Ohar laburrak
Garziarena
1. Textu asko jaso ditugu guk uste aldera, eta beraz zerrenda bat egin behar izan dugu. Igorri dizkiguzuen gehienak argitaratuko dira, baina zein bere txandan.
2. Egia ttikien katalogorako iritsi datuekin ere zerrenda bat egin behar izan dugu. Izan pazientzia, aterako dira denak (Bide batez, katalogoa osatzerakoan gure kezka ez da zuzenki linguistikoa, baizik eta politikoa, halanola ez den artistikoa baizik eta politikoa espaloi koskadunei buruz elbarriek eduki dezaketen kezka. Beraz, guretzako sobran daude Urliak edo Sendiak egiten duen euskara txatxu edo ez txatxuaren kontuak).
3. Mezu moduko hainbat textu jasotzen genuela eta, horientzako atal berezi bat irekitzea erabaki dugu, Mezuak izenekoa hain zuzen ere.
4. Joshua Garziarenarentzat: Mila esker gutunagatik, baina gure textu antolatzaileak arazoak ditu zure artikuluko lexikoarekin. Arren jarri harremanetan gurekin.
5. Irakurleok: idatzi, hartu esku, zabaldu Garziarena zuen lagunen artean. Zuek ezean, inork ez du egingo.
|