L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Orrialde nagusira itzuli
                   - Garziarena aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Garziarena-5 (1993-apirila) —Hurrengo artikulua




 

 

Egia ttikien katalogoa

 

022/ Elkarri mugimenduak indarkeria «ezetsi» egiten omen du. Gezur hutsa. Hori Euskaldunon Egunkarian asmatu bebar izan duten itzulpena da (zalantzazkoa, eufemismo guztiena bezala). Elkarrik egiten duena «reprobar» da. Ezaguna denez, euskaldun alfabetatuak badaude elkarte horren «fronteko lerroan»; beraz, erdarara jo badute, kontzienteki dela esan dezakegu. Betiko kaka zaharra: Euskal Herrirako politika, baina erdaraz. Dena herriarentzat, baina herririk gabe.

        023/ Aspaldiko hankasartze polit eta ezaguna da errepide batean «Kontuz! %10eko belarritakoa» jarri zuen Foru Aldundiarena. Dena den, akaso harrigarriagoa da Eibarko Herriko Tabernan Jarraik ipinitako iragarkia: «Metxeroak, kolganteak eta pendienteak salgai».

        024/ Gipuzkoako Hezkuntza Sailak gutun bat bidali zuen eskola guztietara Eguberritako jaiak zoriontzeko. Hala zioen erdaraz:

        — «Con mis más sinceros y cordiales deseos de paz, prosperidad y felicidad para estas Fiestas de Navidad y para el próximo año 1993».

        Itzultzaile enmaskaratuaren eskuetatik pasa ondoren, honela geratu zen euskaraz:

        — «Bake, joritasun eta zoriontasun opa nahi benetazko eta beroenak, Eguberri Jai hauetarako eta datorren 1993. urterako».

        025/ «Bidesaridun» autopistek foileto publizitario polit bat atera dute paper apain eta koloretako argazkiekin. Lemak —erderazkoaren itzulpena beti bezala— hala dio: «Sindoloaren atzean imagina baino gehiago dago».

        026/ Caja Laboral-ekoek ere atera dute bere foileto apaina, hau ere koloretan eta abar. Hala diote: «Zuk badakizu Euskadiko Kutxak gogor diharduela euskal gizarte eta enpresagintzaren alde. Oso Kutxa geure-geurea dela. Euskal Herriko Kutxa». Bai, zera! Gasteizeko sukurtsal nagusian, Dato kalekoan, operazio arrunt bat egitera bazoaz behintzat, erderaz hitzegin beharko duzu. Euskaraz hasten bazara, laster jarriko dute praktikan dakiten euskera urria: «Erdéras, mesédes».

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.