L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Orrialde nagusira itzuli
                   - Gernika aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Gernika. 15. zkia (1951-apirila/ekaina) —Hurrengo artikulua




 

 

Haltzen Errege

(Goethen "Erlkoenig")

Baladaren Itzulpena

 

W. Goethe

 

Euskaratzailea: F. Krutwig

 

Gau aizetan hoin berant laurhazka nor doa?

Ba dira biok, aita ta bere semettoa,

Bespetan darama haurrttoa zigurrki'

Berorik darama, ba datxeko sendoki.

 

" Zergatik eskutatzen duk hire musua?"

—" aitá, aitá! Haltz-errege eztakhusazua?

Haltzaren Errege koroiez ta buztanez ?"

—Semé, semé! haur dut lanhoa lurrin hutsez."

 

—" Humetto maite! Athorr orain nirekin,

Jokho politez jolastuko haiz enekin;

Lili margotsuak bazterretan ditikat;

Ene amak urrhezko janzkiak hiretzat."

 

—"Haltzaren Erregek agintzen darautana,

Aitá, aitá! orain entzuten eztuzuna?"

Geldirik ago, geldirik ago, memetto,

Aizeak orsto igarretan susmirrtzen bai-tu!"

 

—"Enekin ethorri nai ahal duk, haurr ederr?

Athorrte kuttun, zaituko haueten alhaber,

Hilargitan jolastuko duk en' alhabekin,

Dantzatzen, jolasten lo eginen duk arhin."

 

—" Aitá, aitá! Ez ahal dituzu ikhusten dantzetan

Haliz-Erregen alhabak horr zokho ilhunetan?"

—" Seme, seme! bai ba zakhuskiat oroz,

Sarats zaharrak nabarr zirudie nâroz."

 

—" Maite dikat hire ederrtarzuna. Su ta garr

Edukiko haut. Eztuk eingo igesik larr!"

—" Aitá, aitá! Haltz-Erregek harrtzen nau orain!

Ba narama! Min! Irain egin deraut irain!"

 

Aita ikharatu, lasterrka, laurhazka, egan,

Uhuriz haurrttoa besoetan zeraman.

Nekhez izitua athadira heldu ba da.

Bere besoetan haurra hil zedukan da!

.



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.