Emakume ipuin bat
Neskatxa Garziarena
Behin batean, neskatxa bi, parrandatxo bat egiteko asmotan, hatzamarra luzatuta Gasteizko kanpokaldeko errepide batetan geldirik zeuden alai berbetan, hotzez akatuta.
Halako baten, kamioi handi bat geratu zitzaien. Bu letrak zituen kamioi bat. Barrura sartu eta hizketan hasi ziren kamioilariarekin.
Kamioilariak jatorra zirudien, bere bidaietan ikusitako parajeak deskribatu zizkien, abenturatxoak kontatu...
Kontu horietariko batekin ari zela, zur eta lur geratu ziren neskatxa biak. Gizona, Frantziako atseden hartzeko toki bati buruz ari zen. Berak zioen legez "lleno de mancones", eta badirudi "maricoi" horiek keinu eta berba lizun eta nazkagarriak botatzen zizkiotela...
Neskatxa biak ixilik gelditu ziren, zeozer esateko gogoekin...
Ailegatu ziren jaietara, eta poteoa hasi orduko, laister hurbildu zitzaien "ligoi" horietariko bat keinu eta berba lizun eta nazkagarriak botatzen... eta esan zion batak besteari:
Gizon nazkantea, nahiz "maricon" nahiz "ligoi" izan, beti da gizon nazkantea.
Hala bazan ez bazan sar nazatela kalabazan edo atara nazatela Gasteizko plazan.
|