L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Orrialde nagusira itzuli
                   - Garziarena aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Garziarena-5 (1993-apirila) —Hurrengo artikulua




 

 

Zeuk kontrolatu teknologia,
edo berak kontrolatuko zaitu

 

Zer da cyberpunka? «Terminoa zibernetika (komunikazio eta kontrol teoriaren zientzia) eta punketik (bazterreko mugimendu antisoziala) dator. Hitz bikote bitxi honek estaltzen du nazioarteko cyberpunk kulturaren muina: aldi berean high-tech (puntako teknologia) tresnak miretsi eta horiek erabiltzeko ohizko bideak baztertzen dituen munduari begiratzeko modua.

        Jatorriz zientzia-fikzio bero-beroa idazten zuen eskolari eta zenbait ordenagailu piratatzaileri aplikatua, cyberpunk hitzak musika, arte, psikedelia, droga inteligente eta punta-puntako teknologia biltzen dituen eremu zabala hartzen du orain». Nortzuk dira cyberpunkak? «Ez bakarrik terminalaren gainean bizi diren hogeitamazeozer urteko pirata informatikoak; baita Macintosh ordenagailuaz beren gurasoek Apple diskoez sentitu zutena sentitzen duten teenager-ak ere, edo beren Super Nintendo eta Sega Genesis-ei kateatutako videokume preadoleszenteak». Cyberpunkek berek horrela definitzen dute berea: «Teknologia, konpromezuarekin». «Mundu teknikoa kaleko anarkiarekin eta bazterreko pop kulturarekin biltzen duen aliantza ez-santua». «Gizaki eta makinen fusioa». «Batzuetan jendeak gerrarako darabil teknologia; nik musika, arte eta bizitzarako erabili nahi dut».

        Cyberpunk mugimenduaren manamenduetarik batzuk: «1. Informazioak libre izan nahi du: Informazio garaiko edozein teknologia polit beti heldu beharko litzateke hori hobeto erabil dezakeenaren eskuetara; zentsore, copyright zaintzaile eta datutxakur (originalean "datacop") guztien gainetik. 2. Deszentralizazioa bultzatu: gizartea ehundaka sub-kultura eta diseinu-kulturan banantzen ari da, bakoitzak bere hizkuntza, kode eta bizimodu propioak dauzkala. 3. Beti ertz-ertzean surfean: Nanosegunduero aldatzen ari denean mundua, burua uraren gainetik izateko bidea, Zeitgeist-aren punta-puntan egotea da». Cyberpunkak bere hardcore aldea ere badauka: «Mondo 2000 aldizkaria (cyberpunken biblia) eskuartean darabilen edozein guraso asaldatuko litzateke. House musikari buruzko artikulu batek, Ecstasy-a hartzea eta gau osoan minutuko 120 taupadako musikaz gorputza astintzea inongo gaztek galdu nahi ez lukeen esperientzia bezala deskribatzen du. Saiakera batzuek, buruaren "informazio prozesatze" gaitasunean droga psikedeliko eta inteligenteek dakarten onura aipatzen dute, eta beste foileto batzuen arabera, "sexu segurua sexu aspergarria da"... Jakina, horrelako asko jarrera hutsa besterik ez dira... Izan ere, cyberpunkak nazkatuta daude 60ak zein zoragarri izan ziren esaten ari diren agure zahar horiekin». Adi beraz: «Ez baduzu teknologia kontrolatzen, berak kontrolatuko zaitu zu».

(Time aldizkaritik hartutakoak
cyberpunk mugimenduaren gainean)

Afrika Garziarenak aukeratua
eta Mac batean egosia

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.