L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Orrialde nagusira itzuli
                   - Oh! Euzkadi aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Oh! Euzkadi-6 (1980-abendua) —<euzk0718>




 

 

Ayer se quedó una carta / abandonada y sin dueño, / volando sobre los ojos / de alguien que perdió su cuerpo. / Cartas que quedan vivas / hablando para los muertos / papel anhelado, humano, / sin ojos que puedan verlo / aunque bajo tierra / mi amante cuerpo esté / escríbeme a la tierra / que yo te escribiré.

 

Oraindik oroitzen naiz, nola ez, uztailaren lehenengo astea izan behar zuen, Euskal Herritik kanpora eramango ninduen trena hartzeko etxeko atarian gurasoak agurtu behar izan nituen une bukaezina bezain jasangaitzaz. Amaren ahotik, malkoei lagunduz, irtetzen ziren hitzak grabatuta gelditu ziren nere baitan: "lasai seme, beste batzuk ere egin dute eta zu ez zara gutxiago, Zaragoza gertu dago eta sarri izango zara etxean." Horrela aldendu nintzen geroztik hainbat aldiz desio izan dudan txokotik.

        Kuartelera iritsiz, burnizko ateak iriki zizkigutenean, urduri sartu ginen barrura, leku guztietara begira; galoi ezpata, izar, pistolen aurrean burumakur, mutu, begiak erne, aurrera segi ala buelta hartu ez genekiela. Zementuzko patio zuribeltzean soldadu kaskar motzak txinaurriak ziruditen (txinaurriak ziruditen) bazter guztietatik biltzen ileran, lerroak, bat bestearen alboan. Larruzko bota beltzen oinkada ritmikoak aurrrera, atzera, firme, kubrirse, eskuin ezker. Amets bat zirudien. Ez genuen onartu nahi errealitate hura: nola liteke posible hau? Ze egiten dugu hemen? Zer gara, agian zenbaki bat soilik? Gure galderek ez zuten erantzunik; egunak joan ahala konturatu ginen leku hartan galdera guztiak sobera zeudela "a la orden de usted" horrekin dena eginik zegoela.

        Gauez ez gintuen loak hartzen egoera monotono, aspergarri, amaigaitz hari irtenbide bat bilatu nahiean, beldur ginen irtenbide bakarra ez ote zen denbora pasatzen uztea, baina bestalde konziente ginen bizitza labur hontako zati garrantzitsua den urtebete hau ganbarako tresna zaharren kutxan ezer-ezaren oroitzapen bezala gordetzea ez zela batere alaigarria.

        Horrela hasi ginen lagunak egiten, jende berria ezagutzen; denbora, bakoitzaren problemak kontatzen pasatzen genuen, baina egun batez hemengo problemaz hitzegiten hasi ginen eta hor gure hanka sartzea, geroztik ez gaitu inork konprenitzen, demokraziaren izorratzaileak omen gara.

        Egun "garita"-en lagun egin gara, gure konplizeak dira, izan ere, beraien barneko bakardadean zer amets ez ote dugu egin, zer ez ote diogu kontatu. Hemendik alde egitean agian gurekin eramatea gustatuko litzaiguke, bestela bertan geldituko baitira beste milaka zerbait izan nahi duten negar malkoak esponja bailitzan gordetzen.

        "Oh Euzkadi"ri hemengo izarren itzala opa diot urte askotan.

Zaragoza, Abenduak 20.

 

 

website free tracking



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.