Biotzkadak
Abenderri
Txori gaixoak niguan nigar, udaberri egarriz beren barneak oyu ta deadar. Nigar, ta zertarako nigar?
Baratzeko pikuak osto gabe, mendi gainean aixe daude. Jan gabe gabean, oyana illuna daude. Erle ta listor nituan lagun, baratzan lore ta lilia baizan nunai ta edonun. Ene lagun gorde zera ta jakin nezake nun? Oh! Gerezi osto beltz, indartzu bezin legun, atzo fruitua zenduan eta aldaska-idorra egun. Gizonaren iduria ona nun degun!
Zeazka txuri garbi arrosa ostua iduri, barnean aurra lo kuluska aintzinean ama kantari. Aita lantegian dago seme ta emastearekin ametzlari. Semea lo ta ama kantuz kantari. Ez da aberats, ez da diruen egarri, pakea biotz barnean kantari. Jelosiakin makur, pakeakin lagun, Jinkoari otoitz ez dezaken zamur.
Zeazkak kilin-kulun, erdia arat erdia onuntz, aingeru txuri polita lo eginen zakiguz.
Eguzkia estitu, aalke ba'litz bezala urrundu, mendi artean gorde zaiku. Aizeak pusa ta arrosa igitu, lili gorri, txuri ostuak, lurrerat zaikus. Kilin-kulun, gure zeazka gorde zaiku.
Elizako iskillak arrots aundiz oyu: Angelus da ta otoi egin bear degu. Etxe barnean zeazka kilin-kulun. Aitak aintxurra utzita, otoi jardun. Zeazkak kilin-kulun, ¿pakeak ta zorionak parerik bai ete da inun?
Arrots beltz, oyana illun, iurzuriak tximist, trumoyak burrun. Illargia estali, edoi beltz nunai; ¿gaineko erresuma ete dabil makur?
Egun, baratza ez da loreti. Mutikoak ez dira erri ta irietan kantus ari. ¡Ez da ama ametzlari!
Gizonak zamurtu dira..., Ama, egin zenduan zerbait ametz. ¡Guda! ¡Guda! ¿Guda zer al da? Gizonak ondatzeko bidea.
¿Nun da zeazka? Pakearen aska. Antxe sortu zan pakea, gizonari eman ziona legea ¡Jinkoaren Semea!
Gazteentzat oyua: "gudara ua"¿Utzirik sorlekua, zeazka ta ama gaixoa? Aintzindariak dio: "Guda dok ire lekua ta ezdoanak izango du lepua".
Atzo kantus, egun nigarrez; ni enua eraman narue...
Atzo lorez jantzia zen mendia, egun gazteak alkar iltzeko tokia. Mendia gorriz jantzi, gaztediaren odola dirudi. Karrikak dolus, etxiak nigar malkus. Amarentzat letra, aintzindariak bialdua: "Zuk maite zenduan semia il da; manatua da emateko medalla".
Kilin-kulun, zeaskaren arrotsa berakin eraman du. Baratza ez da lorez jantzitzen, amaren biotza ez da seme egarriz asetzen.
Eliz-kanpandorreako iskillak arrots aundiz oyu: erriko seme gazte bat il zaigu. Pakea zen itxia orain dolu ta negar leku. Aita aintxurra utzi ta otoi kartsu. Gure zeazkak ez du berriz egingo kilin-kulun.
Ez da aberatz, ez eta diru egarri, pakea biotzian barrena kantari. Zeazkak kilin-kulun, erdia arat, erdia onuntz. Aingeru txuri polita lo egin zakiguz. ¿Pakeak ta zorionak parerik ba ete da iñun?
Bilbao, Azilaren 12. 1949.
|