Euskaltzaindian Sartze Itzaldia
René Lafon
Jaun Eskaltzaña
Jaun Andereak
Orain bi mila urte, nere sorterrian, orduando Akitanian, erabiltzen zan izkuntza bat, euskeraen aidea zana. Ospe aundiko jakintsu batzuek, guzien gañetik Wilhelm von Humboldt, Achille Luchaire eta Hugo Schuchardt'ek, au erakutsi dute. Argatik batzuetan nere buruari esaten diot nere arbaso zarrenak ez balute beren izkuntza galtzera utzi, ez nuela ainbeste lan egin bearko euskeraren ikasteko. Bañan ura ain ziurra al da? Agian ez nuen aurdanik tokiko izkuntza ikasiko. Badira Euskeldun batzuek euskera ez dakitenak. Egia da ordañez badirala erdeldun batzuek euskera ikasi dutenak, bai'ta ere irakasten dutenak.
Euskaltzaindiak Bordele'tik bere gana deitu nau. Biltzar jakintsu eta agurgarri onek badaki zenbat atsegin erabazi orrak egin dudan, eta zenbatez aunditzen nauen nere begien aintzinean.
Zergatik Bordele'tik? Zergatik ni?
Lenbizikoz. Bordele da Akitania'ko iri nagusia; eta Akitania'ren eta Euskel erriaren artean, aldi zarrenetan zegoen bizizko eta izkuntzazko lokarria aitatu degu. Gero Bordele'ren izena ageri da euskerazko liburu zarrenean, "Linguae Vasconum Primitiae" deitzen danean. Aren egilleak, Bernad Dechepare'k, eskeñi zion Bordele'n egoten zan adiskide bati, Bernard Lehete'ri:
"Desir hura complitu du Garacico naturac
Eta haren adisquide oray Bordelen denac.
Lehen imprimacalia heuscararen hura da.
Basco oro obligatu iagoiticoz hargana"
Bordele'n argitaratu zan Axular aundiaren "Guero" a. Bordele'ko Ikastegi-Nagusi'an euskararen eta bere edergarrien lenbiziko erakustea. Frantzia'ko agintariak erabaki zuten. Beraz Bordele ta euskera zerbaitek elkartzen ditu.
Ala Euskaltzaindiak Bordele'tik norbaiten deitzea ez zan bidegabekoa. Bañan zergatik ni ninduen autu?
"Académie "deitzen dan jakindun batzar bakoitzak onetsi eta bere gaña deitu oi dituenak, zein dira? Bide dan bezela, lan eder batzuek bere biotzeko izkuntzan izkiriatu dituztenak. Egiaz, iduritzen zait "Académie Francaise" dalakoak aspaldi autu eta doitu zituela bizpairu gizon, naiz ez zuten lan ederrik edozer izkeraz izkiriatu. Bañan soldado-talde asko beren mendekoak izan zituzten; ospe aundiak inguratzen zituen, erria salbatua zutelako. Oraintxen ez da iñor, ez eta ezer olakorik. Mintzatu gaitezen irri egin gabe! Euskeraz izkiriatu dedana gutxi gutxi da: itzaldi bat, Biarritze'ko Eusko Ikaskuntzen zazpigarren Biltzar-Nagusian egin nuena, Bernard Dechepare kobla egile aundiaz. Guzia da: Euskaltzaindiak ori nik bezin badaki. Euskeldun adiskidei euskeraz izkiriatu dizkiotedan eskutitzak ez zendukete nai aitatu nitzan, naiz geienak euskerari dagozkan?
Autu nauen jakindun batzarrari iduritu bide zaio euskerarentzat bestalde egin dedana aski zala. Zergatik? Uste det asmatu dedala. Beraz, esan nai nizuteke zertan, Euskaltzaindiaren iritziz bederik ez banaiz enganatzen euskera nolakoa orain dan eta lenago izan zan begiztatzen duten jakintsuak, eta aren jatorria billa dabiltzanak, euskeraren zaintzalleak eta begiraleak diran, eta aen sartzea Euskalanetan,. Bestalde, olako lanen egiteko, bear da zerbaitetaraño euskeraz mintzatzen eta izkiriatzen jakin. Bañan kampoan euskeraren ezagutarazteko, beste izkerak erabili bear dira. Kampotarrak, Euskeldun ez direnak, euskera ez dakitenak (nonai sortu ziran), nola itzuliko lirake euskerara, erabiliko balitz aditzen ez duten izkera bat eskentzen zazkioten liburu edo idaztietan? Euskera gai da, bai beste izkera asko baño geiago: kampoan ezaguna izan dedin. Billa dabillanak nondik etortzen dan aztertu bear ditu garrantzi aundiko gai asko. Izkera eder eta agurgarri onen jatorria arkitu nai duenak bear ditu aztertu eta gogoz piztu aldi zarrenak, ez bakarrik gure basterretakoak, bañan Europa guzikoak, bai'ta ere Afrika eta Asia'koak. Ordainka Euskeldunen eta euskeraren jatorriaren ezagutzeak argitzen, edo obeki, argituko ditu aspaldiko gizamota eta gizabide batzuenak. Zer bixta ederrak gogoari zabaltzen zaioten?
