Euskeraren gaitz eta eritasunak
L. A.
Urte asko da gure euskera "gaxoa" sendatu nairik gabiltzala, bañan aitortu bear degu aurrerapen gutxi egin duala. Okerrago oraindik: sendotu bearrean makaltzen dijoala.
Aldi batean itxuraz zerbait irabazi zuan, apaindi genduan, paper, liburu ta itzaldietan txukun agertuz. Ez zuan artu ordea bear aña indarrik eta... ekaitz gogorrá ondoren purrukatu ta maskaldua gelditu zaigu gaizoa...
Ezin sinetsi egin diguten kaltea!
Len eri ta makal ba zegon, pentsa nola arkituko dan orain. Au ikusirik euskaltzaleak galdetzen degu: Nola iritxi euskeraren osasuna? Bere gaitz eta eritasunek ba al dute sendabiderik? Geienak uste izan dute sendabide bakarra "azkatasuna", libertadia zala; gure buruen jabetasunean zegola. Euskeraren gaitz eta eritasunen erru ta kulpa "persekuzioari"jazarpenari, botatzen diote. Euskera eskoletan eraskustea galerazi dutela egia da; kalean eta aleizetan erabiltzeko eragozpenak jarri dizkiotela ere bai, zoritxarrez.
Bainan erru guzia lagun urkoak al du ¿Ez al degu ori aitzakitzat artzen guk ezer ez egitearren?... Bakoitzak bere barruntean erantzun dezala.
Edozeñak daki eritasun bat sendatzeko lenengo gaitza ezagutu bear dala. Aurren aurrena esan zagun euskeraren gaitza zarra dala ta sendatzeko zalla. Eri bati ezin zaio geiegi eskatu. Ezin jarri dezakegu español prantzes, ingles eta beste erdera indartsuen mallan Etxe lanetarako gai da ordea ta laguntza eta itzal aundia eman dezake oraindik urtetan eta urtetan Euskal-Erriari...
Aiton batek illobak bezala, gure semeak euskaltasunean azi lezazke; ta gure sinismen, oitura, jolas, dantza ta euskal gogoaren zaindári bikaiña izan diteke. Onek euskeraz Fisika, Kimika ta Matematikak irakastea baño geiago balio du. Gai oiek eta beste goi jakituria erderari utzita ere euskerari gelditzen zaio bazter polita: etxe-barrengoa, erri artekoa, Errelijioaren magal gozoa.
Orrengatik Euskal Akademi-Euskaltzaindi edo ta, euskararen zaingoa ertzen dutenek zur joka dezatela. Amets zoruak utzi ta euskal gai ontan programa txiki, oso txiki, errez, eta errikoia artu da. Bestela gurasoak, eta abertzale izenekoak gañera, izango lirake bizkar emango liotekenak.
Euskerak bear du agintarien laguntza bañan nere ustez, geiago etxebarrengo maitasuna. Sustraitik galtzen ari zaigu etxean ez degulako itzegin eta erabiltzen. Eta etxean ez digu iñork galerazten. Euskeraren gaitz txarrena gure zabarkerian dago. Intzik gabe landarea oritzen da; ta maitasun gabe euskera idortzen.
Au du euskerak benetako "persekuzioa"...
Guziok leiatuko bagiña gure semealabai euskeraz erakutsi eta etxean eta lagun artean bederen mintzatzen beste ollar batek egingo liguke kukurruku.
Gure ainbeste adiskide maiteak Aberriaren alde il ziran bezela (G. B.) guk euskeraren alde egunero bizitzen saiatzen bagera etorkizuna gurea da.
Donosti 1949
|