L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Orrialde nagusira itzuli
                   - Garziarena aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Garziarena-3 (1993-urtarrila) —Hurrengo artikulua




 

 

Golfoen gerla etxetik urruti beti

 

Noam Garziarena

 

Orain berriro ere golfoen gerlari hasiera eman diotela eta, ez litzateke alferrikako ariketa kulturala baizik eta gimnasia onuragarria Noam Chomsky gizon zorrotz eta haundiak Estatu Batuei buruz esandakoez jabetzea eta bere liburuak errepasatzea. Oso eritzi sakonak eta bitxiak izan ohi ditu aspalditik Chomskyk eta noizbehinka halako pertsona heterodoxoei kasu egitea ere ez da oso kaltegarria suertatzen inorentzat.

        «Terrorismoa geldiarazteko Washingtonera bialdu behar lirateke tropak eta ez beste inora» —dio intelektual azkar honek. Ez baita egunero entzuten mundu guztian hain maila altua daukan gizon ospetsu bati esaten zer nolako jendaila moeta diren Bush moduko agintariak edota zer nolako kriminal terroristak diren Menahem Begin eta Isaac Shamir eta, Historiako orrialdeak berriro ere errepasatuz, zer nolako hiltzaile anker eta gupidakabea suertatzen zen Churchill ingelesa...

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.