L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Orrialde nagusira itzuli
                   - Oh! Euzkadi aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Oh! Euzkadi-12 (1981-azaroa) —Hurrengo artikulua




 

 

Espainiako Erregea iraindu nahi izan ote zuten edo, itaunketara hotsegin dizkigu, badaezpada ere, Espainiako Audiencia Nacionalak. Gernikakoa aitzaki, jakina denez. LAIAkoek ez azaltzera deliberatu omen ziren hasiera batean. HBkoek ez zuten erabaki bateraturik hartu. Batzuek ez ziren lehenengo deialdira ageri. Beste batzuek deklaratu ere egin zuten.

        Eta beste batzuek berriz, euskaraz egin behar zutela deklarazioa. Itzultzailerik ez eta etxera.

        Ez gara gu euskararen jabeak: euskaldun orok du euskara dohan erabiltzeko eskubidea. Eskubidea ez ezik, gaurko egunean, gauden egoeran eta abar (betiko latazoa), obligazioa ere bai, esango genuke. Horregatik egiten dugu gaindi bozkarioz politikoek euskara maila guztietan eska, galda, esiji, aldarrikatua, elebitasun geografikoaz gainera (Euskal Herrian euskaraz), elebitasun pertsonala ere errebindikatuz (euskalduna Estatuaren edozein aparatotan euskaraz, dagoen mendi puntetan dagoelarik ere). Batez ere gure politikoak —puroak literaturarekin pizten dituztenez zertarako ari!— orain artean behinik behin euskaraz hiztunegiak ez direla jakinik.

        Eskubide osoa dute edozein ezkutuz baliatzeko datorkien zigor oldarrari buru egiteko (seitatik hamabi urtetarako itzala!). Euskaragana ohartu dira: ke kortina bat, arazoa, buru-gordetze instintibo bat ezpatazoaren ihes. (Audienciatik irtenda gaztelaniaz interbiubatu zituzten kazetalariek ere badakite honenbeste). Guk ezin diegu eskubide hori ukatu. Triste gaude.

Kanpoan otso eta etxean uso.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.