L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Orrialde nagusira itzuli
                   - Literatur Gazeta aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Literatur Gazeta-1 (1985-uztaila) —Hurrengo artikulua




 

 

Ernst Bloch

urteurrenaren traste zaharrak

 

Ernst Bloch

 

        1885. Alemaniako Ludwigshafen irian sortu.

        1933. Leipzig-eko unibertsitatean filosofia irakasle zelarik, aide egin zuen U.S.A.ra, nazionalsozialismoa zela medio.

        1948. Ekialdeko Alemaniara itzultzen da eta Leipzigen jarraitzen da berriz ere filosofia irakasten. Hamargarren urtean bota egiten dute unibertsitatetik «gazteria galtzen zuelako» bere filosofiak.

        1961. Mendebaldeko Alemaniara etorri eta Tübingen-en egos zen filosofia irakasten hil arte (1977). Utopia eta esperantzaren filosofia aztertu zuen bereziki, baieta ametsarena ere. Bere garaiko Alemaniako prosa gizonik handienetakoa izan zen eta hamaikatxo bat narrazio ere badauzka gaztelerara itzuli gabe.

 

        Sorotik zetorren baserritarra erreka bazterrean gelditu zen bere zaldiari edan arazteko. Bat batean, zer da hori, hor beheran adarrartean? erdi izkutuan dragoia ikusi zuen, sudur-muturretik su ixil bat zeriola. Zaldiari atzera egin eta basoz baso ihes egin zuen, arbolek belarrietan xixtu egiten ziotela. Herria begiz jo arte ez zuen zaldia ibilian ibilian ipini.

        Halako hartan auzoko semea berarengana datorrela ikusten du, hamar urteko motiko bat, errekarantz taka taka. Baserritarrak zaldi gainetik, motikoa heldu eta bere atzean ipintzen du. Munstrotzar haren berri eman zion, aldian aldian atzera errepatuaz, dragoiak entzungo ote zion edo. Izuturik eta zaldunari atxikirik motikoa galdezka eta, galdezka atzekaldetik: «Begi handiak al zituen dragoiak? hortzak, karraska al zituen? sudurreko suak xixtu egiten al zion ura edatekoan?»

        Ixiltzeko, ixiltzeko, baserritarrak motikoari errietan, solaserako etxean izango zutela denbora eta. Baina motikoa teman: «Begira egidazu, gizona, halakoa al zen dragoia?» —eta motikoa sino-minoka. Azkenean aurpegi beltzez, baina begiratu egin zion baserritarrak; dragoia atzekaldean zeraman makur makur eginik, eta bularra xehatu egin zion.

        Arratsaldean, auzoko semea berriro etxean zegoen, mahainean afaltzen alegia, eta baserritarra zati zati eginik arkitu zutelarik, etxeko eta guztietan deabruen kontra zintzilik zeuzkaten axari buztanak bedeinkatu egin zituzten.

 

(Spuren, Urratsak,
liburutik itzulitako ipuina)

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.