Nai degu euskerak ez dezan bizi txar eta beartsua ereman, bañan bizi luze eta ospetsua. Beraz ez dezagula aztu izkuntzak, bizi diran gai guziak bezela, jaiotzen, aldatzen eta iltzen dirala, eta gertatzen zazkioten guziak egiten dirala tinko dauden lege batzuen arauz. Lege oek ezalduak dira Vendryes jaunaren liburu eder batean. "Le Langage"deitzen danean. Beti atsegingaria zait gogoratzea neronek zenbat zor diodan olako irakasleari. Aren izena emen, Euskaltzaindiaren aintzinean, aitatu bear det: euskea bereziki ez ikasiarren, bere adimenezko indar guziaz maiz erakutsi duelako euskera garrantzi aundiko gai bat dala jakintsuentzat. Euskera ez zaio arrotza. Beti erakarri nau euskeraren aztertzera. Bere liburu onen azkenean, gai au aztertzen du: "le progrés du langage " mintzaeraren aurrerapena. Utzi nazazute lerroren bat aitatzera: " II y aentre I'évolution linguistique et les conditions sociales où évolue la langue un rapport évident. Le dévoloppement de la société entraine le langage dans une voie déterminée" " La portée d'une langue tient au mombre et au degré d'education de ceux qui la pratiquent." "Argi-argia da izkuntzaren aldakera eta izkuntza aldatzen zaion gizatearen izakera elkarrekin dijozala. Gizartearen edapenak badarama izkuntz bearrezko bide batean." "Izkuntza edapen eta gorapen aundikoa da, ura erabili oi dutenak asko badira eta adimenak argituak eta edertuak bazazkiote. " Ez al det nere irakasle ospetsuaren gogoeta okertu euskerara itzultzean!
Nai ginuke Euskeldun guziak, bai aundiak bai txikiak, ezagutu zitzaten Euskal-erriko gai ederrak. Nai baldin badegu bete ditzaten beren biotz eta gogoak Euskeldun egiazko edergalluez, bear degu ikasi eta irakatsi zeñak egiaz Euskeldunak diran,. Batzuek uste duten baño zallagoa au da. Euskeldun gizabidea egiaz zertan dagon jakiteko, bear dia lan zail asko: lan oen egiteko, jakintsu eta billatzalle asko. Jakintsuen lenbiziko eginbearra da egiaren esatea,. Jakintsuak billatu eta erakutsi bear dute, alde batetik zertan Euskeldunak beste errialdeko gizonak ez bezelakoak diran, alde bestetik zertzaz lotuak diran beste gizamotekin eta gizartekin. Badira lokarri asko Euskeldunen eta gizamota edo gizarte askoren artean; gizamota eta gizarte oetatik batak urbil daude, besteak urrun, bai lur zabalean bai mendeen iraupenean. Euskeldunak ez dezatela uste izan, beren aspaldiko ospe andiaren begiratzeko, egon bear dutela "dans un splendide isolement", bakartasun arro batean. Euskeldunen eta beste gizonen artean diran lokarriak, bai lodiak bai meak, bai aspaldikoak bai berriak, ikusten ditugunean, obeki ulertzen degu Euskeldunak zertan zerbait bakarrak egiaz diran. Jakintsuak osoki berezitzen balituzte Euskeldunen gaiak, Euskeldunen gizabidea, aspaldiko edo oraingo beste gizabidetatik, gezur esango lukete; gañera, irakurtzen edo entzuten dituztenen gogoak itsutuko litukete eta biotzak nastuko.
Bañan agian esango zait: " Zergatik billatu puxka txikienetaraño zertzaz ezberdiñak diran bi errialderen edo bi gizonen ere mintzaerak? Erantzungo det: puxka oetaik batzuetan zerbait garrantzi aundikoa agertzen da. Bestalde, entzun zazute, otoi, Pierre Lafitte jaun apezak zer esaten duen " Grammaire basque " deitzen dan liburu ederreko aintzin solasean. Izkuntzak aztertzen dituztenetatik batak billatzen dute nola mintzatzen diran gizonak, besteak nola bear luketen. Esan dezagun bereala Euskaltzaindiak bi motetako jakintsu batzuek beregana deitu dituela. Billatzen dutenak nola mintzatzen diran gizonak Lafitte jaun apezak deitzen ditu " begiztatzaileak " ("grammairiens contemplatifs"). Indartsuki esaten digu aek gorenean ipintzen dituela,."Disoas totu de suite que nous avons la plus haute estime pour les grammariens contemplatifs"). Ori ola adirazten du,"C'est eux qui fournissent aux autres les matériaux les plus précieux et peuvent leudonner par surcroit un esprit plus large et plus souple."
