L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Orrialde nagusira itzuli
                   - Gernika aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Gernika. 11. zkia (1950-apirila/ekaina) —Hurrengo artikulua




 

 

"Arrats Zorionezkua"

 

Aldabe'tar Iokin

 

Eskila ari da geldi

gau erdi inguruan

¡O zeñ ixil erriya

dagon bitartean!

Xagu-xar beltz banakak

egaka karrikan

dabiltz ara ta onea

illun potz beltzian.

 

Txaran, antxe arboletan

ta adarren gañian

untza negarrez dago

negar samiñean.

Txori txikik atseden

dute kabiyetan

Lasaiki lotan daude

epel-epelian.

 

Ezkila ari da berriz

elizen torrian,

Ilargia atera zaigu

arrats illunian.

 

Erreka arkaitz tartetik

beti mar-marian

badijoa itsas aldera

iltzera azlenian.

 

Arrats ixil-ixilen

atsegiñ osuan

eguna igaro ezkeroz

gogotik lanian,

kirkira abesten dago

zelay ta leyotan

mutil koskorrak lotan

dauden bitartean.

 

Berriro eguna dator;

il da ilargiya.

Mendi galur gañetik

dator agiriya.

Izar denen errege

dis-dis eguzkiya.

Poztutzen du gizona

edertuz ludiya.

 

Zarauz, 1950.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.