L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Orrialde nagusira itzuli
                   - Literatur Gazeta aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Literatur Gazeta-2 (1985-urria) —<gaze0217>




 

 

M. Sacristán

 

Esteban Antxustegi

 

                                Placide compostus, pace quiescit. (Virgilio)

 

        Abuztuaren hogeitamarrean Guils-eko herrixkan Manuel Sacristan filosofoa ehortzia izan zen. Horrela pentsamendu aske baten beharra zerotik hasirik jaso behar izandako belaunaldiaren partaide bat joan zaigu, pentsamendu askeak pentsaera askatzailearen borondaterik gabe ez zuela inolako betebeharrik aldarrikatzen zuen lekuko bat hil zaigu.

        Manuel Sacristan-en hautabideak beti garbiak izan ziren eta setatiro defendatuak baita ere. Horregatik inork baino arrisku gehiagorekin egin zuen apostua, eta horregatik, inork baino dezepzio handiagoa jaso zuen. Horregatik Unibertsitatetik egotzia izan zen, eta iraun ahal izateko, itzulpengintzari lotu behar izan zitzaion. Horregatik ia bizitza guztian militatu zuen talde politikotik —eta partiduak bertan bera utzi ere— aldendu zen. Horregatik, azkenik, hainbat eta hainbat marxista-ohi ernatzen ziren alderantziz, ez zuen marxismoaren heriotze-agiri ezein ere sinatu nahi izan.

        Bere marxismoa, aitzitik, ez da sailkapen errezekoa. Horrela, haren estetika brechtzalea zitzaigun Jukacsiar ortodoxia espekulatiboaren garaian; paristar jazoera estrukturalista jarraitzeko baino serioagoa zen; PCUS-eko hogeigarren kongresuak aldarrikaturiko «humanismo marxista» horretan simesteko baino kultura filosofiko sakonagoa zuen; Richta eta «iraultza zientifiko-teknikoarekin» batera etortzeko baino sentsibilitate ekologikoaren jabe genuen; eta bere kultura zientifiko-sozialak, aldiz, marxismo hegelzaleetaz mesfidantza sentitzeko adineko sendotasuna zuen. Maila honetan, egun anglosaxoniar herrialdeetan marxismo analitikoa nagusitzen ari denean bere heriotza, agian, paradoxa ironiatsua besterik ez dugu.

 

 

website free tracking



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.