Garruze-ko eguna
Dominique Dufau
Aurthen, Buruilaren hamabortzean, zuten Euskualzaleek urtheko bitzara. Goizean goiz, bidez-bide, bakotcha bere Etcheko-Andere iragan dire Amikuze-ko Garuze, herri charmagarri eta zaharrera.
Euskaldun fededun gisa, elizako atheetan dire, ethor ara, bildu, mezako tenorearen goait. Izkilaren deia aditu bezen laster sartu dire Jainkoaren Etchean, egin behar zituzten lan aintzin, othoitz egitera. Ebanjelioa erran ordu, Jaun Aphez gazte batek ezin izan ederragoko prediku batez bethe diozkate gogoa sarkorki, hunkigarriki. Mintzazaile argituak, Euskual-Herriko ohitzen edertasuna, baliostasuna, bai ere esku-aldeen aberestasunak, jakinzki hedatu da, orhoitarazi diozkate Euskualdunaren egin bide premiatsuenak, hertchienak. Errepikatu diote, bereziki, zertako eta nola behar den ohidurer amultsuki jarraiki, zertako behar diren begiratu, herabetasun, balentria zoro, asko ager-modu, usai berri eta atzer bortizki buru eginez. Aipatu ditu ere emaztearen egin bideak. Erran du zoin begirale baliosa den Euskaldun emaztea! Nahiz, Euskualdunari urgoilu zaion sehaskatik gizon agertzea, arrazoin handi du aithortzea emaztearen obra eta lana dela sehaska! Akabatzean, Jainkoaren geriza soberanoaren azpian du eman Euskal-Herria. Kantu ederrenetan bururatu da meza.
Elizatik landa. Arbasoak lehen elgarretaratzen ziren bezala, kampoan, aritz gaitz batzuen epean bildu dire Euskualzaleak batasunari zor ziren laneri lotzeko. Herriko baldarnaphez Jaunak agurtu ditu atsegin gozo betekin eta egin diote mendier so dagon, Amikuzeren aldeen zain dagon Garruzeren ongi ethorri hoberena. Louis Dassance, buruzagi jaun aipatuak eskerrak bihurtu diozka handizki. Mintzatu da gero Garruze-ko gethakariez Erromanoek hautatu zuten Garruze armada egoitza eta geriza bezala, hor, hainitz urthez kokatu ziren. Bethi danik ere tratulanteen herria zen hainbertzetarainon hamabigarren mendean merkatua, orduko Erregearen bajamenarekin, ideki baitzen. Geroztik, aipamen hedatuena dauka merkatu horrek. Bertze asko hara-hunaten ondotik, Jaun buruzagiak akabatu du bere mintzaira mamitsua hunkigarriki gorestuz Pepe Eizaguirre jaun zendua, berrogoit-ta zenbeit urthez izan zena Euskualzaleen buruzagi gozo, suhar, jakintsun bat. Zerbitzari jaunak, segidan, bipildu ditu, dakien malezia pollit eta zoroz batekin, eskoletako haurren euskuaraz egin lanak. Diru zainak konduak eman ondoan. Oxobi jauna solastatu da Otchalde bertsulari zaharraz. Azken hitz aldi hunek ditu lanak bururatu.
Ordu baitzen, bazkal tokira gan dire berehala, Euskualzaleak. Janari eta arno hauek laster pichtu dituzte bazkaltiar abulduak, jan artetik Mattin eta Chalbadorren bertsuek zituztela choratzen. Kafeko oro ziren kantari, zonbeit dantzari. Ilhunean gelditu dire aire eta dantza euskualdunak. Ethorri bezala, bide beretarik, molde berean bakotcha bildu da etchera, gogoan irabiliz Zerbitzari-ren neurt-hitz hauk:
Bizi dadin Euskuara.
Orai eta gero,
Berma gaiten hortara
Euskualdunak oro.
Sempere 1949
|