Humanismu, gizabidea
Krutwig'tar F.K.
Gizonen elkharr ezagutza Humanismua da. Gehienetan bertzei buruz gaizki mintzaten garenean, hunela egiten dugu, gure alegia, etsaia ezagutzen eztugulak. Askotan, gure etsaia zela, uste genuena, laisterr gure lagun min-minena bilhakatzen zaiku. Halakotz, Humanimuak diosku Ezagut ezazau zure burua! Ezagut ezazu zure etsaia! Gehienetan gure etsaia etzan hoin txarra, ezta hoin gaizto, gu bezenbertzeko gizon bat da. Gure ohiturak eta ekhanduak daduzka, gure okherrdurak ere bai. Eziakiteak bere biziaren arazo guztietan bere fanatismua derakhusa, beure inkonprezinoa ere. Gure lagun-urkoa ezatgutzen dugularik' maitatzen dugu. Bertze herriak eztira gu baino geiztoago, gu baino gogomotzago, gu baino erhaileago.
Edozein herritan gizon onak eta txarrak dagoz, edozein herritan botherearen irritsuak dagoz, edozein herritan bertzeen katigutzeaz bere irritxa askietsi nahi dutenak dagoz. Bainan hauk lekorean bezala guretan ere ba dagoz. Eztezaiogun arrotzari erran' zure Estatuan irritsuak botherean dagoz, gure Estaduan ere halakoak horr bai gagoz. Eztezaiegun kanpotarrai erran: zuek gure problematak ixtudiatu nahi eztituzue, alafede! guk etsaien problematak ixtudiatu al-ditugu? Bainan has dezagun guztiok batera. Beha diezegun bertzeen problematei, ixtudia ditzagun! Eta gure etsaiaren arrazoiena jakin dezagunean, gure alegia etsaia!, geu bezainbat zuzen zegoela ikhusiren dukegu. Hunela bakhetan gure differentzak argituren ditugu.
Antxina danik bortxaren erabiltzea' zuzengea zela philosophuek eta jakintsuek dioskute. Harr ditzagun kanpotarren philosuphu bat zuen aburuak. Gure Kulturaz landan bizi diratenak geu bezala' bakhezaleak direla baitets dezagun.
Tao-The-Txin izeneko obran Sinako Mystiko Handiak, Lautsek hunela derraku:
Tao-ko asmoz gizonak zuzentzen dituanari lagundu nahi deraukona iskiloen bortxaz egin jabetzeren kontra dago.
Honelakoek ondatz gaiztoenak bai taduzkate.
Gudarozteak dagozen lekhuetan'laharrak eta elhorriak hazten dira.
Honelako arrotzari abegiaren emateak' nekheziaen urthe bethe dakharr.
Horregatik General on batek bere eginkizuna bethetzen du eta berehala bukatzen.
Eztu iskiloen bortxan sinhisterik.
Bere eginkizuna dagi eta eztu honezaz bere burua loriatzen.
Bere eginkizuna dagi eta ezta honezaz hanpurusten;
Bere eginkizuna' beharrizana dalugarria bezala bethetzen du;
Bere eginkizuna dagi bainan eztu bortxa maitatzen.
Haur zorhituta' zaharrtzen bai ta;
Bortxa Tao-ren kontra dago.
Taoren aurka dagoana gazte zentzen da.
Eta geroago'honen baieztekotz dio: "Gudariak'Gaiztotarzunaren instrumenduak dira. Halakotz giza guztiek gorrotatzen ditute".
Europak' gauzarik asko Asian ikas ahal bai litzake. Berhain europarren hanpuruskeriak Okzidenteko gobernariak itsutzen ditu. Zer dala ta guduak? Eztago gudu onik, edozein gudu'zatarra, doillorra, zekhena, txarra da ta.
