The pourple rose of Cairo
M.A.
La película Salida a la Calle, con todos sus personajes, en ejecución de sí misma. «Película» idatzi dudan hortan, «novela» ezarri ezazu, eta Borges-en onirismo laberintiko humoretsuaren aita izan den Macedonio Fernandez-en (1) literatur leitmotif bera topo egingo duzu. «Construyamos una espiral tan retorcida que canse al viento en su interior, y de ella salga mareado olvidando su rumbo» esaten zuen Macedoniok (2) literatura kopia errealistaren bidetik apartatzeko, fikzioko pertsonaiak pertsonai-izaera erreala izan dezan alegia eta ez pertsonen izaera-fiktizioa. «Yo quiero saber qué es lo que fingen los actores escénicos. ¿Finen que son personas y no personajes, que imitan hombre y no viven? A ellos les está sucediendo su vivir personal; cualquiera sea su «papel», no son personajes de papel, escritos».
Macedonio eta Borges bezala, esistentzia-ezari etxe bat egiten saiatu da Woody Allen ere bere azkeneko pelikula honetan. Boston-eko Tom Baxter-darren Tom Baxter esploratzaile eta poetari etxe bat egin nahi izan dio New Jersey-en. New Jersey-eko Cecilia taberna-zerbitzariari aterpe bat Manhatan-en. Manhatan-eko Copacabana-ra champan edatera eta dantzara zihoazen aberats handikiei gerizpe bat New Jersey-eko zinemategi zarpail batean. Zinemategi honetan ikusle harritu bezala eserita kieto gelditu nahi izan zutenei leku bat ikusten ari ziren zeluloideko zinta barnean. Et ita porro... Nahi izanez gero, denek zezaketeen ametsaldi mardul eta erreal bat landu; norberaren kontrako errealitatearen urgeldietatik ihes egin nahi zuen guztiak bazeukan analjesiko hartzeko modu eta okasiorik.
¡No nos apague el proyector! Ud. no sabe lo que se siente al desaparecer y ser aniquilado... diotsa Copacabanara dihoan horietako batek, pertsonai bat zeluloidetik hanka egiten duenean. Eta ikuslegoa parrez lehertzen da. Donostian, bixtan da, New Jersey-koak alde egiten bait du zinemategitik, zeluloideko pertsonaiekin txatxala patxala diskutitzen gelditzea ez bait zaio atsegin:
Mi señora quiere un argumento y Uds. están ahí hablando y hablando, y no hay acción... eta eritzi aristoteliar honen ondoren, Donostiako ikuslegoak parra berriz ere.
Parra Woody Allen-en betiko majia; baina azken honetan jeniala bihurtu dela esatera nihoan. Zer zen bere majia? Esatekoa, parrearazika esan (are eta parra gehiago egia borobilago eta esangaitzago zenean) zinemategian naturalidade totala, nola-halako verismoa sortuaz, ohartu gabe zinegilearen beraren metafisika, teologia eta moralari buruzko burutaziotan ikuslegoa murgiltzen zuelarik. Eta non legoke oraingo jenialidadea? Naturalismo fiktizio hura gaindituaz, ez-izatearen esistentzia izatearenarekin lotzea. Bere orain arteko pertsonaiak pertsonen joko verídicoaren ispilu ziren; gure benetako buruhausketa fisiko eta metafisikoak isladatzen zituzten. Izatez, pertsonai errealistak ziren, fikzioko rabino-sikoanalista-intelektual-errepresaliatu seksual eta abar izanagatik ere.
Purpurazko Larrosa honetan berriz, W. Allen-ek maniobrak egitera atera ditu pertsonaiak; guztiak beren ofizioa entsaiatzera. Eta ondorio miresgarriak gertatu dira: pertsonai batzuk fikzioa eta errealitatea bi mundu berezitan banatzea aukeratzen dute, geuk geure artean bereizten dugun bezalaxe. Ametsaldia ala esnaldia, that is the question, modernarokoak esan ohi dugun antzera, baina errealtzat esnaldia bakarra jotzen dugularik. Gure razionalismo modernoa isladatzen dute pertsonai prosaiko horiek. Baina beste pertsonai batzurentzat mundu bakar bat dago, fikziorik gabe, beren papera osoki jokoan ipintzeko esistitzen den mundua; kontradikzio-ezaren logika hor konpon. Macedoniok aurkezten zuen Bidaiari pertsonai haren mundua, alegia: «Yo soy el único que cree que esto sucede. ¿Por qué otros no creerán que yo viajo? ¿Y por qué estaré encargado yo de destrozar el momento de alucinación en que el lector (edo zine-ikuslegoa, berdin da) cree que lo narrado acontece?» (ibid. 147 orr.)
