L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Orrialde nagusira itzuli
                   - Gernika aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Gernika. 13. zkia (1950-urria/abendua) —Hurrengo artikulua




 

 

Itxas-ertzetako kontuak

 

Basarri

 

Kantari nator, anai arrebak,

oitua bainaiz ongi len,

Ta " Gernika'ren " zuzendariak

orretxen zale baiziren.

Bertso batzutan azaldu nai dut

al nezakenik garbien.,

Euskalerriko itxas-ertzetan,

jendea nola dabillen.

 

Zoaz ondartza batera gaur da

zaude bertan une baten

Zure begiei lan pixkat eman

zerbait ikusi dezaten;

ondorenean, ni bezelaxe,

asiko zera esaten,

Oso xamurra ez dela orain

kristau zuzenak izaten.

 

Orra neskatxa jostalariak,

ildako griñak pizteko,

Oial bearrik "apenas"duten

beren gorputzak jazteko.

Berak bakarrik naikoa dira

zuzentxoenak nasteko

Ezpaitaukate kazka ta lotsik

dutena erakusteko.

 

Emakumeak nola baitauden

zabarkerira emanak,

Arrixku-bide aunditan gabiltz

gu, gizonezko geranak;

bixtara azaltzen badizkitzute

gordean bear diranak,

Zirikaldia seguru dauka

marmolezkoa ez danak.

 

Billuzkeria maite dun batek

geiago ezin eskatu,

Ortik aurrera bide askoan

ezin leizke arrixkatu,

Argi daudenak itxutzen dira;

lotan dauenak esnatu,

Gizonezkoak inguratzeko

ez dakite zer asmatu.

 

Gau eguneko emakumeak,

zer asmo klase dakarte?

Dituzten sallak erakusteko

zaletasuna daukate.

Billuzkeria gauz zatarra da,

orretan oker zaudete

Neurri batean errendituta

ederragoak zerate.

 

Gaur gaztetasun osoan eta

biar ba-goaz gainbera.

Zerbait gerala uste degu-ta

utsaren urrengo gera.

Naiz eta orain dituzutenak

bixtara pozik atera...

Etzerate aiñ arro izango        

¡emendik ogei urtera!

 

 

Gorputza baldar; illeag zuri;

alde guzitik galeran,

Garai bateko eguzki printzak

illunpetako sarreran;

Iñork ez digu begiratuko

jarriaren lengo eran,

Ortatik pentsa bear genduke

arrotzeko gu zer geran.

 

Zarautz-Dagonilla

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.