Idazle gazteak
Jeanne Garziarena
Non dira idazle gazteak, non dira idazle gazteak? galdetzen du kritikari itsuak.
Zure zerrendetatik kanpo nago erantzuten dio idazle gazteak irribarrez zure hatzaparretatik urrun.
Eta idazle gazteak ihes egiten dio, bere ezkutuko bidaiari ekinez, irakurgaiak eta irudimena ekipaitzat daramatzala. Eta ospe nahiak itsututako kritikaria, haren iragaiteaz ere jabetu ez delarik, bertan geratzen da trena galdu duen bidaiariaren antzera, «Non dira idazle gazteak, non dira idazle gazteak?» behin eta berriro errepikatuz.
|