik alako yazarra yasan zun Ori» (Paul-Eb. XII, 3).

        71) ekartzitute: «Ekartzitute, beraz, garbai-arnari egokiak» (Mat. III, 8): «ekartzitute» irart-okerra da, noski, «ekartzizute» bearrean.

        72.) ekarkidazu: «Mark artu ta zurekin ekarkidazu lanbiderako on baitzait» (Paul-Tim. 2a. IV, II): irartokerrez «nereki nekarkidazu» dio.

        73) ekarkidazute: «Ekarkidazute onara» (Mat. XVII, 17). «Ekarkidazute mutilla» (Mark, IX, 19). «Askatu ta ekarkidazute» (Mark, XI, 2). «Txanpon bat ekarkidazute» (Mark, XII, 15) «Askatu ta ekarkidazute» (Luka, XIX, 30).

        74) ekazkidazute: «Ekazkidazute onara» (Mat. XIV, 18). «Askatu ta ekazkidazute» (Mat. XXI, 2).

        75) ekazkidazu: «Onuzkoan, ekazkidazu Karpo'renean Troas'en utzi nun soingañekoa ta idaztiak, batez ere larrutxak» (Paul-Tim. 2a. IV, 13).

        78) ekazkiozute: «orain zindokuntzari ere atzbegiok yopu ekazkiozote» (Paul-Err. VI, 19) «Goratu ta legunduta bizi izan dan giñoan, negar ta min ekazkiozute» (Yon'i Ag. XVIII, 7).

        77) bekazkizuete: «Esker ta pakea bekazkizuete danak, zanak eta datorrenak, eta Aren aulki aurreko zazpi gogo ayek» (Yon'i Ag. I, 4).

 

EKIN

        Aditz onen adizki berenkoiak erriak eta idazle zarrak ere badarabiltzite: esate baterako, «Akio, akio Txomin gogotik», «bideari lekiontzat» (Leiz) «gakiozan aurrera» (Per. Ab.) Azkue'k dakarrenez (Morf, 558' g. orrialdean). Olabide'k zazpi bidar darabil bere Itun Berrian. Onatx:

        1) nakion: «Ta nakion Berri Onean eta Yesu Kisto'ren aldarrian bere burupide itzalgarriaren agerketaz sendotu zaitzazkenari... Yainkoari, yakintsu bakarrari, betidañokoan aintza Yesu Kisto'ren bidez betorkio» (Paul-Err. XVI, 25-27): «nakion Berri Ona gizagandik ez da» (Paul-Gal. 1, II). «Nere goraberak eta zeri nakion yakin ditzazuten, berriz, Titiko'k, anai maitagarri ta Yaunaren morroi zintzoak, dana azalduko dizue (Paul-Epes. VI, 21).

        2) zekionari: «Abrahan'en seme ba'zerate, Abrahan'ek zekionari zuek ere zenekiokete» (Yon, VIII, 39).

        3) zenekiokete, ikus aurreko erakusburuan.

        4) akio: «Ordun birao egin ta esan zioten: «Akio ikasle i». (Yon IX, 28). «Akio» au izan'etik edo bide dator.

        5) ekiozu: «aurrenetik zutzaz diran igarketak gogoratuta, ayen arauz guda onari ekiozu» (Paul-Tim. 1a, I, 18).

        6) ekiozute: «Maitasunari ekiozute» (Paul-Kor. 1a. XIV, 1).

        7) ekiezute: «Otoyari beti ekiozute biotzeko arrenez, deun guzien alde leyaz otoi egifieko beti ernai zaudetela» (Paul-Epes. VI, 18).

        Azkue'k bere Iztegian dionez, ekin, jardun, iñardun, eragon, ari izan, erautsi berdintsuak omen dira beren esan-naian.

 

EMAN

        1) damate: «ayen buztanak suge-antzekoak baitira, bakoitza bere buruarekin; ta ayen bidez min damate» (Yon'i Ag. IX, 19).

        2) damanez: «Gentza uzten dizuet, nere gentza damaizuet; ez giza-yiteak damanez Nik emanda» (Yon, XIV, 27).

        3) damana: «Gogo-adorea da bizia damana» (Yon, VI, 63).

        4) damanak: «Beraz, bere alaba ezkontzarako damanak, ondo dagi» (Paul-Kor. 1a. VII, 38).

        5) ez damanak: «ta ez damanak, obe» (Paul-Kor. 1a. VII, 39).

        6) damaizut: «daukadana damaizut» (Bid. Eg. III, 6).

        7) damayo: «Aitari zuetako batel, ogia ba'daskayo, arri bat aitak ote damayo? edo arraya ba'daskayo, arrai orde suge bat aitak ote damayo? Edo arraultza ba'daskayo, arrubi bat ote damayo?» (Luka, XI, 11-12). Olabide'lk «arrubi», Duvoi-sin'ek «harrobia», Leon'ek «harrulia» eta Iraizoz'ek «arrobioa» darabilte.

        8) damazkiot: «Guzion gañeko esku ta ospea emango dizkizut; nere aukeran daude, ba, ta nai dudanari damazkiot» (Luka, IV, 6).

        9) damazkio: «azken aolkuak laztanki damazkio» (Tim. 2a. aurreko oartxoan, 7).

        10) ez damayogu: «Aren erkide gerala ba'diogu ta illuntan ba'gabiltz, gezur diogu ta egiari berea ez damayogu» (Yon, 1a. 1, 6).

        11) damaigu: «Aldakorra baita aberastasuna; Yainkoak, ordea, bear zaigun guzia erruz damaigu» (Paul-Tim. VI, 17).

        12) damaigu-ta: «'Yainkoari eskerrik asko, ordea, Yesu Kisto gure Yaunaren bidez gurenda damaigu-ta» (Paul-Kor. 1a. XV. 57).

        13) damaizuet: «Gentza uzten dizuet, nere gentza damaizuet» (Yon, XIV, 27).

        14) damaizue: «zerutikako ogirik ez zizuen Mois'ek eman; zerutikako ogi yatorra nere Aitak damaizue» (Yon, VI, 32).

        15) damaizuegu: «Biurriei akar egiteko aolkua damaizuegu, senideok» (Paul-Tes. 1a. V, 14).

        16) damayet: «ditudanen erdia landerrei damayet» (Luka, XIX, 8).

        17) ba-demayet: «Betiko bizia ere ba-demayet; eta ez dira betiko galduko, ta iñork ez dizkit eskutik kenduko» (Yon, X, 29).

        18) damaye: «Ordun Yesu'k etorririk, ogia artu ta damaye» (Yon, XXI, 13).

        19) damayon: «Burua dan Arengandik askatuta dabil alakoa; ta burutik soin osoa txurkun ta elkarpidez eratu ta antolatua, Yainkoak damayon adorez garatzen da» (Paul-Kol. I1, 19): «eta igarmena igarleei damayon Yainko Yaunak bere morroyei bere aingerua bidaliko die» (Yon'i Ag. XXII, 6) irart-okerrez-edo emen «damayon» dionean, «damayen» bear luke.

        20) damayona: «Zerutik yetxi ta gizakiari bizia damayona, Yainkoaren ogia da-ta» (Yon, VI, 33).

        21) damayonak: «Ta antuxin bat ur otz ere txikitxo orietako bati, ikaslea dalakoxe, damayonak, ziñez dasaizuet, ez du bere saria galduko» (Mat. X, 42).

        22) damayonak: «Nor da, ezperen, zuetan, bere semeak ogia ba'daskayo, arria damayonik? edo arraya ba'daskayo, sugea damayonik?» (Mat. VII, 9-10).

        23) damazkionak: «Ereilleari azia ta yateko ogia damazkionak, zuei ere azia oparo emango dizue ta zuen zuzentasunaren zitua geituko du» (Paul-Kor. 2a. IX, 10).

        24) damaizuen: «Goteuna damaizuen ta alatzak zuenean egiten ari dana, legez egiñengatik, ala siñesterako yoeragatik ari ote da?» (Paul-Gal. III, 5). «Neuk autu ta berezi zaituzt, ordea, yoanda zuek arnari dakartzuten, ta zuen arnariak dirauntzat, eta nere izenean Aitari zuek edozer eskatuta, Berak damaizuen» (Yon, XV, 16), eman dezaizuen, alegia.

        25) damayen: «Ta diogunaren aitortzalle gatoz gu ta Yainkoak bere aginpidea onartzen dutenei damayen Goteuna» (Bid. Eg. V, 32). «Sena iñorgan urri ba'da, berriz, Yainkoaki beskayo; ta guziei mazalki ta erruzirik gabe ematekoa damayen Yainkoak emango dio» (Yak., 1, 5).

        26) damazkiena: «Beraxe da, ba, guziei bizitza, arnasa ta dan dana damazkiena» (Bid. Eg. XVII, 25).

        27) damayegun: «Nor zera, ba? bidali gaitutenei erantzuna damayegun» (Yon, I, 22).

        28) ez damayegun: «Ala ere gaizpiderik ez damayegun, itxasora zoaz, ta amua botata, gora lenik datorren arraya artu la aren aoa irikirik, estater bat idoroko duzu» (Mt. XVII, 1 27).

        29) damayola: «Bañan alako otsein gaiztoak «nere nagusiak luzatzen dik» bere baitan ba'lesa, ta otseinkideak astintzen, ta mozkortiekin yan-edaten asiko ba'liz, berak uste ez dun egunean ta ez dakin garayan etorriko da alako otseiñaren nagusia, ta abarrikatuko du, azalutsen saria damayola» (Mat. XXIV, 51).

        30) ba'damaizue: «Iñork nere izenean, Kisto'renak zeratelako, antuxin bat ur ba'damaizue, ez du bere saria galduko» (Mark, IX, 41).

        31) namake: «Itzok esanda, Yesu'k, biotza larritan, zabal zabal itz egin ta esan zien: «Zin ziñez dasaizuet: zuetako batek etsaipera namake» (Yon, XIII, 21), ots, emango nau.

        32) ba-damaizuket: «Nai aña niri zuk eskatu ezkero, badamaizuket» (Mark, VI, 22). «Nai aña niri zuk eskatu ezkero, nere yaurerriaren erdia ere, ba-damaizuket» (Mark, VI, 23).

        33)damazkizuket: «Guziek damazkizuket, auzpeztuta yauresten ba'nauzu» (Mal. 1V, 9). «Dabid'i egindako opari ziñak damazkizuket» (Bid. Eg. XIII, 34).

        34) damaizuke-ta: «Diodana uler ezazu; ulermena Yainkoak orotan damaizuke-ta» (Paul-Tim. 2a. 11, 7).

        35) damayoket: «Garaitzalleari mana ostena damayoket, baita arri zuri bat ere» (Yon'i Ag. II, 17). «Nik egarri danari ur bizia darion iturritik edaten damayoket utsean» (Yon'i Ag. XXI, 6).

        36) damayoke: «ta Aren arbaso Dabid'en aulkia Yainko Yaunak damayoke» (Luka, I, 32): «ta gaiztoei zor zayena damayoke» (Luka, XII, 46).

        37) damaizueket: «zoazte zuek ere nere mastira, ta bidezkoa damaizueket» (Mat. XX, 4).

        38) damaizuekete: «neurri on, tinko, iñarrosi ta gañez dariola damaizuekete altzota» (Luka, VI, 38).

        39) badamaizuekete: «Emazute, ta badamaizuekete» (Luka, VI, 38).

        40) damayeke: «Zer egin bearko du, ba, mastiaren yabeak? Etorri datorke, ta nekazariok porrokatuta, mastia beste iñortzuei damayeke» (Mark, XII, 9). «Etorriko da, ta alako maizterrak zuzituko ditu, ta mastia beste batzuei damayeke» (Luka, XX, 16).

        41) damayokedan: «aitzitik ere, damayokedan ura, betiko bizitzaraño txirristaka darioken ur-iturri egingo da arengan» (Yon, IV, 14): «baña nik damayokedan uretik ledakena, ez da bein ere egarri izango» (Yon, IV, 14).

        42) damaizueken: «Ez zaitezte nekatu aitzen dan ogiarren; ekin, ordea, betiko bizitzaraño dirauken ta Gizasemeak damaizueken ogi billa» (Yon, VI, 27).

        43) ba-damaizukela: «Orain ere ba-dakit orratiño, edozer Zuk eskatuta, Yainkoak ba'damaizukela» (Yon, XI, 22) irart-okerrez dio, «ba-damaizukela» esan bearrean.

        44) zemayon: «Ta norbaitek, atxintxi egiñik, oragun bat ozpiñez uyeldu ta seska-erpiñean ezarrita, edaten zemayon» (Mark, XV, 36): esponja edateko «oragun» darabil Olabide'k Iraizoz'ek eta Leon'ek «belogi» darabilte.

        45) ez zemayon: «An, txerriek yaten zuten larrekiz sabela bete naita, iñork ez zemayon» (Luka, XV, 16).

        46) zemayoten: «Ta mirraz nasitako ardoa edateko zemayoten» (Mark, XV, 23).

        47) zemazkien: «Ta bost ogiak eta bi arrayak artuta, ortzinuntz begiraturik, ogiak onetsi ta puskatu zitun, ta ikasleei zemazkien, laguntaldeari emateko» (Mark, VI, 40).

        48) zemayena: «Ba-zekin, ba, Bera etsayei zemayena nor zan» (Yon, XIII, 11).

        49) ba'zemayen: «Beraz, Yesu Kisto Yauna siñetsi dugunoi emandako eskerra Bera Yainkoak ayei ere ba'zemayen, nor nintzan ni Yainkoari eragozteko?» (Bid. Eg. XI, 17).

        50) ez ba'lemayo: «Anai edo arrebaren bat larrugorri ta eguneko ogirik gabe egon ezkero, zuetako norbaitek «zoaz nare, berotu ta ase zaitez» esanda, soñarentzat bearra ez ba'lemayo, zertarako ori on litzayoke?» (Yak., 11, 16).

        51) ba-lemaizuke: «Yainkoaren oparia ba'zenezagu, ta «ur idazu» dasaizuna nor dan ba'zeneki, ur bizia zerorrek zeneskayoke, ta ba-lemaizuke» (Yon, IV, 1'0).

        52) lemaigukek: «Nola bere aragia lemaigukek yateko?» (Yon, VI, 52).

        53) lemayeken: «Bañan amabietako batengan, Iskariot izengoitia zun Yuda'gan, Satan sartu zala, alako ura apaizpuru ta idazlarietara yoan zan, nola Yesu lemayeken ayekin eraustera» (Luka, XXII, 4).

        54) lemaizueketena: «Etxe artan geldi ere zaitezte, lemaizueketena yan-edaten» (Luka, X, 7).

        55) emazute: «urrurik artua urrurik emazute» (Mat. X, 8). «Emazute, ta badamaizuekete» (Luka, VI, 38).

        56) emayok: «Yainkoari aintza emayok» (Yon, IX, 24).

        57) emayozu: «Ta soñekoa zuri kentz-earren, zurekin auzitan liskartu nai dunari soingañekoa ere emayozu» (Mat. V, 40). «Daskaizunari emayozu, ta yesan nai dizunagandik ez zaitez atzeratu» (Mat. V, 42): «eske datorkizun edonori emayozu» (Luka. VI, 30). «Zuk, ostera, zure etsaya gose ba'da, yaten emayozu; egarri ba'da, edaten emayozu» (Paul-Err. XII, 20).

        58) emayozute: «Zoazte, ta entzun ta ikusi dituzunen berri Yon'i emayozute» (Mat. XI, 4): «dituzunen» irart-okerra bide da, «dituzutenen» orde. «Kaisar'ena Kaisar'i, ta Yainkoarena Yainkoari emayozute» (Mark, XII, 17; Luka, XX, 25). «Mina ken iozute, ta amar mina ditunari emayozute» (Luka, XIX, 24). «Guziei zorra emayozute; zerga zor zayonari, zerga; azpa zor zayonari, azpa; begirunea zor zayonari begirunea; dedua zor zayonari, dedua» (Paul-Err. XIII, 7). Dagonez, «emayezute», bear luke, nonbait: «edaten eman dizuen ontzian emayozute» (Yon'i Ag. XVIII, 6). «Beraz, talanta orri kendu ta amar talanta dauzkanari emayozute» (Mat. XXV, 28).

        59) emayezu: «Niketz ta zuketz emayezu» (Mat. XVII, 27): «nekazariak deitu ta egunsaria emayezu» (Mat. XX, 8).

        60) emazkiezu: «Ona oso izan nai ba'duzu, zoaz, dituzunak saldu ta landerrei emazkiezu» (Mat. XIX, 21).

        61) emayezute: «Ez dute yoan bearrik; zerok yaten emayezute» (Mat. XIV, 16; Mark, VI, 36; Luka, IX, 13). «Nagusiak, zuzen ta bide dana morroyei emayezute, nagusi bat zuek ere zeruan duzutela yakiñik» (Paul-Kol. IV, 1).

        62) bemayo: «Bere emaztea iñork zapuztekoan, zapuztagiria bemayo» (Mat. V, 31). «Bi soñeko ditunak ez dunari bemayo» (Luka, III, 11). «Yaunak egun artan bere errukia bemayo» (Paul-Tim 2a. I, 18).

        63) bemaizue: «Egonarri ta poza darizkion Yainkoak bemaizue gogo batez elkarturik bizitzea Yesu Kisto'ren bidean, biotz ta ao batez Yesu Kisto, gure Yaunaren Aita dan Yainkoa goretsi dezazuten» (Paul-Err. XV, 5). «Yainko bakezaleak aldi ta alde orotan bakea bemaizue» (Paul-Tes. 2a. III, 16).

        64) bemazkizuete: «Yainko Aitak eta Yesu Kisto Yaunak gentza ta maitasuna siñestearekin senideoi bemazkizuete» (Paul-Epes. VI, 23).

 

ENTZUN

        Aditz onen 80 adizki berenkoi bildu al izan ditut Itun Berria'n. Ona emen:

        1) dantzuzu: «Atsak nai dun artan darauntsa; ta arera burrunba dantzuzu» (Yon, III, 8).

        2) ba al dantzuzu: «Ba al dantzuzu zer darasaten oriek?» (Mat. XXI, 16).

        3) ez al dantzuzu: «Ez al dantzuzu zenbat aitor zure kaltetan dakartenik?» (Mat. XXVII, 13).

        4) ba-dantzu: «Yainkoagandik danak, Yainkoaren itza ba-dantzu» (Yon, VIII, 47).

        5) ez dantzuzute: «zuek, berriz, ez dantzuzute, Yainkoagandik ez zeratelako» (Yon, VIII, 47).

        6) ez al dantzuzute: «belarriak izanda ez al dantzuzute?» (Mark, VIII, 18): «legepean egon naita, legeak diona ez al dantzuzute?» (Paul-Gal. IV, 21).

        7) ba-dantzute: «Nere ardiek nere mintzoa ba-dantzute (Yon, X, 27): «gorrek ba-dantzute» (Luka, VII, 22; cf. Mat. XI, 5). «Egiari datxizkion guziek nere mintzoa ba-dantzute (Yon, XVIII, 37).

        8) dantzudanez: «Dantzudanez darabakit» (Yon, V, 30).

        9) dantzuteneko: «Arritartean ereindakoak dira berebat, itza dantzuteneko pozik artzen dutenak» (Mark, IV, 16).

        10) dantzutenekoxe: «Bide ondokoak dira, ereiten zayen itza dantzutenekoxe, Satan'ek etorrita ayen biotzetan ereindako iIza erazten dienak» (Mark, IV, 15).

        11) dantzutenean: «Arritartekoak, itza dantzutenean, pozik artzen dutenak dira» (Luka, VIII, 13).

        12) dantzudana: «Zer da zutzaz dantzudana?» (Luka, XVI, 2).

        13) dantzuna: «Arantzartean ereindakoa, berriz, itza dantzuna da» (Mat. XIII, 22).

        14) dantzunak: «Dantzunak ere «Zatoz» bio» (Yon'i Ag. XXII, 17).

        15) dantzuzuten: «Gomazute zer dantzuzuten» (Mark, IV, 24).

        16) dantzuzutena: «zuek dantzuzutena entzun nai ta ez zuten entzun» (Luka, X, 24; cf. Mat. XIII, 17'). «ta aotic belarrira dantzuzutena, etxe gañetatik oyuztatu ezazute» (Mat. X, 27).

        17) dantzuzuten: «Kisto'ri buruz, siñestea ez ezen, Arengatik yasatea ere emana baitzaizue, nigan ikusi zenuten, ta orain dantzuzuten burruka bera duzute-ta» (Paul-Plp. 1, 29),

        18) dantzuzutenai: «Neurtu zenuketen neurriz, neurtuko zaizue dantzuzutenoi, ta gañezka gero» (Mark, IV, 24).

        19) dantzutena: «ta dantzutena entzutez aditzeke, atzera iñoiz egin ta ogen-asketsik iritsi ez dezaten» (Mark, IV, 12).

        20) dantzutenak: «Bide ondokoak, itza dantzutenak dira» (Luka. VIII, 12). «Arantzartean yalkiak, dantzutenak dira» (Luka, VIII, 14). «Yainkoaren begitan zindo ez dira, ba, legea dantzutenak» (Paul-Err. II, 13).

        21) dantzutenen: «Ez bedi zuen aotik itz gaiztorik irten dantzutenen onerako zerbait esan bear ba'da, ostera ori esazute» (Paul-Epes. IV, 29).

        22) dantzutela: «ta dantzutela uler ez dezaten» (Luka, VIII, 10).

        23) dantzutelarik: «ta dantzutelarik, entzun ta uler ez dezaten» (Mat. XIII, 13).

        24) dantzutelako: «Zori ontsuak, ordea, zuen begiok, dakustelako eta zuen belarriok dantzutelako» (Mat. XIII, 16).

        25) dantzuit: «Dantzuizuenak Neroni dantzuit» (Luka, X, 16). Idazle zarren antzera, beste onetara litzake: «Zuek zantzuztenak, Nerau nantzute». Orain, ordea, «entzun dit» esan oi du erriak, Bizkai-Gipuzkoa aldean, beintzat, «entzun nau» esan bearrean: arau orretara, Olabide'k «dantzuit» sortu zun.

        26) dantzuidaten: «Naiz urren, naiz urrun, Yainkoak baletsa, zu ez ezen, gaur dantzuidaten gaziak ere, ni bezelakotsu biurtzea, billur auekin gabe, gero» (Bid. Eg. XXVI, 29), lengoen arauetara «nantzuten» liteke.

        27) dantzuizuenak: «Dantzuizuenak Neroni dantzuit» (Luka, X, 16).

        28) dantzuidazuten: «ta dantzuidazuten itza, nerea ez da, bidali naun Aitarena baño (Yon, XIV, 24).

        29) dantzuyozute: «Zertako dantzuyozute?» (Yon, X, 20.)

        30) bai dantzuyola: «norbait, berriz, yainkozale ba'da ta Aren gogoa egiten ba'du, alakoari, bai dantzuyola» (Yon, IX, 31).

        31) ez dantzuyela: «Badakigu, orratiño, ogenlariei Yainkoak ez dantzuyela» (Yon, IX, 31).

        32) dantzukete: «eta nere mintzoa dantzukete, ta ez da izango artalde bat eta artzai bat baño» (Yon, X, 16).

        33) dantzuizukegu: Beste batean orrezaz dantzuizukegu» (Bid. Eg. XVII, 32).

        34) ba'dantzuzute: «Aren mintzoa gaur ba'dantzuzute, ez gogortu biotzok» (Paul-Eb. III, 7, cf. Papal-Eb. III, 15, IV, 7).

        35) ez ba'dantzuzute: «Mois'i ta igarleei ez ba'dantzu-yete, illetatik iñor piztu ba'liz ere, ez diote siñetsiko» (Luka, XVI, 31).

        36) zentzuyekagu: «Nola, ba, guk sortzez dikagun izkera banaz egiten zentzuyekagu?» (Bid. Eg. II, 8). «Keretarrek eta Arabiarrek, gure izkera banaz Yainkoaren goraldia zentzuyekagu» (Bid. Eg. II, 11).

        37) zentzuten: «Ta ikasleek zentzuten» Mark, XI, 14).

        38) zentzuneko: «Gizataldea igarotzen zentzuneko, berriz, zer ote zan galde egin mun» (Luka, XVIII; 36).

        39) nentzun otsa: «Nentzun otsa, berriz, kitara yotzen ari diran kitarazaleena bezelakoa zan» (Yon'i Ag. XIV, 2).

        40) zentzuzten: «Orrela, itzok zentzuzten erri ta agintariak axatu zituten» (Bid. Eg. XVII, 8).

        41) zentzuyetelako: «izkuntza arrotzetan itz egiten ta Yainkoa goresten zentzuyetelako» (Bid. Eg. X, 46).

        42) ba'lentzu: «Ta buruzagiak ori ba'lentzu gerok limurtuko dugu ta kalterik gabe aterako zaituzagu» (Mat. XXVIII, 14).

        43) bentzu: «Entzuteko belarridunak bentzu» (Mat. XI, 15; Mat. XIII, 9; Mat. XIII, 43; Mark, VII, 16; Luka, VIII, 8; Luka, XiV, 35; Yon'i Ag. III, 6; III, 13; III, 22; II, 7; 11, 11; 11, 17, 11, 29; XIII, 9). «Entzuteko belarririk dunak, bentzu» (Mark, IV, 9). «Entzuteko belarririk iñork ba'du, bentzu» Mark, IV, 23).

        44) entzuzute: «Zuek, beraz, ereillearen alegia entzuzute» (PdIat. XIII, 18). «Beste alegi bat entzuzute» (Mat. XXI, 33). «Entzuzute: ereille bat ereitera irten zan» (Mark, IV, 3). «Entzuzute zer dion ebazle gaiztoak» (Luuka, XVIII, 6). «Berak dasaizueken dana entzuzute» (Bid. Eg. III, 22).

        45) entzuidazu: «Adeitsuki, beraz, entzuidazu, arren» (Bid. Eg. XXVI, 3).

        46) entzuidazute: «Aolku ba: orain Kisto'ren Biotz bera ta otzanagatik niri, aldamenean apal ta urrutik zorrotz omen natzaizuen Paul oni, entzuidazute» (Paral-Kor. 2a. X, 1).

        47) entzuyozute: «Auxe da atsegin zaidan nere Seme kutuna: entzuyozute» (Mat. XVII, 5). «Entzuyozute» (Mark, IX, 7). «Berari entzuyozute» (Luka, IX, 35).

        48) Bentzuyete: «Mois ta igarleak ba-dauzkate: bentzuyete» (Luka, XVI, 29).

 

ERABAKI

        Aditz onen adizki berenkoi bat bakarra arkitu al izan dizut Itun Berria'n. Onatx:

        1) darabakit: «Dantzudanez darabakit» (Yon, V, 30). «entzuten dudanez erabakiten dut», alegia.

 

ERABILI

        Aditz onen adizki berenkoiak ez dira ain ugariak Olabide' ren Itun Berria'n. Ona emen

        1) darabilt: «Ni, beintzat, atxintxika nabil, ez, noski, erezka; burrukan ari naiz, ez aize yoka, gero; aitzitik ere, soña astintzen dut eta yoputzan darabilt, besteak aolkatu ondoren gaiztetsi ez nadin» (Paul-Kor. IX, 27). Lenengo argitalpenean darabil dio, irart-okerrez. Darabilen «erezka» Zubero'ko itza duzu: orren ordez, «itsu-mandoka» dakar Duvoisin'ek. Erriak gaitzetsi darabilela Olabide'k iakin-arren, eta gaiztetsi Azkue'ri-ta belarri-mingarri gertatzen zitzaiola iakinean egon-arren, Arana-Goiri'k sortutako aditz au erabili oi zun Olabide'k.

        2) darabil: «Yauna, Dabid'en Seme ori, erruki zakizkit; nere alaba txerrenek oñazez darabil» (Mat. XV, 22).

        3) darabiltzi: «Ara izontziak ere: orren aundiak izanarren, aize-bultzik zakarrenak gora bera, endaitz txiki batek darabiltzi, artezkariak bere oldarrez nai dunaruntz» (Yak. III, 4). Izaize, izurde ta abarren antzera izontzi darabil, itsas-ontzi aditzera emateko: Naparro-Beko ta Lapurdiko endaitz darabil artezkeriak emen endaizlari esan nai du, edo lemazain: eladerari gogozkiola, zeatzago darabil Olabide'k artezkari. Ona emen Duvoisin'en euskeralpena: «Hara untziak ere, zembatnahi handiak izan ditezen, eta haize hazkarrek eragin diozoten, lema chumetto batek inguruan derabilzka, lemazainak nahi izanen duen alderdira». Gogo-betegarriago egiten zait Olabide'rena, neroni beintzat.

        4) darabilgu: «Yakintza ere bikañen artean darabilgu, ez, ordea, gizarte ontako yakintza, edo gizarte ontako nagusi amarakorrena» (Paul-Kor. 1a. II, 6). «Amaratu» aditzetik «amarakorr» izenondoa asmatu zun Olabide'k. Orren ordez, Duvoisin'ek au dio, «zeinak iraungitzen baitire», alegia. «Zaldiak azpiratu dakizkigun, aokoa matrallartean ezartzen diegu, ta orrela ayen soin osoa gure oldez darabilgu» (Yak. III, 3). Bera-L. Mendizabal'en izteginoak dakar «aoko» freno aditzera emateko.

        5) darabiltzizute: «Zer dala-ta, biotzetan asmakeriok darabiltzizute?» (Mat. IX, 4).

        6) darabilte: «Asmo berbera dute auek, eta beren indar ta al izatea bidutziaren alde darabilte» (Yon'i Ag. XVII, 13). «Bidutzi» itza eztakar Azkue'ren Iztegiak, «basabere» bezala da, Olabide'k dakarrenez.

        7) darabildan: «Nai dut, ba, zuek yakitea zeinbesteko burruka darabildan zuengatik» (Paul-Kol. II, 1).

        8) darabilgun: «Darabilgun Berri Ona iñorentzat estalirik ba'dago, galtzen diranenzat estalirik dago» (Paul-Kor. 2a. IV, 3). «Arekin senide bat ere bidali dizuegu, eliz orotan en tzute onekoa, ta Yainkoaren goraldirako gogotik darabilgun sorozpide ontan bidaide dakigun, elizek artuua» (Paul-Kor. 2a. VIII, 19). Ohienart'ek dakar «bidaide», bide-lagun adierazteko. «Sorozpide» itzik eztakar Azkue'k: Bizkai'ko «sorotzi» aditzetik eratorri bide zun Olabide'k. Urrengoko idaztunean eladeraz itz Bera darabil Paul'ek, eta «yaurpide» itzultzen du Olabide'k. Ona emen Duvoisin'ek euskeratua: «Harekin bidali dugu anaya bat, zeinak ebangelioaren ariaz laudorioak baititu eliza guzietan; eta ez hori bakharrik, bainan oraino elizez berezia izan baita gure laguntzat derabilzkagun urhatsetan, anayentzat amoina biltzeko Jainkoaren ospetan eta olde onari ematean». Egia esateko, aizkolaririk onenak ere uts egin dezake, eta oraingoan, Olabide'k eta Duvoisin'ek uts egin zuten nere uste kaxkarrean. Eskuartean darabildan eladerazko Itun Berria'ri natxikiola ta, Olabide oinarritzat artuta, nik neuk onetara itzuliko nuke, besteak beste. «Arekin senide bat ere bidali dizuegu, Eliz guziak barna Berri Onean entzute onekoa; ori bakarrik ez, baña, Yaunaren goraldirako ta gure gogorako darabilgun esker-sorozpide ontan bidaide dakigun, elizek eskuezartzez autua».

        «Darabilgun gudan iskilloak, aragi-iskilloak ez dira; Yainkoagandik datorkie, ordea, gazteluak eta giza-asmakeriak iraultzeko indarra» (Paul-Kor. 2a. X, 4). «Ez da, ba, aragi ta odolaren aurka, darabilgun burruka; beste al izate ta indarren aurka da, illunbe ontako buruzagien aurka, ortzipean ari diran gogo aidurren aurka da» (Paul-Epes. VI, 12): «aidur» itzak biurri, gaizto esan nai du.

        9) darabilten: «Zuei buruz bestetzuk darabilten eskubidea guk ezin ote dezakegu bidezago erabilli?» (Paul-Kor. 1a. IX, 12). «Agintea ondo darabilten apaizentzat bikoitza bego dedua, itza ereiten ta irakasten ari diranentzat batez ere» (Paul-Tim. 1a. V, 17).

        10) zarabiltzilarik: «Ez bedi, beraz, zuen soin ilgarrian ogena nagusi izan, bere irritsen oldez zarabiltzilarik» (PaulErr. VI, 12).

        11) darabiltela: «Aitor dagiot neke asko darabiltela zuengatik» (Paul-Kol. IV, 13).

        12 darabiltela: «Ba-dakizute atzerriko buruzagiek erria beren mendean daukatela, ta aundikiek erriarenganako agintea darabiltela» (Mat. XX, 25).

        13) ba'darabil: «Zuetako norbait, besterekin auzi ba'darabil, deunengana yo bearrean, gaiztoengana epai eske yotzera azartuko ote da? (Paul-Kor. 1a. VI, 1).

        14) ez ba'darabiltzute: «Orrela zuen mintzaldian ere itz ezagunik ez ba'darabiltzute, nola ulertuko dizute diozutena?» (Paul-Kor. 1a. XIV, 9).

        15) zerabillan: «Ara yoatean, gizataldeak lerdaka zerabillan» (Luka, VIII, 42). «Lenbiziko bidutziaren aurrean aren al izate osoa zerabillan» (Yon'i Ag. XIII, 12).

        16) zenerabilten: «Zer zenerabilten eztabaidan?» (Mark, IX, 16).

        17) zerabilten: «Ontziska, berriz, uiñek itxaserdian danbaka zerabilten» (Mat. XIV, 24). «Entzunaz erreta, bidaliak illerazteko asmoa zerabilten» (Bid. Eg. V, 33). «Elendarrekin ere erausi ta eztabaidak ba-zitun; ta ayek bera iltzeko asmoa zerabilten» (Bid. Eg. IX, 29).

        18) zerabillan: «beñola esesten giñuzanak berak, ordun gogor zerabillan siñestea orain zabaltzen du» (Paul-Gal. I, 23).

        19) zerabilztenei: «Eskerrez biotza sendotu bear, ez, ordea, zerabilztenei onik ekarri ez dieten bidez» (Paul-Eber. XIII, 9).

        20) zarabilzkete: «Ordun oñazetara zarabilzkete, ta ilko zaibuzte, ta erri guziei gorrotagarri izango zatzazkiete nere izenagatik» (Mat. XXIV, 9).

        21) berabil: «Bakoitzak artu dun antzia, besteen onerako berabil» (Kepa, 1a. IV, 10).

        22) ez berabil: «bizia maite ta egun onak ikusi nai ditunak, mingaña gaitzetik zaitu beza

la gezurrik ezpañetan ez berabil» (Kepa, 1a. III, 10).

        Oarra: orain arteko euskeraz, ez duten aginduetan adizki berenkoirik eztugu erabilli: Olabide'k iakin ere ba-zekin; alare, iakinaren gainean, arau ori autsi egin zun, eta «ez berabil» aintzat artu egin zun, «ez beza erabili» esan bearrean; ez iakin, ordea, geroak onartuko ote ala ez, aldakuntza au.

 

ERAGIN

        1) daragi: «izorkeriagatik ez ba'da, iñork bere emaztea zapuzten ba'du, izorkeritara daragi ta zapuztua beretzat artzen dunak ezkontza loitzen du» (Mat. V, 32).

        2) daragizana: «Yainkoa da, arEan, bere gogara zuengan nai izatea ta burutzEa daragizana» (Paul-Plp. II, 13).

        3) zeragitzila: «Paul'ek idazki au bidali zien, Kisto'ren goitasuna, Betiko Aitarena berbera, goratzen ziela, ta, Bitarteko bakarrari zor zayonez, Ari atxikitzeko zeragitzila» (Paul-Kol. aurreko oartxoan, 11-13).

        4) naragiñaren: «Ta ortan diardut zain ta muin, indartsuki naragiñaren eragitez burrukatzen» (Paul-Kol. I, 29).

        5) alde eragizu: «Aita, nai ba'duzu, Nigandik ontzi au alde eragizu; ez bedi, ordea, nere gogoa egin, zurea baño» (Luka, XXII, 42; Mark, XIV, 36).

        6) alde eragitzizu: «Alde eragitzizu, inguruko errixka ta basetxetara yoanda, berentzat zer yan darosten» (Mark, VI, 35). «Berriketa alperrak alde eragitzizu; deungeak areagotzeko adinonak baitira» (Paul-Tim. 2a. II, 16). «Eztabaida zoro ta indurigabeak alde eragitzizu, liskarren piztugarri dirala yakiñik» (Paul-Tim. 2a. 11, 23). «Ikerketa eroak, yatorkiak, etiketak eta lege-eztabaida, ostera, alde eragitzizu, uts ta alperrak dira-ta» (Paul-Tit. III, 9).

 

ERAGO

        Bizkaia'n irabiatzen da aditz au, oraindik ere. Aditz onen iru adizki berenkoi darabilzki Olabide'k Itun Berria'n. Ona emen:

        1) zeragoyon: «Ta larri gorritan yarrita, otoika areago zeragoyon, lurreraño odol-tantaka izerdia zeriola» (Luka, XXII, 44): zeragoyon, ots, ari zan.

        2) zeragoyoten: «Bañan ayek arramaka zeragoyoten gurutza Arentzat eskatuz, ta ayen arramantza areagotzen ziyoan» (Luka, XXIII, 23). «Ayek, berriz, gogorrago zeragoyoten» (Luka, XXIII, 5).

 

ERAGOTZI

        1) daragozkit: «Ukuzpena zerk daragozkit?» (Bid. Eg. VIII, 36).

        2) daragozkie-ta: «Asko dira, berebat, apaiz egiñak; eriotzak irautea daragozkie-ta» (Paul-Eb. Vil, 23).

        3) zeragozkion: «Orduan Yesu Galilai'tik Yordan'a etorri zan Yon'gana, onek ukuzia izateko. Yon'ek ordea, zeragozkion» (Mat. III, 13-14).

        4) zeragozkien: «Berak asketariko miñez zeuden asko sendatu zitun, ta txerren asko iraitzi ere. Eraustea zeragozkien, ordea, Bera nor zan ba-zekitelako» (Mark, 1, 34).

        5) eragozkidazute: «Eragozkidazute, arren, or nagokenean, aragi-yitez gabiltzala uste dutenei, erakutsi omen dudan larderiaz gogor egiteko bearra» (Paul-Kor. 2a. X, 2).

 

ERAIKI

        Aditz onen adizki berenkoiak lau bider erabili zitun Olabide'k bere Itun Berria'n. Onatx:

        1) daraika: «Azpikoa nik, etxegille zurrari dagokionez, yarri dut Yainkoak niri emandako al izatez; etxea, berriz bestek daraika» (Paul-Kor. 1a. III, 10): «igarketan ari danak, berriz, eliza daraika» (Paul-Kor. 1a. XIV, 4).

        2) nola daraikan: «Bekus bakoitzak nola daraikan» (Paul. Kor. 1a. III, 10).

