Trajedia baten euskal komeria
Euripides Mantxinbentakoa
Ez, egia esan, ez nintzen prejuiziorik gabe sartu Eusko Jaurlaritzaren Teatro Eskolaren lehen obra ikustera: Aurretik zerbait entzunda nengoen; ez omen zen euskara batua, eta aktore batzuk beren protesta agertua omen zuten. Alferrik omen.
Hala ere, Troiarrak-en errepresentazioa ikusi-entzun ondoren, batua ala ez batuaren arazoa huskeria iruditu zitzaidan.
Posible ote zitekeen, hainbeste urtetan Euskal Herriko punta batetik bestera euskarazko hitzaldi, irratsaio, kantaldi pastoral eta era guztietako rolloak entzun ondoren "erri euskera" ez ulertzea? Laurdena ere ez bait nuen entenditu, belarriak zorroztu arren.
Gero, han entzundako euskarari hainbat laudorio entzun eta irakurri ondoren, batzuk logikoak (Deia-renak esate baterako), beste batzuk ez oso kontuan hartzekoak (Aizarna, eta abar), eta azkenik beste batzuk benetan harrigarriak (Iñaki Uria eta Josu Landarena Argian), burutazio zital bat hasi zitzaidan barrena jaten. Edo Euskalduntzen 1 hartu eta euskara ikasten hasi beharra daukat edo beste guzti horiek Victoria Eugeniaren tabernatik ikusi zuten Troiarrak.
Duda mudatik ateratzeko gogoz, Las Troyanas, erdarazko textoa (sorburua), eta I. Begiriztainek itzulitako Troiarrak eskura eta konparatzen hasi nintzen. Eta ez naiz damutu. Begira zer nolako loreak topa ditudan lehen begiraldi batetan.
1. Euskalki berria sortu zaigu
Zentzuzko gauza da H-dun euskara gorrotatzea, marxista guztiak H-zale direnez, baina Troiarrak-en herra hori benetan urrutira eraman da. Euskara batu berria asmatzeraino.
Aditza, batzutan gipuzkeraz (zeran, zan) bestetan bizkaieraz (zagoz, dagoz), eta beste batzutan batuaren antza (dut, dugu, baina duzute), nahaspila deforme eta zentzugabean. Deklinabidean, berdin, hemendik hartu, handik kendu, inolako erizpide jakinik gabe. Eta gramatika elementaletik irten gabe, beste milaka atentatu egiten zaizkio euskarari. Edozein euskarari. Oso maiz azaltzen den bat da infinitiboa (har) eta partizipioa (hartu) erabiltzeko modu harrigarria. Nonbait, Eusko Jaurlaritzaren Zerbitzuek izendatutako itzultzaileak entzuna du batzutan tu edo i edo azken parteko zerbait kentzen dela, baina ez daki zer edo noiz kendu behar den, eta begi neurriz jokatu du, honelako buru buztan gabeko formak sortuaz:
olerki bat abest nai diogu; ez al'duzute ikus?; utz nai nuke bizia; eramaraz ninduen; zugana biur bear nuen; bizia ken nai al diozu?, eta oraindik hobea, jaso aditzari egiten diona: zergatik, bada, jas nai nauzute?, askotan errepikatua.
Alderantziz, infinitiboa erabili beharko litzatekeenean, partizipio ugari ikusten ditugu: ez zaitzala izutu, eriopetu nazazun, eta abar.
Beste joera bitxi bitxiak agertzen dira, esate baterako bokalak pilatzekoa: troiaarrak (emakumeak, ez arrak), geeiago, eta abar.
Erri-euskeraren misterio insondableak.
2. Joskeraren hiper-ortodoxia
Edozein euskaldun jatorrek dakienez, euskara jatorra egiteko bi arau jator dauzka gure euzkera maiteak:
a) Aditza esaldiaren azkenean jarri.
b) Itzultzerakoan, erdarazko textoa hartu mutur batetik, eta galtzerdiari buelta ematen zaion bezalaxe, atzekoz aurrera jarri.
