Guk ez dugu sekula santan diru laguntzarik eskatu gure lanerako, aitzitik, noiz edo noiz galdetu izan diogu geure buruari gure funtzio soziala betetzen dugun eran eta profesionalizaturik ere bete ahal izango genukeen eran, azken finean gure hitza hor zehar zabaltzeak inoren dirua gastatzea justifikatuko lukeen. Auskalo. Dena den, gaurkoz argi dago profesionaltasunaren ezintasuna, eta propina baten truke ez gara gu izango profesionaltasunean estrainatuko garenak.
Hala ere ez dugu amateurismorik sakralizatzen, eta zentzu hortan gaizki deritzagu herri honetan euskararen arloan profesionalizatzeak dakarren mesfidantza, ez gutxitan agresiboa.
Jeneralki irakasleen kasutik at euskal kulturaren arlotik bizi ahal izatea ez dago ez ondo ikusia, ziur asko orain aspaldi ez dela borroka politiko baten leku garbia zelako eta jardunaren helburuetako bat dirua irabaztea izateak prostituitze kutsu bat ematen diolako jendearen aurrean, batez ere gratis eta amore konbikzio hutsez jardun ondoren profesionalizatzearen saltoa ematera ausartu ez denaren aurrean. Jakina da bestalde arlo guztietan amateurismoaren garaiean rol garrantzitsuak betetzen dituztenak ez direla derrihorrez profesionaltasunaren aroan rol hoiek betetzen dituztenak izaten, eta askotan funtzio hoietarako behar diren espertoak hasierako talde boluntarioetatik kanpo bilatzen direla, garai batetako pionero askoren frustraziorako.
Egun euskaraz izkribatzen jakitea ez dugu esango idazle izatea errentagarri izan daitekeela badirudi ziurtzat ematen dela, eta itzultzailetzan eta beste zenbait ofiziotan profesionalizatzeak ekarri du gure kultura triste honen giro tristera bere ondorio polemikoa, gure irudiko polemika gehienak bezala oraindik diskutitzeko dagoena. Hemen, Oh Euzkadin eman zen postura bat konkretuki itzultzaileen inguruan, aski negatibo eta probokatiboa, baina ez du jarraipenik izan.
Bidezko da literatoak profesionalizatzea bila dezan, batez ere egun bere obra publiko dexenteko baten produkto bihurtzen denean, eta egokia da bere interesak, ekonomikoak ere, defendatzea. Baina esan beharra dago ere, literato artista arraza bat dagoela, lunpen eskale arraza bat, mexprezagarri bezain ugaria, boheme petral eta mendikantea. "Halako Kajaorrosen sarira presentatzen nauk, mila duro mila duro dituk" esan eta egiten duen hainbat literato ez da kaso arraroa, ezta literaturaren bitartez errentabilitate ekonomiko mixerableena ere lortzeko desio desneurri baten exenplu deshoizkoa.
Guzti hau ez doa noski behingoz irakurleari diru laguntza bat eman digutela jakinerazteko. Baina loturik dator.
285.000 pezeta Eusko Jaurlaritzak gure kontu korrontean ingresatu dituela eta guk hartu birjintasuna hautsiz eta egia esan prezio merkean. Sarak Sara... clase y absoluta discreción... solo domicilio y hotel hamabost numero eskaintzen zizkigun diru horrekin, baina jakina, bateko tiradan. Zergatik beraz orain eskua luzatu eta zertarako?
Zertarako hutsa, diru horrekin magnetofoi berri bat sotanei inkorporatzeko, mikrofono bereziarekin batera letra atzeratuenak ordaintzeko, eta kondoi afgano last cry semola belarrez eginak inportatzeko: diru publikoari xede konkretoak eman nahi dizkiogula. Zergatia berriz ezin xinpleagoa: ez dugu gorde nahi undergroundismo faltsu baten itxurarik eta ez da gure egitekoa pour epater le bourgois snob eta xelebreak eragina. Laguntza badator betor.
Herri puritano honetan, non diru kontuak beti sortzen duten jelosia nabaria, egongo da norbait galde egingo duena, ez ote du ordea diru horrek zuen askatasuna mugatuko? Eta neurri batetan egia dela aitortu behar, eta hain da egia neurri horretan beharturik ikusten garena Ramon Labayeni justizia egitera, noizbait aldizkari batek bere jazteko moduari eginitako gomentarioei kontra eginez. Zeren 200.000 pezeta hoien kargura garbi gera dadin Labayenek alkandorak viyela ingelesa jatorrenekoak direla eta gorbata lanazkoak doteretasunez oso jantzia ez dagoen gobernu batetan lekuz kanpokoak bene benetan. Esmokina berriz Donostiako Zinema aldiko hoberena. Osea alde horretatik aitzakirik ez. Baina punto. Hor amaitzen da guztia eta pakean gaude.
Hemendik aurrera 200.000 pezeta eta gehiago bere kultur politikaren kritika ordaintzeko enplegatuko ditu Gobernuak Oh Euzkadin. Eta gaurtik hasteko, zera, badirudi euskaraz idatziriko aldizkari guztiak gastatzen duten paperaren arabera subenzionatzeak euskalduna izate hutsa subenzionagarri izateko arrazoin aski iruditzen zaiola kultur kontseilaritzari. Hori da hain zuzen ere betidanik orri hauek kaleratzen hasi zirenetik behintzat kritikatu duguna euskaraz izatea ez dela aski, guk Daily Telegraphekin zerikusirik gehiago dugula Saski Naskirekin baino eta euskarari bai, baina.
|