L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Orrialde nagusira itzuli
                   - Oh! Euzkadi aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

<euzk0801>— Oh! Euzkadi-7 (1981-otsaila) —Hurrengo artikulua




 

 

Errege-erreginak asko aspertzen dira gortean. Horregatik dabiltza beti bidaian, ihesi bezala. Bidaiatuz dibertitzen dira gaur egun. Garai batetan, ordea, asko dibertitzen ziren gortean, eta aspertzen bidaietan, zaldi gurdi traketsean egunak eta egunak eman beharrez. Rotterdam-eko Erasmok ere bidaia baten asperdura uxatzeko idatzi omen zuen Encomium Moriae, Zorotasunaren Laudorioa.

        Hain isila ote zen Erasmo? Bakarrik egin ote zuen bidaia hura? Erregeek behintzat nahiago izaten zuten hitzegin, idatzi baino (idatzi egiten zuen errege bat izan zen Españian, eta Sabio jarri zioten izengoitia). Isasti lezotarrak dionez, "memoria atsegineko" errege Carlos V asko aspertzen zen gerlateetako bidaia luzeetan, eta hizketan iharduten zuen bidelagunekin denbora pasa. Kapilauak eta mediku nagusia euskaldunak omen zituen Carlos V-k (Euskal Herria morroi herria izan da Españiako erregeentzat). Bide-solas haietan, euskaraz ikasi omen zuen erregeak. Lhandek eta geroago Mitxelenak berraipatu duten anekdota bat egozten dio Isastik Carlos V-ri. Nafarroan barrena zihoan batetan, urte hartan garirik ba ote zegoen galdetu erregeak nekazari bati, eta baietz. Carlos V-k orduan:

        — Nafarroan gari asko, batere, batere ez neretako!

        Hiztegigrafia mailan, esaldi proberbialetan sailkatu beharko genuke Carlos V-rena. Politikan ere, esaldi proberbiala bihurtu behar du, geroak ez dezan esan "herri bat izan zan", baizik eta "hats emaiogun hontan iraun ez dezan".

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.