        3) ba'leraika: «Azpi onen gañean zerbait iñork urrez, zillarrez, arri ederrez, ala zurez, belarrez eta lastoz ba'leraika, bakoitzaren lana ageriko da» (Paul-Kor. 1a. III, 12).

 

ERAITXI

        «Eratxi» dakar Azkue'k eta aditz onen aldakuntza-edo duzu Olabide'k darabilen «eraitxi», esan-naiez berdin-berdinak baitira, zentzukide, alegia. Aditz onen adizki berenkoi bat bakarra arkitu al izan dizut, agindua ematekoa, ain zuzen. Onatx:

        1) eraitxazute: «Yauretxe au eraitxazute, ta iru eguntan eraikiko dut» (Yon, 11, 19). «Yauretxe» ta «Yaunaren etxe» bat dituzu; «eraitxi»-k porrokatu adierazten du; «iru eguntan» ta «iru egun buruan» zentzukide dituzu: alare, «iru egunetan» bear luke, nik uste.

 

ERAKARRI

        Aditz onen adizki berenkoi bi soilik arkitu ditut Olabide'ren Itun Berrian, darakarte, lenik: «gogor dagiotenek, berriz, berentzat gaiztezteskuntza darakarte» (Paul-Err. XIII, 2). «Kondenamendua» darabil Duvoisin'ek gaiztezteskuntza'ren ordez gaitzespena (Euskera, 1, 93) obeki legoke, nonbait. «Erakarri» Oibenart'ek ere irabiatu egin zun, Azkue'k dakarrenez: «Ondoan narakarzuno».

        2) zerakazkien: «Demetiri zeritzan zillargiñen batek, Artemi'ren zillaxrezko yauretxetxoak egiñaz, irabazi ederrak langilleei zerakazkien» (Bid. Eg. XIX, 24).

 

ERAKUTSI

        Berrogei ta sei dira nik bildutako adizkiak. Olaetxea ta Añibarro'ren erakutsira irabiatzen du Olabide'k aditz au. Ona emen erakusburuz

        1) darakusazu-ta: «giza-aurpegirik begiratzeke, Yainkoaren bidea zintzoki darakusazu-ta» (Mark, XII, 14).

        2) darakus: «Gizon onek legearen aurka Yainkoa yauresten darakus» (Bid. Eg. XVIII, 13).

        3) ba-darakus: «Onezkero, berriz, Yainkoak ba-darakus zeinbeste maite gaitun» (Paul-Err. V, 8).

        4) erakutsi ere ba-darakus: (, Guk siñetsi ezkero, Yesu Kisto, bere odolez ibigarri izan dakion, Yainkoak aukeratu baitu, egindako ogenak askestean bere zuzenbidea erakusteko. Eraku tsi ere orain ba-darakus, zuzena ez ezen, Yesu'ren siñestea dutenen zuzentzallea ere Bera dala ad irazirik» (Paul-Err. III, 26).

        5) darakusgu: «Ogenik ez dugula ba'diogu, gezurtitzat Bera darakusgu, ta Aren itza gugan ez dago» (Yon, 1a. I, 10).

        6) darakuste: «Legemamia beren biotzetan idatzia orrelakoek darakuste» (Paul-Err. II, 15).

        7) narakusten: «Bidalitzat narakusten agiriak, berriz, edozer yasateko egonarria ta goiko indarrez zuenean burututako zantzu ta alatzak dira» (Paul-Kor. 2a. XII, 12).

        8) darakusana: «Ez da, ba, yudua yudu-azala darakusana» (Paul-Err. II, 28).

        9) darakusan ezkero: «Gure bidegabeak Yainkoaren zuzentasuna darakusan ezkero, zer dickegu, berriz?» (Paal-Err. III, 5).

        10) darakustenei: «Izan ere, nigan oparo ari izan da altsua dar, ta Deuna deritzana, lotsa darakustenei gizaldiz gizaldi erruki zayena». (Luka, I, 50).

        11) darakuskit: «Erri onek ezpañez, bai, lotsa darakuskit» (Mat. XV, 8).

        12) darakuskio: «Aitak Semea maite du, ba, ta Berak dagin guzia darakuskio» (Yon, V, 20).

        13) darakuskiguzu: «Orrela egiteko ere, zer zuribide darakuskiguzu?» (Yon, 11, 18). «Baña zein ezagugarri darakuskiguzu, siñetsi dezaizugun?» (Yon, VI, 30).

        14) darakuskigu: «Idaztiak berak darakuskigu amaitzeke dagola» (Bid. Eg. aurreko oarrean, 8). «Gañera, bien idazkera berdiñak orixe darakuskigu» (Bid. Eg. aurreko oarrean, 10). «Labur ta oso biziro darakuskigu Yesu Yainko dala» (Maik, aurreko oarrean). «Itun au berria esatean, lengoa zarkintzat darakuskigu» (PauLEb. VIII, 13).

        15) darakuskizuete: «Goiko Yainkoaren morroi dira gizon auek, ta yareibidea darakuskizuete» (Bid. Eg. XVI, I7). 16) generakuske: «Zerekin berdinduko dugu Yainkoaren erria? edo, zein alegitan generakuske?» (Mark, IV, 30).

        17) darakuskizukedan: «Zure lur ta aidetartetik irten ta Nik darakuskizukedan lurraldera zatoz» (Bid. Eg. VII, 3).

        18) baitarakuste: «Orrela mintzo diran ezkero, aberriruntz diyoazala baitarakuste» (Paul-Eb. XI, 14).

        19) zerakusan: «Orrela Goteunak zerakusan Gurena'rako bid-ea oraindik zabalik ez zegola» (Paul-Eb. XII, 9).

        21) zerakuskiguten ere: «Begirune aundia zerakuskiguten ere, ta itxasbiderako bear genuna eman ziguten» (Bid. Eg. XXVIII, 10).

        22) zerakusazkioten: «ta alargun guziek, arengana negarrez yota, Basauntz'ek, ayekin zegonean, zegizkien yazki ta soñekoak zerakusazkioten» (Bid. Eg. IX, 39).

        23) zerakusazkidan: «Entzun ta ikusitakoan, berriz, zerakusazkidan aingeruaren oñetara auzpeztu nintzan, bera yauresteko» (Yon'i Ag. XXII, 8).

        24) erakusazute: «Abegi on egiezute, beraz, ta zuentzaz dugun illarrainbidea elizen aurrean erakusazute» (Paul-Kor. 2a. VIII. 24).

        25) erakutsazue: «Orotan esker ona erakutsazute» (Paul-Tes. 1a. V, 18).

        26) berakus: «Egipenetan berakus senaren bidez zintzo ibilki» (Yak. III, 13).

        27) berakuskio: «emazteak, berriz, senarrari lotsa berakuskio» (Paul-Epes. V, 33).

        28) erakuskidazu: «Zure yaurpidea erakuskidazu» (Luka, XVI, 2). «Egipenik gabe zure siñestea erakuskiguzu» (Yak. 11, 18).

        29) erakuskidazute: «Zerga-txanpon bat erakuskidazute» (Mat. XXII, i9, cf. Luka, XX, 24).

        30) erakuskiguzu: «Yauna, Aita erakuskiguzu» (Yon, XIV, 8; cf. Yon, XIV, 9). «Guzien biotzak ezagun dituzun Yaun Orrek, erakuskiguzu biotako zein aukeratu duzun bidalien lanbide au artzeko» (Bid. Eg. I, 24).

        31) erakutsiezu: «Aitari ta amari lotsa erakutsiezu» (Mark, VII, 10). «Zure aita-amei begirunea erakutsiezu» (Paul-Epes. VI, 2).

        32) erakuskiezu: «aita ta amari lotsa erakuskiezu» (Mat. XV, 4); «aita-amei lotsa erakuskiezu» (Mat. XIX, 19).

        33) erakutsiezute: «beste batzuei, berriz, errukiarekin larderia ere erakutsiezute» (Yud. 1, 23).

        34) erakuskiezute: «Deunen bearraldiak arindu itzazute, ta zuenean abegi ona erakuskiezute» (Paul-Err. XII, 13). «Zuen artean lan egiten ari diranei ta Yaunaketz zuen buruzagi ta aolkari diranei, arren, senideok, begirunea erakuskiezute» (Paul-Tes. 1a. V, 12). «Guziei lotsa erakuskiezute» (Kepa, 1a. 11, 17). «Berebat zuek, senarrok, zuen emazteenganako urguntsu azaldu zaitezte, aultxoagoak baitira; ta begirunea erakuskiezute» (Kepa, 1a. III, 7).

 

ERAMAN

        Aditz onen 50 adizki berenkoi iaso ditut Olabide'ren Itun Berria'n. Ona emen:

        1) daramat: «Ta orrenbesteko agerkariz arrotu ez nadin, aragian narra daramat, zartaka ari dakidan niri emandako Satan'en aingeru bat» (Paul-Kor. 2a, XII, 7).

        2) darama: «Alabañan, ogengatik eskeñitako abereen odola apaizpuruak Gurena'ra darama» (Paul-Eb. XIII, I l).

        3) daramatzi: «Sei egun buruan Kepa, Yakob ta Yon, aren anaya, Yesu'k aldera artu-ta, berekin mendi garai batera daramatzi» (Mat. XVII, 1; cf. Mark, IX, 2).

        4) daramagu: «Altxor au, berriz, lurrezko ontzietan daramagu, onenbesteko indarra Yainkoari egotzi dakion, ez guri» (Paul-Kor. 2a. IV, 7). «Yesu'ren eriotza soñean daramagu beti, Yesu'ren bizitza ere gure soñean ager dedin» (Paul-Kor. 2a. IV, 10).

        5) daramate: «Ta gizataldea igorririk, ontzian zegonez daramate» (Mark, IV, 36). «Apaiz nagusiarengana Yesu daramate» (Mark, XIV, 53). «Itsu izana parisaitarrengana daramate» (Yon, IX, 13). «Kaipa'renetik ebaztegira Yesu daramate» (Yon, XVIII, 28).

        6) daraman: «aundia da, ba, galtzerako atea, ta zabala ara daraman bidea». «Bizitzarako atea, berriz, zeñen estu da, ta zeñen mear ara daraman bidea. «(Mat. VII, 13-14). «Lenbiziko zaisalla, baita bigarrena ere atzera utzita, eldu ziran irira daraman burnizko atera». (Bid. Eg. XII, 10). «Ba-da, berriz, eriotzara daraman ogena» (Yon, la, V, 16). «Gaitzaldia ondo daramana orixe, bai, zoriontsua.» (Yak. 1, 12).

        7) daramazun: «Ene maitea; gogobidean daramazun ituin on ta osasuntsua, beste edozertan ere opa dizut» (Yon, 3a. 1, 2).

        8) daramazuten: «Ez ote dira berak daramazuten Izen bikaña biraokatzen dutenak?» (Yak. 11, 7). «Ez dizuet zama berririk leporatuko; daramazutena, ori bai, eramazute Ni-etorri arte» (Yon'i Ag. II, 25).

        9) daramaten: «Daramaten lanagatik areago maite itzazute» (Paul-Tes. 1a. V, 13).

        10) ba-daramaket: «Yauna, zuk eraman ba'duzu, esaidazu non ipiñi duzun, ta nik ba-daramaket» (Yon, XX, 15). 11) zaramazkete: «Zure zaitza bere aingeruei egotzi die, ta ayek eskuetan zaramazkate, arritan zure oñak tupust egin ez dezan» (Luka, IV, 11). «Zaramazkete» ta eramango zaitue» bat dira.

        12) zaramazketenean: «Sinagogetara ta agintari ta nagusiengana zaramazketenean, ez larri izan nola ta zer zuen alde erantzun edo zer esango duzuten» (Luka, XII, 11). «Zaramazketenean» ta «eramango zaituztenean» bat dira.

        13) neraman: «Apaizpuruengandik eskubidea artuta, gizakume zintzo asko itxi nitun baitegian, ta ayen eriotzarako nere autarkia neraman» (Bid. Eg. XXVI, 10).

        14) zeraman: «Or ba, Yon onek soñekoa gamelu ilez egiña zeraman» (Mat. III, 4). «Egun ayetan mendira baztertu zan otoi egitera, ta gau osoa zeraman Yainkoari otoiketan» (Luka, VI, 12). «Negutea ugartean egin zun ta Dioskour'en ezagugarria zeraman» (Bid. Eg. XXVIII, 11).

        15) zeneramaten: «Uxtu ederra zeneramaten» (Paul-Gal. V, 7).

        17) zeramaten: «ez antxinako eberkeraz, aldi artan zeramaten aramaikeraz baño» (Mat. aurreko oartxoan).

        18) zeramazten: «Beste bi gaiztagin ere Arekin eriotzara zeramazten» (Luka, XXIII, 32).

        19) zeramatenak: «Paul zeramatenak Atenai'raño yoan ziran arekin» (Bid. Eg. XVII, 15).

        20) zeramala: «basora Goteunak zeramala» (Luka, IV, 1): ta ara zaldi beltz bat, eta aren gañean norbait, aztaga bat eskuan zeramala» (Yon'i Ag. VI, 5).

        21) zeramatela: «Au esandakoan, yuduek alde egin zuten, eztabaida asko elkarrengan zeramatela» (Bid. Eg. XXVIII, 29).

        22) zeramaztela: Baña lenbiziko astegunean, goiz-goizean, illobira yoan ziran, atondutako lurriñak zeramaztela» (Luka, XXIV, 1): «ta guziek gogo batez antzokira yo zuten zalapartan, Gai ta Aristark, Paulen bidaideak, indarrez zeramaztela» (Bid. Eg. XIX, 29).

        23) zeneramatenean: «Lenbiziko egun ayek gomutara itzazute, argitara elduberri ziñatela, neke askoren burruka zeneramatenean, alde batetik guzien begitan alke ta gogaikarri yar riak, eta bestetik, orrela zebiltzanen lagun egiñak» (Paul-Eb. X, 32).

        24) zeramatenean: «Zeramatenean, bordatik zetorren Kirenai'tar Simon norbait atzirik, gurutza Yesu ondoren eroateko leporatru zioten» (Luka, XXIII, 26).

        25) zeramayen: «Pilipe'k Samari'ko iri batera yetxirik, Kisto'ren berri angoei zeramayen» (Bid. Eg. VIII, 5).

        26) zeramayetela: ta auek, Antiokei'ra elduta, elendarrei ere itz egin zieten, Yesu Yaunaren berri zeramayetela» (Bid. Eg. XI, 20).

        27) niñeramatela: «Alako argigomaz itsututa nengon, ta lagunek eskutik niñeramatela, eldu nintzan Damasko'ra» (Bid. Eg. XXII, 11).

        28) naramaken: «Yauna, urtegira ur igitaldian naramaken gizonik ez dut» (Yon, V, 7).

        29) leramaken: «Orra ba, onezkero ire gañean Yainkoaren eskua. Itsu izango aiz, eguzki argia aldi baterako ikusteke. Ta bertantxe lañotu ta illundu zan, eskutik nork leramaken billa alde orotara biurturik» (Bid. Eg. XIII, 11).

        30) ba'zeneramate: Beraz, lur ontako gayentzat Kisto'rekin illak ba'zerate, zertako zuei, lurreko bizia ba'zeneramate bezela, iñork lezaizueke: «ez ori artu, ez txastatu», erabilliz andegatzen danaz egiñik?» (Paul-Kol. II, 20).

        31) ba'leramatzi: «Ta utzi izan zuten errira gogoak ba'leramatzi, bertara itzultzeka aukeran zeuden» (Paul-Eb. XI 15).

        32) eramazu: «Mutil aja buruarengana eramazu zerbait ba-du, ba, ari esateko» (Bid. Eg. XXIII, 17).

        33) eramazute: «Nik muin negiokena uraxe da; atzi ta gurbilki eramazute» (Mark, XIV, 44). «Beraz, ene maiteok, nere aurrean len bezela, ta areago ere, orain, nigandik urrun zaudetenean, esagin zakizkidate ta zuen osasun-arloa beldur-ikaraz askeneraño eramazute ); (Paul-Plp. II, 12). «Ez dizuet zama berririk leporatuko; daramazutena, ori bai, eramazute Ni etorri arte» (Yon'i Ag. II, 25).

        34) eramayozute: «Orain atera ta eramayozute maizayari» (Yon, 11, 8).

 

ERANTZUN

        Aditz onen 12 adizki berenkoi bildu al izan ditut Itun Berria'n. Ona emen:

        1) ez al darantzazu: «Beraz, apaiz nagusiak, erdira yaikita, galde au Yesu'ri egin zion: «Ezer ez al darantzazu?» (Mark, XIV, b0). Nik neuk, «darantzuzu» erabiliko nuke.

        2) darantzuyok: «Ori esanaa, ango morroi batek matsalleko bat Yesu'ri eman zion, esanaz: «Apaiz Nagusiari orrela darantzuyok?» (Yon, XVIII, 22).

        3) darantzuyo: «Baña besteak barrutik darantzuyo: ez akit nekagarri» (Luka, XI, 7). «Emakumeak darantzuyo: «Senarrik ez dut» (Yon, IV, 17). «Baña zer darantzuyo Yainkoak?» (Paul-Err. XI, 4).

        4) darantzuyote: «Iñork ere ez gaitu akuratu-ta, darantzuyote» (Mat. XX, 7).

        5) ba'darantzuyogu: «Zerutik, ba'darantzuyogu, esango digu: zergatik, ba, ez zenioten siñetsi?» (Mat. XXI, 25). 6) darantzuyoke: «Beraz, guretako bakoitzak bere buruaz Yainkoari darantzuyoke» (Paul-Err. XIV, 12): irart-okerrez «bakoitzat» dio.

        7) darantzuyeke: «Bestela, atsegin-agurrak izkera arrotzez zuk egindakoan, nola zure esanei «ala biz» darantzuyeke erriko entzuleak, diozunik ulertzeke?» (Paul-Kor. 1a. XIV, 16)

        8) zerantzuyen: «Ta laguntaldeek galde zegioten: «Zer egin bear dugu, ba?». Ta ark zerantzuyen: «Bi soñeko ditunak ez dunari bemayo» (Luka, III, 11).

        9) zerantzuyoten: «Berriro Pilat'ek, Yesu askatu narrik, itz egin zien. Bañan ayek deadarrez zerantzuyoten: «Gurutzera ori, gurutzera!» (Luka, XXIII, 21).

        10) erantzudazute: «Galdetxo bat egingo dizuet; erantzuidazute» (Mark, XI, 29). «Yon'en ukuzpena zerutik ote zan, ala gizagandik? Erantzudazute» (Mark, XI, 30).

 

ERASAN

        «Erasan» au ta «esan» bat dira Olabide'ren orrialdeetan. Lardizabal'en antzera, berenkoi bezela irabiatu egiten du Olabide'k ere. Ona emen:

        1) darasazute: «Zuen zori txarra, idazlari ta parisaitar azalutsok! igarleen illobiak eraiki ta zindo ziranen oroitalluak apaintzen dituzute, ba, ta darasazute: gure arbasoen aldian bizi izan ba'giña, ez gentozkieke igarleen odolketaraño lagun» (Mat. XXIII, 30). «Zer darasazute ogiketarik ez duzutela?» (Mark, VIII, 17).

        2) darasate: «Nola, beraz, idazlariek darasate lenik Eli etorri bearra dala?» (Mat. XVII, 10; cf. Mark, IX, 1 1). «Nola, beraz, batzuk darasate illak berpizterik ez dagola, il artetik Kisto berpiztu dala aldarrikatzen dan ezkero?» (Paul-Kor. 1a, XV, 12).

        3) darasan: «Bakarrik beren yaureskeriaz ta Paul'ek bizi dala darasan ildako Yesu norbaitetzaz, aren aurka zekazten istillu guziak ziran» (Bid. Eg. XXV, 19).

        4) darasaten: «Ba al dantzuzu zer darasaten oriek?» (Mat. XXI, 16). «Aurki, ordea, zuetara yoango naiz, Yainkoak ba'letsa, ta ba-dazaguket arrotsu orien indarra, ez berek darasatena. (Paul-Kor. 1a. IV, 19).

        5) darasatenek: «Aberats zerala ere, zure lor ta landertasuna ezagun ditut, baita, Satan'en sinagoga besterik ez diran, ta, yudu izateke, yudu dirala darasatenek zutzaz gaizki diotena ere» (Yon'i Ag. II, 9).

        6) darasatela: «Au duk pake ta atsaldia!» gizakiak darasatela, itxesa otoz otoan gañera elduko baitzaye, izorra danari erdimiña bezela» ((Paul-Tes. 1a. V, 3).

        7) darasatenez: «Erabidez gero, lotsaz, ta barne zindoz; Kisto'renganako zuen yarduera bezten dutenak, zuen lepotik darasatenaz alke izan ditezan» (Kepa, 1a. III, 16).

        8) darasatenez: «Ez ote dugu, ostera, gaizki egin bear, batzuk, gu bezturik, diogula darasatenez, ongia erne dedin?» (Paul-Err. III, 8).

        9) zerasan: «Yesi deitu izan zun parisaitarrak, ori ikusita, bere kolkorako zerasan» (Luka, VII, 39). «Ta ordubetetsu ezkero, beste batek sendoki zerasan» (Luka XXII, 59). «Onek, bitartean, arren au zerasan» (Bid. Eg. VII, 59).

        10) zerasaten: adizki au 25 bider darabil Olabide'k Itun Berria'n. Ona emen: «Parisaitarrek, ordea, zerasaten: «Txerrenburuaketz txerrenak iraizten ditu» (Mat. IX, 34). «Parisaitarrek, berriz, zerasaten: «Beelzebul txerrenburua lagun ezik, ez ditu onek txerrenak iraizten» (Mat. XII. 24). «Ta bere errira etorririk, angoei beren sinagogetan irakasten ari zan, ta guziek arriturik zerasaten: «Nondik oni onenbesteko sena ta indarrak?» (Mat. XIII, 54). «Ta lagunabarrek zerasaten: «Au duk Yesu igarlea, Galilai'ko Nazaretarra» (Mat. XXI, 54). «Berebat apaizpuru, idazlari ta zarrek zerasaten: «Besteak yaregin ditu; bere burua ezin» (Mat. XXVII, 47). «Ori entzunda an zeuden batzuk zerasaten: «Eli'ri deika zegok ori» (Mat. XXVI1, 47). «Andarakoek, berriz, zerasaten: «Zekuskagun yaregiteko Eli ote zetorkiokan» (Mat. XXVII, 49). «Euntariak eta arekin Yesu zaitzen zeudenek, berriz, gertatzen ziranak ikusirik, guziz izututa zerasaten: «Yainkoaren Seme ukan ziñez ori» (Mat. XXVII, 54): «ta entzule askok Aren irakasteaz arrituta zerasaten: «Nondik oni guziok?» (Mark, VI, 2). «Baña zerasaten: «Yayegunean, ez, zalapartarik errian sortu ez dedin (Mark, XIV, 2). «Ori entzunda, an zeuden batzuk zerasaten «Ara, Eli'ri deika zegok ori» (Mark, XV, 35). «Ta guziek adei zekarkioten, ta Aren aotik sortzen ziran itz ederretaz arriturik, zerasaten: «Ez al duk au Yose'ren semea?» (Luka, IV, 22). «Ta guziek zoratuta Yainkoa goresten zuten, ta beldurrez beterik zerasaten: «Arritzekoak gaur ikusi zetikagu» (Luka, V. 26). «Parisaitar ta idazlariek, berriz, maxiotan zerasaten «Onek ar-emanak ba-ditu gizatxarrekin, ta ayek maikide ditu» (Luka, XV, 2). «Izan ere, batzuk: «II artetik Yon berpiztu duk» zerasaten» (Luka, IX, 7). «Yesu'k egindako alatza gizon ayek ikusita zerasaten: «Auxe duk noski gizartera etortzeko ukan igarle yatorra» (Yon, VI, 14). «Yuduak, berriz, mar mar zeuden Artzaz, «Nerau nauzute ogi bizia, zerutik yetxia» esan zulako, ta zerasaten: «Ez ote duk au Yesu, Yose'ren semea?» (Yon, VI, 42). «Lagunabarretan, berriz, askok sinetsi zioten ta zerasaten: «Kisto'k, etorritakoan. Onek baño zantzu geyago erakutsiko ote zetik?» (Yon. VII, 31). «Beraz, yuduek zerasaten: «Bere burua ilko ote dik?» (Yon, VIII, 22). «Auzokoek eta eskean ibiltzen gizon ura len ikusi zutenek zerasaten: «Ez al duk au eseri ta eskean egon oi zana?» (Yon, IX, 8). «Ordun apaizpuru ta parisaitarrek batzarrea bildu zuten ta zerasaten: Zer ari gera?» (Yon, XI, 47). «Txundioz guziok zeuden, ta arrituta zerasaten: «Mintzo ditukan guziok galilaitar ez ote dituk?» (Bid. Eg. II, 7). «Paul'ek egiña lagunabarrek ikusi zutenean, Likaoni'ko izkeraz deadarka zerasaten: «Giza-irudiko yainkoak gugana yetxi dira» (Bid. Eg. XIV, 12). «Eta bestetzuk: Yainko arrotzen aldarrikari zirudik.» Ori zerasaten, Yesu ta burpiztea iragartzen zizkielako» (Bid. Eg. XVII, 18). «Orrelakoen zai luzaro egon ezkero, kalterik ez zetorkiola ikusi zutenean, gogo aldatuz, bera Yainko zala zerasaten» (Bid. Eg. XXVIII, 6).

        11) zerasana: «Yaunak biotza iriki zion, Paul'ek zerasana aintzat ar zezan» (Bid. Eg. XVI, 14).

        12) zerasala: «Ez idatzi «yuduen bakalduna»; «yuduen bakalduna ni naiz» berak zerasala baño» (Yon, XIX, 21).

        13) zerasatena: «Zerasatena Yesu'k adituta, sinagogaburuari dasayo: «Ez beldurtu; siñetsi bakarrik» (Mark, V, 36). 14) zerasatela: «Txundioz arrituta baitzeuden, zerasatela: «Dana ondo egin dik; gorrak entzule ta mintzulak iztun egin zetik» (Mark, VII, 37)        bestetzuk «Ez; erria lilluratzen dik», zerasatela» (Yon, VII, 12).

        15) zerasayoten: «Onezkero idazlari batzuk beren baitan, zerasayoten: «Birao zegik orrek» (Mat. IX, 3): emen «zerasayoten» esan bearrean, «zerasaten» bear luke, nik uste. «Ori parisaitarrek zekustala, bere ikasleei zerasayoten» (Mat. IX, 11): «zerasayeten» bear luke. «Ta guziak arrituta elkarri galdeka zerasayoten: Zer duk au?» (Mark, I, 27). «Sarrakioak artuta, beraz, elkarri zerasayoten: «Nor duk, ba, au aize-itxasoek ere men baitzegiotek?» (Mark, IV, 41). «Ayel: ordun arriagotuta, elkarri zerasayoten: «Nor yaregin diteke, beraz?» (Mark, X, 26). «Ayek, ordea, ero ero eginda, elkarri zerasayoten zer ote legioketen Yesu'ri» (Luka, VI, 11). «Parisaitarrek, berriz, elkarri zerasayoten: «Ba dakusazute. Ez duzute ezer iristen. Orra guziak Orren atzetik diyoaz» (Yon, XII, 19). «Aren ikasleetako batzuk elkarri zerasayoten: «Zer ote zitekek esaten zigukan ori?» (Yon., XIV, 17). «Orretzaz zurturik, zeri egon yakiteke, elkarri zerasayoten: «Zer duk au?» (Bid Eg. II, 12).

        16) zerasayeten: «Zergari ta gazatxarrekin bazkaltzen ikusitakoan, idazlari ta parisaitarrek Aren ikasleei zerasayeten «Zergatik ziuen irakaslea zergari ta gizatxarrekin yan-edaten dago?» (Mark, II, 16).

        17) zerasayotela: «Ta lenbiziko astegunean, goiz goizetik illobira datoz, eguzkia sortzean, «Illobi-atetik arria nork irauliko digu?» elkarri zerasayotela» (Mark, XVI, 3).

        18) zerasayotelarik: «Yesu'ren billa zebiltzan, elkarri zerasayotelarik: «Zer deritzazute?» (Yon, XI, 56).

        19) erasazu: «Zoaz etxera ta Yainkoak egin dizun guzia erasazu» (Luka, VIII, 39).

 

ERASO

        Beste esan-nai askoren artean, Bizkaia'n «meza lagundu» adierazten du, ta laguntza ortarako bakarrik erabilten da, Azkue'k dionez. Esate baterako: «Amaika meza eraso deutsadaz abade zartxu orri.» Olabide'k, ordea, esan-nai zabalagoan darabil, ots, bazkari-afarietan mirabe-egin, zerbitzatu, adierazteko bein darabil, eta ain zuzen, berenkoi bezela. Ona emen:

        1) erasoidak: «Aparia gertu egidak, gerrikoa lotu, ta yan-edaten natxiokaño, erasoidak» (Luka, XVII, 8).

 

ERATORRI

        Eratorri aditz onek etorri-erazi adirazten du: eztakar Azkue'k. Itz-berria ote? dana dala, ederki asmatua bide da. Aditz onen bi adizki berenkoi bildu ditut.

        1) daratorrenak: «Ene senideok, zuenean iñor egitik sayestutakoan, norbaitek itzulerazten ba'du, yakin beza bide okerretik zuzenera ogenduna daratorrenak aren gogoa gaizkatu dula ta ogen-moltzo aundia estali dula» Yak. V, 20).

        2) daratorkie: «Argatik ere, gezurra siñesterazi lezayeken lillurapidea Yainkoa daratorkie, egia siñetsi bearrean, okerra obetsi dutenak gal ditezan» (Paul-Tes. 2a. II, 11).

 

ERAUNTSI

        Irabiatu egiten dute aditz au Leizarraga'k, Ohienart'ek, Axular'ek-eta. Idazle zarroi orpoz-orpo darraizkie Olabide'k. Bederatzi adizki berenkoi bildu ditut Itun Berria'n. Ona emen:

 

        1) darauntsa: «Atsak nai dun artan darauntsa» (Yon, III, 8).

        2) zerauntsaten: «Ta Ari lixtukatuz, seska kendu zioten ta buruan zerauntsaten» (Mat. XXVII, 30): «eta matsallekoka zerauntsaten» (Mark, XIV, 65). «Ta seska batez buruan zerauntsaten» (Mark, XV, 11). «Ta begiak Ani estalirik, aurpegian zerauntsaten» (Luka, XXII, 64). «Agur, yuduen bakaldun», ta matsallekoka zerauntsaten» (Yon, XIX, 3).

        3) zerauntsan: «Bertakoek txera ederra egin ziguten; sendor bat erreta, zerauntsan euri ta otzari buruz maldatu giñuztela» (Bid. Eg. XXVIII, 2)

        4) zerauntsala: «ta itxasoa, aize zakarrak zerauntsala, arrotzen ziyoan» (Yon, VI, 18).

        5) baitzerauntsan: «Biaramunean, ekaitz gogorrak baitzerauntsan, ontzia arindu zuten» (Bid. Eg. XXVII, 18).

 

ERAUSI

        Beste esan-nai askoren artean, erderazko «hablar», «parler» adierazten omen du, Azkue'k dionez.

        1) daraust: «Nik nere Aitarengan ikusi dudana daraust» (Yon, VIII, 38): «darausat» erabili zun Mendiburu'k. Asteasu'ko Agirro du eredu Olabide'k, ondea, adizki ontan, beintzat: Agirre'k «gaiztoak dirauste» baitio.

        2) daraus-ta: «Gizon onak bere biotzeko altxor onetik ongia ateratzent du; ta gaiztoak bere biotzeko altxor gaiztotik gaizkia ateratzen du; biotzari gañez dariona aoak daraus-ta» (Luka, VI, 45).

        3 darausa: «lurretik sortua, lurrekoa da, ta lurrekoaz darausa» (Yon, III, 31).

        4) darausate: «Nola darausate idazlariek Kisto'a Dabid' en seme dala?» (Mark, XII, 35).

        5) daraustan: «Aren gogoa iñork egin nai ba'du darakastana Yainkoagandik ote dan, ala nere buruz daraustan igarriko du» (Yon, VII, 17).

        6) darausan: «Zuek, berriz, Sion'mendira urbildu zerate, Yainko biziaren irira, zeruko Yerusalen'a, aingeru sail zenbakaitzetara, batzarre yaitsura, zeruetan idatzitako lensemeen eli zera, guzien ebazlea dan Yainkoagana, elburura eldutako zintzoen gogoetara, Itun Berriaren Aiartekoa dan Yesu'gana, ta Abel'ena baño obeki darausan odol-iztaldira» (Paul-Eb. XII, 24).

        7) darausana: «Ikusi ere egin duzu, ta zurekin darausana beraxe da» (Yon, IX, 37).

        8) darauskizuet: «Akar-usañik gabe darauskizuet» (Paul-Kor. 2-a. VII, 3).

        9) darauskiet: «Argatik alegitan darauskiet» (Mat. XIII, 13). «Ez al dakizute, senideok (legea dazagutenei darauskiet gero), legea gizonari, bizi daño, nagusi zayola?» (Paul-Err. VII, 1).

        10) darauskiezu: «Zergatik alegitan darauskiezu?» (Mat. XIII, 10).

        11) darauskiote: «Simon'en amagiarreba sukarrez zetzan, ta bereala guziek artzaz darauskiote» (Mark, 1, 30).

        12) darauskigun: «Orrela bakarrik Yainkoaren Itza begitan dugula etsi etsita egon gaitezke, ta Elizaren eskutik Idaztiok artu ezkero, andik darauskigun Yainkoari kezkarik gabe esan dezayokegu: «Yauna, itz egidazu: ona zure morroi au Zuri aditzen» (VII, 13).

        13) darauskiguna: «nola guk dukegu, zerutik darauskiguna zapuzten ba'dugu?» (Paul-Eb. XII, 25).

        14) darausketenean: «Zuen zori txarra, gizonek muetzaz ongi darausketenean» (Luka, VI, 26).

        15) zerausan: «Yauretxe esanaz, ordea, bere soñaz zerausan» (Yon, II, 21: «ta berak, sinagogan sarturik, yuduekin izka zerausan» (Bid. Eg. XVIII, 19). «Sinagogan yudu ta yainkozaleekin, ta egun oro zeyean etorkiñekin izka zerausan» (Bid. Eg. XVII, 17).

        16) generausten: «Larunbatean iri atetik irten giñan ibai ondora, otoitegia zalakoan, ta eseririk, generausten ara bildutako emakumeekin» (Bid. Eg. XVI, 13).

        17) zerausaten: «Epikour ta Estoa'ko yakinbidez ikastun batzu ere arekin izka zerausaten» (Bid. Eg. XVII, 18). «Otoi au egindakoan, bildurik zeuden tokia ikaraz asi ta guziak Goteunez bete ziran, ta Yainkoaren itza zabal zerausaten» (Bid. Eg. IV, 31).

        18) zerausanak: «Nerekin zerausanak urrezko neurraga zeukan, iria ta aren ateak eta esia neurtzeko» (Yon'i Ag. XXI, 15).

        19) zerausala: «Ta ara, oraindik zerausala, odei argitsu batek itzalpean artu zitun» (Mat. XVII, 5). «Ta arekin zerausala sartuz, lagun asko bildurik idoro zitun» (Bid. Eg. X, 27).

        20) zerausalako: «Une artan bere ikasleak eldu ta arritu ziran, emakumearekin zerausalako» ( Yon, IV, 27).

        21) zeraustela: «Ta ara Mois ta Eli, Arekin zeraustela, ageri izan zitzazkien» (Mat. XVII, 3). «Auek, berriz, ayekin zeraustela, Yainkoaren eskerrari atxikita irauteko aolkatzen zituten» (Bid. Eg. XIII, 43).

        22) zerauskien: «Orrelako alegi askoren bidez zerauskien, ayek uler zezaketen» (Mark, IV, 33). «Ark, berriz, kiñuka zerauskien, ta mintzulik gelditu zan» (Luka, I, 22). «Beraz, garai artan etorririk, onek ere Yauna goresten zun, ta yareikuntza zai Yerusalen'en zeuden guziei Aurraz zerauskien» (Luka, II, 38). «Baña lagunabarrak, ori yakinda, atzetik yarrai zitzazkion; ta berak abegi onez Yainkoaren yaurerriaz zerauskien» (Luka, IX, 11); «ta Paul'ek ayetara, oi zunez, sartuta, Idatziaz iru larunbatez zerauskien, Kisto'a nozitu ta berpiztu bearra zala ayei adirazi ta erakutsirik» (Bid. Eg. XVII, 2-3). «Bañan aren ikasbideaz erriari gaizki esaten gogor ta isituta batzu ari baitziran, ayengandik aldendu zan, ta ikasleak berezian arturik, Tiran norbaiten ikastegian egun oro zerauskien» (Bid. Eg. XIX, 9). «Lenbiziko astegunean, otaustean bildurik geundela, Paul'ek zerauskien» (Bid. Eg. XX, 7).

        23) ez zerauskien: «ta alegirik gabe ez zerauskien» (Mark, IV, 34).

        24) zerauskidan: «Zerauskidan mintzoa norena zan ikusteko atzera begiratuz, urrezko zazpi argimutil ikusi nitun» (Yon'i Ag. I, 12).

        25) zerauskidanaren: «Nerekin zeudenek argia, bai, ikusi zuten; zerauskidanaren mintzoa, ordea, entzun ez» (Bid. Eg. XXII, 9).

        26) zerauskion: «Beraxe da, basoan gure asabataldearekin zala, Sinamendi'n zerauskion aingeruarekin egona» (Bid. Eg. VII, 38). «Zerauskion aingerua yoan zala, Korneli'k morroi bi ta bere menpeko gudamutil yainkozale bat deitu, ta yazoa ayei azaldurik, Yope'ra bidali zitun» (Bid. Eg. X, 7).

        27) zerauskionak: «Ala Mois'i zerauskionak agindu zion» (Bid. Eg. Vil, 44).

        28) zerauskionari: «Baña Berak, zerauskionari erantzunik, esan zion: «Nor dut Nik Ama ta nor ditut senideak?» (Mat. XII, 48).

        29) zerauskien: «Yainkoak zerauskien ayei Yainko izena ezarri ba'zien, (ta Idatzia ezin ezabatu da), Aitak deunetsi ta gizartera bidali dunari zuek «birao dagik», dasayozute, «Yainkoaren Seme naiz» esan dudalako?» (Yon, X, 35).

        30) zerauskiena: «Alabaña, lurrean zerauskien zapuztu zutenek igespiderik ez ba'zuten, nola guk dukegu zerutik darauskiguna zapuzten ba'dugu?» (Paul-Eb. XII, 25); «zerauskien» ori irart-okerra bide da, ta «zerauskiena» bear luke, nik uste.

        31) zerauskietena: «Ta guziak, artzayek zera uskietena entzunik, arritzen ziran» (Luka, 11, 18).

        32) nerauskizunean: «Lurrekoetaz nerauskizuenean, siñetsi ez ba'didazute, zeruetakoaz ba'nerauskizue, nola siñetsiko zenidakete?» (Yon, lli, 12).

