L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Orrialde nagusira itzuli
                   - Oh! Euzkadi aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

<euzk1201>— Oh! Euzkadi-11 (1981-abuztua) —Hurrengo artikulua




 

 

Codorniú

 

Joxean Muñoz

 

Antizikloia etorri da. Eskerrak Codorniuri eta txanpaina razio gehiegizkoak justifikatzeko ikasle iaioaren kapazidadeari. Akabo, bestela, euskara.

        Lau horma tartean eta neguan bezain serio jarri behar baitugu nor/nori/nork/lehen aldia ikastekoan azaldu diren arazoak aztertu odo potentzialak lehenago erakutsi beharko genituzkeen eztabaidatzeko. Eta kalean, kafetegitako terrazatan nola taberna zokotan beste balantze bat egin ohi dugu, beste informe tipo bat pasa: euskararen beste arrazoiak.

        Kurtsiloak bukatuta, betetako obligazioaren satisfakzioak baino bastante gehiago pozten gaituela egindako farre eta juergataz akordatzeak, klasetara matrikulatzea kontzientziak eragiten duela jakinik ere, onartu egunoro nik zuri zigarroa eskatu? galdetzeko, egunoro... dizut! erantzuteko, kontzientziaren arrazoiak ez direla nahikoa. Irakasleok, azken finean, soldata dugula militantzia makaltzen denean, nahiz eta mekaguenka, lanera joateko. Ikasleek lagun berriei, klase ondorengo poteoari odo hirugarren mailako ilehoriari eutsi behar. (Eta ez irakasleak bakarrik). Admetitu.

        Admetitu hoiek denak ez direla euskalduntzearen inguruan sortutako eranskin (lagungarri) soilak, irakasleen arteko solasaldietan komentatzen diren txismeak. Onartu euskalduntze gogor, lehor, eta militantean gaudela oraindik, militatzearen zentzurik hestuenean, etsipengarrienean. Eta euskara ezin dugu, ordu extren produktibitatearen filosofian oinarritu.

        Ez da arazo berria, noski; aspaldidanikoa dugu El Coyote euskaratzearena, Corin Tellado zergatik ez?, eta Vacaciones en el mar. "Euskal literatura erraza"ren ulerpen bat. Zuzena, hori bai, erraza baita, dudarik gabe, literatur lanak, edukiak, formak, baloratzeko erraza/zaila konzeptoez baliatzea. Erraz(egi)a baita ohean odo igande arratsalde aspertu eta deprimenteetan irakurtzen denari literatura erraza eta ozioa esatea, eta atenzio bat eskatzen duen lanari zaila, eta zenbaitetan elitista.

        Lehenengo mailarako, indikatiboko orain aldian, bigarren mailarako, indikatiboko lehenaldian; eliteentzat euskal literatura, herri xehearentzat literatura intraszendentea, subliteratura (?). Euskaldun berriak euskalduntzeko hizkuntza egituren aberaste prozesoa, euskaldungo zabala euskalduntzeko (alfabetatzeko) ideoloji eta kalidade aberaste prozesoa (ze, esana dugu behin eta berriz, Coyoteren odo Corin Telladorena pobreen pobrezirako ideolojia baita, euskaraz ere ideolojia dominantea). Bestea, euskaldun berriaren euskara pobrea hizkuntza pobretasunarekin nahastea.

        Euskaldun berri gehienak, egun ere, ez du beste hizkuntza jakiteko ikasten euskara, bere hizkuntza ikasteko baizik; Hizkuntzaren falta sumatu duelako pobrezia onartuta dauka, eta dizut lantzeko irakurgaiak beharko ditugu, noski, eta nobela batean 19 aldiz niezaizukeen esango duen pertsonaiarik ere bai.

        Baina euskal liburugintza pedagojikoan, euskal liburugintza arau-emailean ito egiten gara (asko behintzat) etsi (gramatikarena ez den egarria ere pasatzen dugunak) aspertu, egun guztia, urte guztia, ariketak egiten odo irakurtzen ari garelako susmotan.

        Etsipenaren kontra Codorniua, gau-eskolaren aldameneko taberna odo hirugarren mailako ilehoria euskararen alde jartzea lortu duen euskaldun berri asko erregela eta arauak ikasi eta ikasi ahala bihurritzen, euskaraz katxondeatzeko erabiltzen, ikaskideen artean euskararen bidez konplizidade argot bat sortzen saiatzen da. Eta ez da zelebrearen edo txistosoaren kasoa, prozeso lehor hortan bizia bilatu nahia baizik. Baina bizi esaten duen ikaslearen ahalegin eskubidezko eta aberasgarria.

        "Antologia del disparate"rako baztertzen ditugun klaseko hankasartzeak taldean komunikazio konplizea lortzeko erabiltzen dira askotan: "Lo tienes noski"; klasean ikasitakoa hankazgoratu odo esajeratu: senargailu, emaztegailu, (eta sinonimotzat ñaka-ñakagailu) flipatu, kabreatu odo aztertu aditzen sintetikoak asmatzea bezala.