"Aek dituzte biltzen bestentzat bear dituzten gaiak, bai bikañenak, eta gañera aen kokamenari dezakete eman zabaltasun eta zaulitasun aundiagoa."
Euskeraren eta aren eertasunaren alde ari dira euskera aztertzen dutenak nolakoa dan. Alor artan bada asko egiteko! Toki askotako mintzaerak gutxi ezagunak dira. Bonaparte Louis-Lucien printzeak eta Azkue jaunak lan ederrak egiñarren, ez degu Erronkari'ko euskera ezagutzen nai genduken bezin ongi. Esango zait errialde ura urun dagola. Bañan Mugerre, Urketa, Bardotze Baiona'tik urrun al dira? Toki aetako mintzaerak "gaitzurupean" bezela daude. Alaz ere aetan arkitzen dira garrantzi aundiko gai batzuek. Neronek, orain hamalau urte, Biltzar nausi batetako jakintsuen agertu nioten, tokian berean, Barlotze'ko mintzaera. Latinetik jaioak diran izkuntzak aztertzen eta irakasten zituzten. Au egun ederra! Bozkario eta ardura aundirekin entzuten zituzten Bardoztarrak beren euskeraz mintzazen. Asmatu dezakezute Bardoztarrak nola goratzen zituzten beren buruak egun artan.
Aztertu bear dira, alik laisterren, Euskal-erriko gauzak. Izan bear genduke Euskal-erriko "Atlas linguistigue"dalakoa, izkuntzazko karta-liburu bat, euskerako karta-liburua.
Azkenekotz, zenbat Euskeldun ezagutzen dute badirala liburu eder asko, euskeraz idazle aundi batzuek egiñak? Azken gerlan maiz gure soldadoak entzun nituen " Nere etxea" deitzen dan kanta ederraren kantatzen. Ongi zan aren jakitea eta kantatzea. Bañan batek ere ez zakien nor egiña zan; batek ere ez zakien Elissamburu nor zan. Galdegin dezagun eun bat Euskelduni, nolanai artu-ta, Dechepare, Axular edo Bilintx'en izenak zer iratzartzen dioten gogoetan. Bildur det geienen gogoak lokartuak egngo dirala. Alaz ere, Euskeldunak, ikastegietan orain diranak edo luzaroan izan diranak, ezagutzen ez badituzte. Euskeldun idazle aundiak eta aen obra ederrak, zailki sinisten dute, edo ez dute sinisten, euskeraz gai aundi eta gorarik esan ditekela. Orduan geldi-geldi lerratzen zaiote adimendura gogoeta au: zergatik, zertako euskera erabili? Dembora eta lana galdu! Izkuntza alako apala eta beartsua zertako urrei irakatsi?Bañan irakurtu badituzte euskerazko obra eder batzuek, adituko dute euskeraren ezagutzea gogoaren aberasgarria izan ditekela. Ondikotz, obra eder onen ardiestea ez da orain erreza. Geienak ez dira berriz argitaratuak. Gañera, euskera zarrez egiñak diranak zallak dira irakurtzeko. Oraingo irakurlentzat apaindu bear dira. Artarako bear da lan asko, bai'ta ere diru asko. Norbait ezaguratzen det, euskera zarra ( eta oraingoa ere)oso maite duena. Euskeltzale jakintsua dan andre adiskide batekin, idatzi du, orain bost urte, liburu bat, " Bernad Dechepare koplaegille aundiaren bizia eta obra."Bi egilleak ez dute inor ere aurkitu., liburu au moldatu nai duenik. Zerk uts egiten du? Diruak. " Faute d'argente, c'est douleur sans pareille." Dirugabea, paregabeko miña, bereziz euskera zarrezko liburu ederrak argitaratu nai dituztenentzat.
Bañan ez dezagula aztu fedeak mendiak beitik goratzen dituela. Euskaltzañak ez dira fede txikitako gizonak. Euskaltzaindia eskeraren baitango fedearen begiralea da. Jakintsun batzar onek autu nauelako, senditu der indar berri bat biotzean jaio zaitala. Orain ogeri ta lau urte sartu nintzan bidean ekiñez, uste det, Jaungoikoak nai badu, lan onuragarri egin dezakedala euskeraren begiratzeko eta argitzeko au bedere biotz-biotzetik opa det.
Aiabeste goratzen nauen Euskaltzaindiari, nola obeki eskerrak eman?
|