¡Negua jun da!
Aldabe'tar Jokin
Azken ordutan dago Negua:
bildu ditu aserriak.
Elur ta beste izotz, gelate,
almen aundiko ageriyak,
gordeko al ziran urrengo arte
¡Agur agur... goraintzyak.
Negu gogorrak iges egiñ du
Uda berrik bultzatuta.
Loretegitan agertu dira
landare alek apainduta
Laño-goibela gayen zeudenak
dijuaz denak uxatuta.
Lenengo lorek jayo zaizkigu;
Jose Deunaren Loriak.
Jaunen eskutik ¿atera al leizke
ditugun baño obiak?
Lore apala, usai dun lorek,
egiz zerate maitiak.
Atera zaite, Uda berriya
prest-prest zauden tokitikan.
Alde egiñ du Negu petralak
zure begi aurretikan
Zabaldu, ¡ene ! zure apañak
nun nai ta ongi bazterretan
¿Jun da egitan nere anaya?
¿Ez da berriz etorriko?
Askotan daki berriz biyurtzen
¿Ez al zayo damutuko?
Bildurra daukat, bildur larriya
naizen aña azaltzeko.
Arratsa ariñdu ta moztutzen da;
laxter dator goiz argiya.
Sortalden parrek jeikitzen zaigu
aundiz jantzita iguzkiya.
¡Bai dala egitan zoragarriya
bere suzko arpegiya.
¡O gure eguzki distitzallia
zabaltzaiguzu ontasuna.
argiya da ta zalantzik gabe
gauz denen arten onena.
Argi orrekiñ, gure Jaun maite,
eman zaiguzu onespena.
|