        33) zerauskiela: «Aingeruak, berriz, emakumeei zerauskiela, esan zien: «Ez beldur izan» (Mat. XXVIII, 5). «Bañan zuzentasunaz, elikuaz ta izango den ebazteaz zerauskiela, Pelix'ek beldurtuta esan zion: «Oraingotz zoaz; mugonez deituko zaitut» (Bid. Eg. XXIV, 25).

        34) ba'nerauskizue: «Lurrekoetaz nerauskizuenean, siñetsi ez ba'didazute, zeruetakoaz ba'nerauskizue, nola siñetsiko zenidakete?» (Yon, III, 12).

        35) ez ba'nerauskizue: «Ezperen, senideok, zer aterako zenukete izkera arrotzez mintzatzen ba'nentorkizue, ta agerbidez, edo goi-argiz, edo yakitez, edo irakastez ez ba'nerauskizue?» (Paul-Kor. 1a. XIV, 6).

        36) berausate: «Azaldu lezakenik ez ba'lego, izkeratsuok isillik beude batzarrean, ta norberarekin ta Yainkoarekin berausate» (Paul-Kor. 1a. XIV, 28).

 

ERAUZI

        «Kendu» esan nai du aditz onek, baita «yaurti» ere.

        1) darauz: «Ona emen Ni, Yainkoa, zure gogoa egiteke geriurik, diola, lengo yaurespidea darauz, bigarrena yartzeko» (Paul-Eb. X, 9).

        2) erauzazu: «Eskuiko begiak gaitzeratzen ba'zaitu, atera ta zuregandik erauzazu» (Mat. V, 29). «Ta zure eskuyak gaitzeratzen ba'zaitu, ebaki ta zuregandik erauzazu» (Mat. V, 29). «Azaluts ori, zerorren begitik aga lenen erauzazu» (Mat. VII, 5). «Ta zure begiak gaitzeratzen ba'zaitu, atera ta muregandik erauzazu» (Mat. XVIII, 9). «Zure eskuak naiz oñak gaitzeratzen ba'zaitu, ebaki ta zuregandik erauzazu» (Mat. XVIII, 8). «Ta begia gaizpide ba'duzu, erauzazu» (Mark, IX, 47).

 

ERAZAGUTU

        Aditz onen adizki berenkoi bat bakarra arkitu al izan dizut Itun Berrian'n. Onatx:

        1) zerazagukan: «Txerren iraizketan zebiltzan yudu batzu ere asi ziran txerrendunen gañera Yesu Yaunaren izena deitzen, esanaz: «Paul'ek zerazagukan Yesu'ketz duk nere araoa» (Bid. Eg. XIX, 13).

 

EREIN

        Bein darabil Olabide'k Itun Berria'n aditz onen adizki berenkoia, ta arauz sortutako adizkia, ain zuzen: darei, alegia Dakigunez, lenik berak erabili zun. Onatx, «Ereilleak itza darei» (Mark IV, 14) ots, ereiten du.

 

ERITZI

        1) deritzat: «Eragabe deritzat, ba, baituta iñor bidaltzea, aren aurka dagona adirazteke» (Bid. Eg. XXV, 27). «Bañan obaritzat neukan ori, Kisto'ren ondoan kalte deritzat. Dan dana kalte deritzat Yesu Kisto gure Yaunaren ezaguera garaitsuaren ondoan» (Paul-Plp. III, 7-8).

        2) deritzak: «Zerk deritzak aur ori izango dukala? (Luka, I, 66).

        3) deritzazu: «Simon, zer deritzazu? Lurreko bakaldunek laka, naiz zerga, norgandik artzen dute?» (Mat. XVI!, 25). «Zeru yaurerrian aundiena zein deritzazu?» (Mat. XVIII, 1). «Esaiguzu, ba: zer deritzazu? kaisar'i zerga ematea zillegi ote da, ala ez?» (Mat. XXII, 17). «Iruotako zein deritzazu lapurren eskuetan eroritakoaren lagun urko azaldu zala? (Luka, X, 36).

        4) zeritzak: «Mari ez ote zeritzak onen ama, ta onen anayak Yakob Yose, Simon ta Yuda?» (Mat. XIII, 55); «amak» bear luke, nik uste: «ama» irart-okerra bide da.

        5) deritza: «Zeuden mendia Oliamendi deritza» (Bid. Eg. I, 12); «ta orrexegatik landa ura ayen izkeraz Hakeldama, edo Odol-landa deritza» (Bid. Eg. I, 19); «eta ara, zaldi zuri bat, eta aren gañean eseria Kirmen ta Egizale deritza» (Yon'i Ag. XIX, 11).

        6) deritzazute: «Zer deritzazute? Eun ardi iñork ditula, ayetako bat galdu ba'du, on ote ditu larogei ta emeretziak larrean uzten, galduaren billa yoateko?» (Mat. XVIII, 12). «Baña zer deritzazute? Norbaitek bi seme zitun, ta lenari urbildurik, esan zion: seme, zoaz gaur nere mastira lanera» (Mat. XXI, 28). «Kistoaz zer deritzazute?» (Mat. XXII, 42). «Zer deritzazute?» (Mat. XXVI, 66). Zer deritzazute? yaitara ez duk etorrita» (Yon, XI, 56). «Zeñen garratzago ebainbearra deritzazute, Yainkoaren Semea oinkatu, Itun-odolez guren eginda gero, odol ori nardatu, ta eskerra darion Gogoa iraindu lukena?» (Paul-Eb. X, 29). «Biraoa zerok entzunda zaudete. Zer deritzazute? (Mark, XIV, 64).

        7) deritzate: «Gure amabi leñuak yauresketan zoli zoli gau ta egun dauzkan uste berauxe, gero, bakaldun ori, yuduok nigan salagarri deritzate» (Bid. Eg. XXVI, 7). «Ez dira, arean, aragi-semeak Yainko-seme; agintza-semeak, berriz, azi deritzate» (Paul-Err. IX, 8).

        8) deritzadan: «Anai zintzo deritzadan Silban'en bidez laburki idatzi dizuet» (Kepa, 1a, V, 12).

        9) zeritzakan: «Yesu zeritzakan gizonak, loya eginda, begiok igurtzi ta esan zidak: Zoaz Siloe'ko urtegira, ta ikuz zaitez» (Yon, IX, 11).

        10) deritzan: 35 bider darabil Olabide'k Itun Berria'n. Ona emen zenbait adibide: «Ta Golgota edo Garezurtegi deritzan tokira eldutakoan, ardo-beazuna edaten eman zioten» (Mat. XXVII, 33). «Ordun Yesu'k Getsemani deritzan etxaldera ayekin etorri ta ikasleei esan zien: «Eseri emen, Ni aruntzago otoi egitera noan artean» (Mat. XXVI, 30). «Seigarren illabetean Yainkoak Gabirel aingerua Nazaret deritzan Galilai' ko irira bidali zun neskatx batengana» (Luka, I, 26).

        11) deritzana: «Mark deuna, BIDALIEN EGINAK idaztian Yon Mark, eta Paui'en idazkietan Mark, besterik gabe, deritzana, yudua zan» (Mark, arirreko oarrean, 5-6). «Izan ere, nigan oparo ari izan da altsua dan ta Deuna deritzana» (Luka, 1, 49). «Zori ontsua, zerbait egitekoan, kezkarik gabe ontzat deritzana.» (Paul-Err. XIV, 22). «Siñestez Abraham deritzana, deya adituz, ondaretzat artu bear zuken alderdira irten zan» (Paul-Eb. XI, 8).

        12) ba'deritzazute: «Ori bedi garakoak geran guzion asmoa; ta beste zerbait ba'deritzazute, orretzaz ere Yainkoak argituko zaituz» (Paul-Plp. III, 15).

        13) deritzakezu: «Ta zu, aur ori, Goikoaren igarle deritzakezu» (Luka, I, 76).

        14) deritzake: «Argatik ere, Deun sortua, Yainkoaren Seme deritzake» (Luka, I, 35). «Beraz, senarra bizi zayon emakumea beste gizon bati itsasten ba'zayo, eskontza-nasle deritzake» (Paul-Err. VII, 3); «ta bata bestearen betegarri deritzake» (Paul-Epe. aurreko oarrean 4); «igarleen esana Nazaretarra deritzake bete zedin» (Mat. II, 23).

        15) deritzakezute: «Gure burua zuen aurrean astiro zuritzen ari gerala deritzakezute» (Paul-Kor. 2a. XII, 19).

        16) deritzakete: «ayek Yainko biziaren seme deritzakete» (Paul-Err. IX, 26).

        17) deritzakete-ta: «Gentzakoyen zori ona, Yainkozaan seme deritzakete-ta» (Mat. V, 9).

        18) deritzazket: «Gizaldi onetako gizonak, berrz, zeñekin berdinduko ditut? Noren antzekotzat deritzazket?» (Luka, UIl, 31).

        19) baiteritzat: «Txabola ontan nagoño, adorea aolkuz piztu bear dizuedala baiteritzat» (Kepa, 2a. I, 13).

        20) zeritzan: adizki au 54 bider darabil Olabide'k Itun Berria'n, bildu al izan ditudanez. Ona emen zenbait erakusburu: «Garai artan apaizpuru ta erriko zarrak Kaipa zeritzan apaiz nagusiaren yauregian bildu ziran» (Mat. XXVI, 3). «Or ba, Simeon zeritzan gizon zintzo ta Yainkozale bat Yerusalen'en ba-zan, Israel'en atsaldi zai» (Luka, II, 25). «Bidean aurrera ziyoazala, errixka batean sartu zan, ta Marta zeritzan emakume batek berera artu zun. Onek Mari zeritzan aizpa bat zun» (Luka, X, 38-39). «Baita Lazar zeritzan eskale bat ere ba-zan aberats aren atalondoan zauriz yosirik etzanda, aberatsaren maitik yalkitako apurrez asegale» (Luka, XVI, 20-21). «Oraindik mintzo zala, ara gizasail bat. Guzien buru, Yuda zeritzan ama, bietako bat zetorren, ta Yesu'gana alderatu zan muin egitera» (Luka, XXII, 47).

        21) zeritzana: «Matai, Lebi ere zeritzana, Alpairen seme ta amabi bidalien arteko bat, Kaparnaun uriko zergari edo publicano zan» (Mat. aurreko oarrean, 5). «Matxiñadan norbait il baitzuten, Baraba zeritzana, baitegian zegon beste matxiñekin» (Mark, XV, 7). Ta ara, Batzarre Nagusiko gizon zintzo ta on bat, Yose zeritzana, ta ayen burupide ta egiñetan bat etorri ez zitzayena, Yudai'ko Arimatai iritarra zan» (Luka, XIII, 50-51). «Alexanderei'ko gizon yudu bat, Apol zeritzana ta itz-etorriz ta Idazti ezagueraz azkarra zana, etorri zan Epeso'ra» (Bid. Eg. XVIII, 24).

        22) zeritzanak: «Orduan amabietako batek, Yuda Iskariote zeritzanak, apaizpuruengana yoanda, esan zien: «Zer eman nai didazute, ta nik eskuratuko dizuet?» (Mat. XXVI, 14).

        23) zeritzayenez: «Gero, berriz, esatekoen arloa autu, arlo onen mugak zedarritu, azaldu bearrak ondo ezagun arte azterketan ari izan, ta zer artu, zer utzi, nondik asi, yarrai ta amaitu bear zuten asmatu ondoren, orrela gogoan erabillia, egokienik zeritzayenez, itzetan gatzaturik, idatzita utzi ziguten» (I-11, 5).

        24) zeritzala: «Ta bi aurkeztu zituten; Barsaba zeritzala, Zuzena ziotsaten Yose, ta Matia» (Bid. Eg. 1, 23). «Zori artatik igesitakoan, yakin genun ura Melite zeritzala» (Bid. Eg. XXVIII, 1).

        25) ba'leritza: «Ta or aurkeztuz, zuek aututako lagunak Yerusalen'a idazkiekin igorriko ditut zuen emariak eramatera. Ta ni ere yoatea on ba'leritza, nerekin yoango dira» (Paul-Kor. 1 a. XVI, 4).

 

EROAN

        Bizkaieraz ainitz ta agitz erabilten da aditz au. Ona emen Olabide'k darabilzkin adizki berenkoiak:

        1) daroan: «Zoazte irira, ta lusuilla daroan gizon bat upatuko duzute» (Maurk, XIV, 13). «Nik azalduko dizut emakumeaz ta bera gañean daroan zazpi buru ta amar adarreko bidutziaz igartzekoa» (Yon'i Ag. XVII, 7).

        2) zeroala: «Ta gurutza sorbaldan zeroala, Garezurmendi edo eberkeraz Golgota deritzan tokiruntz irten zan» (Yon, XIX, 17).

        3) eroazute: «Elkarren zama eroazute; ta orrela Kisto'ren legea beteko duzute» (Paul-Gal. VI, 2). Beste onetara dakar Duvoisin'ek: «Eramazkitzue batak bertzearen sorthak, eta hala betheko duzue Kristoren legea».

 

EROSI

        1) darosten: «Toki au baztertuta dago, ta beranduxe da. Alde eragitzizu, inguruko errixka ta basetxetara yoanda, berentzat zer yan darosten» (Mark, VI, 35), ots, eros dezaten.

        2) darostenak: «darostenak, ezer ez daukatelakoan» (Paul-Kor. 1a. VII, 30).

        3) erosazu: «Yaitarako bearra erosazu» (Yon, XIII, 29).

        4) eroskidazu: «arragotutako urrea eroskidazu, aberats izateko, ta yazki zuriak, soña estaltzeko ta larrugorri ez agertzeko, baita betura ere, begiak igurzteko ta ikustun biurtzeko» (Yon'i Ag. III, 18); «betura» itzari oargarri derizkiot, betuleta bezela, ederki sortua baitago, collyrium aditzera emateko «begi-urez» dio Duvoisin'ek.

 

ESAN

        Aditz onen adizki berenkoi asko darabilzki Olabide'k. Ona emen, urrenez urren

        1) ez dasan: «Yainkoari esker dagiot, Kirispo ta Gai baizik, zuetako bat ere ukuzi ez dudalako, iñork ere ez dasan nere izenean ukuziak zeratela» (Paul-Kor. 1a. I, 15).

        2) dasakezuten arte: «Alabañan, ez nauzute berriz ikusiko, «gora Yaunaren izenean daterrena» dasakezuten arte» (Mat. XXIII, 39).

        3) ba'lesa: «Bañan alako otsein gaiztoak «nere nagusiak luzatzen dik» bere baitan ba'lesa, ta bere otseinkideak astintzen, ta mozkortiekin yan-edaten asiko ba'liz, berak uste ez dun egunean ta ez dakin garayan etorriko da alako otseiñaren nagusia» (Mat. XXIV, 48).

        4) nesake-ta: «Illarraindu nai ba'nu ere, ez litzaidake erokeritzat artu bear; egia nesake-ta» (Paul-Kor. 2a. XII, 6).

        5) lesake: «Bañan apika norbaitek lesake: «siñestea zuk duzu; egiñak, ordea, nik» (Yak. II, 18).

        6) lesakenez: «Ez dio ta aziei, azi ako adirazteko lesakenez, ta zure aziari baño, Kisto dan azi bakarra adirazirik» (Paul-Gal. III, 16).

        7) esazu: «Yainkoaren Seme ba'zera, arriok ogitzeko esazu» (Mat. IV, 3). «Yauna, ez naiz ni nor nere aterpera Zu etortzeko; itzez bakarrik esazu, ordea, ta morroya sendatuko da» (Mat. VIII, 8). «Ene seme biok zure yaurerrian esertzeko esazu, bata zure eskui aldean, bestea ezkerrekoan» (Mat. XX, 21). «Zugana yoateko ere ezer ez nintzalakoan nengon; itzez bakarrik esazu, ordea, ta nere morroya sendatuko da» (Luka, VII, 7).

        8) esazute: «Esazute: aren ikasleek gauez, gu lo geundela, etorri ta Aren soña ostu dute» (Mat. XXVIII, 13). «Illuntan dasaizuedana, argitan esazute» (Mat. X, 27). «Edozein etxetan sartu ezkero, «gentza etxe onentzat» lenik esazute» (Luka, X, 5). «Otoi egitean esazute: Aita» (Luka, XI, 2). «Orrela zuek ere, agindu zaizuen guzia egin ondoan, esazute morroi txatxar gera; egin bear genuna egin dugu» (Luka, XVII, 10). «Ez bedi zuen aotik itz gaiztorik irten; dantzutenen onerako zerbait esan bear ba'da, ostera ori bai esazute» (Paul-Epes. IV, 29).

        9) esakezute: «Atzita eramango zaituztenean, berriz, ez larri izan zer ote diokezuten; garai artantxe idarokia izango zaizuena esakezute, ez baitzerate zuek ordun mintzalle, Goteuna baño» (Mark, XIII, 11).

        10) besate: «Bestela beintzat, auek besate zertan oker ibillia idoro nauten, beren batzarrean azaldu nintzanean» (Bid. Eg. XXIV, 20).

        11) dasaizut: 15 bider darabil adizki au. Ona emen, bizpairu: «Ziñez dasaizut; ez zera andik irtengo azken laurdena ordaindu arte» (Mat. V, 26). «Mutil, zerorri dasaizut: yaiki zaitez» (Luka, VII, 14). «Yesu'k erantzun ta esan zion: «Zin zañez dasaizut: Yainkoaren erria iñork ezin ikusi du, berriko yayo izan ezik» (Yon, III, 3).

        12) esan ere dasaizut: «Esan ere dasaizut: zerorrek gaur bertan, ollarrak yo baño len, irutan ukatuko nauzu» (Mat. XXVI, 34).

        13) ba-dasaizut: «Bañan Yesu'k esan zion: «Ba-dasaizut, Kepa; ez du ollarrak gaur yoko, zuk ezagun nauzula irutan len ukatu gabe» (Luka, XXII, 34).

        14) dasayozu: «Edo zer dala-ta, senideari dasayozu; utzi, agotza begitik kenduko dikat; ta orra, zerorren begian aga?» (Mat. VII, 4).

        15) dasayo: 47 aldiz darabil Olabide'k Itun Berria'n. Ona emen iruzpalau adibide: «Ta Yesu'k dasayo: «Azeriek oatzea ta eguratseko egaztiek kabia ba-dute; Gizasemeak, ordea, ez du non burua ezarri» (Mat. VIII, 20). «Ta ikasleengana itzulita, lo yarrugi zitun. Ta Kepa'ri dasayo: «Zer, ba, ordu bat ere Nerekin ernai ezin egon al ziñaten?» (Mat. XXVI, 40). «Idaztiak Paraon'i dasayo, ba: ortarakoxe eraiki zaitut, nere al izatea zugan erakusteko, ta nere izenari lur osoan ospea ekartzeko» (Paul-Err. IX, 17). «Bai, Yauna,» dasayo; «siñetsita nago Kistoa, Yainkoaren Semea lur ontara etorria, Zu zerala» (Yon, XI, 27).

        16) esan ere... ba-dasayo: «Esan ere Mois'i ba-dasayo Erruki zaidanaz erruki izango naiz» (Paul-Err. IX, 15).

        17) dasayozute: «Aitak deunetsi ta gizartera bidali dunari zuek «birao dagik», dasayozute, «Yainkoaren Seme naiz» esan dulako?» (Yon, X, 36).

        18) dasayote: 20 bider darabil. Ona emen bizpairu erakusburu: «Ori zuei egiteko gai naizala siñesten al duzute Bai, Yauna» dasayote» (Mat. IX, 28). «Guzi auek ulertu al dituzute?». «Bai, Yauna» dasayote» (Mat. XIII, 51). «Irudi au ta idazkun au norenak dira?» «Kaisar'-enak», dasayote» (Mat. XXII, 20-21). «Kistoaz zer deritzazute? Noren seme da?». «Dabid'ena», dasayote» (Mat. XXII, 42).

        19) dasaizuet: 109 aldiz darabil Olabide'k Itun Berria'n. Ona emen zenbait adibide: «Ziñez dasaizuet: ez da gizaldi au amaituko, guzi auek burutu arte. Ortzi-lurrenak egingo du; nere itzenak, ordea, ez» (Mat. XIII, 30). «Zuei, berriz, entzuten zagozkidatenoi dasaizuet: etsayak maite itzazute» (Luka, VI, 27). «Berriz ere esana dasaizuet: artu duzuten Berri Ona besterik iñork ba'lekarkizue, birao alakoari» (Paul-Gal. I, 9).

        20) esan ere dasaizuet: «Esan ere dasaizuet: gizaurrean aitortuko nauna, Yainkoaren aingeru aurrean Gizasemeak ere aitortuko du» (Luka, XII, 8).

        21) ba-dasaizuet: 18 bider darabil Olabide'k Itun Berria'n. Ona emen bospasei erakusburu: «Ba-dasaizuet, ba, matsardorik edango ez dudala, Yainkoaren yauraldia etorri arte» (Luka, XXII, 18). «Ba-dasaizuet, ba: Mgan bete bear da idatzitako au: Ta gaiztagintzat artua izan da» (Luka, XX, 37'). «Badasaizuet ere: errazago da gamelua orratzuloan sartzea, aberatsa zeru-yauregian baño» (Mat. XIX, 24). «Ba-dasaizuet ere Giza-semea aurki dakuskezute Yainko altsuaren eskui aldean eserita ortzi-odeyetan etortzen» (Mat. XXVI, 64). «Ba-dasaizuet ere: ekera-oxezkitik asko etorri ta zeru-yaurerrian Abrahan, Isaak eta Yakob'ekin etzango dira; erriko semeak, ostera, atetiko illuntara oilduak izango dira» (Mat. VIII, 11-12).

        22) ez dasaizuet: «Nik ere ez dasaizuet zein eskubidez dagidana dagidan» (Mat. XXI, 27). «Nik ere ez dasaizuet zein eskubidez egiten ditudan» (Mark XI, 34; Luka, XX, 8). «Egun artan nere izenean eskatu egingo duzute, ta ez dasaizuet Aitari zuen alde otoi egingo diodanik» (Yon, XVI, 26).

        23) dasaizuegu: «Kisto'ren geznari gera, beraz, gure aoz Yainkoa aolkaria ba'liz bezela. Kisto'arren dasaizuegu: Yainkoarekin adiskidetu zaitezte» (Paul-Kor. 2a. V, 20).

        24) dasayet: «Ta zuei dasaizuedana, guziei dasayet atzarri egon» (Mark, XIII, 37) «Beraz, gizona bidaltzen dizut, eta salatariei dasayet zure aurrean auzia garbitzeko» (Bid. Eg. XXIII, 30). «Ala ere, ezkondu ez diranei ta alargunei dasayet on zayela orrelakoei ala egotea, ni bezela» (Paul-Kor. 1a. VII, 8). «Osterontzekoi nik dasayet, ez Yaunak: senide batek emazte siñesgabea ta arekin bizitzeko erabakia ba'du, ez beza utz (Paul-Kor. 1a. VII, 12). «Bigarrenez or nintzala, ogendun izanei ta beste guziei esan niena, orain ere urrutitik dasayet: orra berriz ba'noa, ez dut iñor asketsiko» (Paul-Kor. 2a. XIII, 2).

        25) dasaye: 53 aldiz darabil Olabide'k Itun Berria'n. Ona emen, zenbait: «Orrela ba, dasaye, «zeru-yaurerriaz yakitun dagon idazlari oro, zarberri bere altxorretik ateratzen dun etxeko yaunaren antzekoa da» (Mat. XIII, 52). «Zuen biotz gogorragatik», dasaye, «emazte-zapuztea Mois'ek zillegi utzi zizuen; atsarretik, ordea, ez zan orrela» (Mat. XIX, 8).

        «Yesu'k dasaye: «Ez dute guziek itz au ulertzen: emana zayenek bakarrik baño. Badira, ba irenak, amaren sabeletik orrela yayoak; eta ba-dira irenak, bestek orrelakotuak; ba-dira ere irenak, zeru-erriagatik beren buruz irenduak. Uler lezakenak uler beza» (Mat. XIX, 11). «Nere ontzia, noski, edango duzute», dasaye: «baña nere eskui-ezker esererazterik ez dut nere aukeran zuentzako, Nere Aitak atondu dienentzako baizik» (Mat. XX, 23). «Nola, ba», dasaye, Dabid'ek goi-atsez Berari Yauna deitzen dio, esanaz Yaunak nere Yaunari esan zion nere eskui aldean eseri zaitez, zure etsayak oñoltzat ezartzen dizkizudan arte?» (Mat. XXII, 43-41).

        26) dasaizudana: «Ara dasaizudana: zazpitan ez ezen, baita zazpitan zazpi amar bider ere» (Mat. XVIII, 22).

        27) dasaizun: «Bazkaldeya artutakoan, berriz, zoaz ta azken tokian yarri zaitez, deitzalleak etorri ta dasaizun; adiskide, zatoz gorago» (Luka, XIV, 10); dasaizun, ots, esan dezaizun.

        28) dasaizuna: «Yainkoaren oparia ba'zenezagu, ta «ur idazu» dasaizuna nor dan ba'zeneki, ur bizia zerorrek zeneskayoke, ta ba-lemaizuke» (Yon, IV, 10).

        29) dasaizugun: «Egizu, beraz, dasaizugun au» (Bid. Eg. XXI, 23).

        30) dasayona: «Agur dasayona, aren egite okerren erkide egiten da-ta» (Yon, 2a. I, 11).

        31) ez dasayoten: «Agindu ezazu, beraz, illobia irugarren eguneraño zaitzea. Aren ikasleak etorri ez ditezan, ta soña ostuz, erriari ez dasayoten: piztu da il artetik» (Mat. XXVII, 64),

        32.) dasaizuedan: «Orizute berebat dasaizuedan itzalgarri au: ez gera guziok ilko» (Paul-Kor. 1a. XV, 51).

        33) dasaizuedana: «Illuntan dasaizuedana, argitan esazute» (Mat. X, 27). «Ta zuei dasaizuedana, guziei dasayet atzarri egon» (Mark, XIII, 37). «Dasaizuedana ez dut Nik neronez esaten» (Yon, XIV, 10). «Ara, senideok, dasaizuedana; laburra da epea» (Paul-Kor. 1a. VII, 29).

        34) dasaizueten: «Beraz, Yuda ta Sila bidaltzen dizkizuegu, berak aoz berbera dasaizueten» (Bid. Eg. XV, 27), ots, «esan dezaizueten».

        35) zer dasayen: «Belarridunak bentzu zer dasayen gogoak elizei» (Yon'i Ag. 11, 7; 11, 11; 11, 17; II, 29; III, 6; III, 13; III, 22).

        36) dasayetenean: «Zeyean eserita dauden mutikoak bezelako dira, laguntxoei garraxika dasayetenean: guk zuei txilibitua yo, ta zuek dantzarik ez; guk zuei eresi egin, ta zuek negarrik ez» (Luka, VII, 32; Mat. XI, 17).

        37) dasaizuela: «Entzunda daude, berriz, atzerrian barreyatutako yuduei Mois'en legetik sayesten darakaskizuela, ta umeak ez erdaintzeko ta ekanduen bidetik ez ibiltzeko dasai zuela» (Bid. Eg. XXI, 21), irart-okerrez dasaizuela dio, dasaiezula bear luke.

        38) ba'dasaizuet: «Egia ba'dasaizuet, zergatik ez didazute siñesten?» (Yon, VIII, 46).

        39) ba-dasayoket: «Yaiki ta ba-noake nere aitarengana, ta ba-dasayoket: Aita, Goikoaren aurka ta zuri buruz ogen egin dut» (Luka, XV, 18).

        40) dasayokezu: «Edota zure senideari nola dasayokezu senide, itxoin; kizkia begitik idokiko dizut; abca zerorren begian ez dakusazularik?» (Luka, VI, 42).

        41) dasaiguke: «Ayek, ordea beren kolkorako asi ziran esaten: Zerutik ba'diogu, zergatik, ba, ez zenioten siñetsi? dasaiguke» (Mark, XI, 31; Luka, XX, 5).

        42) dasaizueken: «Zuen senitartetik, Ni bezela, igarle bat zuen Yainkoak eraikiho dizue. Berak dasaizueken dana entzuzute» (Bid. Eg. III, 22).

        43) zesayon: «Ta turuta zeukan seigarren aingeruari zesayon: «Askatu itzazu Euprate ibai aundian loturik dauden lau aingeruak» (Yon'i Ag. IX, 14).

        44) zesayoten: «Ez bio iñork Israeldarrek Sinaimendi ondoan Mois'i zesayotena» (IV, 12-13). «Baña nekazariek, semea ikusi zuteneko, elkarri zesayoten: au duk oñordekoa; zatozte, il dezakagun, aren ondarea yasotzeko» (Mat. XXI, 38). «Ikasleak upaturik, an zazpi eguneko ekuraldia egin genun; ta ayek goi-eragitez Paul'i zesayoten Yerusalen'a ez igotzeko» (Bid. Eg. XXI, 4): «ekuraldia» ta egonaldia bat dituzu esan-naiez. «Zirauna aren eskutik zintzillikan angoek ikusi zuteneko, elkarri zesayoten: «Gizon ori gizeralle duk, eta itxasotik igesi ondoan, Goikoaren aserreak ez dik bizitzen utzi» (Bid. Eg. XXVIII, 4).

        45) esan ere zesayen: «Esan ere zesayen: «Larunbata gizonarren egiña da: ez, ostera, larunbatarren gizona» (Mark, II, 27).

        46) zesayen: «Ta alegitan irakaspen asko zegizkien, ta bere irakastaldian zesayen» (Mark, IV, 2). «Ta zesayen» (Mark, IV, 21; IV, 24; VI, 10; VII, 9). «Ta gizataldea berriro deiturik, zesayen: Entzun Niri ta ulertu» (Mark, VII, 14). «Ta guziengana itzulirik, zesayen» (Luka, IX, 23). «Ordun —zesayen— endari enda ta erriri erri yarkiko zayo» (Luka, XXI, 10). «Siñetsi zioten yudei, beraz, Yesu'k zesayen: «Nere esanetan ba'dirauzute ziñez ere nere ikasle izango zerate, ta egia dazagukezute, ta egiak yaregingo zaituz» (Yon, VIII, 31-32).

        47) ba-zesayen: «Bere irakastaldian au ere ba-zesayen» (Mark, XII, 38).

        48) genesaizuen: «Esan ere, zuenean geundela, gerresaizuen; lan egin nai ez dunak ez beza yan» (Paul-Tes. 2a. III, 10).

        49) esan ere zesaizueten: «Zuek, berriz, maiteok, oroi zaitezte Yesu Kisto gure Yaunaren bidaliek aurrenik esan dutenaz. Esan ere zesaizueten azken aldietan etorriko zirala iru zurti batzu, beren griña gaiztoen yitez ibilki, linbuxkeritsu, lurkoi ta adingabe» (Yud. I, 18).

        50) zesayeten: «Ta lurreko errege, aundiki, agintari, aberats, indartsu, yopu ta yarei guziak mendizulo ta arkaitzetan izkutu ziran, ta arkaitzei zesayeten» (Yon'i Ag. VI, 16).

        51) zesayenik: «Alegi au Yesu'k egin zien: ayek, ordea, ez zuten ulertu zer zesayenik» (Yon, X, 6).

        52) nesazkizuela: «Ez al zerate oroitzen guziak rresazkizuela, zuen artean nengonean?» (Paul-Tes. 2a. II, 5).

        53) zesayotela: «Andik Yesu irten zanean, itsu bi yarrai zitzazkion deadarrez zesayotela Erruki zakizkigu, Dabid'en Seme ori» (Mat. IX, 27).

        54) zesayotelarik: «Garai artan ikasleak Yesu'gana urbildu ziran zesayotelarik: «Zeru yaurerrian aundiena zein deritzazu?» (Mat. XIX, 3). «Parisai'tarrak, berriz, arganatu ziran, zirika zesayotelarik: «Zillegi al zayo senarrari emaztea edozergatik uztea?» (Mat. XIX, 3).

        55) zesayela: «Ori ezkero, Yaunak beste irurogei ta amar berezi ta biñaka bere aurretik bidali zitun Bera etorriko zan iri ta alde guzietara, au zesayela: «Uzta bai ugari; biltzalleak, berriz, gutxi» (Luka, X, 1-2). «Ta bere amar morroi deiturik, amar mina banatu zizkien, zesayela: Ekin irabazketan natorren artean» (Luka, XIX, 13). «Ta lengo bidutziaren aurrean alatz egiteko emana izan zitzayon al izatez lurreko lagunak lilluratzen zitun, zesayela, ezpataz zaurturik ere bizi zan bidutziaren irudia egiteko» (Yon'i Ag. XIII, 14).

        56) zesayelarik: «Yerusalen'a urbildu ta Oliamendi aldeko Betpage'ra eldu ziranean, ikasle bi bidali zitun, zesayelarik; «Zoazte aurkez duzuten errixkara» (Mat. XXI, 2). «Yauretxean sartuta, salerosketan an zeudenak iraizten asi zan, zesayelarik: «Idatzia dago: nere etxea otoi-etxe; zuek, ordea lapurzulo egin duzute» (Luka, XIX, 46).

        57) ba'zenesayote: «baita mendi oni «ken ortik ta itxasora yaurti adi» ba'zenesayote, gertatuko lizake ere» (Mat. XXI, 21).

        58) ba'lesaizue: «Ta iñork ezer ba'lesaizue, esayozute Yaunak bear ditula» (Mat. XXI, 3). «Norbaitek ordun «orra or edo emen Kistoa zegok» ba'lesaizue, ez, arren, siñetsi» (Mat. XXIV, 23). «Ta zertan ari zeraten iñork ba'lesaizue, esayozute: «Yaunak bear du» (Mark, XI, 3). «Ordun «ona emen Kisto'a orra or» norbaitek ba'lesaizue, zuek ez siñetsi» (Mark, XIII, 21).

Zuen egunetan egingo dudana,

        iñork ba'lesaizue, ez zeniokete siñetsiko»

                                (Bid. Eg. XIII, 41)

        59) ba'lesaizuete: «Beraz, «ara, basoan zegok» ba'lesaizuete, ez irten» (Mat. XXIV, 26).

        60) ba-nesaizueke: «Bestela, ba-nesaizueke; tokia zuentzat atontzera noa-ta» (Yon, XIV, 2).

        61) lesaizuekena: «Lesaizuekena, dana dala, egizute» (Yon, II, 5).

        62) lesaizueketen: «Lesaizueketen guzia bete ta egizute beraz» (Mat. XXIII, 3).

        63) lesayezken: «Yainkoa bera ayen zai an baitago, iñork ezin lesayezken itz bizigarriak berei esateko» (IV, 2).

        64) esaidazu: «Yauna, zuk eraman ba'duzu, esaidazu non ipiñi duzun, ta nik ba-daramaket» (Yon, XX, 15). «Esaidazu ornenbestez landa saldu ote duzuten» (Bid. Eg. V, 8). «Esaidazu: erromarra al zera»? (Bid. Eg. XXII, 27).

        65) esaidazute: «Galdetxo bat Nik ere egingo dizuet. Esaidazute: «Yon'en ukuzpena zerutik ote zan, ala gizagandik?» (Luka, XX, 3). «Esaidazute, ba; zertarako deitu nauzute?» (Bid. Eg. X, 29). «Esaidazute: legepean egon naita, legeak diona ez al dantzuzute?» (Paul-Gal. IV, 21).

        66) esaiguzu: «Esaiguzu, ba: zer deritzazu? Kaisar'i zerga ematea zillegi ote da, ala ez?» (Mat. XXII, 17). «Esaiguzu oriek noizko diran, ta zein daiteken zure etortze ta aldi amayaren ezagupidea» (Mat. XXIV, 3). «Esaiguzu; noizko dira oriek?» (Mark, XIII, 4). «Esaiguzu; zein eskubidez orrela ari zera?» (Luka, XX, 2). «Kistoa Zu ote zeran esaiguzu» (Luka, XXII, 66). «Kistoa ba'zera, esaiguzu zabal zabal» (Yon, X, 24).

        67) esayozu: «Ayei ere aditzen ez ba'die, elizari esayozu» (Mat. XVIII, 17). «Yainkoaren Seme ba'zera, arri oni esayozu ogitzeko» (Luka, IV, 3). «Yauna, aizpak lanean bakar rik utzi nau, ta zuri ayolarik ez? Esayozu, ba, lagun datorkidala» (Luka, X, 40). «Irakasle, esayozu nere anayari ondarea nerekin erdikatzeko» (Luka, XII, 13).

        Erri orrengana zoaz ta esayozu:

        Belarriz enizunda, ez duzute adituko,

        ta begiz ikusita, ez duzute nabaituko»

                                (Bid. Eg. XXVIII, 26).

        68) esayozute: «Esayozute Sion'go alabari» (Mat. XXI, 5). «Ta iñork ezer ba'lesaizue, esayozute Yaunak bear ditula» (Mat. XXI, 3). «Irira zoazte urliarengana, ta esayozute: Irakasleak dio: nere garaya urbil dago» (Mat. XXVI, 18). «Ta zertan ari zeraten iñork ba'lesaizue, esayozute: «Yaunak bear du» (Mark, XI, 3): «ta sartuko dan etxean yaunari esayozute: Irakasleak dio: non dago aterbea, nere ikasleekin Paskakoa yan dezadan?» (Mark, XIV, 14). «Zoazte, ta zerok entzun ta ikusia Yon'i esayozute» (Luka, VII, 22). «Zoazte ta azeri orri esayozute» (Luka, XIII, 32). «Ta zergatik askatzen duzuten iñork itantzen ba'dizue, esayozute: Yaunak aren bear du» (Luka, XIX, 31): «zoazte aren ondotik sartuko dan etxeraño, ta etxeko yaunari esayozute: «Irakasleak dio: non dago arroztegia, nere ikasleekin Paskakoa yan dezadan?» (Luka, XXII, 11). «Ta Arkipo'ri esayozute: Begira Yaunagandik artu duzun ardurakizuna, burutu dezazun» (Paul-Kol. IV, 17').

        69) esayezu: «Zoaz nere senideengana; ta esayezu: nere Aitarengana ta zuen Aitarengana, nere Yainkoarengana ta zuen Yainkoarengana igotzen naiz» (Yon, XX, 17). «Mende ontako aberatsei esayezu ez dutela urgoitu bear, ezta aberastasunetik entzindu ere, Yainkoagandik baño» (Paul-Tim. 1a. IV, 17).

        70) esayezute: «Berriz beste morroi batzu bidali zizkien, esanaz: ezteikideei esayezute: ots, oturuntza gerturik dut; nere itelak eta araki gizenduak illak ditut, eta dana apaindurik dago» (Mat. XXII, 4). «Zoazte, ba; Aren ikasleei ta Kepa'ri esayezute Galilai'ra aurreratzen zaizuela» (Mark, XVI, 7): «ta ango eriak senda itzazute, ta esayezute: «Yainkoaren yauraldia eldu da zuentzat» (Luka, X, 9). «Ostera ere, edozein iritan sartu orduko, atosten ez ba'zaituzte, zeyetara irtenik, esayezute: zuen iritik oñetan itsatsi zaigun autsa ere, zerontzako astintzen dugu» (Luka, X, 10).

