Berbizkunde Azkue zana
Justo Garate
Irurogei urte igaroko ziren onezgero, sekulako burruka ikusgarri bat gertatu zala Bilbao'n. Iru gizon, iru euskaldun argi, garbi, azkar eta langile zakonak aurkitzen ziren toki baterentzat saiatzen. Zer toki zan au? Ba Bizkaiko Diputazioak iriki zuan euskera irakasteko kadira bat.
Ezda izan bein ere Euskel Errian alako gizon azkarren elkar jokarik, buru eta adimeneko lanetan. Azkue jauna ongi ikertu eta gazte eta urrutikoeri ezagun erasteko, irurak erreskan edo alkarrekin agertu bear direla deritxot.
Iru oiek ziren: Azkue, Sabino Arana eta Mikel Unamuno.
1.-Berbizkunde Azkue.
Lekeition jaioa, zuelarik aita, Eusebio jauna, ango itxasgizonen irakaslea eta euskalolerki edo berso-egillea. Banuan bere liburua bat, Parnasorako bidea deitzen zana, oso poliki idatzia.
Nere iritziz iruren artean, onena, euskal irakasle toki ortarako, Azkue jauna genduen eta iñoiz exta izzango alako ikertaldi zalla izango, beste biak ere oso onak eta egokiak lan ortarako baiziren.
Banna ikusi daigun goitikan zer lan utzi duan bakoitzak.
Azkue-nak ditugu sekulako Euskal erdel frantzes Iztegi ederra, bi gutun anditan gertatua eta beste iztegi danak atzian utzi ditunak; Berlin'en, Paris'en, London'en, eta liburutegi andi guzietan aurkitzen zan eta izketazale guzien euskal lanetan, aita Azkue'ren Iztegia aipatzen da. Esaten zuan norbaitek, atzerri edo erbestekoen iritzia izaten dala etorriko direnen oldozmenen agerpena edo nabaitzea.
Baña etzuan Azkue jaunak naikoa orrekin; egin zuan euskal-joskerari dagokion liburu andi bat, Morfología izenarekin. Gañera bildu zituan milla erriko soñuak, geienak galtzera zijoastenak eta agertu zituan, bait ere itzaldi luze bi gai ortaz eman, odo ederrak.
Ala ere etzion aski iritzi eta batu du lau liburu gizenetan gure Erriyakintza edo folklore ederra. Ortaz gañera, lan aunitz gramatika dela, eleberri edo ipui, edo berak ateriak edo Euskaltzaindi'ko albistari Euskera delaoan direnak, danak jakingarri, edo alai.
Ezdet ezer esango berak eginikako opera edo soñu laneri buruz ezditudalako entzun eta gañera gauza oietan ezdetalako nere iritzian alako ustantza aundirik. Agertu daigun bere lanak erbestean eta bere ibillaldiak Euskalerrian, ainbeste amar-millaka itzak eta kantak eta esaera zarrak biltzen.
Azkenean jartzen degu, naiz eta eskier, bere lenengo gaia izan zan erlijiñoa maitatzea eta zabaltzea, sermolari bikaña euskera samurrean, bi agure eta atsoekin izketan egiñik, bai ta sendagilleak bildurik Theresia Neumann'en ikustaldia jakinerazteko. Nere ustez au ginuela bigarren aita Juan Antonio Mogel, eibartar zakona eta santua, Markiñan ainbeste urtean apez-jaun izana. Biyak aurkitzen ditut kideak, bigunak, gañera ainbeste alte euskaldunari egiten digun amorro edo asarre gabekoak.
Bazuten biak gañera oso gauza on bat; zer egin liteken sentsua; naiz eta lan izigarri eta borrokatuetan ari, nai zuten guzia lortu eta egin zuten eta sekulako mesedea egin ziguen, aberasturik ainbat eta ainbat gaietan Euskalerria.
Ezta naikoa Euskalerria ongi eta izugarri maitatzea; ikusi bear da ia bide txarretan jarri dan edo jarriko dan, ia Unamuno'k zion bezela zabaltzen degun Evangelio de perdición, nik itzuliko nuken erana, etxekalte'ren itzaldia.
Sabino'k itzultzen zionean bere Bilbao'ko Euskaldun Biltokia erderara Almacén Vasco bezela, gaizki egiten zuan. Lapurtarrak ere ongi deitzen zien Biltzarra eren Batzarrari ta: gañera Gipuzkoa aldean bildu da gizon, emazte eta umien elkartzea.
Etzegoan ain ongi Azkue zana, zionean Bera eta López Mendizabal'ek egindago iztegi txiki polita, plagio edo lapurketa zala. Gutxik onestuko zuten iritzi mingor ori eta asko erabilli ditunak, dako ongi ori. Au esateko ordua zan eta pozik esaten det.
Oribera gertatzen zaio Farinelli-ri, antzeko gauzak arpegira botatzen diozkala García Mercadal'i Espainia'ko ibiltarieri buruz. Eztire onen lanak plagio nere iritziz eta gañera laguntza andia ematen digute ikasle txiki eta andieri.
Etzuan izan Azkue jaunak, saltzeko dendari burunik... eta obe guretzat. Orrela egon zan beti zere aurea mediocritas ortan eta lanari jarraitu zion. Gañera idazle bat dendari edo best seller danean, ezdiot idazle andiare susmorik billakatzen, adibidez George Bernard Shaw. Aunitzen pozak, sarritan zerbait txarra dakar berakin.
Beste gizon andi bi orrek ikertzen jarraituko det beste batean, Jainkoa lagun eta otoi, begi zorrotzdunak ordurarte pixkat itxoitea. Ardura andiko gauza batzuk nai nikuzke orain ikutu, motelak eta illak alde batera utzirik.
¡Goyan bego Berbizkunde Azkue gizon andia, soñez eta arimaz, aurren antzeko biotzduna; esker milla Euskaldun ikasle askoren izenean!
¡Goyan bego!
|