Ttipian buru
Iñaki Garziarena
Legea: Ergelgoaren nagusitzea
Aurrerapen teknikoak eskaini bideak bitarte, egun
geroz gutxiago dakien
geroz jende gehiago dago
geroz gehiago gaiz hitzegiten.
Legea
Lagun ea dena
bere buruaren
ez da nehoren
Harri hotzeko
Denok hil behar izan dugu
maite genuen zerbait
aurrera egin ahal izateko
denok gara Macbett
harri hotzeko
Ni-aren gaztelu gotorrean
Nirera egitea
ezta
niregana egitea
Xehetasuna eta sinesgarritasuna
Literatur-gilea eta gezurtia
honetantxe dute elkar egiten:
xehetasunak ematearen behar...
Hitz oro
Hitz oro karga baten jabe da: ez dago hitz neutralik.
Malentendu
Halakok poema liburu berria aurkezten du...; bertan agertzen duena, ordea, ez dagokio bat ere bere oraingo ibilbide eta izaerari: liburuak, beraz, berari buruzko oker-adibidean jartzen du irakurlea! (Sugeak bidean utzi azala lakoa duzu liburu oro: bere ibilbidean inork utzi gogoaren alda-azala)
Legea
Ordutsua ez den
maitalea
ez da fidagarria
Esaidazu gezur bat
"Esadazu gezur, esadazu maite nauzula", diosta Jonny Guitar pelikulako pertsonai femeninoak itzuli den aspaldiko amoranteari. Halaxe berean zatzaio euskal populua "Gobierno Vasco" delakoari: "Esadazu gezur bat, esadazu Arriortuak faktoria bat (1) ipiniko digula Zornotzan".
(1) Egin ezazu zerrenda: McDouglass, Transpapel...
Igarkizuna: ipini X bat dagokionari.
Hauetariko zein hitz
ez da aurre-historian sortua?:
haizto, haizkora, txip, haitzur
(Oharra: bidali soluzioa gureposta-kodera eta asmatzaileen artean aizkume bat sorteatuko da).
|