W. Allen metafisika-zale porrokatua izan da beti, ironiazko keinu parregarri ziniko bat erakusten duelarik ere (3). Baina orain-non lekutzen den somatzea izango garaipena, nere ustez behintzat, metafisika gutxi gora-behera da (metafisika balore-mundua esan nahi du, teologia, morala, amodio erromantiko totala eta beste balore guztien mundu hori), horregatik oraingo honetan ez da ibili «petatxo» filosofikorik josiko zuen eszenario errealistarik montatzen. Metafisika non azaltzen ez den mundua detektatzeko, eszenario laberintikoa behar zuen, eta bete betean nago arkitu duela. Txuri-beltzeko pelikula zaharrean bakarrik esistitzen da metafisika, eta pelikula hortan sartu nahi izan duen pertsonaiarengan (Cecilia eta zenbat ikuslerengan). «Todo es posible en New Jersey», horixe baietz, den-dena, todo, nahi den guztia existitzeko inolako erreparorik ez bait dute gertsonaiek. Beste pelikulan berriz, Ceciliak lana egiten duen tabernan, Ceciliaren etxean, Holliwood-en eta entrepresarien bulegoetan, errepresioa eta tabuak, zanpaketa, gezurra eta amodiorik-eta besterik ez da: hori da errealismo finkatua.
Entonces aprenderé a ser real, diotsa Tom Baxter-ek Ceciliarekin batera erromantikoki jarraitu nahi duelako.
Es imposible. Es como aprender a ser enano, erantzuten dio ordea bizia eman dion pertsonai harroputzak.
Eta horixe da gakoa: errealitatea eta fikzioa bereizten dituenak errealtzat jotzen duela bere burua; ñaño inozoa izate« zer da hori baizik? Zeren berehalaxe, errealitatearen izenean fikzioak uxatzen ibiliko bait da; Realpolitik inposatuko zaio, erligio-etika eta balore-mundua beste Real harek aginduko dizkio. Baina halako errealista hori desintegratu eta galdua ez ote dagoen somatu du Woody Allen-ek, zeren «no toda es vigilia la de los ojos abiertos» (4).
Ez proiektorea itzali, mutilek, desagertu eta ezabatu nahi ez baduzue behintzat
(1) Macedonio Fernández (1874-1953) argentinar idazle handia «parecido a Mark Twain» zela idatzi zuen Borges-k, eta harenganako bere zorra aipatu zuen Pariseko L'Herne aldizkarian (n° 4, 1964), «Macedonio Fernández» izenburuko bost orrialdeko artikulo ederrean.
(2) Bere Museo de la novela de la Eterna liburuan, edic. Corregidor, Bs. As. 1975, «Prólogo Cuádruple» izeneko kapituluan.
(3) «Súbitamente me convencí de que la metaffsica era lo que siempre había querido hacer. Tomé mi bolfgrafo y empecé al acto a garabatear la primera de mis propias fantasías. La obra procedió aprisa, y en solo dos tardes (con tiempo para echarme una siesta) completé la obra filosófica que espero no será descubierta hasta después de mi muerte o hasta el año 3000 (lo que pase primero) y que modestamente creo me asegurará un lugar privilegiado entre los pensadores de más peso en la historia». Hala dio Cómo acabar de una vez por todas con la cultura liburuzkan, Tusquets edit. Cuadernos Infimos. B. 1978. 27-28 orr. Bere beste liburu bi ere ezagutzen ditugu kolekzio berdinean, bata Perfiles eta bestea Sin plumas.
(4) Hau da Macedonio F.en nobela baten izenburua.
|