017/ Atera berria da Euskal Herriko mapa bat erliebez eta osoki euskaraz egina. Urruti samarretik polita du itxura, baina pixka bat hurbildu ezkero akatsez beteta dagoela ikusiko dugu. Oker idatzitako izenak ez dira ez bat, ez bi, baizik eta pila lotsagarria.
018/ Duela gutxi argitaratu da Chillida en San Sebastián deritzan liburu gotorra, artistaren Donostiako erakusketa orohartzailearen katalogoa: euskal testuan, berriro ere, hutsak ehundaka.
019/ Bilboko Bidebarrieta liburutegiko langileen artean inor ez dago euskaraz hitzegiteko gai denik, eta informazio guzti-guztia gaztelaniaz dago.
020/ Gasteizko Udaltzainek laster asko botako dizute ohizko «En castellano, por favor».
021/ Beste horrenbeste Durangoko suhiltzaileek. Gainera, telefonoz euskaraz egiten badiezu kapazak dira, deskuidatzen bazara, telefonoa eskegitzeko ere.
Oharra: Aurreneko bi datuak Endrike Knörrek EGUNKARIA-n ateratako artikulu batetik hartuak dira, eta beste hirurak berriz José Luis Segurak EGIN-en idatzitako artikulu batetik.
Arren, kolaboratu sail honekin ere. Bidali datuak zuzenbide honetara: Emak Bakia Baita, 855 P.K., 01080, Gasteiz.