L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Orrialde nagusira itzuli
                   - Garziarena aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Garziarena-3 (1993-urtarrila) —Hurrengo artikulua




 

 

Nork ulertzen du ezer edozertaz?

 

Carmelo Garziarena

 

Otxandion jaio zen Carmelo Bernaola orain dela gutxi sartu dute San Fernandoko Arte Ederretako Akademian. Hona hemen egun horretan adierazi zuenetik zenbait esaldi eta pentsamendu bitxi bezain interesgarri:

        «Intelektualak desastre bat besterik ez dira musikaz aritzerakoan eta gainera harro daude portaera horrekin. Egiten duzu topo horietako batekin eta esaten dizute ez dutela ulertzen, eta galdetzen diot nik neure buruari Zer da ulertzea? Nork ulertzen du edozertaz? Arte arlo bat lantzen dugunok ezin dugu denetaz izan adituak, baina garrantzizkoa da harreman eta lotura estu bat edukitzea kulturako beste arlo guztiekin. Nire kasuan, esate baterako, betidanik izan dut pinturarako joera eta zaletasuna. Izugarri gustatzen zait pintura eta horregatik joaten naiz erakusketetara, museoetara eta harreman haundiak dauzkat pintoreekin.

        Musika askotan izan da denbora pasarako zerbait, asignatura «maria» bat eta beste ikasgaien menpe egon den ekinkizuna. Edozein ikaslek daki nor den Velázquez, baina ia inork ez du Victoria edota Cabezón ezagutzen. Jende askok dio ez duela orain egiten den musika ulertzen, baina ez dira ohartzen lehen egiten zena ere ez dutela ulertzen, beraz ez da gaur egungo musikaren problema, ez jakitearena eta ez egoki prestatzearena baizik.

        Artea une bakoitzeko islada da eta inguruan daukan giro sozial eta politikoak baldintzatzen du. Horrexegatik garrantzizkoa da bere arlo guztietan ezagutzea. Kulturak aberastu egiten du eta gainera samindura bortxakeria kontraesanean uzten ditu. Kulturadun izanik denok ginateke askozaz zoriontsuago».

 

 

 

        Arrazoi osoa dauka Carmelo Bernaolak dicen horretan eta bestela azken egunotako egunkariak irakurtzea besterik ez dugu. Badirudi azkenaldi honetan (eta agian ehiza garaia iritsikoden arte) modanjarridelaartelanekin harrika hastea (batzuk) eta egunkarietan manifestuak eta adierazpen ezin sakonagoak plazaratzea (beste batzuk). Azken intelektual (?) hauentzat Artea aipatzen dutenean beti beti pintura eta eskultura esan nahi dute, eta ez beste edozein arte arlorik...

Carmelo Garziarena-ren lagun bat

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.