Ikusi dugu, entzun dugu, jakin dugu
Jose Antonio Sistiaga
«Administrazioa baldarra eta zinikoa da. Ez dago elkarrizketarik bera eta artisten artean. Ezin da ahaztu Jaurlaritzan elizgizon ohi asko dagoela, eta Elizaren ikasketak menpekotasun harremanak ezartzen dituela. Horrela, heziketa hori jaso duen politikari bati oso zaila zaio mentalitate laikora aldatzea, eta faxismo hutsean mugitzen da. Horren ondorio da egungo politika, eta horrengatik gaude gauden egoeran. Eta artistei geratzen zaigun aukera bakarra duintasun eta energia mantenduz jarraitzea da. Argi daukat artista bakarrik egon eta egongo dela beti. Hau da bere errealitatea.
Arregirekin elkarrizketarik ez dagoela ikusia da. Harroputz herrikoia da. Kultur kontseilaria dela konturatu ez den "jator" bat. Eta badakit oso zaila dela politikaria izatea, baina politikariek egiten dituzten akatsak artistek egingo bagenitu...».
(ARGIA, 1992-IX-27 / 1.402. zenbakia)
Judith Garziarenak aukeratua
|