L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Orrialde nagusira itzuli
                   - Garziarena aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Garziarena-1 (1992-azaroa) —Hurrengo artikulua




 

 

Imajina ezazu Irun...

 

Imajina ezazu, Irun aurtengo uztailaren egun batean, eta imajina ezazu San Juan bertako plaza nagusia eguzkiak kiskalita, Gaztelako herri batekoa bailitzan.

        Jadanik ariketan murgildurik, kotxe zahar bat ikusiko duzu Paseo de Colonetik plazan barrena abiatua. Kotxea diot, zeren hala behar baitu izan maleta eta traste guzti horien azpian aurrera nekez ari den tarranta.

        Honez gero erraz antzeman dituzu kotxe barrenean doazen sei buruak, zazpi akaso, beltzaranak, eroriak, globo erdihustuak gogora ekarriko dizkizutenak.

        Maratoi proba ikaragarria burutzen ari dira bidaian zehar; San Juan plazako espaloietan ordea ez da publikorik bildu Agirrenean helatua erosten ari den neskatoa ez bada.

        Asko frenatu beharrik gabe, kotxea gelditu egin da, baina ez aurrean aipatutako publiko falta nabarmenagatik, baizik eta —beharbada asmatuko zenuen bezala— bidegurutze ezezagunek sortzen duten larritasunak eta segurtasun ezak eraginda.

        Beste ahalegintxoa eskatuko dizut ezustean azaltzen den bigarren kotxe bat imajina dezazun. Bigarren honek ez dizu arazorik sortuko, segituan antzemango baituzu benetako kotxea dela, comme il faut itxura duena. Aurrekoak geldiarazita, gidaria sekulako tutu kontzertua antolatzen ari da. Harro, besoak leihatilatik kanpo astinduz, kotxetik ateratzeko zorian dagoela dirudi.

        Bitartean gure marrokiarrak erabakia du zein izan daitekeen mugarako bidea eta haruntza eragin dio tramankuluari.

        Atzeko kotxekoak, azkeneko bozinazoak jotzen ditu sutan, neskatoak axolagabe helatuari lehenengo miazkatuak ematen dizkion bitartean.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.