L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Orrialde nagusira itzuli
                   - Garziarena aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Garziarena-2 (1992-abendua) —Hurrengo artikulua




 

 

Euskal Herria goratzen

 

Rainer Maria Garziarena

 

Azken uda honetan eta denborapasan dibertimendu bitxi bezain interesgarri bat burutu dut: edozein egunkaritan azaltzen ziren inkestak irakurtzen eta aintzat hartzen eman dut denbora zerbait hobeago egiteko parada izan arte. Eta asko saltzen den egunkari bateko kazetari bati bururatu zaio hemen inguruko politikari eta pertsonaia famatu eta xelebreei inkesta bat egitea uda parterako.

        Galdera interesgarriena, niretzat, pertsonaia horien kezka kultural eta intelektualekin loturikoa zen dudarik gabe eta halaxe hartu ditut kontuan gure politikari, sukaldari, futbolari eta pilotari, artista, vedette, eta beste hainbat xelebreren erantzunak.

        Hauxe da jakin beharreko datua: inork ez duela aipatu ere egin euskal literaturazko liburu edo idazle bakar bat ere. Norbaitek liburu bat aipatu duenean (eta horrek ez du esan nahi irakurri duenik) kastilanozko autore standard betikoak aitatu ditu, normalean best-seller horietakoak.

        Bi erantzun bitxi, biak kargodun politikarienak (beraz esku artean denonak diren miloiak erabiltzen dituztenak kulturarako): batek ez ornen du ezer irakurtzen bakazioetan ez duelako betarik izaten horretarako eta besteak ez omen du ezer irakurtzen aisealdirako daukan denbora librea soziedadean ematen ornen duelako kuzinatzen.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.