Hona hemen adibide
txiki batzuk:
Entzun, eguratsean entzuten dire
zoriak aukera dezaiekeen nagusiaren zai dagozen neskatx guda-atxilotuen
millaka antsi.
|
Escuchad, resuenan en el aire los
mil gritos de las troyanas cautivas que esperan que la suerte les designe
un dueño.
|
Poseidon 1.orr.
|
Itsaso gorrillunean zear Illios
santura arraunka erakar zindueten itsas-ontzi branka zorotzdunak.
|
Navíos de rápida
proa cuyos remos os trajeron a la Santa Illios a través del mar
purpúreo.
|
Hecuba 3.orr.
|
eta otzikara nagusitu da datorkigun
mirabetzak negar-ontzi biurtu duen gure biotzetaz.
|
y el espanto se ha precipitado
en nuestro corazón que flora su futura servidumbre.
|
Andere II 4.orr.
|
zeiñen biotz-gogor ebaki
dituzten ar-ormek zure amak ain gozoki bekokira orraztu eta musuka estaltzen
zituen ille oiek!
|
con cuánta crueldad los
muros han cortado esos cabellos que tu madre gozaba en peinar sobre tu
frente y en cubrir de besos.
|
Hecuba 29.orr.
|
. Erdarazkoa
estalita, ezetz euskarazkoa ulertu hiruzpalau aldiz irakurri baino lehen. Horrelako
parrafadez josita dagoela konprobatu ondoren, nere ez ulertzearen arrazoia ikusten
dut. Nola moldatzen ote ziren antzesle gaixoak horrelako fraseak etenik gabe
esateko? Inor arnasarik gabe seko hilda erortzen ikusi ez nuenez, eta belarrira
oso gozo jotzen zuenez han entzundakoak, etenak, ahal zuten tokian egiten zituztela
pentsatu beharko, honelako zerbait eginaz:
entzun, eguratsean entzuten dire, zoriak aukera dezaiekeen, nagusiaren zai dagozen, neskatx guda-atxilotuen, millaka antsi.
Horrela deklama daiteke, belarrietarako atsegina ere izan daiteke. Baina ulertzen ote da? Ez dut uste.
3. Itzulpena ala adaptazio moralizatua?
Erri-euskeraren teoriko batzuk, esan ohi dute, itzulpenak egiterakoan ez direla gauzak hitzez-hitz eman behar, baizik eta, mamiaz jabetu, euskaraz ausnartu, eta euskaldun jator batek esango lukeen bezala, idatzi. Kultura Saileko teatro arduradunek erizpide horrekin jokatu dute nonbait, eta mundu zeharo kuriosoa sortu digute Las Troyanas-en itzulpenean. Ez dugu esango baserri-giroa erabat lortu dutenik, baina bai Greziaren mundu paganoa eta euskaldun-fededunen erdi-bidekoa.
Erdarazkoan estrépito de timbales egin behar baldin bazen euskaraz danbolin-zarata entzun genuen. Greziako tenploak, elizak bihurtu dira; Troiako acrópolis-a, ergoiena bilakatu zaigu; Palas Atenea erdaraz Diosa Razón izendatzen badate, euskaraz jainko egi Abraham-enaren antza.
Euskal Herrian, edonork dakienez ez da inoiz esklabismorik ezagutu, eta horregatik erdarazko textoan esclava, esclavitud eta antzekoak azaltzen direnean euskaraz, iopu, neshame, mirabe eta abar itzultzen dira. Nola azaldu euskaldun peto bati Casandrak pasatzen zituen horas de éxtasis? Euskal sena ukanez gero, berehala etorriko zaizu: amets-orduak; eta compartir los éxtasis de los dioses, argi dago jainkoen amets-kide izatea besterik ez dela.
Badakizu nolako gordinkeriak dauzkan erdarak. Esateko baterako, Andromaka-ren textoan dioenean Cuando me entregué a Héctor... Nola eman Hori euskal belarriek sufri ez dezaten? Bide bakarra, Jainko legeratuz: Hector-ekin ezkondu ba nintzan...
4. Purismokeriaren tranpak
Hurrengo zerrendari ez diogu komentariorik erantsiko. Ez da inondik ere exhaustiboa. Erdaratik euskarara textoan dagoen behera jauzi lotsagarria agertzeko nahikoa izango al da.
Sirena: arrain andre
bárbaro: basati
Cíclope: begi-bakar
arte: erreztasun
velo: estalki, oial
persuasión: eragina
privilegio: baimen
sin razón: gezurrez
carro: gurdi
galera: txalupa luze
sacerdotisa: eliz-andere
sarcófago: illetxe
nación frigia: frigitarren laterria
cachorro: mutiko
aliado: kide
indigno: gaizto
ajusticiar: erail
bañar: ezkotu
el destino es terrible: garratza da etorkizuna
Esparta es austera: garratza da Esparta
justos son tus deseos: zuzena da zure asmoa
ahora que mi cuerpo queda puro: nere soña garbitzen den une honetan
a mí el ofendido: neri, mindun oni
quieran los dioses: jainkoen eraginez
insolente lujo: apain-egarri nabarmena
mensaje oficial: agintezko mezu
augusto manantial de Pireno: Pirenoko itur-burua
eta, ezetz asmatu zer den tupikizko alderantzia duen babeski hori?, eta abar eta abar.
