Enderen eritzi bat
Bittor Garziarenak jasoa
Halaxe esan zuen hitzaldi batean Michel Endek, «Momo» eta beste hainbat liburu ospetsuren egileak: «Marko txanpon bat jarri izan balitz 0 urtean % 6aren interesarekin, gaurko egunean eguzki tamainako bi urrezko bolaren balioa izango luke; ordea langile batek 0 urtetik gaur arte irabazitako soldata guztiak batuko balira, horren balioa bi metrotako diametroa duen urrezko bola batena izango litzateke. Desberdintasun hori da injustiziaren funtsa. Eta ondorioa zera da: bukatu egin beharra dagoela diru xixtima honekin».
|