        Aski garbi ikusten da udako ikastarotan euskara (euskaraz aritu baino gehiago) erabili, maneiatu, bortxatu beharra. Geuk Zakilixuten bidez ikasitakoak izaten duen arrakasta, edozein puntari helduz gure euskara pedagojizatua euskara bizia egin nahia, norberaren euskara bat, taldearen euskara bat, elemento pertsonalak eta kolektiboak, hizkera, euskaldun berri aktiboa hartzaile edo arauontzi baino, ajente cta sortzaile izan nani duelako seinale dira.

        Gure orain aldi/lehen aldi, erraza/zaila eskematik kanpo gelditzen diren euskara bizituaren momento hoiek ikastaroa eta oporrak, euskararen militantzia eta katxondeoa, erregelak eta bizia elkartzeko sintesiaren momentuak dira.

        Egun, oraindik, anekdota hutsak. Zentzua ematen dien kontextoa hilaren 23an bukatzen baita, edo ekaineko San Juanetan. Gero uda dator, antizikloiaren nagia. Codorniua Codorniú izango da, ilehoria auskalo non den, poteo ohizkoak ez du euskararen berri jakingo. Etxerakoan guk arbelean idatzitako liburu zerrenda parregarri geldiko da, zentraminak galerazita daude eta, ikastaro bukaeran euskararekiko kontaktoari nola eutsi galdetu digutenean guk lanak gomendatu baitizkiegu, ariketak.

        Errazenetik zailenera txukun mailakatuta, hori bai. Baina gelako pertsianak itxi egin behar, lagunekin ordu bete beranduago gelditu behar, lantegitik nazkatuta atera ondoren hiztegi eta eskemen extrako lanera. Euskara ala bizia.

        Buruaz bai, mina belarririk gabe ari baikara, lojikaz eta korrektotasunezko literatura bat, tripa eta odolik gabekoa bada ere, eskatzen. Euskal kultura erraza bai, baina euskal kultura disfrutagarria ez. Liburuak subjuntiboaren erabilkerak justifikatzen baditu, ipui sorta horren balio guztia potentzialik ez azaltzearen erraztasunean badatza euskara ari zaigu helburu bakarra bilakatzen. Euskalduntze tautolojikoa, askotan, non lehen aldian idatzitako nobelatxo hori, lehen aldia ikasteko balioagatik apreziatzen dugun.

        Hori bai kultura erraza, kultura erraz egitea, elegia. Zeren "Vacaciones en el mar" erdi hipnotizaturik denbora pasa eta problemak ahazteko ikusi nahi duenari hipnosia eskeini behar bailitzaioke, eta ez "ene kapitaina, bigarren ganbaraboteko iragaleak kexaliburua eskatu digu", honek edonori eskatzen baitio esfuerzoa, lana, eta arreta. Errazegia, udan euskara ikasteari lotzen zaionak lanean emandako orduen truke disfrute txiki bat merezi baita, atsegina, eta ez euskararekiko konsekuente izanagatik buruak eskein diezaiokeena bakarrik.

        Euskal kultura zailarekin hasi beharko dugula euskaldun berriaren zailtasunak ikusirik, Euskal kultura sortzaileago bat beharko dugula euskaldun berri askok, irauteko eta euskaldunduz ligatzeko edo lagunak egiteko sortzen dituen mekanismoei kaso eginez.

        Euskalduntze azkarrago, intensiboago batetarantz goazen hontan (egunean sei ordutako klaseak, laukoak, ordu t'erdikoak), klaserako hizkuntza dosifikatuko duen materiala beharko dugu. Pertsona bat sei, lau, orduterdian arituko bada, hizkuntza berri hori, nahi den dosisan, disfrutagarri izan dakiola beharko du. Karraspio gehiago bai, klaserako, baina Zakilixut gehiago ere bai. (Eta zerbaitengatik da Zakilixut gure komunikabideetako pertsonaia bakarra. Zerbaitengatik irabazi du solapetan eta jaietako karteletan lekua).

        Sortu, itzulpenaren tresnaz baliatu bai baina itxutu gabe, euskaldun berriaren hizkera inbentoak funtziona dezan kontexto bat sortu, ipuiak, nobelak, komikiak... belarriz egindak. Euskaldun berri bizitzaren aldekoaren sintesiez ikasi. Uda luzea baita. Ariketaz burlatzeak eta erregelak hausteak ematen duen atsegina aprobetxatu. Batzuk abstemioak baitira. Hirugarren maila hasi behar duenari baldintzen bidez zer deskubriturik, zer disfrutaturik eskeini. Ez baita erraz izango ilehoriarekin ligatzea.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.