L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Orrialde nagusira itzuli
                   - Oh! Euzkadi aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Oh! Euzkadi-13 (1981-abendua) —Hurrengo artikulua




 

 

Eguerritaco cantac 1789. urtean
ezan ziranac donostiyaco erriyan

 

        AITZIN - SOLAS

        Euskal Herri osoan zehar eguerrietako kantak, gabon abestiak, noelak edo marijesiak ugari ditugu. Behin baino gehiagotan mintzatu ohi da gai honi buruz eta maisuki on M. Lekuona. Aski ezagunak izan dira berak esandakoak bai 1956an EGAN aldizkarian, bai eta beste hainbat eta hainbat hitzalditan.

        Nolabaiteko historia egiten hasterakoan, eta noski, kanta idatzi edo argitaratuei buruz bakarrik, ia beti bezala Iparraldetik hasi behar. Eta hain zuzen Etxeberri ziburukoaren "Noelac, 1631" liburuarekin. Ondoren eta iadanik hegoaldean Nicolas Zubiaren 1691ko dotrina bat, 1705ko Laurgaingo artzai-kantak M. Lekuonak aipatzen dituenak artikuluak eta Bilbao abesten zirenak 1755an "Villancico de San Francisco de Bilbao", Barrutiaren "Gabonetako ikuskizuna" 1759an Arrasaten kantatzen omen zirenak, Peñafloridako kondeak, Xabier de Munibek Azkoitiako monjen komenturako 1762an idatzi zituenak, eta 1764an Gernikan abesten zirenak eta Sebastian Antonio de la Gandara apezak idatziak. (Ikus: Tellechea Idigoras, J.I. BRSVAP, 1966; eta Arana Martija, J .A.: Euskera, 1976).

        Gabon kantetako mostra hauei, gaur beste bat erantsi nahi diegu Donostiako Aldundian eskuzkiribu batetan aurkitua, eta dirudienez 1789 urtean Donostian abesten zena. Ea laister gabonetako kantekin bilduma oso batek argirik ikusten duen.

Patri Urkizu

 

          Estribillo

1        Atoste bada

          Atoste Belena

          gustioc lenena.

 

2        Zuben osasuna emen arquicera

          zuben Jabea emen ecustera.

3        Au bai dala Aurchoa!

          gustiz gozoa

          cerutic jatsia

          gure Jaungoicoa.

 

 

1        Jachi zaiteste bera,

          orgoico Arzayac,

          atoste jaquitera,

          Belengo berriac:

          Gaberdiya bada ere,

          Belengo Mendiya,

          Aingeruz estalduric,

          dago ibai gustiya.

 

2        Chavola triste batean

          Jesus gaur yayorik,

          otzac pasa ez dezan,

          lastoz estalduric!

          Miragarrizko gauza,

          dana izanikan,

          Munduan arquicenda,

          Guizona gatican.

 

3        Azca humil batean,

          anchenda gueyena,

          bere Ama maiteac,

          centicen debana:

          Bezuac zabalduric,

          guizonaren deyez,

          daguala guztiya,

          bustiric negarrez.

 

4        Erropa humil bazuetan

          nota bait bilduric

          arcen du bere Amac

          erruquiz beteric:

          Suspirio Malcoac,

          ditu alibio,

          arnaza erdi galduan,

          chit egiten dio.

 

5        Norc nere seme ona,

          ote du biotçic,

          orrela zu ecusteco

          erruqui gaberic?

          Larru gorri vician,

          tirita zu otzac

          ecin icusu zaitu

          neronen biotzac.

 

6        Estadu triste ori

          zerana izanic,

          ez ta ponderaceco

          icuz gabetanic:

          Viotz baten ordañan,

          milla banituque

          guztiyac zurezaco

          izango liraque.

 

7        Orrenbeste edertazun

          chabola orretan

          norc ziñistulezaque

          gure egunetan?

          Aingueruben vizitsa,

          guizonen paquea,

          itz guxhitan lurrean,

          ceruco Erreguea.

 

8        Ardi galduen billa,

          Aurcho pollita,

          Cerutic bera zatoz,

          orren eztalita:

          Zure Majestadeac,

          arritu ez gaizen,

          lasto artean zaude,

          Aurcho eguinican.

 

9        Baña pobreac gana,

          etorri bazera,

          eta biotz humillac,

          Jauna sendacera:

          Nere pobretazunac,

          ezta cer arritu,

          bada zure pobrezac,

          eracuztendigu.

 

10      Gusto baldin badezu,

          atoz bai nerequin,

          Aurcho zoragarriya,

          Aita, ta Amarequin:

          Alimentu humil bat

          etzaizu faltaco,

          ez ere laguncho bat

          entreteniceco.

 

11      Agur Aurcho pollita

          gure ondazuna,

          Agur bada Maria,

          Agur Jose ona:

          Agur izar ederrac,

          ez aztu gugatic,

          Bedica gaizazute,

          len bait len cerutie.

                                 (sic.)

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.