L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Orrialde nagusira itzuli
                   - Gernika aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Gernika. 17. zkia (1951-urria/abendua) —Hurrengo artikulua




 

 

Deo Ignoto

 

Krutwig'tarr F.K.

 

Zu zara gizonentzat ez jakina

        Bilhatzen bai-tzaitute lekhoretan.

        Bainan bide haur bethi da ezina

Zuk Dena bai-tuzu gure barnetan.

 

Barnean daukatenak zure mina

      Ba dagoz Zu zaren Egiatan

      Zugandiko txinparta munduetan

Gutzat bai-ta Zuk emandako zina.

 

Zu zara Dena, oro bai-taukazu.

       Eztuzu ezer ere egiten nehon,

               Mâyân ezer ere ezpai liteke egon.

 

Izateak Zugan daramazkizu;

      Zu zara gure Zori ta Siratsak,

       Gu gara Zure janzkiaren litsak.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.