Chiriorat ukurtuak...
Iratzeder
Kaputcha buruan eta chiriorat ukurtuak,
Ilhunpean aitu gare
Lehengo fraiden pare,
Cririorat ukurtuak, chirultzen salmo-kantuak.
Kanpoan aize burrumba, marruma eta hil-sistu,
Elizan daldara-dantzan
Zeru itzalak zabiltzan;
Kanpoan denek hil-sistu eta guk kantu ta kantu.
Jainkoraino gogoz joanak, ez ginakien nun ginen,
Chirioa choraturik
Chortaka zoakularik,
Ez ginakien nun ginen, ez eta ere baginen...
Kantuz-kantu ukurtchago, begiek ezin ikusiz,
Baginauden tin-tinki bat
Azken ezko pindarrerat
Nigarka ezin ikusiz eta... nigarka goi-argiz.
............................................................................
............................................................................
Kaputcha buruan eta goi-argirat airatuak,
Zeruetan aiko gare
Anaiekin bethiere,
Goi-argirat airatuak, chirultzen salmo-kantuak.
"Zeru-Menditik", II 10
|