5. Trajedia ala komedia?
Trajediaren xedea ez da izaten farre eragitea, eta seguru asko, horrexegatik ez ziguten eman espektadoreei Troiarrak-en libretoa euskaraz eta erdaraz, Zuberoko Pastoraletan egiten duten bezala. Honela, ezer gutxi ulertuarren trajedia ikusi, entzun eta aktoreen jardunaz gozatu ahal izan genuen. Begira zer nolako bitxikeriak irakurtzetik libratu ginen:
Ni, Poseidon, itxas-jainko, Nereidas-en
batzak beren dantza-urratsak tolesgetzen dituen urpe aetatik nator.
|
Yo, Poseidón, dios del mar,
llego de las profundidades donde los coros de las Nereidas despliegan
la danza de sus pasos.
|
Poseidon, Hasiera
|
Ohartxoak:
Nereidas: Nereida-ren plurala espainolez
Tolesgetu:
desdoblar, desplegar!!!
...eta Poseidonen
hitzaldi berean, lehen aipatutako frasean, neskatx guda-atxilotuen millaka
antsi esaten digu. Erdaraz, troyanas cautivas dio, eta obra guztian zehar
ikusi genuenez, emazteak, amak, amonak eta denetatik zeuden "neskatx" horien
artean.
Ida'rentzat oialak
orraz-lantzen genituneko anizkari ez diogu berriz inoiz eragingo
|
Telas de Ida dio erdarazko textuak,
Ida, Troia inguruko mendi bateko tenploa zenez.
|
Kultura
klasiko zabal eta sakona agertzen da nonahi, itzulpenean zehar, ondoko hiru
adibide hauetan ikus daitekeenez:
Eta gero seme-alabak apurtuko dute
ama, eta igeska ibili bearko dute ondorengoak, etenik gabe, aserrearen
eraginez. Iraiña iraiñ truk.
|
Y luego, los hijos destrozarán
a la madre, y su raza ha de huir eternamente perseguida por las Furias.
Ignominia tras ignominia.
|
Helena jainko gorrotagarriaren
bizi-leku dan Eurotas'en olaturik ez dezagula ikus inoiz!
|
Que nunca más veamos las
olas del Eurotas, morada diosa de la odiosa Helena!
|
Agur nere jainko kuttunaren arro
putzkeriak. Agur nere
amets-orduetako estalki apaingarriak. Utikan.
|
Adiós ínfulas
del dios que más querido me es, adiós mis velos, adornos
de mis horas de éxtasis.
|
Euskaraz
ez ezik, erdaraz ere nagusitasuna agertzen digu Eusko Jaurlaritzaren zerbitzuek
izendatutako itzultzaileak:
Orain mutiko maite, etzera bizi,
ontasun oien esker-saria txasta dezazun,
|
Ahora querido niño, ya no
vives para saber el valor de esos bienes.
|
6. Txistulariekin Orkesta Sinfonikoa
Gure herrietan oso txistulari iaioak dauzkagun arren, Labayen jaunari ez zaio oraindik bururatu horietako batzuk aukeratu eta Hiru Probintzietako Orkesta Sinfonikoa osa daitekeenik. Euskal Teatro Nazionalarekin, ordea, badirudi herri-txistularien bidea onartu duela, Etxebeste, Begiriztain, eta beste zenbait izendatzekoan.
Guk, jaun horiei ez diegu ukatuko zeinbere herrian edo batzokian euskal teatroa eragiteko gaitasuna. Baina, mesedez, herriaren milioiak gastatzerakoan, beste hainbat alderditatik euskarazko teatroaren aro berria markatzen duen teatrogintzan abiatzeko unean, bada ordua euskara komunikazio tresna bezala erabiltzen hasteko. Eta sinbolo hutsaren mailatik ateratzeko. Troiarrak ikustean gehien gozatu zutenak katalanak eta gainerako ez-euskaldunak izan omen ziren. Euskarak eta grekerak ba omen dute halako soinu-paretasuna. Ez dago eskubiderik.
|