Fuster-en bost gogoeta labur
Balendin Garziarena
Ez dakit, irakurle, ezer jakingo duzun Joan Fuster idazleari buruz. Baina, nolanahi ere, merezi du zerbait jakin dezazun, zeren izen horren atzean Castellet-ek herese eta bakarti bezala definitzen zuen intelektual haundi eta zorrotza izkutatzen baitzen. Gainera, hurbileko gai asko aurki ditzakegu euskaldunok bere izkribuetan, zeren balentziarra izanik eta katalaneraz idatziz, asko arduratzen baitzen Herri ttiki eta berezien arazoetaz. Atera berria da, Ediciones Península etxean, haren ideien sorta hat Diccionario para ociosos izenburuarekin. Bertatik hartuak dira (zu liburua erostera animatzearren) honako aforismo eta gogoeta laburrok:
«Oso maiz, ia gehientsuenetan, ixiltzea ere gezurra esatea da.»
«Ez dago morrontasun desinteresaturik.»
«Komikoa ere bada: behin ere ez gara izaten uste bezain gaiztoak.»
«Beti aurkituko duzue arrazoiren bat aurkitzen saiatuz gero, noski edozein gauzetaz damutzeko; baita sekula egin duzuen gauzarik nobleenaz damutzeko ere. Baina, jakina, damututa ere ez duzue ezer lortuko.»
«Esaten du esaten zuen Charles Maurrasek: Tóut désespoir en politique est une sotisse absolue. Desenkusatu egiten naiz erreazionario beneragarri bai aipatzeagatik, baina, Aquinoko Tomas doneari sinistera, egiak, esalea esale, Izpiritu Santuan du jatorri. Ondo. Bestalde, ez da ahaztu behar guk egiten ez dugun politika gure aurka egina izango dela. Eta, azkenez, pentsa dezagun politika zientzia edo arte bat dela, eta bere bitartez gure auzoa konbentzitu behar dugula bere buruarekin eta giza dinatasunarekin kontsekuentea izan dadin. Orain, hitza gogoeta irakurleari uzten diot.»
Gure hurbileko gai asko ukitzen dituela Fuster-ek genioen hasieran, eta hortxe dago boskarren eta azken gogoeta probatzat. Berak aipatzen dituen 3 puntuak eraztun bat bezain egoki kokatuko lirateke EHko edozein eztabaida politikoan. Eta badaude gehiago liburuan nazionalismoa aintzat hartzen duen gogoeta sakon bat, adibidez. Baina den dena jakin nahi duena joan dadila liburudendara.
|