Azkatasun Egarria
Balendiñe
Tximilit polit baten atzetik
igaro det goiz guzia
artuten zuan lora batetik
bestera eramaten zuan azia.
Baratzan zeuden lora denak
ostoak zitusten zabaltzen
arrosa zuri-gorri ederrenak
banaka zitun laztantzen.
Jaio da eguzki epelaz
baratza guzia du berea
lorakin egitendu jolas
Zer zoriona bere izatea!
Lora guziak dute gurtutzen
ez du iñun berak etxerik
Kabirik ez du esagutzen
AZKATASUNA du bakarrik
A ¡Zuk dezuna bagenduke!
Tximilit polit zuri oria!
gure bizia da guztiz neke
lotua degu gure aberria.
Noiz ikusiko ote zaitut
nere erri maite txukuna?
Noiz entzungo ote ditut
eleiz nagusiko kanpai tuntuna?
Noiz ikusiko ote zaitut
nere Kantabriko itxasoa?
Noiz entzungo ote ditut
udaberriko txori abesti goxoa?
Noiz ikusiko mendi zelai
baserri zuri garbiak?
Noiz entzun tanbolin alai
ta ikusi ondartz ta kaiak?
Zu bezela azke bagiña!
Tximilit polit zuri oria!
Baratza degu Jaunak egiña
azkatasunik ez degu ordia.
Abere, txori, lora... denak
azkatasunaz dira bizitzen
Lege menpian bizi geranak
bakarrik, lotuak gera arkitzen.
Caracas, 1950.
|