L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Orrialde nagusira itzuli
                   - Oh! Euzkadi aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Oh! Euzkadi-1 (1980-maiatza) —Hurrengo artikulua




 

 

Nafarroa Euzkadi da

 

Ezetz, ezetz eta ezetz. IXO! Eztit deus yakin nahi kontu hortaz, malahostian yartzen baitnaiz. Bai, bazekit, askotan hitzendiu, bai, eskubideik eztaula, esan behar dela molabatte. Konforme, hi. Ollo: ol-lo (que duerme en lo alto), olan, loitten dula, aleie. E´rez: e´r, defecto; ez: no (sin defecto, fácil). Bueno, ta holakoak mille azaltzettok, eakutsikoit eun beten liburue. Isabel, dos cubas de gordons, uno sin hielo, sí. Ez, dantza ez, bate goik eztauket, barkatukozo. Geroarte, Maria. Beak ikusi behar dik hoi. Xalbador sarie irabazi dula, deputamadre iduitzen zetziek, hi. Ez, eztok hoi, ta gañea nahigoit askoze ixilik eon. Besteat iñeun? Baldok ba zikiñeik? Bueno, hi, nei etzetziek inporta, eskatzaiok papera neska horrei, hoi progrea doik eta izaneik. Eztik ongi itsasten, Abadie hobena. Halare, kriston artea daukek, hi, dotore geldittu zak. Biztak ehorrek. Cesar, Zar (de Rusia), actualmente zar es viejo, pero antiguamente, sabio, jefe. Ikiarrizko parrak in netien bakar bakarrik lehengoan Txorten-en liburue ikusi nunen, hi. Bai, motel, egie dela. Bu´ruka, de buru, dar cabezadas. Earra zeok hi, zarra zela baño beartuko gattok! No, Anitzane, estamos bien, gero arte. Ze pasatzen da gaur, hi mundu guzie dantza eske? Iuffi! Kontatu al nien ze pasatu zetzien Egiako pestetan? Yoaten nak ni lasai hango Hauzo elkartek prestatutako taberna tragoat ittea, bai, gaben, hamabik aldea, ta neskat oain hau bezelaxe dantza eske etorri zetzien. Izautzek gañea hik neska, lengo eunen Landanen ikusi giñun ipurdiaundie hue, bai. Ta nik ezetz esan nioan, goik eneukela, gaur bezela hi, ji, ji, ji, grazie itten zeiek. Intzaiek ba kauso, hi, politte dok kontue ta, kontue ez, egie ta fedea, hara gurutze, komaidios baietz. Ya zerrengatik enun beakin dantzatu nahi, ta kriston bronka, marikonat nitzela, ta aulkik hausten dien tokitik hartzea yoateko. Ni lasai, alteratu gabe, bea yoateko nahi bazun ta norbattek ematten bazion, t'ordun zigarroakin titie erre zeiean, hi. Bai, uda baitzen, t'atorra erdirikie baineuken. Etxaleostias, iñin behar da hoi! Oaiñ, nik eman nion ezkerkazoa etzeiok iñorrek kenduko. Emanen eneioan! Hasiai hi han zegoan yendea bezala, neskat noia yo dittiken, ta holakoatan. Pentsatu izandu banu enien yoko, istintiboa izandu huen ordea, ta hantxe erori huen, hi. Aldein ezpanu, ehurtue ateako nittuken. Isabel, Baca otros dos de gordons. Iuffi. Aupa gizona, yeiki mutil! Esaiok Kolle kentzeko, hi, nehiko otza daula. Horas grandes de Navarra! Disko dotorea Cajadeahorroskoa, eh Patxi! Bai, motel, puuuuu! Azalen zea ateaikea, gure arbaso bizartsu-indartsu entzierreroat adarra yoaz. Ez aldok ikusi? Aurrezki kutxa beharren adarra yotzeko makina etzekit ezten. Bai, Xalbador sarie antolatzen dula ta, bai, bai, bazekit Iñakik irabazi dula. Hortane adarra yotzen ai zezkiuk, ordea. Ezpata makestuko zaiola? Ez, ez, balio dik, ta iñen dik. Hoi eztok kontue. Eztiu hasi behar lehiaketa ta sari hostia hoik gure literatura exkasari itten dioan kaltetaz hitzitten, Koldok eta Bernardok esan baitzuen Panpiña Ustelan garbiaski hoi dena. Ta Yakue Abardoik esaten duna, Iñaki Zabaletana leittukoula noizpatte suerte pixkoatekin, beño presentatu dien beste lan guzik ikusiko al dittuu? Obraz sobra baikaude! Ah, ni enak sartzen hortan hi, ona dela ta bitan irabazi dula. Asko apreziatzeit Iñaki, Allakuidaus. Dena dela, C.A.N.en konpasean beño hobe hegoaizen konpasean! Intzak besteat. Neonek iñeit, ba, ekartzak, Nahi aldozo zuk Marijoxe? Etzazola gustatzen? Fale, fate. Hau lana, bizitzeko, lanitteko, kakittekore botoa eman behar behe alde hortan. ¡Uf! Un país para todos los vascos, ez, ez, hasinak nasten, un vasto pa..., eztare, un país vasco para todos. Todos zer? Igualdik. Todos! Bai, Donostin señoritak zapata gorri-gorrikin. Ta que el capotiko de Sanfermin nos cubra a todos los navarros. Atzar emazte ta neskatil. Musike earra, bai. Ez, motel, eztok Urko, J.J. Cale dok. Nik etxea bertan zeuket eta allatuko nak lauanken besteik ezpada. ¡UFFI!

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.