L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Orrialde nagusira itzuli
                   - Oh! Euzkadi aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Oh! Euzkadi-1 (1980-maiatza) —Hurrengo artikulua




 

 

Harakin seme tontoa

 

Beste egunen batetan eginen genuela esan zidan. Aurpegira begiratu nionean, ez nion aspaldiko irriaren itxura aurkitu. Nahasirik neukan burua, beste egunen batetan eginen genuela, gazteak ginela, eta... amak agian zerbait esanen ziola. Inguruko etxe guztiak niri begira ari zirela iruditu zitzaidan. Berak isilik eta geldi zirauen. Alferrik ari ginen elkarri begira, beste egunen batetan egin behar baigenuen. Eskuak sakelean sartu eta kalendera erakutsi nion, zerbait esan zezan, baina ez zidan ezer ihardetsi. Begi niniak urduri zebilzkidan, ez bainekien nora begiratu, zer egin, zer esan... Autoen zaratak morgiltzen zuen gure egoera. Kale muturreko kafetegira abiatu ginen isilik eta hotz. Inguruko zuhaitzei begira nindoan, zerbait esango ote zuen zai. Kafetegian sartu ginen. Kafea edaten ari ginela, berriz eskatu nion. Etsipen keinuz, une baten buruan pentsatu eta baietz esan zidan.

        Ez ninduen guztiz konbentzitu, baina poliki-poliki Martinen etxera ailegatu ginen. Martin kanpoan zegoen oporretan, eta etxea hutsik. Etxeko salan jarri ginen. Berak alkondara kendu zuen lehenik, poliki, lasaiki. Ostera, sustengailua. Bitartean, sukaldera abiatu nintzen tresnaren bila. Zutitu egin zen eta nik ganibeta maisuki erabiliz, bular puntak moztu nizkion, eta plastikozko boltsa batetan jaso. Arropak jantzi zituen; aurpegia goibel xamar zuen, horrelako gertaera baten EMOZIOZ, baina berehala bihurtu zen bere baitara. Kafe bat hartu genuen ixkineko kafetegian eta elkar agurtu.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.