L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Orrialde nagusira itzuli
                   - Gernika aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Gernika. 14. zkia (1951-urtarrila/martxoa) —Hurrengo artikulua




 

 

Lore bat

 

Basurko

 

Baratza zabal batean

Bizi naiz lore artean.

Usai gozo dun

Lore polit asko

Daukaskit aldamenean,

Baña onena

Txokoan antziya

Iya galduda larpean.

 

Baratzean dan zarrena

Guztietan politena,

Ori det nere

Begi-begikoa

Egitan maite detena,

Naiz orain askok

Bazterrera utzi

Berdiñikan ez duena.

 

Sagar ximelak bezela

Usai ona dariola,

¿Bere izena

Nai dezute jakin?

Esango det bereala

Ta ziur nago

Nik bezela zuek

Gogokoa duzutela.

 

Ene loretxo kutuna

Euskera dezu izena,

Bizi guziyan

Nere ezpañetan

Ibili nai zaitudana.

Nik maite zaitut

Biotz-biotzetik.

¡Atoz maitea nigana.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.