 

ESKATU

        Aditz onen 47 adizki berenkoi bildu ditut Olabide'ren Itun Berria'n. Ona emen:

        1) daskazutenik: «Ez dakizute zer daskazutenik» (Mat. XX, 22; Mark, X, 38).

        2) daskaizut: «Ta zuri, nere lagun yator orri, daskaizut emakume oriek urgazi ditzazula» (Paul-Plp. IV, 3). «Ta orain, andre ori, agindu berririk idazteke, asieratik duguna gogoratuz baizik, daskaizut: elkar maite dezagun» (Yon, 2a. I, 5).

        3) ez daskaizut: «Gizartetik ateratzeko ez daskaizut, gaitzetik zaitzeko baño» (Yon, XVII, 15).

        4) daskaizuet: «Beraz, Yainkoagatik billurrez nagon Paul onek daskaizuet zuei egindako deyari dagokionez ibiltzeko» (Paul-Epes. IV, 1). «Yainkoarren daskaizuet; idazki au senide guziei irakur bekie» (Paul-Tes. 1a. V, 27). «Ori egiteko batez ere daskaizuet, lenbaitlen zuetara itzuli nadin» (Paul-Eb. XIII, 19).

        5) daskaizunari: «Daskaizunari emayozu, ta yesan nai dizunagandik ez zaitez atzeratu» (Mat. V, 42).

        6) daskayogu: «Ta Yainkoari daskayogu ez dezazutela gaizkirik bat ere egin» (Paul-Kor. 2a. XIII, 7).

        7) ba'daskayo: «Nor da, ezperen zuetan, bere semeak ogia ba'daskayo, arria damayonik? edo arraya ba'daskayo, sugea damayonik?» (Mat. VII, 9-10; cf. Luka, XI, 11-12).

        8) ba'daskayozute: «nere izenean zerbait nere Aitari ba'daskayozute, emango dizue» (Yon, XVI, 23).

        9) zeskayon: «Ta arren arrenez zeskayon bazterralde artatik ez yaurtitzeko» (Mark, V, 10). «Ontzira Yesu igotzean, txerrendun izanak Arekin egoteko zeskayon» (Mark, V, 18) «ta bere alabagandik txerrena iraizteko zeskayon» (Mark, VII, 26). «Egundu orduko, andik irten ta basora yoan zan, ta gizataldea Aren billa zebillan, ta Arengana elduta, berekin gelditzeko zeskayon» (Luka, IV, 42). «Tuxuriak ilki zitzazkion gizonak Arekin egoteko zeskayon» (Luka, VIII, 38): «bere etxera, arren, sartzeko zeskayon» (Luka, VIII, 41).

        10) zeskayoten: «ta ikusi zuteneko, beren mugetatik alde egiteko arrenez zeskayoten.» (Mat. VIII, 34). «Ta bere ikasleek urbilduta zeskayoten: «Igorrazu emakume ori» (Mat. XV, 23). «Ta txerrenek zeskayoten, esanaz: Urdeetara igor gaitzazu, ayetan sar gaitezen» (Mark, V, 12). «Urdalde aundi bat larratzean zegon mendi artan: ta ayetara sartzeko baimena zeskayoten» (Luka, VIII, 32). «Ta ayengandik alde egiteko Gergesa aldeko guziek zeskayoten, beldurraren beldurrez zeudelako» (Luka, VIII, 37). «Beste batzuk, zirika ortzi-zantzu bat zeskayoten» (Luka, XI, 16). «Bitartean ikasleek zeskayoten, esanaz: «Rabbi, yan ezazu» (Yon, IV, 31). «Iri artako samariar askok, berriz, aitor ura, «egin dudan guzia esan dit» emakumeari entzunda, Yesu'ren siñestera yo zuten, ta arenganaturik, berekin, arren, gelditzeko zeskayoten» (Yon, IV, 40).

        11) ba-zeskayoten: «Astiroago gelditzeko ba-zeskayoten; berak, ordea, ezetz» (Bid. Eg. XVIII, 20).

        12) zeskaigun: «Ukuzia izan zan bere etxekoekin, ta arrenez zeskaigun: «Yaunarenganako zintzoa naizala uste ba' duzute, nere etxean sartu ta geldi zaitezte» (Bid. Eg. XVI, 15).

        13) zeskaiguten: «Senideak an upatu genitula, ayekin zazpi egun egoteko zeskaiguten» (Bid. Eg. XXVIII, 14).

        14) zeskayeten: «Irterakoan, zeskayeten urrengo larunbatean ere orietaz mintzo zekizkien» (Bid. Eg. XIII, 42).

        15) zeskayotela: «Ta erriska, edo iri, edo landaren batera ziyoaneko, zeyetan eriak ezartzen zizkioten, Aren soñeko mendela beintzat ikutzeko zeskayotela; ta ikutzen zuten guziak sendatzen ziran» (Mark, VI, 55): «ta Dekapoli'n barna zebillala, gor-mintzul bat dakarkiote, eskua ari ezartzeko zeskayotela» (Mark, VII, 32). «Arengana parisaitarrak yota, asi ziran Arekin yardukitzen, ortzi-alatz bat azpikeriz zeskayotela» (Mark, VIII, 1 1).

        16) zeskayetela: «ta ayetara yoanda ibitu ta atera zituten, iritik irteteko zeskayetela» (Bid. Eg. XVI, 39).

        17) zeneskaketen: «Ta otoiketan siñestez zeneskaketen dan dana artuko duzute» (Mat. XXI, 22).

        18) leskakena: «Or ba, Paska-yayetan baitegiko bat, erriak leskakena, askatu oi zion» (Mark, XV, 6).

        19) zeneskayoke: «Yainkoaren oparia ba'zenezagu, ta «ur idazu» dasaizuna nor dan ba'zeneki, ur bizia zerorrek zeneskayoke, ta ba-lemaizuke» (Yon, IV, 10).

        20) leskayoke: «Nork Ari len emanda, ordaña leskayoke?» (Paul-Err. XI, 35).

        21) beskayo: «Sena iñorgan urri ba'da, berriz, Yainkoari beskayo» (Yak. I, 5). «Baña siñestez beskayo ezmezik gabe» (Yak. I, 6).

        22) eskazute: «Eskazute, ta emango zaizue» (Luka, XI, 9). «Zuek Neregan ta nere itzak zuengan egon ezkero, nai aña eskazute ta egingo zaizue» (Yon, XV, 7): «eskazute, ta artuko duzute, zuen poza bete betea izan dedin» (Yon, XVI, 24).

 

ESKEINI

        Adiz onen adizki berenkoiak aginduetan soilik darabilzki Olabide'k. Ona emen:

        1) eskeñiozu: «gaiztagiñari gogor ez egin; eskuiko matsallean yotzen ba'zaitu ordea, bestea ere eskeñiozu» (Mat. V, 39). «Begira; ez iñori esan; zoaz, ordea, ta apaizari aurkeztu zakizkio, ta ayentzako agiritzat Mois'ek agindueako oparia eskeñiozu» (Mat. VIII, 4). «Begira, gero; ez iñori esan; zoaz, ordea, apaizari aurkezteko, ta Mois'ek erabakitakoa zure garbikuntzagatik eskeñiozu, aitortzat izan dakien» (Mark, I, 44). «matsallean yotzen zaitunari beste matsalla ere eskeñiozu» (Luka, VI, 29).

 

ETSI

        Oihenart'ek eta Duvoisin'ek irabiatu egiten zuten aditz au. Azkue'k erakusbide oiek dakarzki bere Iztegi aundian: «Baletsa Jaungoikoari» (Oih. 163-21). «Jinkoak baletsa» (Duv. Imit. XVI-13): ta au eratxikitzen du Azkue'k: Oihenart'ek esana egokiago datorkio euskerari. Oihenart'ek berak, ordea, k'dun aditz bailitzan darabil, Azkue'k berak bere Morfologia'n dakarren atsotiz ontan: «Otsoak zer baitetsa, otsemak donhetsa». Arau ontara darabil Olabide'k ere aditz au, k'dun aditz bailitzan, alegia. Ona emen:

        1) ba'letsa: «Naiz urren, naiz urrun, Yainkoak ba-letsa, zu ez ezen, gaur dantzuidaten guziak ere, ni bezelakotsu biurtzea, billur auekin gabe, gero» (Bid. Eg. XXVI, 29). «Bere Semearen Berri Onerako morroitzan gogotik ari natzayon Yainkoak ba-daki zuetaz etengabe oroitzen naizala, Yainkoak ba'letsa, zuetara ni etortzeko nere otoyetan beti eskatuz» (Paul-Err. I, 10). «Aurki, ordea, zuetara yoango naiz, Yainkoak ba' letsa, ta ba-dazaguket arrotsu orien indarra, ez berak darasatena» (Paul-Kor. 1a. IV, 19). «Ez baitzaituzt orain iraizean ikusi nai; astiroxe, ordea, zuenean ekuratzeko ustez nago, Yainkoak ba'letsa» (Paul-Kor. 1a. XVI, 7).

 

EUKI

        Aditz onen adizki berenkoi mordo ederra bildu al izan dizut. Ona emen kirian kirian:

        1) daukat: «Soñez urrun, baña gogoz or nagon onek, ostera, aurkez ba'nengo bezela, ogen ori egin duna ebatzia daukat» (Paul-Kor. 1a. V, 3). «Zuzentasunaren buruntza daukat orain zai» (Paul-Tim. 2a. IV, 8).

        2) ez daukat: «Urrerik ez zilarrik ez daukat» (Bid. Eg. III, 6).

        3) dauzkat: «Baal'i belaunik makurtu ez dioten zazpi milla gizon Neretzat berezita dauzkat» (Paul-Err. XI, 4): «ta eriotzaren ta lezearen giltzak Nik dauzkat» (Yon'i Ag. I, 18).

        4) daukak: «ots, urte askotarako ogasun yoritsu bilduta daukak» (Luka, XII, 19).

        5) daukazu-ta: «Ez beldur izan, Mari; Yainkoaren ederra daukazu-ta» (Luka, I, 30).

        6) zeukak: «Txerren zeukak» baitzioten» (Mark, III, 30).

        7) dauka: «Yerusalen'dik yetxitako idazlariek ere «Beelzebul dauka» zioten» (Mark, III, 22).

«Erri onek ezpañez goresten nau;

                baña biotza Nigandik urrun dauka» (Mark, VII, 6).

        «Txerren mintzul batek artuta dauka, ta artzen dun bakoitzean, lurrera bota ta lerdea dariola, ortz-karraska ta zurrun uzten du» (Mark, IX, 17). «Semearen siñestea daukanak, betiko bizitza dauka» (Yon, III, 36). «Onek, berriz, beti baitirau, betiko apaizgoa dauka» (Paul-Eb. VII, 24). «Yainkoaren Semea siñesten dunak aitor au bere baitan dauka. Yainkoari siñesten ez dionak Yainkoa gezurtitzat dauka» (Yon, 1a. V, 10). «Semea daukanak bizitza dauka» (Yon, 1a. V, 12). «Bere soñekoan ta iztarrean idatzita dauka: Erregeen Errege ta yaunen Yauna» (Yon'i Ag. XIX, 16): «biotza, berriz, Nigandik urrun dauka» (Mat. XV, 8).

        8) ez dauka: «Yainkoaren Semea ez daukanak bizitza ez dauka» (Yon, 1a. V, 12). «Atzera diyoan ta Yesu Kisto'ren ikaspidean gelditzen ez danak, Yainkoa ez dauka» (Yon, 2a. I, 9).

        9) dauzka: «Baña berezi ditun onetsiengatik alako egunak laburtuak dauzka» (Mark, XIII, 20). «Kisto'ri ortan morroi zayonak Yainkoaren ederra ta gizonen oniriztea dauzka» (Paul-Err. XIV, 18): «belarri gorrak ta begi itxiak dauzka» (Mat. XIII, 15).

        10) zeukanagu: «Irakaslea emen zeukanagu, ta Arengana yoateko» (Yon, XI, 28).

        11) daukagu: «Zeruko eguratsa, zeruko eguzkia, Yainkoaren idaztietan daukagu» (III, 10). «Opamai bat daukagu; ta andik yateko eskubiderik etxolako morroyek ez dute» (Paul-Eb. XIII, 10).

        12) ba-daukagu: «Gerok, noski, Kisto'ren gogoa ba-daukagu» (Paul-Kor. 1a. II, 16).

        13) ez daukagu: «Elizaren itzalpean bizi geran euskaldunok, euskaldun guziok, beraz, Yainkoaren Idaztiak irakurgai ez daukagu, urrengo auek baizik» (VI, 34).

        14) dauzkagu: «Seme onengan yareikuntza ta ogen-asketsa dauzkagu» (Paul-Kol. I, 15).

        15) daukazute: «Zeron barnean daukazute Yainkoaren yauraldia» (Luka, XVII, 21). «Ezagun ba'niñuzute, nere Aita ere ezagungo zenukete; baita dagoneko ere ba-dazaguzute, ta ikusia daukazute» (Yon, XIV, 8).

        16) dauzkazute: «Landerrak, ba, beti dauzkazute zuekin» (Yon, XII, 8).

        17) daukate: «Erroma'iritarrek gerala, auzitara gabe agirian gu zigorkatu ondoren, orain ere itzalgaizka igortzen al gaitute? Bai zera! Etortzea daukate gu ateratzera» (Bid. Eg. XVI, 37).

        18) ez daukate: «Begira beleak: ez dute ereiten, ez itaitzen; goñuberik ez daukate, mandiorik ere ez; ta Yainkoak azten ditu» (Luka, XII, 24).

        19) ba-dauzkate: «Mois ta igarleak ba-dauzkate» (Luka, XVI, 29).

        20) daukadan: «Ta daukadan guzia landerrei banatu ta nere soña erretzeko emanarren, maitasunik ez ba'nu, ezertarako ez litzaidake» (Paul-Kor. 1a. XIII, 3). «Egun oro illurren bainago senideok, Yesu Kisto'ren aitziñean zuetaz daukadan illarrainbidez» (Paul-Kor. 1a. XV, 31).

        21) daukadana: «Urrerik ez zillarrik ez daukat; baña daukadana damaizut» (Bid. Eg. III, 6).

        22) daukazuna: «Daukazuna sendo eukazu, iñork ar ez dezan» (Yon'i Ag. III, 11).

        23) daukan: «Itxasegian etxea daukan Simon larrugin norbaitenean arrotz dago» (Bid. Eg. X, 6). «Gure anaya ere ayekin igorri dugu, askotara askotan azkutsu agiri baitzaigu, orain batez ere azkutsuago, zuei buruz daukan uste onagatik» (Paul-Kor. 2a. VIII, 22). «Berak, dana bere azpian yartzeko daukan al izatez, gure soin dollor au aldatu ta bere soin aintzatsuaren idekotsu biurtuko du» (Paul-Plp. III, 21). «Ta ikusi duzun emakumea, lurreko erregeen gañean agintea daukan iri aundia da» (Yon'i Ag. XVII, 18).

        24) daukana: «ez daukanari, berriz, daukana ere kenduko zayo» (Mat. XIII, 12).

        «bere maiteari egiten baitio Yaunak erasi,

                ta semetzat daukana astintzen du» (Paul-Eb. XII, 6).

        «Uste on au Arengan daukana zintzo biurtzen da, Ura zintzo dan bezela» (Yon, 1a. III, 3).

        25) ez daukana: «ez daukana, berriz, ebatzia dago» (Yon, III, 18). «Kisto'ren Atsa ez daukana, Arena ez da-ta» (Paul-Err. VIII, 9).

        26) daukanak: «Orain, berriz, zarpa daukanak, ar beza berekin, ta baita zorroa ere» (Luka, XXII, 36). «Semearen siñestea daukanak, betiko bizitza dauka» (Yon, III, 36). «Semea daukanak bizitza dauka» (Yon, 1a. V, 12). «Ara zer dion ao biko ezpata zorrotza daukanak» (Yon'i Ag. II, 12). «Ara zer dion Guren ta Egizaleak, Dabid'en giltza daukanak, Ark irikia itxi, edo itxia iriki dezakenik ez dagola» (Yon'i Ag. III, 7).

        27) ez daukanak: «ta ez daukanak, bere txabuxa saldu ta ezpata erosi beza» (Luka, XXII, 36): baña Semearen siñesterik ez daukanak ez du bizitzarik ikusiko» (Yon, III, 36). «Yainkoaren Semea ez daukanak bizitza ez dauka» (Yon, 1a. V, 12).

        28) daukanari: «daukanari emango baitzayo, ta garatzazal egingo da» (Mat. Xlil, 12). Noizbaiteko bizkaieraz erabili oi zan «garatzazal», antxinako supitak onela baitio: «Andra urenen etxea, garatzazal», gañezka, alegia, ioritsu. «Daukanari emango baitzayo, ta yoritsu izango da» (Mat. XXV, 29) «daukanari emango zayo» (Luka, VIII, 18).

        29) ez daukanari: «ez daukanari, berriz, daukana ere kenduko zayo» (Mat. XIII, 12). «ta ez daukanari, euki uste duna ere kenduko zayo» (Luka, VIII, 18): «ez daukanari, berriz, daukala dirudin ori ere kenduko zayo» (Mat. XXV, 29).

        30) daukanarentzat: «Aren siñestea daukanarentzat ebazterik ez dago» (Yon, III, 18).

        31) dauzkan: «Egun artan, etxe gañean legokena, ez bedi barnean dauzkan atuxak ateratzera yetxi» (Luka, XVII, 31). «Gure amabi leñuak yauresketan zoli zoli gau ta egun dauzkan uste berauxe, gero, bakaldun ori, yuduok nigan salagarri deritzate» (Bid. Eg. XXVI, 7). «Dagidana egiten yarraiko ere naiz, arrotuta dauzkan yardueran gure idekotsu agerimiñez bidebilla dabiltzanei bidea eragozteko» (Paul-Kor. 2a. XI, 12): «biurriak xamurki atarratuz, garbaya Yainkoak ayei emanda, egia ezagun, ta txerrenek bere naitara ataita dauzkan sarea ateman al dezaten» (Paul-Tim 2a. II, 25). «Orra zer dion zazpi izarrak bere eskuyean dauzkan ta urrezko zazpi argimutillen erdian dabillanak» (Yon'i Ag. II, 1).

        32) dauzkana: «Ala yartzekoa akatsik gabe bedi, bein baizik ezkondu ez izana, ta seme siñestunak, ez nabarmen edo biurritzat etsiak, dauzkana» (Paul-Tit., I, 6). «Zori ontsua ernai dagona ta bere yazkiak berekin dauzkana, larrugorri ez ibiltzeko, aren lotsagarriak iñork ikus ez ditzan» (Yon'i Ag. XVI, 15).

        33) dauzkanari: «Beraz, talanta orri kendu ta amar talanta dauzkanari emayozute» (Mat. XXV, 28).

        34) dauzkanetatik: «Zurt egon ta eukimin guzitik zuen burua arduraz zaitu; gañez iñork euki arren, aren bizitza ez baitago dauzkanetatik eskegita» (Luka, XII, 15).

        35) daukagun: «Egozteko ala ere senide aizun batzu isillean ta itzalgaizka sartu izan ziran, ta atustan zeuden, Yesu Kisto'gandik daukagun yareitasuna ito ta morroitza leporatu nai zigutela» (Paul-Gal. II, 4).

        36) dauzkagunok: «Ez bera bakarrik, baita gerok ere, gogoaren askiñak dauzkagunok» (Paul-Err. VIII, 32).

        37) dauzkagunok: «begitan dauzkagunok apur bateko baitira; ikusi ezin diranak, ordea, betiko» (Paul-Kor. 2a. IV, 18).

        38) daukazuten: «Ez al dakizute Yainkoak emanda zerongan daukazuten Goteunaren yauretxea zuen soin-atalak dirala» (Paul-Kor. 1a. VI, 19): «zaipean daukazuten Yainkoaren artaldea larratu ezazute, gogotik Yainkoarren sorotzirik, ez nakarki, ezta mozkin itsusiarren ere, utsean baizik» (Kepa, 1a. 2). «Zuek, berriz, maiteok, daukazuten siñeste gurenean ezarrita yaiki zaitezte» (Yud. I, 20).

        39) daukazutena: «Daukazutena saldu ta ukar egizute» (Luka, XII 33).

        40) daukaten: «Lur onean yalkiak, berriz, itza entzunda, biotz on ta zintzoan daukaten ta egonarriz ale daukatenak dira» (Luka, VIII, 15). «Andik datoz bekaitz, liskar, birao ta susmo txarrak; zintzotasuna irabazpidetzat daukaten sen usteleko ta egigabeko gizonen lipiskeriak» (Paul-Tim. 1a. VI, 5).

        41) daukatenak: «Errien yaunak yabe azaltzen zazkie, ta ayen gañeko aginbidea daukatenak ongille omen dira». (Luka, XXII, 25).

        42) daukatenek: «Goruntz asmoa daukatenek berek, Yesu Kisto'ren irakastez ta adorez gogoa bete ta bizitza aztearren, irakurgai zintzoen egarri diranak berek, nora yotzen dute egarri au arintzeko?» (III, 21).

        43) daukatenen: «Yainkoaren aserrea zerutik ageri baitzaigu egia bidegabean baituta daukatenen biurkeri ta bidegabekeri guziei buruz» (Paul-Err. I, 18).

        44) ez daukaten: «orrela zeruan ere garbai dan ogenlari batengatik poz aundiagoa izango da, garbai izanenik ez daukaten larogei ta emeretzi zindogatik baño (Luka, XV, 7).

        45) ez daukatenak bezela: «Ildakoenaz, berriz, zer dan yakiteke zuek, senideok, egotea ez dugu nai, ez zaitezten itxaropenik ez daukatenak bezela, goibeldu» (Paul-Tes. 1a. IV, 13). 46) zerk daukan: «Yakin ere ba-dakizute zerk daukan orain eragotzita, bere garayan ager dedin» (Paul-Tes. 2a. II, 6).

        47) daukagun ezkero: «Beraz, Apaizpuru aundia, Yesu, Yainkoaren Semea, zeruan sartuta daukagun ezkero, aitorrari sendo gatxizkion» (Paul-Eb. IV, 14).

        48) daukazuten ezkero: «Aitzitik ere, Aren igurtzia guzirako irakasle, ta Bera egizale ta ez gezurti daukazuten ezkero, Berak irakatsi dizuenez, Beragan irauzute» (Yon, 1a. II, 27).

        49) daukazutenaz: «Dirugose ez izan; daukazutenaz naikotuta egonik, Ez zaitut utziko, ez zaitut zapuztuko, Berak dioskun ezkero» (Paul-Eb. XIII, 5).

        50) daukanentz: «Etxe eraiki nai ezkero zuetako nork ez du aurretik eralgi bearra astiro ainbatzen, buru ematekorik ote daukanentz?» (Luka, XIV, 28).

        51) daukaguntzat: «Oso bezain uts ta yatorra beti daukaguntzat, Elizaren ardurapean utzi digu» (VII, 3-4).

        52) daukadala: «Zori obeko izango da, berriz, ala gelditzen ba'da. Au da nere onua; ta uste dut Yainkoaren Atsa daukadala» (Paul-Kor. 1a. VII, 40).

        53) dauzkadala ere: «Esanenik asko zuentzat dauzkala ere, ez ditut paperean idazturez ipiñi nai izan» (Yon, 2a. I, 12): «dauzkala ere» argi ta garbi irart-okerra duzu, ta «dauzkadala ere» bear luke, alegia.

        54) daukazulakoan: «ta yakintza ta egiaren eredua legean daukazulakoan zauden orrek, besteri darakaskiozuna zergatik zerorri ez?» (Paul-Err. II, 20).

        55) daukala: «ez daukanari, berriz, daukala dirudin ori ere kenduko zayo» (Mat. XXV, 29). «Beraz, ogenak lurgañean askesteko eskubidea Gizasemeak daukala dakizutentzat» (Mark, II, 60; Luka, V, 24).

        56) daukalakoan: «Igarmena edo beste gogo-antziren bat daukalakoan iñor ba'dago, bezagu idazten dudana Yainkoaren agindua dala» (Paul-Kor. 1a. XIV, 37).

        57) ez daukalakoxe: «ez daukana, berriz, ebatzia dago, Yainkoaren Seme bakarraren siñesterik ez daukalakoae» (Yon, III, 18).

        58) daukagula: «Siñeste-ats auxe daukagula, beraz, guk ere siñetsi ta orrexegatik itz egiten dugu» (Paul-Kor. 2a. IV, 13). «Yakin ere ba-dakigu lurreko aldia egiteko dugun txabola amaratzen ba'da, betiko etxea zeruan daukagula, giza eskurik gabe Yainkoak atonduta» (Paul-Kor. 2a. V, l). Be-Naparru'ko «amaratu» ta «banakatu» zentzukide dituzu, ortxe antxe.

        59) daukazutela: «Idaztiak aztertu itzazute, betiko bizitza ayetan daukazutela uste duzuten ezkero» (Yon, V, 39). «Au idatzi dizuet, Yainkoaren Semea siñesten duzutenok betiko bizia daukazutela yakin dezazuten» (Yon, 1a. V, 13).

        60) daukagula: «Ba-dakizute atzerriko buruzagiek erria beren mendean daukagula» (Mat. XX, 25).

        61) ez daukatelakoan: «darostenak, ezer ez daukatelakoan» (Paul-Kor. 1a. VII, 30), irart-okerrez «dauketelakoan» dio.

        62) daukakezu: «Ona oso izan nai ba'duzu, zoaz, dituzunak saldu ta landerrei emazkiezu; ta altxorra zeruan daukakezu» (Mat. XIX, 21). «Zertxo bat oraindik peitu zaizu; di tuzun guziak saldu ta landerrei eman; ta altxorra zeruan daukakezu» (Luka, XVIII, 22). «On egizu, ta aren ederra daukakezu» (Paul-Err. XIII, 3).

        63) daukake: «Ta etxea, edo anai-arrebak, edo aita-amak, edo seme-alabak, edo landak nere izenagatik utzi ditukenak, eunetan beste ainbeste artuko du, ta betiko bizitza daukake» (Mat. XIX, 29). Ona emen Duvoisin'ena: «Eta nork-ere ene izenaren ariaz utziko baititu etchea, edo anayak, edo arrebak, edo aita, edo ama, edo emaztea, edo haurrak, edo lurrak, hainak ehunkun izanen, eta bethiereko bizitzea ardietsiren duela». «Darraidana ez dabil illuntan; aitzitik ere, bizirako argia daukake» (Yon, VIII, 12). «Bere bizia lurraldi ontan nardatzen dunak, betiko daukake» (Yon, XII, 25).

        64) daukakezute: «Zatoz Yesu Yaunaren siñestera, ta bai zuk, baita zure etxekoek ere, zerua daukakezute» (Bid. Eg. XVI, 31).

        65) daukakete: «Kelmenek, berriz, siñesgogor, nazkagarri, gizeralle, zantar, azti, irudizale ta gezurti guziek su ta sulburrezko irazekian beren yarauntsia daukakete» (Yon'i Ag. XXI, 8); «kelmen» ta «uzkur», ta «beldurti» ta «adoragabe» zentzukide dituzu.

        66) baitaukat: «Yaunagand'k nik artuta baitaukat zuei irakatsi nizuen au» (Paul-Kor. 1a. XI, 23).

        67) baitauka: «Ez beldur izan, motxiño on; zuen Aitak ad-eitsuki yaurreria zuentzat baitauka» (Luka, XII, 32).

        68) neuzkan: «Idatzienik asko zuretzat neuzkan» (Yon 3a. 1, 13).

        69) zeukan: 14 bider darabil: ona emen zenbaitzu: «Garai artun, ba, Baraba zeritzan ots aundiko gaiztagin bat baiteian zeukan» (Mat. XXVII, 16). «Izan ere, Erode onek, bere anai Pillipe'ren emaztea beretzat artua zeukan» (Mark, VI, 17). «Aren Amak, berriz, guzi au bere biotzean zeukan» Luka, l1, 51). «Norba tek pikondo bat bere mastian landatua zeukan» (Luka, XIII, 6). «Aparia egiña zan, ta txerrenek ordukotz Simon Iskariot'en seme Yuda'ren biotzean Yesu etsayei emateko asmoa sartuta zeukan» (Yon, XIII, 2). «Gañean yarriak arranbel bat zeukan» (Yon'i Ag. XIII, 5). «Nerekin zerausanak urrezko neurraga zeukan, iria ta aren ateak eta esia neurtzeko» (Yon'i Ag. XXI, 15).

        70) zeukan-eta: Itzok entzunda gazteak alde egin zun goi beldurik, onibarrik erruz zeukan-eta» (Mat. XIX, 22).

        71) ba-zeukan: «Legeak etortzeko ongien itzala ba-zeukan; ayen irudipekoa, berriz, ez» (Paul-Eb. X, 1).

        72) zeuzkan: «Eskuyean zazpi izar zeuzkan» (Yon'i Ag. I, 16). «Beste iize bat ikusi nun legorretik yaikitzen. Arikoak bezela, adar bi zeuzkan» (Yon'i Ag. XIII, 11). «Iriko esiak amati oñarri zeuzkan, ta ayetan Bildotsaren amabi bidalien amabi izenak» (Yon'i Ag. XXI, 14). «Mari'k, ordea, esanok ore bilduta zeuzkan, bere biotzean auzmartzen zitula» (Luka, ii, 19): «ugarteko yaunak bere onibarrak zeuzkan» (Bid. EEg. XXVIII, 7) «ta eskuan urrezko ontzi bat iguingarriz kunkuin, ra bere izorkeri-satsa zeuzkan» (Yon'i Ag. XVII, 4).

        73) ba zeuzkan: «Lengo Itunak ere yauresketarako araudi ta lurreko yauresgua ba-zeuzkan» (Paul-Eb. IX. I).

        74) neukan: «Orain, ba, Aita, goretsi nazazu zure baitan, lurra asi baño len Zugan neukan aintzaz» (Yon, XVI, 5). «Bañan obaritzat ncukan ori, Kisto'ren cndoan kalte deritzat» (Paul-Plp. III, 7).

        75) zeukan: «Alaba txerren satsuz zeukan emakume bat, Aren berri laster entzunda, etorri ta oñetara auzpeztu baitzitzayon» (Mark, VII, 25): «onek, ordea, bere apurtxotik bizirako zeukan dana bota du» (Mark, XII, 43). «Ta ara, emezortzi urte ayetan txerrenek gaitzez zeukan emakume bat an zegon iñola lerdendu eziñik korapillotuta» (Luka, XIII, 11). «Ta Satan'ek emezortzi urteotan loturik zeukan Abrahan'en alaba oni lokarria larunbatean ezin lekiokela askatu?» (Luka, XIII, 16). «Ta semea Kaparnaun'en gaxorik zeukan yauregiko norbaitek» (Yon, IV, 46). «Orrela, bidaliek Barnaba (edo berdin dana, Atsegin-seme) goitizena ezarri zioten Yose'k, Kiper'en yayo ta lebitarrak zanak, zeukan landa saldu ta ordaña ekarri ta bidalien oñetan yarri zun» (Bid. Eg. IV, 37). «Anani zeritzan ta ango yudu guzien ederra zeukan gizon lege-zaletsu batek nigana etorri ta aurkezturik, esan zidan: «Saul anai ori, so egizu» (Bid. Eg. XXII, 12). «Bakoitza bizi bedi, ordea, Yainkoaren deya artzean, Yaunagandik zeukan bizibidean» (Paul-Kor. 1a, VII, 17): «bañan, erdainduak izanda gañera, gure aita Abrahan'ek erdainkuntza aurretik zeukan siñestearen aztarnatik ba'dabiltza» (Paul-Err. IV, 12). «Ez du Yainkoak Beretzat zeukan erria zapuztu» (Paul-Err. XI, 2). «Al dan argiz ta ezagueraz okitua ixuri baitigu, bere baitan oldez erabakia zeukan asmo ostena guri zabaltzeko» (Paul-Epes. 1, 9). «Ori zan, ordea, Aren erabakia, ta betiko aspalditik Yesu Kisto'rengan guretzat zeukan adei-emaria» (Paul-Tim. 2a. 1, 9). «Or, ba, semeak aragi ta odol bateko baitira, Bera ere ortan erkide egin zaye, eriotzaren gañeko al izatea zeukan tuxuria eriotzaz porrokatzeko» (Paul-Eb. 11, 14). «Ta turuta zeukan seigarren aingeruari zesayon: «Askatu itzazu Euprate ibai aundian loturik dauden lau aingeruak» (Yon'i Ag. IX, 14).

        76) zeukana: «Yankoak, berriz, bere Kistoak nozitu bear zula bere igarleen aoz esana zeukana orrela bete da» (Bid. Eg. III, 18). «Otoi egitera giñoazala, neskame bat upatu genun, aztikeri-txerren zeukana» (Bid. Eg. XVI, 16).

        77) zeukanak: «Ta zantarra beragan zeukanak bien ga.

ñera yauzi ta yabe egiñaz, azpiratu zitun» (Bid. Eg. XIX, 16). «Ta beste aingeru batek, sua bere mendean zeukanak, opamaitik irtenda, ita zorroztunari ozengi ots egin zion» (Yon'i Ag. XIV, 18).

        78) zeuzkan: «Zer esan, beraz, Yainkoak, bere aserrea erakusteko ta indarra agertzeko, aserre ontzi galbearrak egonarri aundiz yasan ba'ditu; osperake zeuzkan ontzietan, berriz, bere aintzaren aberastasuna erakusteko, yudutartetik ez ezen, atzerritartetik ere, dei egin ba'digu?» (Paul-Err. IX, 23).

        79) zeukaten: «Eta Yesu atzemana zeukaten gizonek ukaldika purrust zegioten» (Luka, XXII, 63).

        80) zeuzkaten: «Onen ondotik zeruan Itun-etxolaren yauretxea nere begitan iriki zan, ta zazpi elkaitzak zeuzkaten zazpi aingeruak irten ziran, liño garbi ta zuriz yantziak eta uztezko itoltzez gerrikatuak» (Yon'i Ag. XV, 6), «Zazpi antuxiñak zeuzkaten zazpi aingeruetako bat, nigana elduta, mintzo zitzaidan» (Yon'i Ag. XVII, 1). «Ordun azkeneko zazpi elkuitzez betetako zazpi antuxiñak zeuzbaten zazpi aingeruetako bat enegana etorri ta mintzo zitzaidan, esanez: «Zatoz, ta erakutsiko dizut Bildotsaren ezkonberri maitagarria» (Yon'i Ag. XXI, 9). «Ta zazpi turutak zeuzkan zazpi aingeruak, turuta yotzeko gertu ziran» (Yon'i Ag. VIII, 6). Azkeneko adibide ontan «zeuzkaten» bear luke, «zeuzkan» adizkiaren ordez.

        81) zeneukanean: «Landa zeneukanean, zurea ez ote zan?» (Bid. Eg. V, 4).

        82) zeuzkanean ere: «Ez au bakarrik, baita Errebeka'k gure Isaak'engandik bere bizkiak umontzian zeuzkanean ere, auek yayo baño len ta ezer onik ez gaitzik egin ez zutela,  Yainkoaren asmoa iñor aukeratzean, ez egitez, deyez baizik, sendo ageri zedin, Errebeka'ri esan zitzayon: Lena azkenaren morroi izango da» (Paul-Err. IX, 10).

        83) zeukatenean: «Edez loturik zeukatenean, ordea, Saul'ek aurrean zegon euntariari esan zion: Zillegi al zaizue Erroma iritarra epairik gabe zigorkatzea?» (Bid. Eg. XXII, 25).

        84) zertzaz salatua zeukaten: «Biaramunean, yuduek zertzaz salatua zeukaten garbi yakin nairik, ura askatzeko ta apaizpuruak eta batzar osoa biltzeko agindua egin zun» (Bid. Eg. XXII, 30).

        85) ez neukala: «Alako arazoan argibiderik ez neukala,  itandu nion, Yerusalen'a yoan nai ote luken, auzia an erabaki zedin» (Bid. Eg. XXV, 20).

        86) zeukala: «Ayen sinagogan, ain zuzen ere, gizon batek, txerren satsua beregan zeukala, deadar egin zun» (Mark, I, 23). «Poza aukeran zeukala,  gurutza yasan baitzun, alkea urruña turik» (Paul-Eb. XII, 2). «Ta beste aingeru bat etorri ta opamai ondoan gelditu zan, urrezko lurriñontzi bat eskuan zeukala» (Yon'i Ag. VIII, 3). «Ta beste aingeru bat ikusi nun zeru erditik egaka, betiko Berri Ona zeukala» (Yon'i Ag. XIV, 6). «Ta ikusi nun, ta ara odoi zuri bat, eta odeigañean Gizasemea zirudin norbait eserita, buruan urrezko buruntza ta eskuan itai zorrotz bat zeukala» (Yon'i Ag. XIV, 14).

        87) zeukalako: «Ta ara, Yair zeritzan sinagogaburua etorri ta Yesu'ren oñetara auzpeztuz bere etxera, arren, sartzeko zeskayon, amabiren bax urteko alaba bakarra illurren zeukalako» (Luka, VIII, 42).

        88) zeuzkala: «Kepa ta Yon oraturik zeuzkala,  erri osoa ayengana bildu zan arrituta Salomon'ena zeritzan aterpean» (Bid. Eg. III, 11).

        89) zeuzkalako: «Orri adikor azaltzen zitzazkion, berriz, bere aztikeriz aspaldi luzetik lilluratuak zeuzkalako» (Bid. Eg. VIII, 11).

        90) zeneukatela: «Atxilloekin nekeak yasan baitzenituten, ta zuenaz eraztea pozik eraman zenuten, beste ogasun obe ta iraunkor bat zeneukatela yakiñik» (Paul-Eb. X, 34).

        91) zeuzkatela: «Ta ikusi nun; ta ara, Sion'mendi gañean Bildotsa zutik zegon, ta Arekin eun ta berrogei ta lau milla lagun, Aren izena ta Aren Aitarena beren bekokietan idatzirik zeuzkatela» (Yon'i Ag, XIV, 1). «Beste ikuskizun aundi ta arrigarri bat ikusi nun zeruan; zazpi aingeru zazpi elkaitz zeuzkatela» (Yon'i Ag. XV, 1). «Lenbiziko astegun artako arratsaldean, ikasleak bildurik zeudela,  ta, yuduen beldurrez, ateak itxirik zeuzkatela,  Yesu etorri ta erdian yarri zitzayen» (Yon, XX, 19).

        92) zeukatelako: «Guziek Yon igarletzat zeukatelako» (Mat. XXI, 26). «Ta Bera atzi nai ta ere lagunabarren beldur beldur ziran, igarletzat guziek zeukatelako» (Mat. XXI, 46).

        93) baitzeukan: «Ez zun, ordea, landerren ayolagatik au esan; lapurra zalako, ta, zizkua baitzeukan, sarkiñak ostu oi zitulako baño» (Yon, XII, 6). «Utziozu; nere obiratze egunerako gertuta baitzeukan» (Yon, XII, 7); («mende guzien aurretik Yainko gezur-gabeak agintza ori egiña baitzeukan» Paul-Tit. I, 3); «iria ayentzat gertuta baitzeukan» (Paul-Eb. XI, 16). «Guziok, berriz, siñestearen aitorrez aipagarri izan-arren agintzaren zitua ez zuten iritsi, Yainkoak gutzaz obe zerbait erabakita baitzeukan; gu gabe goyenera eldu ez zitezan» (Paul-Eb. XI, 40).

