L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Orrialde nagusira itzuli
                   - Oh! Euzkadi aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Oh! Euzkadi-7 (1981-otsaila) —Hurrengo artikulua




 

 

—itzulpena—

 

Poetek idatzi zuten murrua

Arrailtzen ari da joskuretan.

Heriotze tresnen gainean

Distiratsuki argitzen du eguzkiak.

Edonor bitan zatitzen denean

Lokamuts eta ametsez,

Inork ez du erramu koroa ipiniko

Isiltasunak deitoreak ito ditzanean.

 

Patuaren burdinezko ateen artean,

Denboraren haziak ereinak izan ziren,

Eta ezagutzen duten eta ezagunak direnen

egite miresgarriez ureztatuak.

Ezagutza adiskide hilgarria da

Inork araurik ezartzen ez duenean.

Gizarte osoaren patua, izan ere,

Zoroen eskuetan dago.

 

Nahasmendua izango da ene epitafioa.

Bide arraildu eta hautsi batetik errestatzen naizenean

Egiten badugu eser gaitezke guztiok

Eta barre egin.

Baina bildur naiz bihar negar egingo dudala,

Bai, bildur naiz bihar negar egingo dudala.

 

Epitaph. Pete Sinfield

 

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.