L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Orrialde nagusira itzuli
                   - Gernika aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

<gern0400>— Guernika (1948-ekaina/abuztua) —Hurrengo artikulua




 

 

Eskuara eskolan

 

J. M. Parisekoa

 

        Eskuarari leku

Eskuarak, Bretoinak, eta Probentzalak ez dute egungo egunean azken hiru mendetan baino dretcho gehiago. Gobernuak ez ditu debekatzen etchean eta elizan, bainan funtsean "patois"batzuendako dauzka.

        Denek dakitena da Eskuara ez dela "patois"bat, bainan zinezko mintzaire bat, edozein erdara bezen chaloin eta trebea litaikena, eta zombait aldiz hala dena, derabilana hein bat eskolatua denean.

        Eskuarak hedadura eta chalointasun gehiago luke eskoletan irakasia balitz. Erranen duzie: Frantsesaren ikastea beharragoa dela; eskuararekin ez daitekela nehorat joan. Egia hauchet da: Frantzian berean bizi behar duenak, untsa ikas dezala frantsesa. Aldiz Rusiarat edo Alemaniarat joaiten bazina frantsesa baizik ez jakinik, ez ziniro eleketa handirik egin hangotarrekin.

        Ez dut erran nahi erdarak ez direla ikasi behar. Ikas frantsesa eta halaber española, inglesa et bertzeak, buru ona baduzu: gizonaren izpiritua erdarak ikasiz chalointzen da eta jakintsun bilakatzen. Bainan Eskual-Herrian zaudeno, lehen tokia utz zazu herriko mintzaireari, Eskuarari!

 

        Anglesen etsenplua

Ezin ukha daitekena da, Angleterra erresuma argituenetarik bat dela, bai eta ere zinezko demokrazia. Beha zazie zer politika segitzen duen Cymru-ri buruz. Cymru (erdaraz "Pais de Galles") herri ttipi menditsu bat da Inglaterrako mendealdean. Hango jendek mintzatzen dute "cymraeg"edo galesa deitzen den mintzaiera, inglesaren egiterik ez duena. Asko mendez bere jabe izan zen herrialde hartan sarturik, Inglesek lur hura bortchaz beretu zuten. Hastean Inglesek basaki erabili zituzten bertsulari andana dat hil arazi omen zituen.

        Bainan geroztik gauzak bertze itchura bat hartu dute. Inglesak ohartu direlarik zuzen-kontra ari zirela. Egungo egunean gales mintzaireak Inglesaren dretcho berak ditu hango eskoletan. Arrotz bat bizitzerat joan baladi galesa mintzo den herri baterat, haren haurrek herriko mintairea ikasi behar lukete.

        Ikastegi handietan ere galesa ezartzen dute zor zaion mailean. Hango errient-gaiek galesa jakin behar dute eta urthe guziz biltzen ditu Gobernuak udako eskola batetarat, hango mintzairearen eta hango ichtoriaren errotik ikasteko.

        Inglaterran egun guziz emaiten dituzte radioaz eitzioneak eskoletako haurrentzat: hetarik lau galesez emanak dira Cymru-ko ikaslentzat.

 

(Herria, Ekhainaren 10a)

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.