        94) baitzeukaten: «An apaizpuru ta yudu nagusiek, Paul'en aurka arengana aurkezturik, beraren kaltetan adiguritzat eskatu zioten Yerusalen'a eratorri zezala; bizia bidean ari kentzeko marroa gertuta baitzeukaten» (Bid. Eg. XXV, 3).

        95) eukazu: «Daukazuna sendo eukazu, iñork ar ez dezan» (Yon'i Ag. III, 11).

        96) euzkazu: «Egiarentzat berezita euzkazu» (Yon, XVIII, 17).

        97) beuka: «Ala ere, izorkeria asagotzeko, bakoitzak bere emaztea beuka, ta emakume bakoitzak bere senarra» (Paul-Kor. 1a. VII, 2).

        98) eukazute: «eukazute ludiaren atsarretik gerturik dagokizuen yaurerria» (Mat. XXV, 34). «Zeron ardura eukazute, salokeri ta ordikeritan ta bizitza ontako arazoetan biotza mokortu ez dakizuen» (Luka, XXI, 34). «Zeron ardura eukazute, ta artalde osoarena ere bai, Goteunak artan zaitzalle yarriak baitzerate Yainkoaren Eliza, bere odolez berak irabazia, larratzeko» (Bid. Eg. XX, 28); «gogo bat eukazute guziok» (Paul-Kor. 2a. XIII, 11). «Siñestea batez ere babeskintzat eukazute, artan aidurraren gezi gori guziak itzal ditzakezuten» (PaulEpes. VI, 16); «Erregerentzat begirunea eukazute» (Kepa, 1a. II, 17).

        99) euzkazute: «Irugarren gaualdirako berreun guda-mutil irurogei ta amar zaldizkokin ta berreun aiztagarikin Kaisarai'ra yoateko gerturik euzkazute» (Bid. Eg. XXVIII, 23). «Yaunaren izenean mintzo izan diran igarleak euzkazute, senideok, neke ta egonarriaren eredutzat» (Yak. V, 10).

        100) beuzkate: «Gorantziak Yesu Kisto'ren alde nere lankide izan diran ta nere biziagatik berena galtzorian yarri duten Piriska ta Atrila'ri. Nere eskerrak beuzkate, baita atzerriko eliz guzienak ere» (Paul-Err. XVI, 4).

        101) zauzkat: «Zure erritar ta apaizpuruek emanda zauzkat» (Yon, XVIII, 35).

        102) naukazu: «Emen naukazu, Yauna» (Luka, XIX, 8). «Ayen alde arrenez naukazu» (Yon, XVII, 9). «Emen naukazu, Yauna» (Bid. Eg. IX, 10). «Kistar biurtzeko ere urren naukazu» (Bid. Eg. XXVI, 28).

        103) nauka-ta: «Israel'en itxoarengatik kate onek ioturik nauka-ta» (Bid. Eg. XXVII. 20).

        104) gauzkazu: «ta ez gaitzazu zirikaldian utzi; gaitzera gabe, gauzkazu, ordea» (Mat. VI, 13).

        105) gauzkate: «arakindegiral o arditzat gauzkate» (Paul-Err. VIII, 36). «Ayek, akarpean egun gutxiko gauzkate beren gogara azkai» (Paul-Eb. XII, 10).

        106) naukazute: «Oraingoan ere Yainkoa ta Aren esker-itza, zintzo egiñei gara ta yarauntsia emateko lain dana, zuen gañera Berari eskatzen naukazute» (Bid. Eg. XX, 32). «Ezertxo ere gure erriaren edo arbasoen ekanduen kaltetan nik egiteke. Yerusalen'dik naukazute erromarren eskuetara baiturik emana» (Bid. Eg. XXVIII, 17). «Naukazute» esan bearrean, irart-okerrez, «naukauzute» dio.

        107) ez naukazute: «Landerrak, ba, beti dauzkazute zuekin; Ni, berriz, ez naukazute beti» (Yon, XII, 8).

        108) naukan: «Berean naukan Gai'k, eta Eliz osoak agur dagizuete» (Paul-Err. XVI, 23).

        109) naukana: «Barneko gizon aldetik, Yainkoaren legea atsegin zait; baña beste lege bat nere soñean somatzen dut, gogo-legearen aurka ari dana nere soñari datxikion ogen-legepean loturik naukana» (Paul-Err. VII, 23).

        110) naukazutenok: «Ene umetxook, Kisto zuengan azkortu arte, berriro erdiminduta naukazutenok!» (Paul-Gal. IV, 19).

        111) zauzkan: «Ertsatuta zauzkan erria dakusazu, ta «nork ikutu nau» diozu?» (Mark, V, 31).

        112) zauzkadalako: «nere billurketan ta Berri Onaren alderako aitorketan eskerkide zazkidaten ezkero, biotzean oro zauzkadalako» (Paul-Plp. I, 7).

        113) ba'naukazu: «Beraz, laguntzat ba'naukazu, ni bezela,  bera ar ezazu» (Paul-Pil. I, 17).

 

EUTSI

        1) eutsiozu: «Yesu Kisto'ren siñeste ta maitakuntzarako entzun dizkidazun itz zindoen ereduari eutsiozu» (Paul-Tim. 2a. I, 13).

        2) eutsiozute: «Beraz, narrio ta nabarbenkeri guziak astandurik, zuengan txertatua dagon ta zuek yaregiteko altsua dan itzari mara mara eutsiozute» (Yak. I, 21).

 

EZAGUN

        Bizkaia'n oraindik ere aditz onen adizki berenkoiak erriak berak erabilten ditu; idazle artean, Mogel'ek, Añibarro'k, Uriarte'k-eta, ongi irabiatzen dute; zarretan, Leizarraga'k-eta aditz onen zenbait adizki berenkoi darabiltzite. Olabide'k ere multzo ederra dakar. Ona emen:

        1) dazagut: «Nik Aita dazagut.» (Yon, X, 15). «Orain ziñez dazagut: Yainkoak bere aingerua bidali dit, eta Erode' ren eskutik eta yudu erriaren itxokeri guzitik yarei atera natr» (Bid. Eg. XII, 11). «Orain erdizka dazagut» (Paul-Kor. 1a. XIII, 12). «Gizon bat dazagut, irugarren ortziraño orain amalau urte yaso izana» (Paul-Kor. 2a. XII, 2).

        2) ba-dazagut: «Nik, ordea, ba-dazagut» (Yon, VII, 29). «Zuek ez duzute ezagun; Nik ordea, ba-dazagut» (Yon, VIII, 55). «Baña ba-dazagut, eta Aren esana ba-dagit» (Yon, VIII, 55). «Yesu ba-dazagut» (Bid. Eg. XIX, 15). «Bera ba-dazagut» esanda, Aren aginduak betetzen ez dituna, gezurti da» (Yon, 1a. II, 4).

        3) ba-dazaguzat: «Artzai Ona Ni naiz, ta nereak ba-dazaguzat» (Yon, X, 14). Adizki onek askotasuna adierazten du, azken z'ren bidez, ta a betegarri bezela tartetzen du.

        4) ezagun ere ez dazagut: «Ezagun ere ez dazagut diozuten gizon ori» (Mark, XIV, 71).

        5) Ezagun ere ez zezagunat: «Ezagun ere gizon ori ez zezagunat» (Mat. XXVI, 72).

        6) ba-dazagu: «Ta biotzak ikertzen ditun Ark ba-dazagu zein dan Goteunaren gogoa» (Paul-Err. VIII, 27). «Yaunak badazagu zein ditun bereak» (Paul-Tim. 2a. II, 19).

        7) ez dazagu: «Ta Semea nor dan iñork ez dazagu, Aitak baizik» (Luka, X,22). «Alta nor dan ere iñork ez dazagu» (Luka, X, 22). «Orrela,  ba, Yainkoaren barnekoa iñork ez da zagu, Yainkoaren Beraren Gogoak baizik» (Paul-Kor. 1a. II, 11). «Maitakuntzagabeak Yainkoa ez dazagu; Yainkoa maitakuntza da-ta» (Yon, 1 a. IV, 8).

        8) dazagutzi: «Zurren asmaketak Yainkoak dazagutzi» (Paul-Kor. 1a. III, 20); «tzi» orrek askotasuna adierazten du.

        9) ba-dazagutzi: «zuen biotzak, ordea, Yainkoak ba-dazagutzi» (Luka, XVI, 15).

        10) dazagugu: «Ortan dazagugu Yainkoagandik sortua zerala» (Yon, XVI, 30).

        11) ba-zezagukagu: «Onezkero, ba-zezagukagu txerren dukala» (Yon, VIII, 52).

        12) dazaguzute: «Zuek, berriz, Gurenak igurtzita zaudete, ta dana dazaguzute» (Yon, 1a. II, 20).

        13) ba-dazaguzute: «baita dagoneko ere ba-dazaguzute» (Yon, XIV, 8).

        14) dazagute: «Yakintza, berriz, bere seme guziek aintzat dazagute» (Luka, VII, 35); «maitakuntza duten guziak Yainkoagandik yayo dira, ta Yainkoa dazagute» (Yon, 1a. IV, 7).

        15) ba-dazagute: «ta aren mintzoa ardiek ba-dazagute» (Yon, X, 3). «Orain ba-dazagute Zuregandik dala eman didazun guzia» (Yon, XVII, 7). «Nik, ordea, ezagun zaitut eta auek ere ba-dazagute Zuk bidali nauzula» (Yon, XVII, 25).

        16) ez dazagute: «Ori ez dazagute, ordea, guziek argi» (Paul-Kor. 1a. VIII, 7). «Senera zintzo itzuli, ta ogenik ez egin; Yainkoa batzuk ez dazagute-ta» (Paul-Kor. 1a. XV, 34).

        17) dazagudan: «Itzok irakurriz igarri dezakezute nola dazagudan Kisto'ri dagokion asmo ostena» (Paul-Epes. III, 4).

        18) dazaguzun: «ikasi dituzunen egia dazaguzun» (Luka, I, 4), ots, ezagun dezazun. «Umetanik dazaguzun Idazteuna altsua da Yesu Kisto'ren siñestez osakuntzarako bidean zuri argi egiteko» (Paul-Tim. 2a. III, 15).

        19) ez dazaguzun: «zantzo ta irrintzi egin, erdiminik ez dazaguzun ori» (Paul-Gal. IV, 27).

        20) dazagunak: «ta Yainkoa dazagunak aditzen gaitu» (Yon, 1a. IV, 6).

        21) dazagunik: «Ta ez dago Semea dazagunik, Aita baizik» (Mat. XI, 27).

        22) ez dazagun: «ta artzalleak baizik iñork ez dazagun izen bat arrian idatzi-ta» (Yon'i Ag. II, 17); «buruan allara asko ta Berak baizik iñork ez dazagun izen bat idatzita» (Yon'i Ag. XIX, 12).

        23) ez dazaguzan: «Zuen zori txarra, ageri ez diran ta gizonek ayen gañean ibilli arren ez dazaguzan illobiak dirudizutenona!» (Luka, XI, 44).

        24) dazaguzuten: «Ta Aren izenaren siñezpidetzat, dakusazuten ta dazaguzuten gizon au Aren izenak sendotu du» (Bid. Eg. III, 16).

        25) ez dazaguzuten: «zuen erdian dago, ordea, zuek ez dazaguzuten norbait» (Yon, I, 26).

        26) dazaguten: «Bañan Aita maite dudala ta Aitak agindu didanez ari naizala guziek dazaguten, yaiki ta goazan emendik» (Yon, XIV, 31): «ta maitasunez elkarturik, eta adin-argiz bete ta aberasturik, Yainkoaren burupide ostena dazaguten» (PaulKor. II, 2).

        27) dazaguten edozertan: «ta adingabeko abereek bezela,  susmoz dazaguten edozertan usteltzen dira» (Yud. I, 10).

        28) dazagutena: «Ta uste dut guziek noizpait ere ezagungo duzutela zuetako batzuk aspaldi dazagutena» (Paul-Kor. 2a. I, 13-14).

        29) dazagutenei: «legea dazagutenei darauskiet gero» (Paul-Err. VII, 1).

        30) ez dazagudala: «Nik, ordea, ba-dazagut, eta ez dazagudala ba'nio, zuek bezain gezurti nintzake» (Yon, VIII, 55).

        31) dazaguzula: «Zuk, ordea, yudu izena duzula,  legean atseden ta Yainkoaz illarraintzen zerala,  Aren naya dazaguzula» (Bid. Eg. XV, 18).

        32) dazagula: «Ala dio ori dagin Yaunak, dagiña betidanik dazagula» (Bid. Eg. XV, 18).

        33) ez dazagulako: «Orrexegatik ez gaitu munduak ezagun. Bera ez dazagulako» (Yon, 1a. III, 1).

        34) ez dazagutelako: «Arrotzari, berriz, ez darraizkiote, aitzitik, iges egingo diote, arrotzen mintzoa ez dazagutelako» (Yon. X, 5). «Baña guzi au nere izenarengatik egingo dizuete, bidali nauna ez dazagutelako» (Yon, XV, 21).

        35) ez ba'dazagut: «Bañan itz-indarra ez ba'dazagut, mintzo zaidanarentzat erdaldun izango naiz, ta berebat ura niretzat» (Paul-Kor. 1a. XIV, 11).

        36) ez baitazagut: «Ori nola liteke, gizonik ez baitazagut?» (Luka, I, 34).

        37) dazaguket: «Ori zertan dazaguket?» (Luka, I, 18). «Orain erdizka dazagut; ara ezkero, ezagun naizen bezelaxe, dazaguket» (Paul-Kor. 1a. XIII, 12).

        38) ba-dazaguket: «ta ba-dazaguket arrotsu orien indarra «(Paul-Kor. 1a. IV, 19).

        39) dazagukezute: «Nere esanetan ba'dirauzute, ziñez nere ikasle izango zerate, ta egia dazagukezute, ta egiak yaregingo zaituz» (Yon, VIII, 32).

        40) ba-dazagukezute: «Egun artan ba-dazagukezute Ni nere Aitarengan, ta zuek, Neregan, ta Ni zuengan gaudela» (Yon, XIV, 20).

        41) dazagukete: «Aren berri entzun izan ez zutenek dazagukete» (Paul-Err. XV, 21).

        42) ez nezagun: «Ta nik ez nezagun» (Yon, I, 31). «Bera nik ez nezagun» (Yon, I, 33).

        43) ba-zezagun: «Tokia Yuda'k ere, Bera saldu zunak, ba-zezagun» (Yon, XVIII, 2).

        44) ezagun ere guziak zezagutzin: «ezagun ere guziak zezagutzin» (Yon, II, 24).

        45) ez zezagun: «Bañan Yose ez zezagun bakaldun berri batek yaikita, gure enda maltzurkeriz esetsi ondoren, gure asabaei beren semetxoak or utzerazi zizkien, azi ez zitezan» (Bid. Eg. VII, 18). «Ogenik ez zezagun Uraxe ogen biurtu zun gerok Arengan Yainkoaren zindotasun biur gaitezan» (Paul-Kor. 2a. V, 21).

        46) zezaguten: «ta guziek zezaguten bera zala yauretxeko Ate Eder ondoan eseririk egoten zan eskalea» (Bid. Eg. III, 10). 47) zezagulaho: «ta gizakiaz ez zun iñoren aitorrik bear, gizabarnea Berez zezagulako» (Yon, II, 25).

        48) baitzezagun: «Erode'k Yon, gizon zintzo ta yatortzat baitzezagun, begirunez ikusi ta yagoten zulako» (Mark, VI, 20).

        49) ez nezaguke: «irritsik ez nezaguke, ez irrikatu legeak ez ba'liost» (Paul-Err. VII, 7).

        50) lezaguke: «Yaunaren asmoa nork lezaguke, ba?» (Paul-Kor. 1a,  II, 16). «Nork lezaguke, ba, Aren asmoa?» (Paul-Err. XI, 34).

        51) ba-zenezagukete: «Ezagun ba'niñuzute, nere Aita ere ba-zenezagukete» (Yon, VII, 19).

        52) lezagukenik: «Gizonetan nor da gizabarnekoa lezagukenik, norberagan dagon gizagogoa baizik? (Paul-Kor. 1a. II, 11).

        53) ba'zezagun ere: «Auzi artan zegona Pelix'ek ondo ba'zezagun ere, gerorako igorri zitun» (Bid. Eg. XXIV, 22).

        54) ba'zenezagu: «Yainkoaren oparia ba'zenezagu, ta «ur idazu» dasaizuna nor dan ba'zeneki, ur bizia zerorrek zeneskayoke, ta ba-lemaizuke» (Yon, IV, 10).

        55) ez ba'lezagu: «Iñork ori ez ba'lezagu berriz, ez da bera ere ezaguna izango» (Paul-Kor. 1a. XIV, 38).

        56) ai zenezagu: «Zuk ere ai zenezagu, egun ontan beintzat, gentzarako dagokizuna!» (Luka, XIX, 42), ots, ai ezagun dezazu.

        57) ezaguzu: «ezaguzu Yauna» (Paul-Eber. VIII, 11).

        58) bezagu: «Igarmena edo beste gogo-antziren bat daukalakoan iñor ba'dago, bezagu idazten dudana Yainkoaren agindua dala» (Paul-Kor. 1a. XIV, 37).

        59) ezaguzute: «Zuzena dala baldin ba'dakizute, zuzenbidean ari dana ere Arengandik yayo dala ezaguzute» (Yon, 1a. II, 29).

        Orain arteko adizkiok zer-dan bezela zer-edo-zer zuten; datozan gañerantzekoek norbait dute artez-artez. Ona emen:

        60) nazaguzu: «Onen aspaldi ezkero zuekin nago Pillipe, ta ez ote nazaguzu?» (Yon, XIV, 9). «Nondik nazaguzu?» (Yon, I, 48).

        61) nazagu: «Alaxe Aitak nazagu» (Yon, X, 15).

        62) ba-nazaguzute: «Ba-nazaguzute ta nongoa naizan badakizute» (Yon, VII, 28).

        63) nazagute: «Aspalditik nazagute, ta, nai ezkero, aitortu bear dute ni, parisaitar zurrian, gure legeko alderdirik zorrotzenaren arauz bizi izan nintzala» (Bid. Eg. XXVI, 5).

        64) ba-nazagute: «eta nereek ba-nazagute» (Yon, X, 14).

        65) nazaguketelako: «guziek, txiki-aundiek nazaguketelako» (Paul-Eber. VIII, 11).

 

EZARRI

        Aditz onek bere adizki berenkoiak zitun XVI 'garren mendeko euskeraz. Gure Olabide'k bost darabiltzi bere Itun Berria'n. Onatx:

        1) dazarkieguño: «kalterik legorrari ez egin, ez itxasoari; ez zugatzei, gure Yainkoaren morroyei zantzua bekokian dazarkieguño» (Yon, VII, 3), ots, ezarri diegun artean.

        2) zezarren: «Onek bere aurpegigañean estalki bat zezarren, iraizekoaren azkena israeldarrek ez zekusten» (Pau[-Kor. 2a. III, 13).

        3) ezarkiozu: «zure eskua ezarkiozu, ta piztuko da» (Mat. IX, 18).

        4) ezarriozu: «Zatoz, ta eskua gañean ezarriozu, sendatu ta bizi dedin» (Mark, V, 23).

        5) ez bezarkit: «Osterantzekoan, poxelurik iñork ez bezarkit» (Paul-Gal. VI, 17), ots, ez bekit ezarri. Osterantzekoan eztakar Azkue'k bere iztegi aundian, gainerakoan adierazten du.

 

GOMAZU

        Azkue'ren ustez, «gogo emazu» bide da orren yatorria, uldurik-edo. Be-Naparroan erabilten omen da. Ona emen Olabide'k darabilzkin adibideak:

        1) gomazu: «Gomazu, beraz, nondik erorita zauden; garbai zaitez, ta lengora itzuli» (Yon'i Ag. II, 5).

        2) gomazute: «Gomazute, zuen egite onak gizaurrean ez egiteko, ayek zakusazten» (Mat. VI, 1). «Gomazute, ba; iñork ene ez beki» (Mat. IX, 30). «Gomazute zer dantzuzuten» (Mark, IV, 24). «Sasikisto ta sasiganleek yaiki ta arritzeko ezagugarriak egingo ditute, ba, autetsiak berak, al ba'liz, lilluratzeko ainbatekoak. Zuek, beraz, gomazute. Orra, Neuk dana iragarri dizuet» (Mark, XIII, 22-23). «Gomazute; atzarri egon, ta otoi egin» (Mark, XIII, 33). «Zerok gomazute Yainkoaren aitziñean bidezkoa ote zaigun Yainkoari bai-to, zuei esangiñago izatea» (Bid. Eg. IV, 19).

                «Gomazute, nardatzalleok,

                arritu ta itzali zaitezte» (Bid. Eg. XIII, 41).

«Ortarako dugun mugona ere gomazute; esnatzeko garaya eldu zaizue-ta» (Paul-Err. XIII, 11). «Gomazute; neuk, Paul onek, dasaizuet: erdaintzen ba'zerate, ezertarako ez zaizue Kisto izango (Paul-Gal. V, 2). «Gomazute zeinbestekoa dan au, Abrahan'ek, arbaso nagusiak, gudakiñctako amarrenak eman zizkion au» (Paul-Eb. VII, 4). «Gomazute zeinbesterañoko maitasarrea Aitak erakutsi dugun; Yainkoaren seme-izana ta izana ditugu-ta» (Yon, 1a. III, 1).

 

GORETSI

        Lapurdi, Zubero ta Be-Naparroa'ko idazleetan ainitz ta agitz erabilten omen da aditz au. Olabide'k ere badarabil. Ta aditz onen adizki berenkoiak aginduetan soilik darabilzki Olabide'k. Onatx:

        1) goretsazu: «Aita, garaya eldu da; zure Semea goretsazu, zure Semeak goretsi zaitzan, ta gizaki guzien gañean al izatea eman diozun ezkero, Aren ardurapean yarri dituzun guziei betiko bizitza eman dezayen» (Yon, XVII, 1-2).

        2) goretsazute: «Yauna goretsazute erri guziak» (Paul-Err. XV, 11). «Yainkoa, beraz, zuen soñengan goretsazute» (Paul-Kor. 1a. VI, 20). «Yainkoaren beldur izan ta Bera goretsazute; eldu da, ba, Aren ebaztaldia» (Yon'i Ag. XIV, 7). «Gure Yainkoa goretsazute Aren morroi guziok, eta Aren beldur zeratenok, txiki-aundiok» (Yon'i Ag. XIX, 5).

 

GURENETSI

        «Gurenetsi» ta «donetsi» berdin dituzu esan-naiez. «Aste guren», «astelen guren», «martitzen guren» eta abar Bizkaia'n erabilten dira, «aste santu» t. a. aditzera emateko. Ortik eratorri zun Olabide'k gurenetsi aditza, etsi erantziz. Arau ontara ditugu «berantetsi», «ederretsi», «luzetsi», ta onelako amaikatxo.

        Aditz orren adizki berenkoi bat bakarra bildu al izan dizut Itun Berria'n, agindua emateko, ain zuzen. Onatx:

        1) gurenetsanute: «Kisto Yauna zuen biotzetan gurenetsazute, ordea, beti zurt egonik zuen itxaromenaz galdekariei erantzuteko» (Kepa, 1a. III, 15).

 

IAKIN

        Aditz onen adizki berenkoi ainitz ta agitz darabil Olabide'k Itun Berria'n. Dakuskun:

        1) dakit: «Ogenlari ote dan ez dakit; au bakarrik dakit itsu izanda, orain ba-dakusadala» (Yon, IX, 25).

        2) ba-dakit: 25 bider darabil. Onatx: «Ba-dakit nor zeran; Yainkoaren Deuna» (Mark I, 24). «Ba-dakit nor zeran; Yainkoaren Deuna» (Luka IV, 34). «Ba-dakit zer egin, bestetzuk etxera ar nazaten yaurgotik astandua naiteken orduko» (Luka, XVI, 4). «Ba-dakit Kistoa deritzan Mexia, etortzeko dala (Yon, IV, 25): dala'ren ordez, dana obeki legoke, nonbait: «ta ba-dakit Nitzaz dagin aitorra siñeskarria dala» (Yon, V, 32). «Ba-dakit Abraban'en ondorengo zeratela» (Yon, VIII, 37). «Orain ere ba-dakit orratiño, edozer Zuk eskatuta, Yainkoak ba-damaizukela» (Yon, XI, 22). «Ba-dakit berpiztaldian piztuko dala» (Yon, XI, 24). «Ta ba-dakit Aren agindua betiko bizitza dala» (Yon, XII, 50) ba-dakit, ba, nondik natorren ta nora noan» (Yon, VIII, 14); «ba-daki, zeintzu autu nitun» (Yon, XIII, 18). «Ba-dakit, orratiño, senideok, zuek eta zuen agintariak ortan yakiteke zenbiltzatela» (Bid. Eg. III, 17). «Yesu ba-dazagut; Paul ere ba-dakit nor dan» (Bid. Eg. XIX, 15). «Ta ara, gaurgero ba-dakit nere aurpegia ikusiko ez duzutela zuek» (Bid. Eg. XX, 25). «Badakit, ni yoanda gero, otso zakarrak zuetara sartuko dirala,  artaldea porrokatuz» (Bid. Eg. XX, 29). «Yesu Yaunari natxikiola,  ba-dakit eta etsita nago ezer ez dala berez satsurik» (Paul-Err. XIV, 14). «Zuetara ezkero, berriz, orko nere aldia Kisto'ren oneskunde bete betean igaroko dala ba-dakit» (Paul-Err. XV, 29). «Ba-dakit orratiño, alako gizonak, soñez ala soingabe Yainkoak daki, nik ez, paradisura ezkero, gizonek adirazi ezin lituken itzak entzun zitula» (Paul-Kor. 2a XII, 3-4). «Ta uste ontan ba-dakit zuekin geldi ta egongo naizala,  siñestean aurreratu ta poztu zaitezten» (PaulPlp. I, 25). «Ba-dakit urrurik eta yoritsurik egoten» (Paul-Plp. IV, 12). «Ez naiz alke, ordea; ba-dakit, ba, nori siñetsi diodan, ta etsi-etsita nago nere yagokizuna egun artaraño yagoteko altsua dala» (Paul-Tim. 2a. I, 12) «Ba-dakit gaiztoak ezin yasan dituzula» (Yon'i Ag. II, 22). «Ba-dakit non bizi zeran» (Yon'i Ag. II, 13). «Ba-dakit zertan ari zeran» (Yon'i Ag. III, 1). «Badakit zertan ari zeran, ez otz, ez bero» (Yon'i Ag. III, 15).

        Oarra: esanera bi-edo uztarturik, esanera nagusia ta esanera menpekoa ditezenean, azken onek -na darama, nagusia baiezkoa dadinean, -la'ren ordez (ikus Altube'tar S. «De sintaxis euskérica» (Euskal-Esnalea 1919, 178'garren orrialdean, ta Azkue —NA, Diccionario Vasco-Español-Francés). Azkue'ren iritziz, iakin, ukatu, siñetsi, ezagun izan, esan ta onelako aditzak —na bear dute, bizkaieraz, Goierriko Gipuzkeraz ta Erronkari'ko euskeraz, beintzat. Olabide'k giputzen eta lapurditarren antzera —la darabil beti, Itun Berria'n beintzat.

        3) ez dakit: «Nongoak zeraten ere ez dakit» (Luka, XIII, 25). «Ogenlari ote dan ez dakit» (Yon, IX, 25): «oriek kenduta, berriz, ez dakit beste norbait ukuzi dudanik» (Paul-Kor. 1a. I, 16). «Ez dakit, orratiño, zer aukeratu» (Paul-Plp. I, 22).

        4) ez zekikat: «Gizona, zer dionan ere ez zekikat» (Luka, XXII, 60). «Ta «non zegok alako ura?» baitziotsaten, dasaye: «Ez zekikat» (Yon, IX, 12). Ika diardunean, —k— artezkia ez du iñoiz kentzen Olabide'k.

        5) ez zekiñat: «Ez zekiñat zer dionan ere» (Mat. XXVI, 70). «Dionanik ere ez zekiñat» (Mark, XIV, 68).

        6) ba-dakik: «Agiripa bakaldun ori, igarleei siñesten al diezu? ba-dakik bayetz» (Bid. Eg. XXVI, 27). «Ba-dakik» au irart-okerrez ageri da, ba-dakit bear luke.

        7) dakizu: «Nondik dakizu, ezperen, emaite orrek, senarra gaizkatuko duzunik? Eta zuk, senar orrek, nondik dakizu emaztea gaizkatuko duzunik?» (Paul-Kor. 1a. VII. 16). «Epeso'n zein laguntza eman zidan ondo dakizu» (Paul-Tim. 2a. I, 18).

        8) ba-dakizu: «Zerorrek ba-dakizu maite zaitudala» (Yon, XXI, 15, 16, 17), obeki legoke «zaitudana», gorago esan dugunez. «Ba-dakizu Asia'n guziak girbindu zazkidala» (Paul-Tim. 2a. I, 15). «Zerorrek ikusita, berriz, ba-dakizu zein diran nere ikasbidea, bizikera, asmoak, siñestea, biotz zabala,  maitasuna ta egonarria» (Paul-Tim. 2a. III, 10). «Demeter'i guziak eta egiak berak aitor eder dagiote; guk ere bai; ta ba-dakizu gure aitorra ziña dala» (Yon, 3a. I, 12). «Ene Yauna, zerorrek ba-dakizu» (Yon'i Ag. VII, 14).

        9) ez dakizu: «ez dakizu, ordea, nondik nora dionan» (Yon, III, 8). «Dagidana, orain ez dakizu» (Yon, XIII, 7); «ta ez dakizu gaxo, ta errukari ta lander ta murritz zerala» (Yon'i Ag. III, 17).

        10) ba al dakizu: «Eleraz ba al dakizu?» (Bid. Eg. XXI, 37). «Ba al dakizu parisaitarrak, ele au entzunda, sumindu egin dirala?» (Mat. XV, 12).

        11) ez al dakizu: «Yainkoaren errukiak garbaira deitzen zaitunik ez al dakizu?» (Paul-Err. II, 4).

        12) ez ote dakizu: «Zu gurutzatzeko ta askatzeko eskubide dudala ez ote dakizu?» (Yon, XIX, 10).

        13) ba-dazkizu: «Aginduak ba-dazkizu» (Mark, X, 19). «Aginduak ba-dazkizu» (Luka, XV1I, 20).

        14) ez dazkizu: «Israel'en irakasle zera, ta oriek ez dazkizu?» (Yon, III, 10). «Dazkizu» darabil Dabidek, «dakizkizu» ren ordekotzat. Naparroa'n eta onetara erabili oi dute.

        15) daki: «Soñez ala soin gabe ori gerta ote zitzayon Yainkoak daki, nik ez» ...«soñez ala soingabe Yainkoak daki», (Paul-Kor. 2a. XII, 2-3). «Bestela,  gure biotzak gaiztetsiko gaitu, ta areago Yainkoak; gure biotza baño aundiago da, ba, ta dana daki» (Yon, 1a. III, 20).

        16) ba-daki: «zuen Aitak, ordea, ba-daki guzion bearretan zuek zaudetela» (Luka, XII, 31: 30 bear luke, Olabide' renean; Mat. VI, 32). «Ta berak ba-daki egia diola,  zuek ere siñetsi dezazuten» (Yon XIX, 35). «Bakaldunaren aurrean zabal zabal mintzo naiz; ta diodana berak ba-daki» (Bid. Eg. XXVI, 26). «Bere Semearen Berri Onerako morroitzan gogotik ari natzayon Yainkoak ba-daki zuetaz etengabe oroitzen naizala» (Paul-Err. I, 9). «Zurren asmaketak Yainkoak dazagutzi ta utsalak dirala ba-daki» (Paul-Kor. 1a. III, 20). «Yainkoak badaki» (Paul-Kor. 2a. XI, 1 1). «Yainkoak ba-daki, ba, zeinbesteraño zuen guzion zaleturik nagon Yesu Kisto'ren errayetan» (Paul-Plp. I, 8). «Yainkoak ba-daki» (Paul-Tes. 1a. II, 5). «Orrela ba-daki Yaunak gaitz-aldetik zintzoak ateratzen, okerrak, berriz, ebaztegunerako oñazegai uzten» (Kep. 2a. II, 9). «Edozein izakera, basabere ta egaztiena, narrazti ta arrayena, gizaigurdiziak ezten ta ezita eukitzen ba-daki» (Yak. III, 7).

        17) ez daki: «Arako egun ta garai aren berririk ala ere, Aitak baizik, iñork ez daki» (Mat. XXIV, 36; cf. Mark, XIII, 32). «Nork ez daki Epesoarren iria, zerutik Artemi aundia gurera ezkero, aren yaureslea dala?» (Bid. Eg. XIX, 35). «Zerbait yakin uste dunak, yakin bear danez oraindik ez daki (Paul-Kor. 1a. VIII, 2): «Lurutik dago, ta ezer ez daki, asmakeri ta izmizketan txorabiotuta» (Paul-Tim. 1a. VI, 4). «Alakoak ez daki nora diyoan, illuntan begiak itsuturik ditu-ta» (Yon, 1a. II, 11).

        18) ez daki-ta: «Zabiltzate argia duzuteño, illunaldiak ar ez zaitzazan; illuntan dabilanak nora doan ez daki-ta» (Yon, XII, 35). «Onezkero ez dizuet yopu esango; nagusiak zer dagin yopuak ez daki-ta» (Yon, XV, 15).

        19) dakigu: «Ortik dakigu Arengan gaudela» (Yon, 1a. II, 5). «Ta zerbait eskatzen diogunean entzuten digula yakiñik, bai ere dakigu eskatu dioguna iristen dugula» (Yon, 1a. V, 15). «Siñestez ori dakigu, Eliz Amak irakatsita» (I, 16).

        20) ba-dakigu: «Irakasle, ba-dakigu egizale zerala» (Matai, XXII, 16; cf. Mark, XII, 14). «Irakasle, ba-dakigu bidez erausi ta irakasten duzula» (Luka, XX, 21). «Au gure semea dala ta itsu yayo zala ba-dakigu» (Yon, IX; 20). «Badakigu, orratiño, ogenlariei Yainkoak ez dantzuyela» (Yon, IX, 31). «Orain ba-dakigu dana dakizula,  ta galde egin dizukenik ez duzula bear» (Yon, XVI, 30): «aren aitorra ziña dala ba-dakigu» (Yon, XXI, 24). «Ba-dakigu, ba, alderdi orri aitzika edonun dabiltzala» (Bid. Eg. XXVIII, 22). «Ba-dakigu, berriz, orrelakoetan ari diranei buruz Yainkoaren epaya egiaren arauz dala» (Paul-Err. II, 2). «Ba-dakigu, berriz, legeak dion guzia, legepean daudenentzat diola» (Paul-Err. III, 19). «Ba-dakigu, ba, legea gogokoi dala» (Paul-Err. VII, 14). «Ba-dakigu, gañera, Yainkoa maite dutenei ta aren erabakiz deituei dana onerako datorkiela» (Paul-Err. VIII, 28). «Yainkoaizunei eskerñ-'takoaz ba-dakigu guziok argituak gerala» (Paul-Kor. 1a. VIII, 1). «Yainkoaizunei eskeñia yateaz ba-dakigu, noski, yainkoaizuna ezer ez dala ludian, ta Yainkorik ez dagola bat baizik» (Paul Kor. 1a. VIII. 4). «Ba-dakigu, ba, Yesu Kisto berpiztu dunak gu ere Yesu'rekin berpiztu ta zuekin yarriko gaitula» (Paul-Kor. 2a. IV, 14).

        «Ba-dakigu, ordea, Yesu Kisto'ren siñestez gizakia zindotzen dala,  ez legeko eginbidez» (Paul-Gal. II, 16). Duvoisin'en araura, ots, «Ba-dakigu, ordea, gizakia Yesu Kisto'ren siñestez zindotzen dala», obeki legoke, alegia. «Legea, noski, ona dala ba-dakigu, bear danez erabiltzen ba'da gero» (Paul-Tim 1a. I. 8). «Siñiestez ba-dakigu mendeak Yainkoaren itzetik sortuak dirala, ikusgarria ageritik etortzeke berrz» (Nul-Eber. XI, 3): «ta andik ba-dakigu azken garaya dala» (Yon, 1a, II, 18). «Ba-dakigu ala ere, ageri orduko, Aren idekotsu izango gerala,  Bera danez ikusiko baitugu» (Yon 1a. III, 2): «Badakigu eriotik bizira, aldatuak gerala,  senideak maite ditugulako» (Yon, 1a. III, 14). «Ba-dakigu Yainkoagandik yayotako iñork ere ogen ez dagila» (Yon, 1a. V, 18). «Ba-dakigu Yainkoarenak gerala,  ta mundu osoa gaizpean datzala» (Yon, 1a. V, 19). «Ba-dakigu, ordea, Yainkoaren Semea eldu dala (Yon, V, 20).

        21) ez dakigu: «Ez dakigu» (Mat. XXI, 27). «Ez dakigu» (Mark, XI, 33). «Zer dala-ta orain dakusanik, ordea, ez dakigu, ezta b-egiak nork argitu dizkionik ere» (Yon, IX, 21). «Yauna illobitik yaso dute, ta ez dakigu non yarri duten» (Yon, XX, 2). «Yauna, nora zoazanik ez dakigu» (Yon, XIV, 5). «Aigito lurretik atera gaitun Mois orri zer yazo zayonik ez dakigu-ta» (Bid. Eg. VII, 40).

        22) ba-zekikagu: «Ba-zekikagu arako gizon ura ogenlari dukala» (Yon, IX, 24). «Guk ba-zekikagu Mois'i Yainkoak itz egin ziokala» (Yon, IX, 29).

        23) ez zekikagu: «orrako ori, ordea, ez zekikagu nondik dukan» (Yon, XVI, 29).

        24) dakizute: «Zerok dakizute niretzat eta nerekikoentzat bear zan guzia eskuok irabazten zutela» (Bid. Eg. XX, 34).

