Baina bizia (V)
Euskara batuak hizkuntzari ekarri dion mesederik handienetako bat aditzaren sistematizazioa da dudarik gabe. Batuak ikus erazi zigun nor-nork eta nor-nori-nork laguntzaileen arteko aldea, nor-nork iragana entzun erazi, subjuntiboa behingoz eta osorik ikas erazi, nor-noriren lotura guztiak erakutsi. Zer esan, batuak indarberritu dituen "-ri buruz" eta "zeren" formulez? Kosmosa nagusitu zaio kaosari.
Ordea hizkuntza sistima batetan osatzen da beti, gramatikari erreparatu gabe. Adieraztasuna da hizkuntzak duena gogoan, eta normatiba aldetik oker baldin badio ere, sistima orokorrak osatzen ditu hizkuntzak. Gipuzkoako eskualde batzuetan, Beterri osoan, "esan nau" esaten genuen, batuaurrean. Nor-nork erabiltzen genuen nor-nori-nork formaren ordez:
|
didak/n
|
nauk/n (nak/n...)
|
|
|
dit
|
nau
|
|
lege zaharra
|
didazu
|
nauzu (nazu...)
|
errebolta
|
|
didazue
|
nauzue (nazute...)
|
|
|
didate
|
naute
|
|
Solezismoa esaten zaio aditz laguntzaileak trukatze honi, eta gaur egun ere oso zabaldua dago ezalfabetatuen artean. Mattinek askotan egiten du, eta Xalbadorrek ere, bertso ezagun hartan "Adizu Mattin, erranen zaitut" (sic.). Badirudi gipuzkoarrok ez garela horrenbestetaraino ausartu, eta nori lehenengo pertsona denean erabiltzen dugula bakarrik, adibide unibertsal horretan bezala: "Zibilak esan naute...".
Baina konbinazio posibilítate guztiak aztertu eta onartu behar ditu hizkuntzak. "Esan" aditzarekin ez genuen problema handirik, objetoa, konplemento direktoa beti zen singularra. Baina zer gertatzen zen "eman" aditzarekin, esaterako?
Josetxok liburua eman . . . . . . . nau
Josetxok liburuak eman . . . . . .
Ez, ez zen posible "nau" batez osatzea, objetoa plurala baizen. Aukera polita dirudi ostera nor-nori-nork jatorraruntz jotzeko, "dizkit" erabiliz. Baina, eta hona hizkuntzaren sistima-behar nahitaezkoa, ordurarte (?) esistitzen ez duen formula berri bat asmatuko du hizkuntzak (herriak), aurrez oker aukeratutako "nau" formulara eusten diolarik, kongruentzia-nahia izaki hizkuntzaren lege jatorra:
|
dizkidak/n
|
na(u)zkik/n
|
|
|
dizkit
|
na(u)zki
|
|
lege zaharra
|
dizkidazu
|
na(u)zkizu
|
lege berria
|
|
dizkidazue
|
na(u)zkizu(t)e
|
|
|
dizkidate
|
na(u)zkite
|
|
Pluralerako hau galtzen hasi da, umeetan asko entzuten den arren Donostia inguru osoan.
Potentzialean
ikusten ahal dugu herri hizkeraren bereizgarri berri bat, irakasleak hamorratu
egiten dituena. Izan ere, euskara batuaren zein eskematan sartuko du ikasleak
inuzentki gogora erazten dion "leike" formula majikoa? "Leike" izan da herriaren
potentzial bakarra azken urteotako Beterrian, eta zer esanik ez ume hizkeran
(ikastoletako plaga esan ohi zaio). Formula sinplea zen oso; hirugarren personak
hartzen zituen, hala orainean nola geroan:
Josetxo oinez etor(ri) daiteke
|
Josetxo oinez etorri leike
|
Josetxo oinez etor(ri) liteke
|
Josetxo oinez etorri leike
|
Zer gertatzen
zen berriz nor-nork potentzialean? sinplea oso: esaldiak inpersonalera pasa,
eta kito.
Josetxok ogia ekar(ri) dezake
|
Ogia ekar leike
|
Josetxok ogia ekar(ri) lezake
|
Ogia ekar leike
|
Pluralerako "leizke"
asmatu ten, eta ez "leikez", "leike"ren jatorri bizkaitarrari zegokiokeenez.
"Leike" eta "leizke" singularreko hirugarren pertsonaz nagusitu ziren, nahiz
orainean nahiz geroan, nor formulan zein nor-nork formulan. Baina gainerontzeko
pertsonak hortxe zeuden. Aukera polita zirudien honek ere naiteke/ninteke, dezaket/nezake
formulak berreskuratzeko. Baina kongruentziak bestelakorik eskatzen zuen:
leiket
leikek/n
leike
leikegu
leikezu
leikezu(t)e
leikete (leiteke ere entzuten da, liteke
singularraren oihartzunez edo).
Pluralerako "leizket" etab. Hauexek dira potentzialak menderatzen duten formulak, aktiboetarako ez ezik aditz pasiboetarako ere erabiltzen baitira: etor(ri) leiket (gaur, bihar). Iraganean aldiz ez dugu "leiken" besterik entzun, hirugarren pertsonarako, baina potentzial iragan hau eta nor-nori-norkena ditugu, dudarik gabe, datozen hilabeteotan gehienbat hankazgoratuko diren legeak ("leikedazu" entzunak gara zeniezadake-ren ordez, "leigukete" ere bai "liezagukete" baztertuz...). Etorkizuna potentzialean dago, oh!
|