Zehar 18
Felipe Garziarena
Arteleku etxeak ateratzen duen aldizkariaren izena da «Zehar». Interesgarria bere zenbaki gehienetan, are eta interesgarriagoa iruditu zait kaleratu berria duen 18garren alea. Bertan elkarrizketa bat egiten diote Pepe Espaliu artistari (orain ez asko egin zen Action carrying delakoaren protagonistari, hain zuzen), eta Jon Greenberg-en gutun oso interesgarri bat ere argitaratzen da (bere gaia: SIDAren inguruko Act Up mugimendua). EROSI, IRAKURRI, PASA.
|