        25) ba-dakizute: adizki au 25 bider darabil. Ona emen: «Beraz, ortzi-aurpegiari antzematen ba-dakizute» (Mat. XVI, 3). «Ba-dakizute atzerriko buruzagiek erria beren mendean daukatela» (Mat. XX, 25). «Adarrak samurtu ta ostoak ernetzen zazkionean, uda aurki datorrela ba-dakizute» (Mat. XXIV, 32). «Ba-dakizute Paska etzidamu dala» (Mat. XXVI, 2). «Ba-dakizute errien buruzagiak menpekoen yabe agertzen dirala» (Mark, X, 42).«Aren adarrak samur ta osto berritan daudeneko, uda aurki datorrela ba-dakizute» (Mark, XIII, 28). «Azalutsok, ortzilurren aurpepia aditzen ba-dakizute» (Luka, XII, 56). «Zuek gizaurrean zintzo iruditzen ba-dakizute» (Luka, XVI, 15). «Begira pikondoa ta zugatz guziak. Ernatzen asita daudela ikustean, uda aurki dagola ba-dakizute» (Luka, XXI, 30): «ta nongoa naizan ba-dakizute» (Yon, VII, 28) «Noan tokirako bidea ere ba-dakizute» (Yon, XIV, 4). «Ba-dakizute yuduei eragotzita dagokiela atzerritarrekin bildu ta elkartzea» (Bid. Eg. X, 28). «Yon'ek aldarrikatutako ukuzpena ondoren Galilai'n lenbizi ta Yudai osoan gero, zer yazo dan ba-dakizute» (Bid. Eg. X, 37). «Anayok: ba-dakizute Yainkoak aspaldi ezkero gurean autu naula,  atzerriek nere aotik Berri Ona entzun ta siñetsi dezaten» (Bid. Eg. XV, 7). «Gizonak: ba-dakizute lanbide ontatik datorkigula gure yoritasuna» (Bid. Eg. XIX, 25). «Ba-dakizute nola beti, Asia'n sartu nintzan egunetik, zuen artean niardun» (Bid. Eg. XX, 18). «Ba-dakizute Estebe'ren etxekoak Akai'ko askiñak dirala ta deunen laguntzalle gogoz egin dirala» (Paul-Kor. 1a. XVI, 15). «Ba-dakizute, atzerri ziñatenean, irudi mintzuletara yitoan ekarriak yotzen zenutela» (Paul-Kor. 1a. XII, 2). «Ba-dakizute, ba, Yesu Kisto gure Yaunaren adeya, zuengatik lander egin zala,  bere landertasunez zuek aberasteko» (Paul-Kor. 2a. VIII, 9). «Ba-dakizute, senideok, alperrik ez giñala zuenean sartu» (Paul-Tess. 1a. II, 1). «Ta ba-dakizute nola zuen alde ari giñan zuetan» (Paul-Tes. 1a. I, 5). «Iñoiz ere ez gera limurkeriz mintzo izan; zuek ba-dakizute» (Paul-Tes. 1a. II, 5). «Ba-dakizute zer egin bear duzuten gu bezela ibiltzeko» (Paul-Tess. 2a. III, 7). «Ba-dakizute zein zintzoki ibilli dan, Berri Onaren alde nerekin, semea aitarekin bezela, lan egiten» (Paul-Plp. II, 22). «Ba-dakizute, ba, pilipoitarrok, Berri Ona zabaltzen asi ta Makedoni'tik irten nintzanean, zuek izan ezik, beste Elizek ar-emanik nerekin izan ez zutela» (Paul-Plp. IV, 15). «Ba-dakizute, ba, zeruan dagola ayen ta zuen Yauna» (Paul-Epes. VI, 9). «Ostera ere, ba-dakizute aragi makalez Berri Ona lenbizi artan ekarri nizuela» (Paul-Gal. IV, 13). «Badakizute, ene senide maiteok» (Yak. I, 19). «Ba-dakizute, berriz, ogena kentzeko Bera ageri zala» (Yon, 1a. III, 5). «Bere senidea gorroto duna gizeraille da; ta ba-dakizute gizerailleen baitan betiko bizia kokatuko ez dala» (Yon, 1a. III, 15). «Badakizute, Anai Itzalgarriok. Bazkun onen asmoa au dala» (V. 8).

        26) ez dakizute: «Ez dakizute zer daskazutenik» (Mat. XX, 22). «Atzarri egon, ba, zuen Yauna zein egunetan etortzeko danik ez dakizute-ta» (Mat. XXIV. 42). «Atzarri egon, ba, ez egunik ez garairik ez dakizute-ta» (Mat. XXV. 13). «Ez dakizute zer daskazutenik» (Mark, X, 38): «garaya noiz danik ez dakizute-ta» (Mark, XIII, 33). «Baita zuen zori txarra ere, legelariona! Ezin eraman alako zamak besteei leporatzen dizkiezute, ba; zerok, ordea, baatz batez zamarik ikutzen ere ez dakizute» (Luka, XI, 46). «zuek, ordea, ez dakizute nondik natorren ez nora noan» (Yon, VIII, 14). «Auxe da gero arritzekoa: zuek nongoa danik ez dakizute, ta Berak begiok argitu dizkit» (Yon, IX, 30). «Zuek ezer ez dakizute» (Yon, XI, 49). «Ez dakizute, ordea, biarkoaz ezer ere» (Yak. IV, 14).

        27) ba al dakizute: «Ba al dakizute zer egin dizuedanik?» (Yon, XIII, 12).

        28) ez al dakizute: «Ez al dakizute Eli'ren idaztiak diona?» (Paul-Err. XI, 2). «Ez al dakizute Yesu Kisto'rentzat ukuzi izanok Aren eriotzarako izkuziak gerala?» (Paul-Err. VI, 3). «Ez al dakizute, iñoren naitara yopu sartzen zeratenetik menderatu zatzazkiotenaren yopu zeratela: ogen-yopu, eriotzarako, edo aginbide-yopu zindokuntzarako?» (Paul-Err. VI, 16). «Ez al dakizute, senideok (legea dazagutenei darauskiet gero), legea gizonari, bizi daño, nagusi zayola?» (Paul-Err. VII, 1). «Ez al dakizute Yainkoaren etxe zeratela ta Goteuna zuengan bizi dala?» (Paul-Kor. 1a. III, l6). «Ez al dakizute orantza apur batek ore osoa artzi oi dula?» (Paul-Kor. 1a. V, 6). «Ez al dakizute gizadi au deunek ebatziko dutela?» (PaulKor. 1a. VI, 2). «Ez al dakizute aingeruak berak ebatziko ditugula? (Paul-Kor. 1a. VI, 2). «Ez al dakizute Yainkoaren dituria zitalek iritsiko ez dutela?» (Paul-Kor. 1a. VI, 9). «Ez al dakizute zuen soñak Kisto'ren atal dirala?» (Paul-Kor. 1a. VI, 15). «Ez al dakizute urdangari itsasten zavona soin bat arekin egiten dala?» (Paul-Kor. 1a. VI, 16). «Ez al dakizute Yainkoak emanda zerongan daukazuten Goteunaren yauretxea zuen soin-atalok dirala?» (Paul-Kor. 1a. VI, 19). «Ez al dakizute yaureskizunetan ari diranek yauretxetik yatekoa dutela,  ta opamai otseñak opamai erkide dirala?» (Paul-Kor. IX, 13). «Ez al dakizute atxintxitokian leyatzen diran guziek, atxintxi, bai, dagitela; saria, ordea, batek bakarrik artzen dula?» (PaulKor. 1a. IX, 24). «Ez al dakizute, zantarrok, lur onekiko adiskidetasuna Yainkoaren etsai dala?» (Yak. IV, 4).

        29) dakite: «Zein izan dan gaztetanik nere bizikera yudu guziek dakite» (Bid. Eg. XXVI, 4).

        30) ba-dakite: «Oriek ba-dakite Nik esana» (Yon, XVIII, 21). «Yauna, berek ba-dakite neu nintzala zure siñestera zetozanak sinagogetan itxi ta zigorkatzen zituna» (Bid. Eg. XXII, 19).

        31) ez dakite: «eguzkitara bearrean, egurats zabalera bearrean, leyo ta irrikitu orien bidez baizik ez dakite Yainkoaren argi ta atsa berentzako artzen» (IV, 8).

        32) dakizunez: «Egon ere Kaisar'en auzitegian nago; emen ebatzi bearra naiz. Zerorrek obeki dakizunez, yuduei ezertan ez diet irañik egin» (Bid. Eg. XXV, 10).

        33) dakizutenez: «Zaitaldea or duzute; zoazte, ta, dakizutenez, yagozute» (Mat. XXVII, 65). «Yesu Nazaretarra Yainkoak ederretsi dizue Aren bidez zuen artean egindako alatz, zantzu ta agerkariz, zerok dakizutenez» (Bid. Eg. II, 22). «Neke ta iraiñak Pilipoi'n, zuek dakizutenez, yasanda gero, Yainkoagan azkartu giñan Yainkoaren Berri Ona zuei burruka askoz zabaltzeko» (Paul-Tes. 1a. II, 2). «Zuenean oraindik geundela,  iragarri genizuen gogorraldiak yasango genitula; ta, zuek dakizutenez, orrela izan da» (Paul-Tess. 1a. III, 4).

        34) yakin ere ba-dakigu: «Yakin ere ba-dakigu lurreko aldia egiteko dugun txabola amaratzen ba'da, betiko etxea zeruan daukagula,  giza eskurik gabe Yainkoak atonduta» (Paul-Kor. 2a. V, 1).

        35) yakin ere ba-dakizute: «Yakin ere ba-dakizute zerk dakdan orain eragotzita, bere garayan ager dedin» (Paul-Tes. 2a. II, 6).

        36) dakidan: «Baña yaunari idazteko garbirik ezer ez dudala, gizon au zuen aurrera ekarri dut, eta batez ere zure aurrera, Agiripa bakaldun ori, galde eginda gero, dakidan zer idatzi» (Bid. Eg. XXV, 26).

        37) dakizun: «Auek idazten dizkizut zuregana laster etortzeko ustean; luzatuko ba'nu, ordea, dakizun nola yardun bear duzun Yainkoaren etxean» (Paul-Tim. 1a. III, 15).

        38) ez dakin: «berak uste ez dun egunean ta ez dakin garayean bere nagusiak etorrita zatituko du ta gaiztoei zor zayena damayoke» (Luka, XII, 46).

        39) dakiguna: «dakiguna diogu, ta dakusaguna aitortzen dugu; ta ez duzute gure aitorra artzen» (Yon, III, 11): «dakiguna yauresten dugu guk; osasuna yuduengandik da-ta» (Yon, 1V, 22).

        40) ez dakiten: «Legea ez dakiten narrasok, bai, biraogarri dira» (Yon, VII, 49). «Oriek, ostera, ez dakiten edozer biraokatzen dute» (Yud. I, 10).

        41) ez dakitena: «Orrako oriek, berriz, lokarri ta usteltzerako yayo diran abere adingabeak bezela,  ez dakitena biraokatuz, beren zantarkariz ustelduko dira, gaiztakeri-saria yasorik» (Kepa, 2a. II, 12-13).

        42) dakizuten ezkero: «Au dakizuten ezkero, zori ontsu zaitezkete, berebat eginda» (Yon, XIII, 17).

        43) dakizuten: Or ba, ogenak lurrean askesteko eskubidea Gizasemeak ba-dula dakizuten» (Mat. IX, 6).

        44) dakizutentzat: «Beraz, ogenak iurgañean askesteko eskubidea Gizasemeak daukala dakizutentzat (elbarridunari dasayo)» (Mark, II, 10).

        45) ez dakizuten: «Beraz, gerturik egon zuek ere; ez dakizuten garayan Gizasemea ba-datorke-ta» (Mat. XXIV, 44) «ez dakizuten garayean Gizasemea datorke-ta» (Luka, XII, 40). «Ba-dut Nik yateko, zuek ez dakizuten azkurri bat» (Yon, IV, 32). «Ez dakizutena yauresten duzute zuek» (Yon, IV, 22).

        46) ez dakizuten ezkero: «Beraz, Yauna noiz datorken, arratsean, ala gau-erdian, ala ollaritean, ala goizean, ez dakizuten ezkero, zaudete atzarri, bapetan etorririk, ez zaitzazan idoro lo» (Mark. XIII, 35).

        47) dakizula: «Orain ba-dakigu dana dakizula, ta galde egin dizukenik ez duzula bear» (Yon, XVI, 30). «Zuk, ondea, yudu izena duzula, legean atseden ta Yainkoaz illarraintzen zerala,  Aren naya dazaguzula, ta, legeak argituta, egokiena zer dan dakizula, zuk, itsumutil, illuntan daudenen argi, alotzen irakasle ta umeen azle zeralakoan, ta yakintza ta egiaren eredua legean daukazulakoan zauden orrek» (Paul-Err. II, 11).

        48) ez dakizula-ta: «Aulak baikera, berriz, Goteuna lagun datorkigu. On zaiguna eskatzen ez dakigula-ta, Goteuna Bera ezin esan alako intziriñez gure alde yartzen da» (PaulErr. VIII, 26).

        49) ez dakitela ere: «Andik sayesturik, alperreko eletara yo dute batzuk, lege-irakasle izan nairik, esan ta erakusten dutena ez dakitela ere» (Paul-Tim. 1a. I, 7).

        50) ez ba'daki: «Nola,  ezperen, eliza yaurriko du, bere etxea artezten ez ba'daki?» (Paul-Tim. 1a. III, 5).

        51) ba'dakizute: «Or ba, zuek, gaiztoak izan arren, semeei emari onak ematen ba'dakizute, zeñen areago zuen Aitagoikoak eske datozkionei emari onak egingo dizkie?» (Mat. VII, 11).

        52) baldin ba'dakizute: «Beraz, zuek, gaiztoak izan arren, emari onak zuen umeei egiten baldin ba'dakizute, zeñen areago zuen Aitagoikoak adore ona emango die eskatuko dio tenei» (Luka, XI, 13). «Zuzena dala baldin ba'dakizute, zuzenbidean ari dana ere Arengandik yayo dala ezaguzute» (Yon, 1a. II, 29).

        53) baitakit: «Ez beldur izan; gurutzatua izan dan Yesu' ren billa zatoztela baitakit» (Mat. XXVIII, 5). «Aspaldiko urteotan erri ontan ebazle zerala baitakit, nere burua adorez zuri tzera noa» (Bid. Eg. XXIV, 10) «Entzunda baitakit zein diran Yesu Yaunarentzat eta guren oroentzat zure ma`tasun ta siñestea» (Paul-Pil. I, 5). «Zuen otoyak eta Yesu Kisto'ren Atsa dirala bide, guzi au osasungarri biurtuko zaidala baitakit» (Paul-Plp. I, 19). «Yesu Kisto gure Yaunak adirazita, baitakit aurki dala nere txabolaren erauzketa» (Kepa, 2a. I, 14).

        54) ezbaitakit: «Osterantzean, nitzaz zuek edo beste edozeñek edozer ustearren, niri ayola gutxi; neronetzaz ere zer uste ezbaitakit» (Paul-Kor. 1a. IV, 3).

        55) baitaki: «baitaki zuen Aitak zer bear duzuten» (Mat. VI, 8).

        56) baitakigu: «lorraldiak egonarria, egonarriak kemena, ta kemenak itxoa dakarrela baitakigu» (Paul-Err. V, 4). «Kisto'rekin il ba'gera, berriz, Arekin biziko gerala siñesten dugu, baitakigu Kisto, illartetik piztu ondoren, iltzen ez dala» (PaulErr. VI, 9). «Intziriñez ta erdimiñez ludi osoa anartean dagola baitakigu» (Paul-Err. VIII, 22): «orrela zuetzaz dugun uste ona areagotzen da, gure nekekide izanda, pozkide ere izango zeratela baitakigu» (Paul-Kor. 2a. I, 7): «ta baitakigu, senideok, Yainkoaren maiteok, nola aukeratuak izan ziñaten» (Paul-Tes. 1a. I, 4). «Baitakigu nork dion: Nere gain apena; nere gain ordaña» (Paul-Eb. X, 30) «zorrozkiago ebaztekoak gerala baitakigu» (Yak. 11,, 1).

        57) baitakizute: «Beraz, ene senide maiteok, ekin beti gogor ta tink Yaunaren arloari, zuen lana Yaunaren begitan alperrik ez dala baitakizute» (Paul-Kor. 1a. XV, 58). «Geyago itxoin ezinda, beraz, erabaki genun Atenai'n gu bakarrik gelditzea, ta Timote, gure anaya, ta Kisto'ren Berri Onerako Yainkoaren morroya, igorri genizuen, siñestean zuek sendotu ta berotzeko, lorraldi ontan iñor kordokatu ez dedin, ortarako yarrita gaudela baitakizute» (Paul-Tes. 1a. III, 1-3). «Senide-maitakuntzaz iñoren idazki bearrik ez duzute, Yainkoari zerok ikasita, elkar maite izaten baitakizute» (Paul-Tes. 1a. IV, 9). «Garai ta uneaz senideok, iñoren idazki bearrik ez duzute; zerok ongi baitakizute Yaunaren eguna, lapurra gauez bezela,  etorriko dala» (Paul-Tes. 1a. V, 1-2). «Baitakizute geroan onespena ya~ rauntsi naita, astandua izan zala, negarrez ekinda ere, atzeratzerik erditsi ez zulako» (Paul-Eb. XII, 17). «Zuen siñesmenaren arragoaldiak egonarria pizten dula baitakizute» (Yak. I, 3): «murtxatuta baitakizute Yauna ona dala» (Kepa, 1a. II, 3).

        58) baitakite: «Auek maitasunez ortan ari dira, Berri Ona yagoteko yarrita nagola baitakite» (Paul-Plp. I, 16).

        59) ez baitakite: «Berek ala naita, ez baitakite ortzia aspalditik or dagola, ta baita lurra ere, Yainkoaren itzak uretatik sortu ta ur erdian yarria» (Kepa, 2a. III, 5).

        60) ez zekikek: «Kistoa zetorkanean, berriz, iñork ez zekikek nongoa dukanik» (Yon, Vil, 27).

        61) dakikegu: «Yauna, nora zoazanik ez dakigu ta bidea nola dakikegu? (Yon, XIV, 5).

        62) ba-nekin: «Yauna, ba-nekin zorrotza zerala» (Mat. XXV, 24). Duvoisin'ek ere «zarela» dio, «zerana», ordea, obeki legoke, len esan dugunez. «Ba-nekin, noski, beti aditzen nauzula» (Yon, XI, 42).

        63) ez nekin: «Ez nekin, anayok, apaiz nagusia zanik» (Bid. Eg. XXIII, 5).

        64) ba-ekikan: «morroi gaizto ta alper ori; erein ez dikadan bertan ere itaitzen, ta barreyatu ez dikadan bertan ere biltzen dikadala ba-ekikan gero» (Mat. XXV, 26). «Erorren aoti kan ebazten aut, morroi oker ori. Latza naukala, ta ipiñi ez dikadana artzeko, ta erein ez dikadana itaitzeko gizona naukala ba-ekikan» (Luka, XIX, 22).

        65) ba-zekin: «Ba-zekin, ba, Bera etsayei zemayena nor zan» (Yon, XIII, 11). «Igarle zan, ta ba-zekin bere aulkian bere belauneko bat yartzeko Yainkoak zin egin ziola» (Bid Eg. II, 30).

        66) ez zekin: «Zer zion ere ez zekin, ordea, oso beldurturik zeudelako» (Mark, IX, 6). «Baña sendatu izanak ez zekin nor liteken» (Yon, V, 13). «Au esandakoan, atzeruntz begirata, Yesu ikusi zun zutik; Yesu zanik ez zekin, ordea» (Yon, XX, 14). «Ez zekin, ordea, egia zanik aingeruak zegiña» (Bid. Eg. XIL 9).

        67) zekiten: «Entzunda bakarrik au zekiten» (Paul-Gal. I, 23).

        68) ba-zekiten: «ta nondik liteken ez baitzekin (ba-zekiten, ordea, atera zuten morroyek)» (Yon, II, 9). «Ba-zekiten gañera Yesu'rekin egonak zirala» (Bid. Eg. IV, 13).

        69) ez zekiten: «ta ez zekiten zer erantzun» (Mark, XIV, 40). «Yesu illartetik piztu bearra zala dion Idatzia oraindik ez zekiten, ba» (Yon, XX, 9). «Antzokian, berriz, guziak oyuka; batzu ala,  bestetzu bestela. Batzarra zurriburri utsa zan, ta geyenak ez zekiten zertara bildu ziranik» (Bid. Eg. XIX, 32).

        70) ez al zenekiten: «Ez al zenekiten nere Aitarenean egon bear dudala» (Luka„ II, 49).

        71) zekitenak: «Bañan euntariak, Paul gaizkatu nairik, eragotzi zien ta agindu zun igerian zekitenak urtara aurrenak yauzi ta legorreratzeko» (Bid. Eg. XXVII, 43).

        72) ez nekilako: «Yainkoaren errukia erditsi dut, ordea, siñesterik ez bainun, zer negin ez nekilako» (Paul-Tim. 1a. I, 13).

        73) ez zekila: «Anani zeritzan norbaitek, bere emazte Sapir'ekin itunduta, landa saldu ta, emazteak ez zekila,  ordañetik zerbait ostendurik, enparaua ekarri ta bidalien oñetan yarri zun» (Bid. Eg. V, 2).

        74) zekitelako: «Txerrenak ere ainitzengandik ilkitzen ziran deadarrez esanik: «Yainkoaren Semea zera Zu»; ta Berak isillerazten zitun, Bera Kistoa zala zekitelako» (Luka, IV, 41).

        75) ba-zekitelako: «Eraustea zeragozkien ordea, Bera nor zan ba-zekitelako» (Mark, I, 34).

        76) ez zekitela: «Erantzun zioten, beraz, ez zekitela nondik zan» (Luka, XX, 7). «Nondikakoa» obeki legoke, nonbait, Duvoisin'en araura: ta erritarrago, bestalde, «zanik», naiz ta Duvoisin'ek ere ez erabili.

        77') ba'zeneki: «Yainkoaren oparia ba'zenezagu, ta «ur idazu» dasaizuna nor dan ba'zeneki, ur bizia zerorrek zeneskayoke, ta ba-lemaizuke» (Yon, IV, 10).

        78) ba'leki: «lapurra zein gaualditan letorken etxeko yaunak ba'leki, ernai legoke; ta ez luke bere etxea zulatzen utziko» (Mat. XXIV, 43; cf. Luka, XII, 39).

        «Apaizpuru ta parisaitarrek, berriz, a!darri egin izan zuten, Yesu non zegon norbaitek ba'leki, agertzeko, Bera atzi zezaten» (Yon. XI, 57).

        79) ba'zenekite: Ta errukia nai dut, oparirik ez zer dan ba'zenekite, ez zenukete bein ere ogengabekorik gaiztetsiko» (Mat. XII, 7).

        80) ba-lekikek: «Igarle izan ba'uk, ba'lekikek onek nor ta nolako dukan eskuka ari zayon ematxar ori» (Luka, VII, 39).

        81) baitzekin: «Iñartxiz eman ziotela baitzekin» (Mat XXVII, 18; cf. Mark, XV, 10). «Zirikatuz ori ziotsan, baitze kin zer egiteko zan» (Yon, VI, 6). «Astetik Yesu'k baitzekin zein ziran siñesgabekoak» (Yon, VI, 64).

        82) ez baitzekin: «iru txabola egin ditzagun; Zuretzat bat, Mois'entzat bat, eta Eli'rentzat bat; zer zion ez baitzekin» (Luka, IX, 33). «Ura maizayak txurrupatu zun ardo egiña; ta nondik liteken ez baitzekin» (Yon, II, 9).

        83) baitzekiten: «Bañan irri zegieten, il zala baitzekiten» (Luka, VIII, 53). «Bañan ikasleetako batek ere kemenik ez zun Berari «Nor zera Zu» itantzeko; Yauna zala baitzekiten» (Yon, XXI, 12): «aren aita elendarra zala guziek baitzekiten» (Bid. Eg. XVI, 3).

        84) ez baitzekiten: «Yerusalen'a etorririk, ikasleekin batu nairik zebillan; bañan ayek, ikasle zala ez baitzekiten, aren beldur ziran» (Bid. Eg. IX, 26).

        85) yakizute: 14 bider darabil gure Olabide'k, ona emen «Ala zuek ere, guzi oriek ikusitakoan, yakizute Gizasemea atalondoan aurki dagola» (Mat. XXIV, 33). «Ala zuek ere, oriek agitzen ikusitakoan, yakizute ataurrean aurki dagokela» (Mark, XIII, 29). «Orrela zuek ere guziok gertatzen ikusi orduko, yakizute Yainkoaren yauraldia urbil dagola» (Luka, XXI, 31). «Ori, bai, yakizute» (Mat. XXIV, 43): «yakizute orratiño Yainkoaren yauraldia eldu dala» (Luka, X, 11). «Ori ere yakizute» (Luka, XII, 39). «Yerusakn gudari-taldez esitua ikusi orduko, aren porrokaldia aurki dagola yakizute» (Luka, XXI, 20). «Lurkoyek gorroto ba'zaituzte, yakizute Ni len gorroto izan nautela» (Yon, XV, 18). «Yuduok eta Yerusalen'en zaudeten guziok Yakizute ta belarrietan nere itzak ar itzazute» (Bid. Eg. II, 14). «Eri baten osakuntza dala-ta, nola sendatu zan gaur galdetzen zaigun ezkero, yakizute zuek eta Israel erri osoak ere» (Bid. Eg, IV, 9-10). «Yakizute, beraz, Yainkoaren osasun au atzerrikoei egiña zayela» (Bid. Eg. XXVIII, 28). «Nik esanda, senideok, yakizute» (Paul-Gal. I, 1 1). «Yakizute, beraz; Abrahan'en semeak, siñestez dira seme» (Paul-Gal. III, 7). «Yakizute gure anai Timote yarei dagola» (Paul-Eb. XIII, 23).

        86) ez beki: «Ukarra zuk egitean, berriz, ez beki zure ezkerrak zure eskuyak zer dagin, zure ukarra isillean izan dedin» (Mat. VI, 3-4). «Gomazute, ba; iñork ere ez beki» (Mat. IX, 30), iakin ez beza, alegia.

 

IARDUKI

        1) ziardukiten: «Ayek elkar ziardukiten, esanaz: «Ez dikagu ogirik artu ta...» (Mat. XVI, 7): «elkarrekin» ez ote bidezago? Urrengoko erakusburuan onetara darabil Olabide'k berak. «Elkarrekin ziardukiten» (Mat. XXI, 25). «Ayek, berriz, elkarrean ziardukiten» (Luka, XX, 5). «Ta batzarretik alde eg'teko ayei aginduta, beren artean ziardukiten» (Bid. Eg. IV, 15).

        2) ba-ziardukioten: «Yuduek, ordea, elkarri ba-ziardukioten» (Yon, VI, 52).

 

IARDUN

        Adizki berenkoiak ditu aditz onek Bizkai-aldean. Olabide'k 32 adizki berenkoi darabilzki Itun Berria'n. Ona emen:

        1) diardut: «Ta ortan diardut zain ta muin, indartsuki naragiñaren eragitez burrukatzen» (Paul-Kor. I, 29). «Zurrekin diardut; diodana zerok begira» (Paul-Kor. 1a. X, 15).

        2) diardu: «Izkera arrotzez mintzo danak bere onerako diardu» (Paul-Kor. 1a. XIV, 4).

        3) diardugu: «Uste ontan gaudela, zabal zabal diardugu, ez Mois'ek bezela» (Paul-Kor. 2a. III, 12).

        4) diarduten: «Yainkoaz ta Arenganako bideaz diarduten idaztirik asko ba-dira, noski» (Itz-aurrea'n, I, 6).

        5) diardutenak: «ta lurrekoetan diardutenak, ez diardutelakoan» (Paul-Kor. 1a. VII, 41). «Ikasbide yatorrari atxiki ere bear dio, onuraz aolkatzeko ta aurka diardutenak zuritzeko gai izan diteken» (Paul-Tit. I, 9).

        6) diarduzutela: «pegar-ontzien garbiketan, ta orrelako askotsuetan diarduzutela» (Mark, VII, 8). «Aitzitik, guziok igarketan diarduzutela, siñesgabe edo orkoren bat sartzen ba'da, guziek argitua ta guziek etsia geldituko da» (Paul-Kor. 1a. XIV, 24).

        7) ez diardutelakoan: «ta lurrekoetan diardutenak, ez diardutelakoan» (Paul-Kor. 1a. VII, 31).

        8) diardukezu: «Azaluts ori, zerorren begitik aga lenen erauzazu, ta arrezkero senidearen begitik agotza kentzen diardukezu» (Mat. VII, 5).

        9) niardun: «Ba-dakizute nola beti, Asia'n sartu nintzan egunetik, zuen artean niardun, Yaunaren morroiketan apal apalik ekiñez, yuduengandik zetozkidan negarbide ta marroak gora bera» (Bid. Eg. XX, 18).

        10) ziardun: «Larunbat oro, berriz, itzaldiak egin, ta yudu ta elendarrak aolkatzen ziardun» (Bid. Eg. XVIII, 4): «siñesteak arekin egite ontan ziardun, ta egite onek siñestea osotu zion» (Yak, II, 22).

        11) ziarduten: «An guziek gogo batez emakumeekin, ta Yesu'ren Ama Mari ta senideekin otoiketan beti ziarduten» (Bid. Eg. I, 14). «Yuduek, beraz, alkarrekin ziarduten: «Nora ziakek au, ezin idoro dikagu-ta?» (Yon VII, 35).

        12) ez ziarduten: «Alabañan atenaitar guziek eta ango arrotzek ezertan ere ez ziarduten, berri zerbait esan-entzuten baizik» (Bid. Eg. XVII, 21).

        13) niardula: «Ta iñola zarata ta zaparrastarik gabe opariok eskeintzen niardula, yauretxean idoro naute Asia'tik etorritako yudu batzuk» (Bid. Eg. XXIV, 18-19).

        14) ez niardula: «Nola ez duzute igartzen ogiaz ez niardula,  «zurt egon parisai ta sadukaitarren orantzarekiko» esan nizuenean» (Mat. XVI, 11).

        15) ziardula: «Orrela arekin ziardula, ara, aundiki batek arganatu ta agur egin zion» (Mat. XII, 46).

        16) ziardutela: «Ta ara, gizon bi, Mois ta Eli, Arekin erausten ageri izan ziran ospe aunditan, Yerusalen'en Berak izango zun azagaz ziardutela» (Luka, IX, 31). «Egun artan bertan, Yerusalen'dik irurogei estadi bide Emaus deritzan baserrira ayetako bi ziyoazan, yazo ziran guzietaz elkarrekin ziardutela» (Luka, XXIV, 14). «Erausiotan ziardutela,  Yesu'k ayen erdian azalduta esan zien» (Luka, XXIV, 36). «Yauresketan ta barutan ayek ziardutela,  Goteunak esan zien» (Bid. Eg. XIII, 2).

        17) ziardutenean: «Erausiotan ziardutenean, ara, Yesu Bera urbildu ta bidelagun egin zitzayen» (Luka, XXIV, 15).

        18) ba'zeniardute: «Zuek ere siñestez ta zalantzarik gabe ba'zeniardute, pikondoari egiña egingo zenukete» (Mat. XXI, 20).

        19) yarduzute: «ez bego alderdikeririk zuenean; gogo ta iritzi batez yarduzute, ostera» (Paul-Kor. 1a. I, 10): «Orrelaxe ayekin zuek ere, nagusiok, yarduzute, zemak alde bat utzita» (Paul-Epes. VI, 9). «Dana dala, Berri Onari dagokionez yarduzute» (Paul-Plp. I, 27). «Atze diranekin zurki yarduzute, eretia artuz» (Paul-Kol. IV, 5).

 

IAURTI

        1) ziaurtizan: «Arratsaldera ezkero, txerrendunik asko ekarri zizkioten, ta txerrenak itzez ziaurtizan, ta gaxorik zeuden guziak sendatu zitun» (Mat. VIII, 16).

        2) yaurtazute: «Orantza zarra zuen artetik yaurtazute, ore berri izan zaitezten, otil zeraten bezela,  Kisto, gure Paska-bildotsa, il dan ezkero» (Paul-Kor. 1a. V, 7). «Zuek gizatxar ori zuen artetik yaurtazute» (Paul-Kor. 1a. V, 13), irart-okerrez «yaurtazuze» dio.

 

IDATZI

        Itz berri au onartua zeukan gure erriak, ala bearrik. Urte gorriotan zenbaitek egin-alak egin dituzte, damurik, itz au zapuzten; alperrik, ordea.

        Aginduak aditzera ematerakoan, adizki berenkoi bezela, darabil Olabide'k. Onatx:

        1) idatzazu: «Idatzazu; Yaunarentzat il diranak, auek zori ontsuak!» (Yon'i Ag, XIV, 13). «Idatzazu. Bildotsaren ezteyetako aparira deituak, auek zori ontsuak!» (Yon'i Ag. XIX, 9). «Idatzazu; zin ta egitsuak baitira nere itzak» (Yon'i Ag. XXI, 5).

        2) idatziozu: «Epeso'ko elizaren aingeruari idatziozu» (Yon'i Ag. II, 1; II, 8; II, 12; II, 18; III, 1; III, 7; III, 14).

 

IDOKI

        Idoki aditzak eta atera eta kendu'k esan-nai berdintsua dute. Leizarraga'k badakartzi aditz onen adizki berenkoiak. Olabide'k Itun Berria'n bein darabil: Ona emen: «Azaluts ori, zerorren begitik abea len idokazu, ta arrezkero garbi ikusiko duzu, zure senidearen begitik kizkia idokitzeko» (Luka VI, 42). Iakingarria auxe: Olabide'k zeatz abea darabilen unean, Leizarraga'k gapirioa, Duvoisin'ek laza, Leone'k ernaia ta Iraizoz'ek abea darabilte. Olabide'k kizkia darabilan unean, Duvoisin'ek phitsa, Leon'ek fits ta Iraizoz'ek agotza ta agotz-pizarra darabilte: kizkia ta agotza berdintsu dituzu, Olabide'k berak Mat. VII, 3 agotza baitarabil, eladerazko itz bera euskeratzeko.

 

IDORO

        «Arkitu» ta «idoro» bat dituzu esan-naiez: aurrena Gipuzkoan erabili oi da ta bigarrena Bizkaia'n.

        1) ba-didoro: «ta billa dabillanak ba-didoro» (Luka, XI,

        2) ba'didoro: «Ta agian ba'didoro, ziñez dasaizuet: arengatik pozikago dago, galdu ez diran larogei ta emeretziengatik baño» (Mat. XVIII, 13).

        3) didorokezute: «Nere uztarria leporatu ta Nigandik ikasi egizute, b ozbera ta apal naizen ezkero, ta biotz-gentza didorokezute» (Mat. XI, 29).

        4) ez zidoroten: «Apaiz nagusia ta batzanre osoa, berriz, Yesu'ren kaltetan aitor billa zebiltzan, Bera iltzeko; ta ez zidoroten» (Mark, XIV, 55).

        5) ote lidoroken: «Ta unrundik pikondo orritsu bat ikusirik, antara yoan zan, zerbait artan ote lidoroken» (Mark, XI, 13).

        6) lidorokena: «Otsein zori ontsua, bere yaunak etortzean orrela ari izaten lidorokena!» (Mat. XXIV, 46).

 

IGARRI

        Aditz onen adizki berenkoi bat arkitu al izan dizut Olabide'ren Itun Berria'n, agindua adierazteko, ain zuzen. Ona emen:

        1) igarrak: «Igarrak zein dukan ire yotzallea» (Luka, XXII, 64).

 

IGORRI

        Aditz au irabiatu egiten zan XVI ta XVII' garren mendeetan: zuzen eta bidez, beraz, adizki berenkoiok berriztu ditu gure Olabide'k. Ona emen:

        1) dagortzu: «Orain, Yauna, zure itzaren arauz, zure otsein au gentzaz dagortzu» (Luka, II, 29).

        2) dagortzite: «Ta Arengana parisai ta Erodetar batzu dagortzite, izketan labanerazi dezaten» (Mark, XII, 13).

        3) dagorkiote: «Ordun ba-datoz Aren Ama-senideak, eta lekorean gelditurik, Ari deika mezu dagorkiote» (Mark, III, 31)

        4) zegorran bitartean: «Ta bereala ontzian ikasleak sarrerazi zitun, beste aldean dagon Betsaida'ra aurrendu zekizkion, Berak gizataldea zegorran bitartean» (Mark, VI, 44).

        5) zegorren bitartean: «Ta bereala bere ikasleei agindu zien ontziskan sartu ta beste ertzera aurrea ar zezayotela,  Berak gizataldea zegorren bitartean» (Mat. XIV, 22).

        6) igorrazu: «Bazter au soil ta eguna apalean dugu; gizataldea igorrazu, erriskaetara yoanik, yanaria eros dezaten» (Mat. XIV, 15). «Igorrazu emakume ori» (Mat. XV, 23). «Gizatal dea igorrazu, alderriko erri ta auzoetan barna, aterbe ta yanar, billa» (Luka, IX, 12). «Abrahan aita, nitzaz erruki izan, ta Lazar nigana igorrazu, bere erpurua urtan bustita, mingaña oztu dezaidan» (Luka, XVI, 24). «Arren, aita, Lazar ori beñik bein nere aitaren etxera igorrazu, ditudan bost anavei emengoa aitort?Qko» (Luka, XVI, 27). «Orain, ba, norbait Yope'ra igorrazu, Kepa goitizena dun Simon bat deitzeko» (Bid. Eg. X. 5). «Yope'ra norbait igorrazu, Kepa goitizena dun Simon deitzeko» (Bid Eg. XI, 13).

        7) igorrazute: «Ez beza iñork nardatu; ta txeraz igorrazute, nigana datorren» (Paul-Kor. 1a. XVI, 11).

 

IKASI

        1) dakaste: «Gañera, alper izaki, etxerik etxe ibiltzen dakaste, alper bezain berritsu ta non ze berri, bear ez dana erausten» (Paul-Tim. 1 a. V, 13).

        2) bekas: «Andre alargunentzat begirunea ezazu, benetako alargunentzat gero. Alakoren batek semerik ba'du, bekas aurrena bere etxekoak aintzat maite izaten ta arbasoei esker zorra ordaintzen; ori zayo Yainkoari atsegingarri-ta» (Paul-Tim. 1a. V, 4).

        3) ikasazute: «Zoazte, ba, ta ikasazute zer dan arako ura: errukia nai dut, oparirik ez. Ez naiz, ba, zindoak deitzera etorri ogendunak baño» (Mat. IX, 13). «Pikondotik alegi bat ikasazute» (Mark. XIII, 28; Mat. XXIV, 32).

        4) bekasate: «Guretarrek ere, elkorrik ez gelditzeko, bekasate ongi egitez bearraldiak arintzen» (Paul-Tit. III, 14).

        5) bekaste: «Bekaste ongi egiten, egite onez aberasten, emankor ta eskuzabal izaten ta altxor ona gerorako biltzen, benetako bizia iristearren» (Paul-Tim. 1a. VI, 18).

 

IKERRI

        Aditz onen adizki berenkoi bat bitan darabil Olabide'k. Onatx:

        1) ikerrazute: «'Zeron baitan ikorrazute siñestean ote zaudetenentz» (Paul-Kor. 2a. XIII, 5): azkenengo adizkiari nentz orrek «zaudeten ala ez» esan-naia erantsi oi dio. «Ikerrazute Yainkoari zer zayon atsegin, ta ez zaitezte illuntako egite alperretan nasi» (Paul-Epes. V, 10).

 

IKUSI

        1) dakust: «Orra ortzia zabalik dakust, eta Yainkoaren eskui aldean Gizasemea zutik» (Bid. Eg. VI!, 56). «Orotan dakust oso yaureskor zeratela» (Bid. Eg. XVII, 22).

        2) dakust-eta: «beazun garratzez ta gaiztakeri-billurrez zaudela dakust-eta» (Bid. Eg. VIII, 23).

        3) ba-dakust: «Yauna, igarle zerala ba-dakust» (Yon, IV, 19).