Sinaren Philosophu handi guztiak gerlaren kontra zegozen, taotarrak bezala, bertze guztiak ere. Mo-Tsek ere ba derraku:
Gizon baten erhaintzea'zuzengea da, ta heriotzaren galengarria litzateke. Ehun giza erthaintzen dituena' ehunetan heriotzaren galengarria lizateke. Munduko zaldun guztiek gauza hok kondemnatu' zuzenge izeneztatu beharr litukete. Berahin Estatu baten jazarrteko zuzenbakokeria handia' kondemnatu beharr luketenik' ez bide dakite. Aitzitik, applausu demote; zuzena izeneztatzen dute.
Bai guduzale oro' ohoin, laphurr, erhaile dela erraten dugu. Gudarozte gehienak eztira' lapurretarentzat gerturik dagozen ohoinbatzuk baizen. Ohoin bethi ohoin, nahiz Estatuaren zerbitzuan egon ere. Giza baten erhaintzea' nahiz etsaia izan ere' bethi erhaintzea, assessinatzea da. Eta mila edo miloi bat gizon erhaintzea' assessinatze handia da' nahiz eta aberriaren loriaz egin ere. Bainan assessinatzearen bidez'gizon zantarrak eta doillorrak' aberriaren ohorea, nazinoaren loria bilhakatzen dira. Nazinokeria nardagarria hamai eztadino' gizasemeen borreruak aberriaren aitentzat eduk ditzaguno'burhoak iharrdukiren du. Haur da gizonen botherearen itsusitarzunaren handia! Meng-Tsek zioan bezala:
Kako bat ebats ezazu eta ohoin bezala' urkhamendira joanen zara. Erresuma bat ebats ezazu eta Duka bilhakaturen zara, Ohointzearen bidez Dukak eta Printzak egiten dira.
Guduez' herriek' zer irabazi dute?... Nigarrak eta malkhoak. Hauhiez bertzalde?... Txirotarzuna ta kauketarzuna. Hauk dira guduen ondatzak. Ezein herrik eztu ezer guduez irabazten, garaipena ere garesti zaie ta.
Bainan guduak gure zorigaiztoko Zivilizazinoaren ondorioa dira. Mañû-ren Legeek dioskuten bezala' edonork bere egiteen fruktuak jaten bai titu. Eta oraingo zorigaiztoko Zivilizazinoaren fruktuak gudu ankherrak eta goseteak dira. Zivilizazino haur Bethikozko leagearen kontra jaiki zan. Bainan Hatsegabeko Bilhakatzea ezin atzipe dezakugulakotz' bere kontra jaikitzea' hybris bai ta, larregikuntza bai ta, edozein hybris bezala' gurea ere garesti ordaintzen dugu.
Gure oraingo Zivilizazinoaren argiek itsutzen gaitute. Hauien gurrtzekotz' gizonek erlegino berri bat eratu dute: Progressaren erleginoa. Idololatria honetan' neurribako gizonen larregikuntza' propheteia zan. Natura, Mundu guztia menpetu nahi ukhan genuen. Progressak ezinik ezagutu etzituen. Naturaz kontrako albara honetan' europarr guztiak albarazaleak izanik dira. Europako Zivilizazinoak heuragi argi eduk zezan, bainan heuragi itzal ere. Beredin aitzinapen" beredin ankherrkeria ere. Eta argi ta diztira haukiez' gizak zoriontsuago othe dira? Zer ekharri derauku gure Zivilizazino materialak? Zeintzuk izan dira gizaren aurkhintzean' bere progressak? Lehen aske ziren artisanak'orain fabrika baten jopuak dira. Lehen beure lana maite zuen langileak' orain gorrotatzen du. Lehen gizon zen langilea'orain massaren kopuru bat da. Lehen bere ekhintza hobetzen zuen maixua' orain makina baten haragizko zirrikak bai taduzkate. Oraingo industriak' beure zerbitzariak aberetu ditu, gizonak izpiritu gabeko materia bilhakatu ditu.
Edozein larregikeria garesti ordaintzen da. Nemesis mendekatzaileak zuzentarzuna berr-ezarrten du, eta geuri orain ethorri zaiku.
|