Lauaxeta paredoian
Ibon Sarasola
Unibertsuan ehortzirik
arrotz zeure etxean
ate itxiren eta zoko ahulki argituren
ordu ezagunean.
ME HACEN EL FAVOR SEÑORES? SON 182.
ke airean zintzilikatuaren
eta errege destronatuaren
garaia da
Drugestorearen esteetako zaldi ikaragarrietan.
Bost edalontzi husturen artean Me han dicho que escribes en vasco
qué difícil, no? Gasteiztarra, Estibaliz
etorri behar ez lukeen trenaren txistua bezala.
Udaberri honetan ez dituzu aurpegiak ikusten
soilik behera-behar eragotzia lege orotatik at
POR FAVOR SEÑORES, QUE VAMOS A CERRAR
soilik hautsontzia pospolo erre eta
zigarro-hondarrez gainezka
beste egun bat beste hainbat bezalakoa.
Pues nos lo pasamos ideal. Zu.
Zu, arroztasunaren muga tristeenetan
maitalearen ezpain urrunetan
gudari beti bentzutua
POR FAVOR SEÑORES, BUENAS NOCHES
gelditu zaitez orain nirekin
BUENAS NOCHES. BUENAS NOCHES, SI, BUENAS NOCHES
Oh, aquí siempre está lloviendo
AGUR, BUENAS NOCHES.
Donostia, Euskal Herria
gu eta gure eskuizkribuaren paredoiak.
Zure bihotza da paredoirik desolatuena.
(1975. Ongaretti-ren
zenbait material erabiliz)
|