        «Loya begi gañean ezarri dit: nik ikuzi ditut, eta badakust» (Yon, IX, 15).

        «Zure egiteak eta zure maitasun, siñesmen, lanbide ta egonarria ezagun ditut, eta lengoak baño areagotsuak dirala ba-dakust» (Yon'i Ag. II, 19). Oargarri duzu «areagotsuak» ere.

        4) ikusi ere ba'dakust: «ikusi ere ba'dakust norkeritan Yainkoa ari ez dala» (Bid. Eg. X, 34). Ona emen Duvoisin'ena: «zin-zinez ikhusten dut, nor nor den ez duela Jainkoak begiratzen.» Olabide'rena beste onetara obeki-edo legoke: «ikusi ere 'ba-dakust ez dala Yainkoa norkeritan ari.»

        5) ba-zekuskat: «Zoaz Siloe'ko urtegira, ta ikuz zaitez. Ara yoan, beraz, ta ikuzi ta, ba-zekuskat» (Yon, IX, 11).

        6) ez dakusat: «Akarkizunik nigan ez dakusat bat ere» (Paul-Kor. 1a. IV, 4).

        7) dakusazu: «Zer dala-ta, zure senidearen begian agotza dakusazu, ta zerorren begian aga ere ez duzu oartzen?» (Mat. VII, 3). «Ertsatuta zauzkan erria dakusazu, ta «nork ikutu nau» diozu?» (Mark, V, 31).

        8) ba al dakusazu: «Emakume au ba al dakusazu?» (Luka, VII, 44).

        9) ba-dakusazu: «Anai ori, ba-dakusazu yuduetan zeinbeste milla ta milla diran siñetsi dutenak» (Bid. Eg. XXI, 20). «Ba-dakusazu: siñesteak arekin egite ontan ziardun» (Yak, II, 22).

        10) dakus: «Utzi nikan nere etxera itzuliko nauk. Eta itzuli orduko, utsik, ekortu ta txukunduta dakus» (Mat. XII, 44) «Sinagogaburuaren etxera ba-datoz ta dana angoen negar ta garraxiz nasia dakus» (Mark, V, 38). «Ta nakusanak, bidali nauna dakus» (Yon, XII, 45).

        11) ba-dakus: «Nola,  ba, orain ba-dakus?» «Orain nola ba-dakus, ba?» obeki legoke (Yon, IX, 19). «Nakusanak, Aita ere ba-dakus» (Yon, XIV, 9).

        12) dakusagu: «Ta ortan dakusagu Beragan gaudela ta gugan Bera» (Yon, 1 a., IV, 13).

        13) ba-dakusagu: «Itsu ba'ziñate, ogenik ez zenukete. Orain, berriz, «Ba-dakusagu», diozute. Or ba, zuen ogena» (Yon, IX, 41).

        14) ba-dakusgu: «Ta ba-dakusgu biurkeri onengatik ezin sartu izan zirala» (Paul-Eb. III, 18). «Apur batez aingeruak baño beeragotutako Yesu Bera ba-dakusgu, ordea, yasan dun eriotzagatik, ospez ta deduz yantzia» (Paul-Eb. II, 9). «Dakusgu» erabilia zun Lardizabal'ek, aren antz-era darabil Olabide'k dalako «ba-dakusgu» ori. Mendiburu'ren antzera, berriz, goragoko «dakusagu»-ta.

        15) ez dakusgu: «Orain, noski, ez dakusgu dana Aren azpiko» (Paul-Eb. II, 8).

        16) dakusazgu: «giza-irriskeriak piztu ditzaken edozelako irakurgayak, bai, ukuzi askoren eskuetan erruz dakusazgu» (III, 20).

        17) dakusazute: «Azalekoa zuek dakusazute» (Paul-Kor. 2a. X, 7).

        18) dakusazute-ta: «elkar adoretu ezazute, ordea, eguna batez ere urbiltzen dakusazute-ta» (Paul-Eb. X, 25).

        19) ez al dakusazute: «Begiak izanda, ez al dakusazute?» (Mark, VIII, 18).

        20) ba-dakusazute: «Ba dakusazute. Ez duzute ezer iristen» (Yon, XII, 19).

        «Ba-dakusazute; gizakia egipenez zindo egiten da» (Yak, II, 24).

        «Yaunak eman zion ondorena ba-dakusazute» (Yak. V, 11).

        21) dakuste: «ta txerrenduna, taldea, barnean euki zuna, eseri, yantzi ta bere senera itzulia dakuste» (Mark, V, 15). «Ta begiak yasorik arria dakuste alde eragiña zala» (Mark, XVI, 4). «Ogei ta bost edo ogei ta amarren bat estadi arraunka aurreratu ziranean, Yesu dakuste ur gañean ibilki ontzira urbiltzen» (Yon, VI, 19).

        22) ba-dakuste: «Itsuek ba-dakuste» (Mat. XI, 5; cf. Luka, VII, 22).

        23) dakusazte: «Aren ikasleetako batzu esku narrasez, edo ez ikuzitakoz, oturuntza artzen dakusazte» (Mark, VII, 2). «Ta erri, leñu, izkuntza ta enda guzietakoek ayen kaskiak dakusazte (Yon'i Ag. XI, 9).

        24) dakusazun: «Zer dala-ta, berriz, zure senidearen begian kizkia dakusazun orrek zerorren begian duzun abea ez duzu nabaitzen?» (Luka, VI, 41).

        25) dakusazuna: «Dakusazuna liburu batean idatzi ta bidaliezu Epeso'n, Esmirna'n, Pergamo'n, Tiateira'n, Sardei'n, Piladelpi'n ta Laodiki'n diran zazpi elizei» (Yon'i Ag. I, 11).

        26) dakusan: «ta isillean dakusan zure Aitak ordainduko dizu» (Mat. VI, 4; cf. Mat. VI, 6). «Yainkoa maite dut» esanda iñork dakusan senidea maite ez ba'du, nola maite dezake ikusi ez dun Yainkoa?» (Yon, 1a. IV, 20),

        27) dakusana: «Serneak bere buruz ezer ezin egin du, Aita editen dakusana baizik» (Yon, V, 19).

        28) dakusanik: «Zer dala-ta, orain dakusanik, ordea, ez dakigu, ezta begiak nork argitu dizkionik ere» (Yon, IX, 21).

        29) dakusazan: «Biotzak dakusazan Yainkoak» (Bid. Eg. XV, 8).

        30) dakusguna: «Bekizue irazpidetzat Yesu Kisto'rengan dakusguna» (Paul-Plp. II, 5).

        31) ez dakusgunaren: «Ez dakusqunaren zai egoteko, bai, egonarriz itxoin bear» (Paul-Err. VIII, 25).

        32) dakusagun: «Goazen Betlen'arño, ta Yaunak yakinerazi digun gertari au dakusagun» (Luka, II, 15), ots, ikus dezagun.

        33) zekuskagun: Zekuskagun yaregiteko Eli ote zetorkiokan» (Mat. XXVII, 49).

        34) dakusaguna: «dakiguna diogu, ta dakusaguna aitortzen dugu» (Yon, III, 11).

        35) dakusazutena: «zuek dakusazutena, igarle ta zintzo askok ikusi naita, ez zuten ikusi» (Mat. XIII, 17). «Zuel dakusazutena dakusten begiak, begi zori ontsuak!» (Luka, X, 23) «zuek dakusazutena igarle ta bakaldun askok ikusi nai ta ez zuten ikusi» (Luka, X, 24).

        36) dakusazuten: «Beraz, ogenak askesteko eskubidea Gizasemeak lurgañean daukala dakusazuten» (Luka, V, 24), ots, ikus dezazuten.

        37) dakusazuten: «Ta Aren siñespidetzat, dakusazuten ta dazaguzuten gizon au Aren Izenak sendotu du» (Bid. Eg. III, 16).

        38) dakusten: «Iñork ez du krisellua piztu ondoan lakaripean estaltzen, edo oepean ipintzen; argimutil gañean, ordea, yartzen du, etxean sartzen diranek argia dakusten» (Luka, VIII, 16), ikus dezaten, alegia.

        39) dakusten: «Zuek dakusazutena dakusten begiak, begi zori ontsuak.» (Luka, X, 23).

        40) dakustena: «besteei, ostera, atzekoei, dana alegitan adirazten zaye,

                        dakustena ikustez ulertzeke,

                        ta dantzutena entzutez aditzeke,

                        atzera iñoiz egin ta ogen-asketsik iritsi ez dezaten» (Mark, IV, 12).

        41) dakustenak: «Bereizteko etorri naiz Ni gizarte ontara, ez dakustenek ikus dezaten, ta dakustenak itsutu ditezan» (Yon, IX, 39).

        42) ez dakustenek: «ez dakustenek ikusi dezaten» (Yon, IX, 39).

        43) dakustentzat: «Krisellua ixio ondoren iñork ez du izkutuan edo lakaripean ipintzen, argimutil gañean baño, sartzen diranek argia dakustentzat» (Luka, XI, 33).

        44) ez dakusten: «dakustena, ez dakusten» (Luka, VIII. 10), ikus ez dezaten, ain zuzen.

        45) dakusazten: «Orrela zuen argia gizaurrean diztiz bego, zuen egite onak dakusazten» (Mat. V, 16), ots, ikus ditzaten. 46) ba-dakusadala: «Ogenlari ote dan ez dakit; au bakarrik dakit; itsu izanda, orain ba-dakusadala» (Yon, IX, 25). 47) ez dakusazularik: «Edota zure senideari nola dasayokezu «senide, itxoin; kizkia begitik idokiko dizut; abea zerorren begian ez dakusazularik?» (Luka, VI, 42).

        48) dakusalako: «Egunez dabillana, ez da aurikatzen, lur ontako argia dakusalako» (Yon, XI, 9).

        49) dakustela: «dakustela, ez dakusten» (Luka, VIII, 10).

        50) dakustelarik: «dakustelarik, ikus ez dezaten» (Mat. XIII, 13).

        51) dakustelako: «Zori ontsuak, ordea, zuen begiok, dakustelako» (Mat. XIII, 16).

        52) ba'zakusaz: «Alabañan, argitua zeran ori orrelako norbaitek yainkoaizundegian bazkaltzen ba'zakusaz, ez ote zayo ustea, makala izaki, sendotuko, yainkoaizunei eskeñitakoak yateko?» (Paul-Kor. 1a. VIII, 10): ba'zakusaz = ikusten ba'zaitu.

        53) ba'dakus: «Iñork bere senidea eriotzarako ez dan ogen egiten ba'dakus, otoi begi» (Yon, 1a. V, 16).

        54) ba'zakusazte: «Au nere lotsa, zuena ez esateko, makedoniarrek zuenera nerekin elduta arazo ontan gertugabeak ba'zakusazte» (Paul-Kor. 2a. IX, 4).

        55) ez dakusket: «ez noiz alargun, ta negarrik ez dakusket» (Yon'i Ag. XVIII, 7).

        56) dakuskegu: «Ta sakon astertzen ba'dugu, noski, Kepa'ren aztarna ugari dakuskegu» (Mark: aurreko oartxoan).

        57) dakuskezute: «Gizasemea aurki dakuskezute Yainko altsuaren eskui aldean eserita ortzi-odeyetan etortzen» (Mat. XXVI, 64).

        58) dakuskete: «Okerruneak arteztuko ta malkarrak ordotuko dira, ta gizaki guziek Yainkoaren osabidea dakuskete» (Luka, III, 6): «ta Aren aurpegia dakuskete» (Yon'i Ag. XXIII, 4).

        59) dakuskete-ta: «Biotz-garbien zori ona, Yainkoa dakuskete-ta» (Mat. V, 8).

        60) nekusan: «Miesa aundi bat zirudin zerbait nekusan ortzitik bera, lau mokotatik eutsita, yeixten ta nigana eltzen» (Bid. Eg. XI, 5).

        61) ba-nekusan: «Satan ba-nekusan, tximista bezela, ortzitik yeixten» (Luka, X, 18).

        62) zekusan: «ta ark so egin zun, ta sendatu zala, dana garbi zekusan» (Mark, VIll, 25).

        63) ote zekusan: «ta aren begietara tu egin ezkero, bere eskuak ezarki, galde egin zion ezer ote zekusan» (Mark, VIII, 23).

        64) ez zekusan: «Saul yaiki zan; baña begiak iriki arren, ezer ez zekusan» (Bid. Eg. IX, 8).

        65) zekusten: «Egundu zanean, ez zuten lurralde ura ezagun. Ala ere kolko bat zekusten bere ondartzarekin, ta artan ontz'a, al ba'liz, ondartzeko asmoa artu zuten» (Bid. Eg. XXVII, 39).

        66) ez zekusten: «Onek bere aurpegigañean estalki bat zezarren, iraizekoaren azkena ez zekusten» (Paul-Kor. 2a. III, 13). Ikus ez zezaten, alegra.

        67) zekustenaz: «guziak baitzeuden zekustenaz izututa» (Mark, VI, 49).

        68) zekustenean: «Eta txerren satsuek, Bera zekustenean, auspeztuta oyu zegioten» (Mark, III, 1 1).

        69) zekusala: «Idazki au Erroma'ko baitegian Paul'ek idatzi zun, bere bizi-amaya aurki zekusala» (Paul-Tim. 2a. aurreko oartxoan).

        70) zekusalakoan: «Ez zekin, ordea, egia zanik aingeruak zegina, ta irudipen bat zekusalakoan zegnn» (Bid. Eg. XII, 9).

        71) zekustela: «Ori parisaitarrek zekustela, bere ikasleei zerasayeten» (Mat. IX, 11).

        72) zekustelakoan: «Bañan ayek, larri ta izututa, iratxoren bat zekustelakoan zeuden» (Luka, XXIV, 37).

        73) ez zekustela: «Yesu'ri aurkezteko, barnera sartu nai zuten. Ta gizataldearren sarbiderik ez zekustela, sapai gañera igo ta tellartetik zerraldoan eraitxi zuten erdira Yesu'ren aurrera» (Luka, VI, 19).

        74) zekusaztela: «Ta odeyetan igo ziran ortzira, etsayek zekusaztela» (Yon'i Ag. XI, 12).

        75) zekusaztelako: «ta gizatalde aundia zerrayon, erietan zegitzin alatzak zekusaztelako» (Yon, VI, 2).

        76) ba'lekus: «Iñork, berriz, bizi leguna erarnanik, senidea ubarrazkian egoten ba'lekus ta bere biotza itxi ba'lio, nola arengan dirauke Yainkoaren maitasunak?» (Yon, 1a. III, 17).

        77) ba'zenekusate: «Orratiño ere, Gizasemea len zegon ara igotzen ba'zenekusate» (Yon, VI, 62).

        78) zekuskelakoan: «Yesu ikustez Erode oso poztu zan. Artzaz entzunagatik, Bera ikusi gogo baitzun aspaldi ezkero, ta alatzen bat Ura egiten zekuskelakoan baitzegon» (Luka, XXIII, 8).

        79) baitzekusan: «Ta bestengandik ezer artu nai ez zun Paul'ek, ayen ukar ta sorozkiak, bai, artzen zitun pozik, zein azkutik zetozkion baitzekusan» (Paul-Plp. aurreko oarrean).

        80) baitzekusten: «baña gizon sendatu ura ayekin baitzekusten, yardetsienik ez zuten bat ere» (Bid. Eg. IV, 14). 81) nakusanak: «Ta nakusanak, bidali nauna dakus» (Yon, XII, 45). «Nakusanak, Aita ere ba-dakus» (Yon, XIV, 9).

        82) ba-nakusazute: «Apur bat ezkero ez nau gizadi okerrak ikusiko; zuek, ordea, ba-nakusazute, Ni bizi naiz, ta zuek ere biziko zerate-ta» (Yon, XIV, 19).

        83) ez nakusazutelako: «zuzenaz ere, Aitarengana noalata, aurrerontzean ez nakusazutelako» (Yon, XVI, 10).

        84) nakusteke: «Ez beldur izan; zoazte, ta nere anayei esayezute Galilai'ra yoateko; an nakusteke» (Mat. XXVIII, 10).

        85) zakusazten: «Gomazute, zuen egite onak gizaurrean ez egiteko, ayek zakusazten; bestela, zuen Aitagoikoarenean ez duzute saririk izango» (Mat. VI, 1).

        86) zakusazkei: «baña berriro zakusazket, eta zuen biotza poztuko da, ta zuen poza ez dizue iñork ere kenduko» (Yon XVI, 22).

        87) ikus: «Ogen egin dut, odol zintzoa salduz». Bañan ayek esan zioten: «Guri zer? Euk ikus» (Mat. XXVII, 4). 88) ikusak: «Ator ta ikusak» (Yon, I, 46).

        89) ikusazu: «zatoz ta ikusazu» (Yon, XI, 34).

        90) bekus: «Azpikoa nik, etxegille zurrari dagokionez, yarri dut Yainkoak niri emandako al izatez; etxea, berriz, bestek daraika. Bekus bakoitzak nola daraikan» (Paul-Kor. 1a, lll, 10).

        91) zerok ikus: «Zindo onen odolarekiko ogenik gabe naiz; zerok ikus» (Mat. XXVII, 24).

        92) ikusazute: «Zatozte ta ikusazute Yauna zetzan tokia» (Mat. XXVIII, 6). «Zoazte ta ikusazute» (Mark, VI, 37). (k Zerona berriz, ikusazute:) (Mark, XIII, 9). «Zatozte», dasaye, «ta ikusazute» (Yon, I, 39). «Zatozte, ikusazute egin dudan guzia esan dudan gizon bat» (Yon, IV, 29).

        93) nekusan: «Ta itxaz-legorren gañean zutik egoten nekusan aingeruak, ortziruntz bere eskua yaso zun» (Yon'i Ag. X. 5). «Nekusan bidutzia leoi nabarra bezela zan» (Yon'i Ag. XIII, 2).

        94) zekusan: «Zekusan agerkariaz Mois arritu zan» (Bid. Eg. VII, 31).

 

IN

        Leizarraga, Mikoleta, Mendiburu ta Uriarte'ren antzera, Olabide'k ere erabili zitun aditz-gun orren adizki berenkoiak, indazu, iguzu ta abar. Ona emen bildu al izan ditudan zenbaitzu:

        1) idak: «zor didakana idak» (Mat. XVIII, 28).

        2) idazu: «Yauna, idazu lenik nere aita eorztera yoateko baimena» (Mat. VIII, 21). «Yon Ukuzlearen burua azpil gañean oraintxe idazu» (Mat. XIV, 8). «Samari'ko emakume bat urzun dator, ta Yesu'k diotsa; «ur idazu», ikasleak yateko-billa irira yoanak baitziran» (Yon, IV, 7). «Yainkoaren oparia ba'zenezagu, ta «ur idazu» dasaizuna nor dan ba'zeneki, ur bizia zerorrek zeneskayoke, ta ba-lemaizuke» (Yon, IV, 10). «Yauna, idazu ur ori, egarri ez izateko, ta ur eske onara ez etortzeko» (Yon, IV, 15). «Orixe'k» ere idazu darabil (Ikus Urte guziko Meza Bezperak 650'garren orrialdean).

        3) indazu ere badarabil, Uriarte, Mikoleta ta Mendiburu'ren eduz. «Aita, indazu ondaretik dagokidan lagiña» (Luka, XV, 12).

        4) izkidak: «adiskide, iru ogi izkidak» (Luka, XI, 5).

        5) idazute: «Bidalien esku-ezartzez Goteuna ematen zala Simon'ek ikusita, zillarra eskeñi zien, esanaz: «Niri ere al izate au idazute, eskuak nik edonori ezarrita, alakoak Goteuna ar dezan» (Bid. Eg. VIII, 19).

        6) iguk: «Igarri iguk, Kisto, nork yo aukan» (Mat. XXVI, 68).

        7) iguzu: «Bear dugun ogia gaur iguzu» (Mat. VI, 11). «Alorreko iraka-alegia azaldu iguzu» (Mat. XIII, 36). «Azaldu iguzu alegi au» (Mat. XV, 15). «Iguzu zure aintzaroan, bata zure eskui aldean, bestea ezkerrekoan esertzea» (Mark, X, 37) «eguneko gure ogia egun oro iguzu» (Luka, XI, 3). «Etxeko yaunak yaiki ta atea itxi ondoren, ataurretik zuek ate-yoka asiko zerate, esanaz: Yauna, Yauna iriki iguzu» (Luka, XIII, 25). «Siñeskuntza gertu iguzu» (Luka, XVII, 5). «Ken ori, ken; ta Baraba askatu iguzu» (Luka, XXIII, 18). «Yauna, ogi ori beti iguzu» (Yon, VI, 34).

        8) iguzute: «zuen oliotik iguzute» (Mat. XXV, 8).

 

ION

        Aditz onen adizki berenkoiak askotan darabilzki Olabide'k Itun Berria'n, eundak bildu al izan ditut, ain zuzen. Ona emen, adizkiok bana:

        1) diot 20 bider darabil: «Nik diodana, Aitak esan didanez diot, ba» (Yon, XII, 50). «Egia diot Kisto'ren aurrean» (Paul-Err. IX, 1). «Baña diot» (Paul-Err. X, 18). «Berriz ere diot» (Paul-Err. X, 19). «Onezkero diot» (Paul-Err. XI, 1; XI, 11). «Zuen alketarako diot» (Paul-Kor. 1a. VI, 5). «Adeibidez, ordea, au diot, ez aginduz» (Paul-Kor. 1a. VII, 6). «Gizabidez au ote diot, ala legeak berbera ez ote dio?» (Paul-Kor. 1a. IX, 8). «Zer diot, ba?» (Paul-Kor. 1a. X, 19): «zuen alketarako diot» (Paul-Kor. 1a. XV, 34). «Nere biziagatik, beraz, Yainkoa aitortzat deituz, diot, Korinto'ra oraindik itzuli ez ba'naiz, atsekaberik zuei ez emateko izan dala» (Paul-Kor. 2a. I, 23). «Lena berriz diot» (Paul-Kor. 2a. XI, 16). «Lotsaz diot» (Paul-Kor. 2a. XI, 21). «Orrezkero diot» (Paul-Gal. III, 17). «Orrezkero diot: oñordekoa aurtxo daño, guzien yabe izanarren, ezertan ez da yopuari buruz bestelakoa» (Paul-Cal. IV, 1; V, 16) «Au, berriz, diot, ele xuriz iñork lilluratu ez zaitzazan» (Paul-Kol. II, 4). «Aundi da misteri au; Kisto ta Elizaren artekoaz diot gero» (Paul-Epes. V, 32). «Egia diot, gezurrik ez» (Paul-Tim. 1 a. II, 7).

        2) ez diot: «Ez diot au, xedeba zuei eskatzeko, zuen onerako baizik» (Paul-Kor. 1a. VII, 35). «Auek idaztean, berriz, Yainkoaren aurrean yarrita, gezurrik ez diot» (Paul-Gal. I, 20). «Au ez diot iñolako bearraldik eraginda» (Paul-Plp. IV, 11). «Ba-da, berriz, criotzara daraman ogena; alakoaren alde iñork eskatzeko ez diot» (Yon, 1 a. V, 16).

        3) diok: «Abrahan il ukan, baita igarleak ere; ta ik diok: iñork nere itzari eusten ba dio, ez du eriotzarik bein ere txastatuko» (Yon, VIII, 52). «Begiak argitu dizkikan orretzaz zer diok erorrek?» (Yon, IX, 17).

        4) diozu: «Yuduen bakalduna Zu al zaitut?» Yesu'k dasayo: Zerorrek diozu» (Mat. XXVII, 11 cf. Mark, XV, 2; Luka, XXIII, 3). «Ertsatuta zauzkan erria dakusazu, ta «nork ikutu nau» diozu?» (Mark, V, 31). «Yauna, guretzat, ala guzientzat alegi au diozu?» (Luka, XII, 41). «Zerorretzaz zer diozu?» (Yon, I, 22). «Zer diozu, ba, Zuk?» (Yon, VIII, 5). «Zertako diozu, ba; yarei izango zerate?» (Yon, VIII, 33). «Nola, ba, diozu: «Lurretik gora bearra da Gizasemea?» (Yon, XII, 34). «Nola diozu: Aita erakuskiguzu?» (Yon, XIV, 9). «Izorkeririk egin bear ez dala diozu, ta izorkeri dagizu.» (Paul-Err. II, 22).

        «Zere buruz ori diozu, ala Nitzaz zuri bestek esanda?» (Yon, XVIII, 34). «Zuk diozu: Aberatsa naiz, yoritsua, ezeren bearrik gabe» (Yon'i Ag. III, 17).

        5) ez diozu: «Orra, orain garbi mintzo zera ta alegirik ez diozu» (Yon, XVI, 29).

        6) ziok: «Zer ziok orrek?» (Mark, II, 7). «Nola, ba, ziok: «Zerutik yetxi naiz? (Yon, VI, 42). «Adi zak, norengatik ziok?» (Yon, XIII, 24).

        7) ziok-eta: «Ni noan tokira zuek ezin etorri», ziok-eta» (Yon, VIII, 22).

        8) ez ote ziok: «Ez ote ziok Idaztiak Dabid'en azitik eta Dabid zegokan Betlen iritik Kistoa zetorrekala?» (Yon, VII, 42).

        9) dio 58 bider darabil: ona emen adibide bat: «Irakasleak dio: nere garaya urbil dago; nere Paska zurean egingo dut nere ikasleekin» (Mat. XXVI, 18).

        10) al dio: «Idien ardura al du Yainkoak, ala gutzaz batez ere ori al dio?» (Paul-Kor. 1a. IX, 10).

        11) ez dio: «Nabari da, ba, gure Yauna, Yuda errotik erne dala; Mois'ek, berriz, apaizkundeaz egitean, ezer ere ez dio leñu orretzaz» (Paul-Eb. VII, 14). «Yainkoaren Atsez min tzo dala, «Yesu'ri birao» iñork ere ez dio» (Paul-Kor. 1a. XII, 3).

        12) ez ote dio: «Gizabidez au ote diot, ala legeak berbera ez ote dio?» (Paul-Kor. 1a. IX, 8).

        13) ez ote ziokagu: «Ez ote ziokagu bidez, samariarra aizala ta txerren dukala?» (Yon, VIII, 48).

        14) diogu: «Egia diogu, ala ere, emen bildutako idazti bakoitzaren idazlea, Matai edo Paul edo beste izeneko norbait dala diogunean» (1, 17): «dakiguna diogu» (Yon, III, 11).

«Aren erkide gerala ba'diogu ta illuntan ba'gabiltz, gezur diogu ta egiari berea ez damayogu» (Yon, 1a. I, 6).

        15) diogu-ta: «Siñestea Abrahan'i zindokuntzarako egotzi zitzayon diogu-ta» (Paul-Err. IV, 9).

        16) diozute: «Zuek, ordea, diozute» (Mat. XV, 5; Mark, VII, 1 1). «Arratsa etorrita, diozute: arrasgorri, biar ozkarbi» (Mat. XVI, 2). «Zuek, berriz, nor naizala diozute?» (Mat. XVI, 15. Mark, VIII, 29. Luka, IX, 20). «Yauretxeagatik egindako ziña ezer ez da», diozute ba» (Mat. XXIII, 16). «Gizasemea yan ta edaten etorri da; ta zuek diozute: «Ori duk yatun ta ardozalea, zergari ta gizatxarren adiskidea» (Luka, VII, 34). «Ekeratik odei bat sortzen ikusita, bereala diozute: «Euriyasa zetork», ta alaxe da. Egoaizea baldin ba'dabil, «bero egingo dik» diozute, ta alaxe da» (Luka, XII, 54-55). «Zerok diozute, Neu naiz» (Luka, XXII, 70). «Gure arbasoek mendi ontan yaureskuntza egin zuten; ta zuek diozute yaureskuntza Yerusalen'en egin bear dala» (Yon. IV. 20). «Orain, berriz «Ba-dakusagu», diozute». (Yon, XIII, 13). «Ara, zuek, bear ba'da, diozute: «gaur edo biar alako irira yoango gera urte bat an egongo gera garazketan, ta irabazi egingo dugu» (Yak., IV, 13).

        17) ez al diozute: «Ez al diozute zuek: lau illabete barru, itaitea?» (Yon, IV, 35).

        18) diote: «Alabaña, yan-edan gabe Yon etorri da, ta diote: txerren dik. Yan-edaten etorri da Gizasemea, ta diote Ori duk yatun ta ardozalea, zergari ta gizatxarren adiskidea» (Mat. XI, 18-19). «Gizasemea nor dala diote gizonek?» (Mat. XVI, 13; Mark, VIII, 27; Luka, IX, 18). «Gurutzera ori», diote guziek» (Mat. XXVII, 22). «Sadukaitarrek berpizterik ez dagola diote, ba, ezta aingerurik ez atsik ere» (Bid. Eg. XXIII, 8j. «Ta Gogoak eta Emazteak diote: «Zatoz» (Yon'i Ag. XXII, 17).

        19) diozunaz: «Al ba'duzu, diozunaz, «dana sinestunarentzat egikizun» (Mark, IX, 23), ots, eginkizun edo egingarri.

        20) diozunez: «Ona Yaunaren mirabea; egin bedi nigan diozunez» (Luka, 1, 38).

        21) dionez: «Yaunaren legeak dionez» (Luka, II, 24). «Nere siñestunaren sabel-etik, Idatziak dionez, ur bizia ibaika darioke» (Yon, VII, 38). «Berak dionez» (Bid. Eg. aurreko oarrean, 6). «Ez da, orraitiño, Goigoikoa eskuz egindako aterpetan bizi, igarleak dionez» (Bid. Eg. VII, 48). «Ta Isai'k berak dionez

        Gudasaldoen Yaunak azirik ez ba'ligu,

                Sodoma bezelako ta Gomorra idekoisu biurtuko giñake» (Paul-Err. IX, 29).

«legeak dionez» (Paul-Kor. 1a. XIV, 34). «Yainko biziaren etxe baikera gu, Yainkoak dionez» (Paul-Kor. 2a. VI, 16). «Goteunak dionez» (Paul-Eb. III, 7').

        22) dionean: «Aundiagoa da, berriz, Aren adeya, dionean:

        Yainkoa arroei gogor,

                apalei, berriz, adeibera zaye» (Yak, IV, 6).

        23) diogunean: «Egia diogu, ala ere, emen bildutako idazti bakoitzaren idazlea, Matai edo Paul edo beste izeneko norbait dala diogunean» (I, 19).

        24) diodan: «Diodan ogen-kexka, arena da, ez zurea» (Paul-Kor. 1a. X, 29).

        25) diodana: «Zertako zatozkidate Yauna, Yauna deyez ta diodana ez dagizute» (Luka, VI, 46). «Erakutsiko dizuet noren antzekoadan, Nigana etorrita, diodana entzun ta egiten duna» (Luka, VI, 47). «Diodana entzunda egin ez duna, berriz, lur gañean bere etxea eustazpirik gabe eraiki zun gizon baten antzekoa da» (Luka, VI, 49): «diodana diodala» (Yon, VIII, 28). «Nik diodana, Aitak esan didanez diot, ba» (Yon, XII, 50). «Bakaldunaren aurrean zabal zabal mintzo naiz; ta diodana berak ba-daki» (Bid. Eg. XXVI, 26). «diodana zerok begira» (Paul-Kor. 1a. X, 15). «Orizute, senideok, diodana» (Paul-Kor. 1a. XV, 50). «Zure menaz uste betean ori idatzi dizut, diodana baño geyago ere egingo duzulakoan» (Paul-Pil. I, 21). «Diodana uler ezazu» (Paul-Tim. 2a. II, 7).

        26) dionan: «Gizona, zer dionan ere ez zekikat» (Luka, XXII, 60).

        27) diozuna: «Zerorrek diozuna; bakaldun naiz» (Yon, XVIII, 37).

        28) diozunik: «Bestela, atsegin-agurrak izkera arrotzez zuk egindakoan, nola zure esanei «ala biz» darantzuyeke erriko entzuleak, diozunik ulertzeke?» (Paul-Kor. 1a. XIV, 16).

        29) dionan: «Ez zekiñat zer dionan ere» (Mat. XXVI, 70): itanoka diardu, alegia.

        30) dionanik: «Dionanik ere ez zekiñat» (Mark, XIV, 68), itanoka, alegia.

        31) zer dion: «Ara zer dion Lena ta Azkena danak, illa izanda bizi danak» (Yon'i Ag. II, 8). «Ara zer dion ao biko ezpata zorrotza daukanak» (Yon'i Ag. III, 12). «Ara zer dion sugarra bezelako begiak, eta tupikia bezelako oñak ditun Yainkoaren Semeak» (Yon'i Ag. II, 18). «Ara zer dion Guren eta Egizaleak. Dabid'en giltza daukanak, Ark irikia itxia,-edo itxia iriki dezakenik ez dagola» (Yon'i Ag. III, 7). «Ara zer dion Yatorrak. Aitorlari egitsu ta kirmenak, Yainkoak egindakoan Sorburuak» (Yon'i Ag. III, 14). «Orra zer dion zazpi izarrak bere eskuyean dauzkan ta urrezko zazpi argimutillen erdian dabillanak» (Yon'i Ag. II, 1).

        32) nork dion: «Baitakigu nork dion: Nere gain apena; nere gain ordaña» (Paul-Eb. X, 30).

        33) dion: «Yesu illartetik piztu bearra zala dion Idatzia oraindik ez zekiten, ba» (Yon, XX, 9). «Ba-dakigu, berriz, legeak dion guzia, legepean daudenentzat diola» (Paul-Err. III, 19).

        34) diona: «Dana Aren azpian datzala esanarren, nabari da andik kendu bear dala dana azpiratu diona» (Paul-Kor. 1a. XV, 27). «Orko mendi orri «ken ortik, eta itxasora yauzi adi» esanda, biotzean kordokatu gabe, diona gertatuko dala iñork sinesten ba'du, gertatuko zayo» (Mark, XI, 23). «Ez al dakizute Eli'ren idaztiak diona?» (Paul-Err. XI, 2). «Ori da, ba, Ose'ren idaztian diona» (Paul-Err. IX, 25): «legepean egon naita, legeak diona ez al dantzuzute?» (Paul-Gal. IV, 21). «Orrela bete zan Idaztiak diona» (Yak. II, 23). «Ezin siñetsi zuten, berriz, siñetsi beste nonbait Isai'k dionagatik» (Yon, XII, 39).

        35) dionak: «Ezkontzarik ez kutsutu dionak Berak, iñor ez il baitio ere» (Yak. II, 1 1). «Arengan dagola dionak, Ura ibilli zan bezela, berak ere ibilli bear du» (Yon, 1a. II, 6).

        36) dioguna: «Ta idazki ontan dioguna norbaitek betetzen ez ba'du, alakoa galgatu ezazute» (Paul-Tes. III, 14). «Goteunak ere dioguna aitortzen du» (Paul-Eb. X, 15).

        37) diogunaren: «Ta diogunaren aitortzalle gatoz gu» (Bid. Eg. V, 32).

        38) diozutena: «goresten nauna, berriz, nere Aita da, zuen Yainkoa dala zuek diozutena Bera» (Yon, VIII, 54): «nola ulertuko dizuete diozutena?» (Paul-Kor. 1a. XIV, 9).

        39) diozuten: «Ezagun ere ez dazagut diozuten gizon ori» (Mark, XIV, 71). «Au al da itsu yayo zala diozuten zuen semea?» (Yon, IX, 19).

        40) diozuten ezkero: «Beraz, Satan ere bere baitan alderdika ari ba'da, nola legoke zutik aren yaurreria, Beelzebul'en eragitez txerrenak iraizten ditudala diozuten ezkero?» (Luka, XI, 18).

        41) dioten: «Berpizterik ez dala dioten sadukaitarretako batzuk ere, Arengana alderatuz, itandu zioten» (Luka, XX, 27; Mark, XII, 18).

        42) diotena ere: «Aberats zerala ere, zure lor ta landertasuna ezagun ditut, baita, Satan'en sinagoga besterik ez diran, ta, yudu izateke, yudu dirala darasatenek zutzaz gaizki diotena ere» (Yon'i Ag. II, 9).

        43) diodala: «diodana diodala» (Yon, VIII, 28).

        44) ez diodala: «Yesu Kisto gure Yaunaren Yainko ta Aitak, betiko onesgarria danak, gezurrik ez diodala ba-daki» (Paul-Kor. 2a. XI, 31).

        45) diogula: «Ez ote dugu, ostera, gaizki egin bear, batzuk, gu bezturik, diogula darasatenez, ongia erne dedin?» (Paul-Err. III, 8).

        46) diola: «Ta berak ba-daki egia diola, zuek ere siñetsi dezazuten» (Yon, XIX, 35). «Ba-dakigu, berriz, legeak dion guzia, legepean daudenentzat diola, ao guzia isili ta gizadi osoa Yainkoaren aitzinean ogenduntzat ager dedin» (Paul-Err. III, 19). «Ona emen Ni, Yainkoa, zure gogoa egiteko gerturik, diola, lengo yaurespidea darauz, bigarrena yartzeko» (Paul-Eb. X, 9). «Uste al duzute Idaztiak alperrik diola: «tukuz dago gugan yarri dun Gogoa irrikan?» (Yak. IV, 5).

        47) ba'dio: «Baña morroi ark bere biotzean ba'dio «nere nagusiak luzatzen dik», eta morroi-neskameak astintzen, ta yan-edan-mozkortzen ari ba'da, berak uste ez dun egunean ta ez dakin garayean bere nagusiak etorrita zatituko da» (Luka, XII, 45).

        48) ba'diogu: «Ayek, berriz, elkarrean ziardukiten, esanaz: «Zerutik ba'diogu, Berak dasaiguke; zergatik, ba, ez zenioten siñetsi? Gizagandik ba'diogu, berriz, erriak arrikatuko gaitu» (Luka, XX, 5-6). «Aren erkide gerala ba'diogu ta illuntan ba'gabiltz, gezur diogu tr, egiari berea ez damayogu» (Yon, 1a. I, 6). «Ogenik ez dugula ba'diogu, oker gaude ta egia gugan ez dago» (Yon, 1a. I. 8). «Ogenik ez dugula ba'diogu, gezurtitzat Bera darakusgu» (Yon, 1a. I, 10).

        49) baitio: «Dabid'ek berak eresi-idaztian baitio» (Luka, XX, 42). «Berak baitio» (Paul-Kor. 2a. VI, 2). «Idaztiak baitio: «Eultzran ari dan idiari zurdabalik ez ezarri» (Paulla. V, 18). «Iñork ez il baitio ere» (Yak. II, 11).

        49 bis) zer dioket: «Orain larri dut gogoa, ta zer dioket?» (Yon, XII, 27).

        50) dioke: «Baña norbaitek dioke: nola berpiztuko dira illak?» (Paul-Kor. 1a. XV, 35).

        51) zer diokegu: «zer diokegu, berriz?» (Paul-Err. 1III, 5). «Zer diokegu, beraz, gure ata aragiz dan Abrahan'ek iritsia?» (Paul-Err. IV, I). «Onezkero, beraz, zer diokegu?» (Paul-Err. VIII, 31). «Zer diokegu, beraz?» (Paul-Err. IX, 14 Err. IX, 30).

        52) diokedanak: «Illarraindu bearkotan diokedanak Yaunaren arnasez esana ez dirudike, txoro baten aoz baizik» (Paul-Kor. 2a. XI, 17).

