Ideiaz aldatzea
Maria Garziarena
Dogmak bere mende hartu zuen lur batean jaioak gara, eta agian horregatik birtutetzat jotzen da hemen ideiaz ez aldatzea. Zenbaitetan, etortzen da fanatiko bat eta «txaketaz» hitzegiten du, ideiak txaketak balira bezala baina ez, ideiak ideia dira, eta txaketak txaketa. Hona hemen Stevensonek Crabbed age and youth entseiu ttipian, dogmazaleei dedikaturiko erreflesioa:
«Berrogei urterekin hogei genitueneko eritzi berberei eusten segitzea hogei urtez zozolotuta-edo egotea da, eta ezer erakutsi ezin zaion mukitsuaren maila hartzea, zigor guztiekin ere zentzatu ez den horrena; ez profeta bati dagokion maila hartzea. Zera litzateke, itsasuntzi kapitain bat Londreseko Portutik India aldera abiatu eta aurreneko aldiz itsasoratzean Thames-eko mapa kubertara igo zuenez gero, bidaia osoan, temaren temaz, besterik ez erabiltzea».
|