        53) ote diokezuten: «Atzita eramango zaituztenean, berriz, ez larri izan zer ote diokezuten» (Mark, XIII, 1 1).

        54) nion: «Orretzaz nik nion» (Yon, I, 30).

        55) zion 22 bider darabilela iabetu naiz: onatx batxo: «Berak, ordea, «Berberaxe nauk», zion» (Yon, IX, 9).

        56) zer zion: «Zer zion ere ez zekin, ordea» (Mark, IX, 6).

        57) zer zion ere: «zer zion ere ez baitzekin» (Luka, IX, 33).

        58) zion ere: «Ta zion ere: «Gizagandik sortzen danak, orrek bai, gizona loitzen du» (Mark, VII, 20).

        59) zion-eta: «Yainkoa bere alde uste zun: Yainkoak yaregin beza orain, maite ba'du, Yainkoaren Seme naiz, zion-eta» ((Mat. XXVII, 43).

        60) zer ziokan: «Ez zekikagu zer ziokan» (Yon, XVI, 18).

        61) zioten 32 bider dakar. Onatx erakusburu bat bakarra: «Ez ordea, yayegunean» zioten, zalapartarik errian sor ez dedin» (Mat. XXVI, 5).

        62) nionez: «Gizonak, obe genuke onenbeste neke ta kaltera gabe Kerete'n, nik nionez, egon ba'giña» (Bid. Eg. XXVII, 21).

        63) zionez: «Yaunaren bidea atondu ezazute, basoan oyuz dagonaren otsa naiz ni, Isai igarleak zionez» (Yon, I, 23).

        64) ziotenez: «Ta guretar batzuk, illobira yoanda, emakumeek ziotenez, dana idoro dute» (Luka, XXIV, 24).

        65) niona: «Au da niona, zuekin nengola, esaten nizuenean; Mois'en legean, igarleen idaztietan eta eresietan Nitzaz idatzitako guziak bete bearrak dira» (Luka, XXIV, 44). «Au da nik niona; nere ondoren datorrena aurrena yarri zait, ni baño len zalako» (Yon, 1, 15).

        66) ziokan: «Ziokan «apur bat» ori zer ote duk?» (Yon, XVI, 18).

        67) ziona: «Ziona onartu zutenak ukuzi ziran» (Bid. Eg. II, 41). «Yuduek, alako yoera ikusita, bekaitzez bete ziran, ta Paul'ek ziona biraoka ukatzen zioten» (Bid. Eg. XIII, 45). «Osasun au zan zuei egindako adeyaz yardun duten igarleek gogoan erabilli ta azterri zutena, ikertzearren noizko ta zein garaitako ote zanik Kisto'ren atsak beren baitan ziona, Kisto'ren neketaz ta neke ontako ospeaz aurrenetik aitor zegienean» (Kepa, 1a. I, 11).

        68) zionari: «Paul'ek zionari baño, ordea, endaizlari ta ontziburuari euntariak geyago siñesten zien» (Bid. Eg. XXVII. 11).

        69) zionean: «Ta ayengan betetzen da Isa;'k iragarritakoa, zionean

        «Belarriz entzunda ez duzute ulertuko,

                ta begiz begirata ez duzute ikusiko.» (Mat. XIII, 14).

        70) ziola: «ta lo-atsedenaz ziola ayek uste zuten» (Yon, XI. 11). «Ori Paul'ek bere alde ziola, Pest'ek ozengi diotsa.» (Bid. Eg. XXVI, 24). «Elkar artzen ez zirala-ta, banatu egin ziran Paul'ek ziola» (Bid. Eg. XXVIII, 25). «Ta beste aingeru hat ikusi nun zeru erditik egaka, betiko Berri Ona zeukala, lurreko enda, leñu, izkera, erri guzikoei iragartzeko, ozengi ziola: «Yainkoaren beldur izan ta Bera goretsazute» (Yon'; Ag. XIV, 7).

        71) ziotela: «An amaikak idoro zituten beren lagunekin bilduak, «Yauna ziñez berpiztu da, ta Simon'i ageri izan zayo», ziotela» (Luka. XXIV, 34).

        72) ba'nio: «Nik, ordea, ba-dazagut, eta ez dazagudala ba'nio, zuek bezain gezurti nintzake» (Yon. VIII. 55).

        73) ba'lio: «Bañan «au yauropa da» iñork ba'lio, ori aipatu dunarren ta ogen-kexkarren, ez yan» (Paul-Kor. 1a. X, 28). «Esku ez naiz-ta, soñari ez nagokio» oñak baldin ba' lio ere, soñari ez legokioke? Ta «begi ez naiz-ta, soñari ez nagokio» belarriak baldin ba'lio ere, soñari ez ote legokioke?» (Paul-Kor. 1a. XII, 15).

        74) ez al lioke: «Ezperen, eliz osoa bildurik dagola ta guziak erderaz egiten ari dirala, siñesgabe edo orkoren bat sartu ba'liz, erotu zeratela ez al lioke?» (Paul-Kor. 1a. XIV, 23).

        75) baitzion: «Ta ara, amabi urte ayetan odol-yarioz zegon emakume batek, atzetik urbilduz, soñeko mendela ikutu zion, bere baitan baitzion: «Aren soñekoa ikutzen ba'dut, besterik gabe, sendatuko naiz» (Mat. IX, 20).

        76) baitzioten: «Beretarrak entzunda, Artaz yabetzeko irten ziran, «burutik egiña duk», baitzioten» (Mark, III, 21). «Txerren zeukak» baitzioten» (Mark, III, 30). «Ta so egiñik, aulki ta iize ta agureen baranoan aingeru ainitzen otsa entzun nun, amarreun milloika ta amarreun millaka bilduta, ozengi baitzioten: «Indar, aberastasun eta yakintza, al izate, dedu, ospe ta goraldia artzeko lain da oparitzat ildako Bildotsa» (Yon'i Ag, V, 12).

        77) bio: «Dantzunak ere «Zatoz» bio» (Yon'i Ag. XXII, 17).

        78) ez bio: «Ez bio iñork Israeldarrek Sinaimendi ondoan Mois'i zesayotena: «Zeuk itz egiguzu; ez bekigu Yauna mintzo» (IV, 12).

        79) diostazu: «Zergatik ona diostazu? Iñor ez da ona, Yainkoa baizik» (Luka, XVIII, 19; Mark, X, 18).

        80) diostazute: «Zuek Irakasle ta Yauna diostazute; ta ederki diozute, ala naiz-ta» (Yon, XIII, 13).

        81) diotsat: «eta bati «oa» diotsat, ta ba-doa» (Mat. VIII, 9; Luka, VII, 8). «Baña bidali nauna ziña da, ta Nik Berari entzuna gizadiari diotsat» (Yon, VIII, 26). «Esan ere, emana zaidan agintez, zuetako bakoitzari diotsat: zeran baño geyagotzat zeran ori ez etsi; erabidez etsi, ordea, siñestea bakoitzari Yainkoak banatu dion neurriz» (Paul-Err. XII, 3).

        82) diotsa 52 bider darabil. Onatx, adibide bat: «Dabid' ek berak Yauna diotsa» (Mark, XII, 37).

        83) ote diotsa: «Eltzegiñari eltzeak ote diotsa: «Zergatik onela egin nauzu?» (Paul-Err. IX, 20).

        84) diotsate 15 bider darabil. Ona emen erakusburu bat «Yauna, diotsate, «zatoz ta ikusazu» (Yon, XI, 34).

        85) diostan: «Ez da zeru-yaurerrian sartuko «Yauna, Yauna» diostan edonor» (Mat. VII, 21).

        86) diotsana: «Orra Kisto'ren Ordekoak Eliz osoari diotsana» (IV, 22-23): «bere senideari kirien diotsana, berriz, batzarrean ogendun hego; ta zantal diotsana, sulezerako ogendun bego» (Mat. V, 22).

        87) diotsanak: «Au, berriz, zin egitez apaiztu du diotsanak: Yaunak zin egin du; ta ez da garbai izango: Bein betiko Apaiz zera zu» (Paul-Eb. VII, 21).

        88) diotsanean: «illak berpizten dirala, berriz, Mois'ek berak adirazten digu, lar ondoan Yainkoari Abrahan'en Yainkoa, ta Isaak'en Yainkoa, ta Yakob'en Yainkoa diotsanean» (Luka, XX, 37).

        89) dioskun ezkero: «Ez zaitut utziko, ez zaitut zapuztuko, Berak dioskun ezkero, zabal zabal esan dezakegu:

        Yauna nere urgazle; ez naiz beldur izango» (Paul-Eb. XIII, 5).

        90) diotsatela: «Itsua deitzen dute, diotsatela: «Biotz on; yaiki adi; dei egiten dil.» (Mark, X, 49).

        91) diostakete:

        «Berak bere mirabe onen txikitasuna begirata,

                ara, gizaldi guziek zori ontsua diostakete» (Luka, 1, 48).

        92) diotsaket: «Nere erria ez zanari, nere erria diotsaket» (Paul-Err. IX, 25).

        93) diotsakezu: «Begira; sabelean seme sortu ta egingo duzu, ta Yesu diotsakezu» (Luka, I, 31).

        94) diotsakete: «Aundia izango da; ta Goikoaren Seme diotsakeze» (Luka, 1, 32).

        95) ba'diotsa: «Beraz. Dabid'ek Yauna ba'diotsa, Dabid'en seme nola izan diteke?» (Luka, XX, 44): «aitari, naiz amari iñork ba'diotsa, nigandik itxaro zenitzaken onaurkiak ba-dira Yainkoari emanak, ez dio bere aitari, naiz amari beste laguntzarik zor» (Mat. XV, 5). «Beraz, Dabid'ek Berari Yauna ba'diotsa, Dabid'en seme nola daiteke?» (Mat. XXII, 45).

        96) ba'diotsagu: «Gizagandik, ostera, ba'diotsagu, erriaren beldur gera» (Mat. XXI, 26).

        97) ba'diotsazute: «Alabaña, zuen batzarrean gizon bi sartzen ba'dira; bata, urrezko eraztunez ta soñeko aratzez; bestea, lander ta pildarrez; ta zuek, soñeko araztunari so, «eseri emen zu gogara» esanda, landerrari «zu geldi or zutik», edota «eseri or nere oñaulkipean» ba'diotsazute, ez ote duzute_ zuen artean bereizkeririk yartzen, izpide okerrez ebatzirik?» (Yak. II, 3.

        98) ziotsan: «Baña morroi ark auzpezturik, gurka ziotsan: zakizkit biotz-zabal, ta dana itzuliko dizut» (Mat. XVIII, 26). «Arako morroyak, berriz, irtenda, eun denari zor zizkion morroikide bat upatu zun, ta itobearrez ari eldurik, ziotsan zor didakana idak» (Mat. XVIII, 28). «Yesu'k ziotsan, ba «Irten adi gizon onengandik, txerren satsu ori» (Mark, V, 8). «Ta Yesu'ri ziotsan: «Yesu, oroi zaitez nitzaz, zure yaurerrira ordulko» (Luka, XXIII, 42). «Ta eskegirik zeuden gaiztagiñetalko batek biraoka ziotsan: «Kistoa ba'aiz, erorren burua ta gureak yaregin itzak» (Luka, XXIII, 39). «Zirikatuz ori ziotsan, baitzekin zer egiteko zan» (Yon, VI, 6).

        «Gizon makedoniar batek, zutik egonaz, arren ta arrenez ziotsan: «Makedoni'ra eldu ta lagun zatozkigu» (Bid. Eg. XVI, 9).

        98) ba-ziotsan ere: «Ba-ziotsan ere gizataldeari» (Luka, XII, 54).

        99) ziotsaten 16 bider darabil. Ona adibide bat: «Ta apur bat ezkero, angoek Kepa'ri berriz ziotsaten: «Orietako aiz noski; galilaitarra aiz-ta» (Mark, XIV, 7'0).

        100) ziotsen: «Ta ziotsen: «Zerekin berdinduko dugu Yainkoaren erria?» (Mark, IV, 30).

        101) ziotsana: «Yesu'k ziotsana gizonak siñetsi zion» (Yon, TV, 50).

        102) ziotsena: «Baña ziotsena ez zuten ulertzen, ta Berari galde egiteko beldur ziran» (Mark, IX, 32).

        103) ziotsana: «Ta bereala Yesu'k igorri zun, larderiaz ziotsala: «Begira gero; ez iñori esan» (Mark, 1, 44). «Zizkuzaya Yuda baitzan, batzuk uste zuten Yesu'k ziotsala: «Yaitarako bearra erosazu», edo landerrei zerbait emateko» (Yon, XIII, 29).

        104) ziotsalako: «Erode'k, ba, bere anayaren emazte Erodia'gatik Yon atzi, lotu ta morroillopean ipiñi izan zun: Yon'~k ziotsalako: «Ez zaizu zillegi emakume ori eukitzea» (Mat. XIV, 3-4).

        105) ez ba'liost: «irritsik ez nezaguke, ba, ez irrikatu legeak ez ba'liost» (Paul-Err. VII, 7).

        106) baitziotsan: «Maite al nauzu?» irutan Yesu'k baitziotsan, Kepa goibeldu zan» (Yon, XXI, 17).

 

IRAGARRI

        Igarri'tik bide dator iragarri, ta ez agertu'tik Lhande'k uste dunez. Ona emen aditz onen adizki berenkoiak, Olabide'k darabilzkinez:

        1) ziragartenak: «Ayek, Zuzenaren etorrera ziragartenak il egin zituten; zuek Berari iruzur egin ta bizia kendu diozute» (Bid. Eg. VII, 52).

        2) iragarkidazute: «Zoazte, ta aurraren berri arduraz ar ezazute, ta idorotakoan, iragarkidazute, nerau ere gur egitera noakion» (Mat. II, 8).

        3) iragarkiezute: «Zoazte lurbira osoan barna, ta gizaki guziei Berri Ona iragarkiezute» (Mark, XVI, 15).

 

IRAITZI

        Aditz au irabiatu egiten zan XVI'garren mendeko euskeraz. Olabide'k aditz onen adizki berenkoi bat bakarra dakar Itun Berria'n, biraitzio, alegia. Onatx: «Zerotako ogenik gabe litekenak lenbiziko arria biraitzio» (Yon, VIII, 7), ots, iraitzi bekio, edo, iaurti bekio.

 

IRAKATSI

        1) darakaskigu: «Au darakaskigu Yainko zori ontsuaren osperako egotzi zaidan Berri Onak» (Paul-Tim. 1a. I, 11).

        2) ez al darakaskizue: «Izaerak berak ez al darakaskizue gizonari alkekizun zayola illadatsa aztea, emakumeari, ordea, aintzakizun zayola orixe, illeak estalkitzat emanak ditu-ta?» (Paul-Kor. 1a. XI, 14).

        3) darakastana: «Darakastana nerea ez da, bidali naunarena baño. Aren gogoa iñork egin nai ba'du, darakastana Yainkoagandik ote dan, ala nere buruz daraustan igarriko du» (Yon, VII, 16-17).

        4) darakaskiozuna: «yakintza ta egiaren eredua legean daukazulakoan zauden orrek, besteri darakaskiozuna zergatik zerorri ez?» (Paul-Err. II, 21).

        5) darakasazula: «Irakasle, ba-dakigu bidez erausi ta irakasten duzula, ta nor nor dan bereizteke Yainkoaren bidea egiz darakasazula» (Luka, XX, 21).

        6) darakaskizuela: «Entzunda daude, berriz, atzerrian barreyatutako yuduei Mois'en legetik sayesten darakaskizuela» (Bid. Eg. XXI, 21). irart-okerra bide da, ta «darakaskiezula» bear luke.

        7) zerakaskien: «Berriro gizataldea Arengana bildu zan, ta berriro ere, oi zunez, zerakaskien» (Mark, X, 1). «Erri osoa Arengana ziyoan, ta Berak eserita zerakaskien» (Yon, VIII, 1).

        8) zerakaskieten: «Yudai'tik yetxitako batzuk senideei zerakaskieten» (Bid. Eg. XV, l).

        9) zerakaskionaren: «Izan ere, aldamenean dituzu, israeldarrak yainko aizunen yanarietara ta loikerira eratortzeko, Balaan'ek Balak'i zerakaskionaren yarraile porrokatuak» (Yon'i Ag. II, 14).

        10) zerakastenaren: «Ayek, berriz, yoanda, bazterralde guzietan Berri Ona zabaldu zuten, Yauna alatzez lankide ta zerakastenaren sendotzalle zitzayela» (Mark, XVI, 20).

        11) zerakastela: «Beraz, Yesu'k, yauretxean zerakastela, ots egiñaz zion» (Yon, VII, 28). Irart-okerra-edo bide da: k'duna bat-bakarra izaki, «zerakasala» bear luke. «Ala ere, Yerusalen'dik etorritako yudu batzu aren aurka ari ziran Paul'en esanak gezurrak zirala, Yerusalen'go Bidali aundienek, Kepa'k eta Yakob'ek zerakastela erdainkuntza bearrekoa zala ta..» (Paul-Galatiarrentzako idazkiaren aurreko oarrean).

        12.) baitzerakaskien: «eskudunari dagokionez baitzerakaskien» (Mark, 1, 22).

        13) irakatsazu: «Ori agindu ta irakatsazu» (Paul-Tim. 1a. IV, 11). «Zuk, berriz, ikasbide onari dagokiona irakatsazu» (Paul-Tit. II, 1).

        14) irakaskiguzu: «Yauna, otoi egiten irakaskiguzu» (Luka, XI, 1).

        15) irakaskiezu: «Mutillei ere sena irakaskiezu» (PaulTit. II, 6).

 

IRAKURRI

        1) irakurrazute: «zuek, berriz, Laodikei'tarrentzakoa irakurrazute» (Paul-Kol. IV, 16).

 

IRATZARRI

        Aditz onen adizki berenkoi bat darabil Olabide'k Itun Berria'n. Ona emen: «Yesu, berriz, txopan zegon bururdi gañean lo. Ba-daratzarte, beraz, ta dasayote: «Irakasle, galduak gera, ta ayolarik Zuri ez?» (Mark, IV, 38). «Ba-daratzarte» ta «iratzarten dute» bat bera dira esan-naiez. Idaztune berau onetara dakar Duvoisin'ek: «Eta bera untzi-burukitan zagoen, bururdi baten gainean lo. Eta atzartzen dute, eta erraten diote: Nausia, galtzera goaz, eta etzaizu achola?». «Txopan» esateko darabilen «untzi-burukitan» eztakar Azkue'k bere Iztegi nagusian. BN'ko burukita'tik sortu bide zun Duvoisin'ek. L. Leon'ek, berriz, onetara dakar: «Jesus aldiz, untzi-chopan etzanik, bururdi baten gainean lo. Iratzarri zuten, erranez: «Nausia, etzaitzu achola galtzen ari baigira!»

 

IRAUN

        Ez-il bai-il dauntza aditz onen adizki berenkoiak: motel bada ere, bizirik diraute erritarren aotan eta areago Olabide'ren orrialde ederretan. Mendiburu'k, Añibarro'k, Mogel'ek-eta ere erabili zituzten: ona emen Itun Berrian bildu ditudanak

        1) dirau: «aren zuzentasunak betiko dirau» (Paul-Kor. 2a. IX, 9). «Yainkoaren Semearen antzeko agertzen zaigun onek, apaiz dirau betiko» (Paul-Eb. VIL 3). «Lurra, berriz, iraizekoa da, baita ango irritsa ere; Yainkoaren naya egiten dunak, ostera, betidañokoan dirau.» (Yon la. II, 17).

        2) baitirau: «Onek, berriz, beti baitirau, betiko apaizgoa dauka» (Paul-Eber. VII, 24).

        3) dirauño: «Aitzitik gaur dentzan astiak dirauño, egun oro elkar berotu ezazute, ogen-lilluraz zuenean iñor gogortu ez dedin» (Paul-Eber. III, 13).

        4) dirauzute: «Bertan sendo dirauzute» (Paul-Kor. 1a. XV, 1).

        5) diraute: «Zagi berritan, ordea, ardo berria ipiñi bear; orrela biok diraute» (Luka, V, 38).

        6) dirauteño: «ortzi-lurrak dirauteño, ez da legetik i edo tiltxo bat ere galduko, dana burutu arte» (Mat. V, 18).

        7) ziraun: «Aren gogoak, berriz, pizkor ziraun» (Kep. 1a. III, 18).

        8) zirauño: «Orrela Goteunak zerakusan Gurena'rako bidea oraindik zabalik ez zegola, lengo etxolak zutik zirauño» (Paul-Eber. IX, 8). Ona emen Duvoisin'en euskeralpena: «Hortaz erakhusten baitzuen Izpiritu sainduak, egiazko saindutegiaren bidea etzela oraino idekia, lehembiziko tabernakleak ziraueno».

        9) zirauten: «Egun oro ere gogo batez yauretxean zirauten, ta etxerik etxe otautsirik, yatekoa pozik eta nabastarrez artzen zuten» (Bid. Eg. II, 46).

        10) diraudan bezela: «Nere maitakuntzan diraukezute, nere aginduak betetzen ba'dituzute, Nik nere Aitaren aginduak beteta, Aren maitakuntzan diraudan bezela» (Yon, XV, 10).

        11) dirauna: «Baña yareitasunaren lege bikañera eldurik, aren erakaspenak alperrik entzunbearrean, egitez betetzen dirauna, ori, bai, zori ontsua bere arazoetan izango da» (Yak. I, 25).

        12) diraunak: Arengan diraunak ez du ogenik egiten» (Yon, 1 a. III, 6).

        13) dirauzutela: «entzun dezadan gogo batez sendo dirauzutela» (Paul-Plp. I, 27).

        14) dirauntzat: «Ez nauzute zuek autu; Neuk autu ta berezi zaituzt, ordea, yoanda zuek arnari dakartzuten, ta zuen arnariak dirauntzat» (Yon, XV, 16): dirauntzat ori ta «iraun dezan» bat dituzu.

        15) ba'dirauzu: «adeya, berriz, zerorri buruz, Yainkoaren adeipean ba'dirauzu» (Paul-Err. XI, 22).

        16) ba'dirau: «Emakumea ala ere yareingo da, siñestean, maitakuntzan ta gurentasunean erabidez ba'dirau.» (Paul-Tim. 1a. II, 15).

        17) ba'dirauzute: «Nere esanetan ba'dirauzute, ziñez nere ikasle izango zerate» (Yon, VIII, 31).

        18) ba-diraukezu: «Arenak egingo du; Zuk, berriz, badiraukezu» (Paul-Eb. I, I1).

        19) dirauke: «nola arengan dirauke Yainkoaren maitasunak?» (Yon, 1a. III, 17). Beste onetara obeki legoke, nonbait, «arengan nola dirauke Yainkoaren maitasunak?», alegia. «Gure Yauna bere Kisto'rekin lurbiraren nagusi egin da ta nagusi dirauke menderen mendetan» (Yon'i Ag. XI, 15).

        20) diraukezute: «Nere maitakuntzan diraukezute, nere aginduak betetzen ba'dituzue» (Yon, XV, 10).

        21) diraukela: «Betidañokoan Kisto'k diraukela legetik entzunda gaude gu» (Yon, XII, 34). Duvoisin'i iarraiki, beste onetara legoke obeki, ots, «Kisto'k betidañokoan diraukela legetik entzunda gaude».

        22) dirauken: «ekin, ordea, betiko bizitzaraño dirauken ta Gizasemeak damaizueken ogi billa» (Yon. VI, 27). «Bañan azkeneraño diraukena, ori yarei izango da» (Mat. X, 22).

        23) lirauke: «Iñork, berriz, bizi leguna eramanik, senidea ubarrazkian ba'lekus, ta bere biotza itxi ba'lio, nola arengan lirauke Yainkoaren maitasunak?» (Yon, 1a. III, 17).

        24) lirauke-ta: «Zurean egindako alatzak Sodoma'n egiñak ba'lira, gaurdaño agian lirauke-ta» (Mat. XI, 23).

        25) liraukena: «Bañan azkeneraño liraukena, ori gaizkatuko da» (Mat. XXIV, 13). «Bañan azkeneraño liraukena, orixe gaizkatuko da» (Mark. XIII, 13).

        26) irauzute: «Irauzute nere maitakuntzan» (Yon, XV, 9). «Orrela, beraz, ene senide maite ta kutunok, nere poza ta buruntza zeratenok, Yaunarengan irauzute, laztanok. (Paul-Plp. IV, 1). «Berak irakatsi dizuenez, Beragan irauzute. Arengan orain irauzute ene semetxoak, Aren agertaldian entzindu gaitezan, ta Aren etorraldian lotsarazi ez gaitzan» (Yon, 1a. II, 27-28).

 

IRUDI

        1) zirudik: «Yainko arrotzen aldarrikari zirudik» (Bid. Eg. XVII, 18).

        2) dirudi: «Edozein akarrek noski, bertakoan pozkarri bano gogaikarriago dirudi» (Paul-Eb. XII, 11).

        3) dirudite: «bizkiak dirudite» (Paul-Epes. aurreko oarrean).

        4) dirudizutenona: «Zuen zori txarra, ageri ez diran ta gizon ayen gañern ibilli arren ez dazaguzan illobiak dirudizutenona» (Luka, XI, 44).

        5) diruditen: «Aitzitik ere, ergalenak diruditen atalak, bearrenak dira; ta txatxarrenak diruditen soin-atalak, obekienik apaintzen ditugu» (Paul-Kor. 1a. XII, 22-23).

        6) zirudin: «Eseriak, berriz, yaspi ta sardi-arria zirudin» (Yon'i Ag. IV, 3).

        7) zirudiñez: «Ta ikusi egin nun, ta ara, aulki ta lau iizeen erdian, ta agureen erdian Bildots bat zutik, zirudiñez erailla, zazpi adar ta zazpi begi zitula» (Yon'i Ag. V, 6).

        8) ziruditen: «zaldien buruek leoi-buru ziruditen» (Yon'i Ag. IX, 17).

        9) zirudin zerbait: «Ta ortzia zabalik ikusi nun, baita izara aundi bat zirudin zerbait, lau mokotatik eutsita, lur gañera yeisten ere» (Bid. Eg. X, 11). «Miesa aundi bat zirudin zerbait nekusan ortzitik bera, lau mokotatik eutsita, yeixten ta nigana eltzen» (Bid. Eg. XI, 5). «Ta bigarren aingeruak turuta yo zun; ta mendi aundi bat zirudin zerbait yaurtia izan zan itxasora» (Yon'i Ag. Vili, t3). «Ta su-leizko zirudin itxaso bat ikusi nun» (Yon'i Ag. XV, 2). «Ta ikusi nun, ta ara odei zuri bat, eta odeigañean Gizasemea zirudin norbait eserita, buruan urrezko buruntza ta eskuan itai zorrotz bat zeukala» (Yon'i Ag. XIV, 14).

        10) ziruditenek: «Zerbait ziruditenek, berriz (noizpait zer ziran niri ayolarik ez, norkeritan Yainkoa ez baitabil) zerbait ziruditenek ez zidaten oar bat ere egin» (Paul-Gal. lI, 6).

        11) ziruditenei: «Goitik argituta igo nintzan, ta atzerrietan zabaltzen dudan Berri Ona angoei ta batez ere nagusiak ziruditenei azaldu nien» (Paul-Gal. II, 2).

        12) ez dirudike: «Illarraindu bearkoan diokedanak Yaunaren arnasez esana ez dirudike, txoro baten aoz baizik» (Paul-Kor. 2a. XI, 17).

        13) lirudikena: «Yainkoaren tentelkeria lirudikena, gizayakintza baño bikañagoa dalako; ta Yainkoaren makaltasuna lirudikena, gizaindarra baño azkarragoa» (Paul-Kor. 1a. I, 25); Oarra: «lirudike» Mendiburu'k erabilia zun.

 

ITXOIN

        Itxadon, itxaron eta itxoin aditzek esan-nai berdina dute. Eztakar Azkue'k itxoin'ik bere Iztegi aundian: erriak maiz darabil.

        Ona emen Olabide'k, berenkoi bezela, darabilan esana:

        1) itxoizute: «Ta norbaitek, atxintxi egiñik, oragun bat ozpiñeaz uyeldu ta seska-erpiñean ezarrita, edaten zemayon, esanaz: «Itxoizute: ikus dezagun Bera eraixteko Eli ote datorren» (Mark, XV, 36).

 

ITZULI

        Aditz au k'bageko gerta diteke. Esate baterako, onetara dio Axular'ek: «Atea bere erroetan bezala, itzultzen da nagia ere bere ohean» (19'g. orr. 6-7'g. lerroetan): k' dun ere gerta diteke, ordea. Au idatzi zun Leizarraga'k: «Itzul ezak eure ezpata bere lekhura». Onetara irabiatu zun Olabide'k: onatx, bi adibide:

        1) itzulazu: «Ezpata zorrora itzulazu; ezpataz ari diran guziak ezpataz galtzen baitira» (Mat. XXVI, 52).

        2) itzuliozute: «Ark eman dizuen ordaña itzuliozute, ta beste ainbeste ere bai, area egiñen arauz» (Yon'i Ag. XVIII, 6),

 

SINETSI

        1) siñetsazu: «Ez beldur izan; siñetsazu eta besterik gabe sendatuko da» (Luka, VIII, 50).

        2) siñetsazute: «garbai izan zaitezte, ta Berri Ona siñetsazute» (Mark, 1, 15): «zuen otoiketan edozer eskatuta, artuko duzutela siñetsozute; ta iritsiko duzute» (Mark, XI, 24).

        3) siñeskidazu: «Emakume, siñeskidazu; Aita ez mendi ontan, ezta Yerusalen'en ere, yauretsiko duzuten garaya ba-dator» (Yon, IV, 21).

        4) siñetsidazute: «Siñetsidazute Ni Aitarengan ta Aita Nerengan gaudela; osterontzean, egiñakatik bederen siñetsidazute» (Yon, XIV, 11).

        5) siñetsiozute: «Argia duzuteño, argiari siñetsiozute, argiseme izateko» (Yon, XII, 36).

        6) siñetsiezute: «Nere Aitaren eginbearrak egiten ez ba' ditut, ez Niri siñetsi. Bañan egiten ba'ditut, Niri siñesten ez didazuten ezkero, egiñei siñetsiezute, Aita Nigan ta Ni Aitarengan gaudela ezagun ta siñetsi dezazuten» (Yon, X, 38).

 

TORI

        Tori, ori, orizu, orizue, orie erabiliak dira euskeraz. Mendiburu'k orie dakar, Haraneder'ek orizu ta orizue. Ona emen Olabide'k darabilzkinak:

        1) tori: «Tori zure agiria, eseri azkar, ta idatzi berrogei ta amar» (Luka, XVI, 6). «Tori zure agiria, ta idatzi larogei» (Luka, XVI, 7). «Tori ta yan; sabela mingoiztuko dizu; bañan aoan eztia bezain goxo izango zaizu» (Yon'i Ag. X, 9).

        2) orizu: «Orizu, gaur ta biar tuxuriak iraizten ta eriak sendatzen ari nauzu; ta etzi nereak egin du» (Luka, XIII, 32). «Orizu; sendatu zera; aurrerontzean ez ogenik egin, okerra goren bat ez datorkizun» (Yon, V, 14). «Orizu; azken egunetan aldi txarrak izango dira» (Paul-Tim. 2a. III, 1).

        3) orizute: «Ez izutu; orizute; erri osoa poz poztuko dun zerbait iragartzen natorkizue» (Luka, II, 10). «Orizute, beraz, nola aditzen duzuten» (Luka, VIII, 18). «Orizute: suge ta arrubiak eta etsayaren indar guzia oinperatzeko al izatea eman dizuet, eta ezerk ez dizue kalterik egingo» (Luka, X, 19). Orizute, ba, ez datorkizuen igarleetan esana» (Bid. Eg. XIII, 40). «Orizute, ordea, zuen eskubide ori ergalei galbide ez dakien» (Paul-Kor. 1a. VIII, 9). «Orizute, senideok, diodana Yainkoaren erria aragi-odolek ezin iritsi dute; ezta ustelkeriak ustel eziña ere. Orizute berebat dasaizuedan itzalgarri au: ez gera guziok ilko; guziok, ordea, berrituko, ziztakoan, begi-kliskan, azkeneko turutotsez» (Paul-Kor. 1a. XV, 50-51). Idaztune au dala-ta, Olabide, Leizarraga eta Duvuisin elkar yo ditzagun. Olabide'k, eladerari dagokala, itzultzen du. Duvoisin'ek, ordea, latinezko bulgatari iarraiki, ta onetara dio: «Hau da bada, anayak, nik diodana: Odolak eta haragiak ezin goza dezaketela Yankoaren erresuma, ez-eta andeakorrak ez duela ezin-andeatuzkoa gozaturen. Huna misterio baten erratera nohakizuela Guziak biztuko gare, baiñan guziak ez gare aldatuak izanen. Aphur batez, begi itzuli batean, azken turutaldira.»

        «Orizute, ezperen, zeinbesteko ataza zuenean piztu dun Yainkoagandiko atsekabeak, zein zuribide, zein aserre, zein beldur, zein gogo, zein azku, zein zorrostasun» (Paul-Kor. 2a. VII, 11). «Orizute: azi urritik uzta urri, ta azi yoritik uzta yori» (Paul-Kor. 2a. IX, 6), «Ta idazki au zuenean irakurri ondoren, Laodikei'ko elizean ere irakur dedin orizute» (Paul-Kol. IV, 16). «Orizute, senideok: ez Lego zuenean biotz bat ere, Yainko biziarengandik sayesteko bezain gaizto ta siñesgogorrik» (Paul-Eb. III, 12). «Orizute aurrenik; azken egunetan ao-zuri batzu, beren irritsen oldez bizi dirala, iruzurketan etorriko dira» (Kepa, 2a. III, 3).

        4) torizute: «Torizute; au da nere Sofía» (Mark, XIV, 22). «Torizute ta zuen artean bana ezazute» (Luka, XXII, 17).

 

UTZI

        Aginduetan soilik erabilten ditu Olabide'k aditz onen adizki berenkoiak. Onatx:

        1) utzazu: «Yauna, aurten ere utzazu» (Luka, XIII, 8). «Ezteideya artutakoan, ez zaitez maipuru yarri; ba-liteke, ba, zu baño gurenagoren bat deitua izatea, ta biok deitu zaituzanak ordun esan lezaizuke; tolki au orrentzat utzazu» (Luka, XIV, 8-9). «Yauretxeko ataurrea, berriz, neurtzeke utzazu» (Yon'i Ag. XI, 2).

        2) utzazute: «Utzazute» (Mark, XIV, 6). «Askatu ezazute ta yoaten utzazute» (Yon, XI, 44).

        3) utziozu: «Utziozu» (Yon, XII, 7).

        4) utziozute: «Apal zaitezte, beraz, Yainkoaren esku altsupean, garaiz gora zaitzazan. Zeron ardura osoa Berari utziozute, zuen ardura Berak du-ta» (Kepa, 1a. V, 7).

        5) utziezu: «Illen eorzketa illei utziezu» (Luka, IX, 60).

 

YAGON

        «Yagon» ta «zaindu» berdinak dira esan-naiez, eta Bizkaia'n erabilten da bakarrik. Askotan entzuten dira onetariko esanak: iagoizu ume ori, ioan adi beiak iagotera, ta abar. Olabide'k ere ba-darabil aditz au, ta aditz onen adizki berenkoi bat bildu al izan dizut Itun Berria'n. Onatx

        1) yagozu: «Yagokizun ederra, gugan dagon Goteunaren laguntzaz, yagozu» (Paul-Tim. 2a. I, 14). Yagokizun itza Olabide'k berak sortua da, ta sen aundiz sortua, izan ere; egikizun, esakizun eta abarren antzera. Itz orren ordez depot darabil Duvoisin'ek. «Ene Timote, dagokizun yagotekoa yagozu, berriketa alperrak eta sasi-yakintzaren erasoak oildurik» (Paul-Tim. 1 a. VI, 20).

 

YAN

        Aditz onen adizki berenkoi bat darabil Olabide'k, eta agindua aditzera emateko, ain zuzen. Onatx

        1) yazute: «Ta edozein iritan sartu orduko, atosten ba'zaituzte, aurkeztuko dizuetena yazute» (Luka, X, 8). Bekalde dezagun Duvoisin'en itzulketa: «Eta edozein hiritan sar zaitezten, eta ongi har zetzazten, jan zazue aitzinera ematen zaitzuenetik.» Badu alderik!

        «Arategian salgai dagon edozertakorik yazute, zillegi ote danik aztertzeke» (Paul-Kor. 1a. X, 25).

 

YANTZI

        Ona emen aditz onen adizki berenkoi bat, Itun Berria'n arkitua:

        1) «Soñekorik ederrena laster ekarri ta yantziozute, ta eraztuna eskuan ta oskiak oñetan ipiñi izkiozute» (Luka, XV, 22).

 

YAREGIN

        Bizkai-Gipuzkoa'ko aditz au «askatu» ren zentzukide-edo duzu. Olabide'k bein darabil, berenkoi bezela. Onatx:

        1) yaregik: «Igarotzen ziranek, berriz, burbuñoka biraokatzen ta esaten zioten: «Eit, yauretxea porrokatu ta iru egun buruan berreraikitzen dukan orrek, ire burua yaregik, gurutze tik yetx-'rik» (Mark, XV, 30; Mat. XXVII, 40; Luka, XXIII, 37).

 

YASO

        Aditz onen adizki berenkoi bat darabil Olabide'k, agindua emateko, ain zuzen. Ona emen:

        1) yasozute: «Guziok gertatzen asi orduko, berriz, zuek yaiki ta burua yasozute; zuen askatasuna urbil dago-ta» (Luka, XXI, 28).

 

YAURETSI

        Aditz au badakar Azkue'k bere «Morfologia»n, baita Iztegi aundian ere, ta «gurtu», «Yainkotzat etsi» aditzera ematen ornen du. Olabide'k darabilzkin aditz berenkoiak aginduetan soilik agiri dira. Ontan, Oihenart izan zun aurrelari, «Jainkotan bat uts yauretsak» idatzi baitzun. Onatx, Olabide'ren adizkiok:

        1) yauretsak: «Utikan, Satan ori: idatzita baitzegok: Ire Yauna yauretsak, ta Berari bakarrik morroi atorkio» (Mat. IV, 10; Luka, IV, 8).

        2) yauretsazu: «Ordun aren oñetara auzpeztu nintzan bera yauresteko. Bañan esan zidan: «Orrelakorik ez; zure ta Yesu'ren aitorra duten zure anayen morroikide nauzu; Yainkoa yauretsazu; Yesu'ren aitorra, igartzeko atsa da-ta» (Yon'i Ag. XIX, 10). «Ez ori egin; zuk, eta zure anai igarleek, eta idazti ontan aurresanak bete ditunek, morroikide nauzute-ta. Yainkoa yauretsazu» (Yon'i Ag. XXII, 9).

        3) yauretsazute: «Ortzi, lur, itxaso ta iturriak egin dituna yauretsazute» (Yon'i Ag. XIV, 7).

 

(Urrengoan geiago)

 

(1) 1931'gko. argitarapena erabili dut

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.