Noe'ren Arkha
Dominique Dufau
Denek ikhasi duge, badakigu, "Noe-ri" Jainkoak eginarazi zion arkna, geriza zezan bai bereak, bai alimala guzietatik vida, uhaldearen urek, luza erabilita, helarazi zutela "Ararat" deitu tokira eta han kokatu zela.
Diotenez, 80.000 idaz-lanek Liburu Sainduak barne,72 erdar edo hitzkuntzaz eginek aipatzen dute untzi hori eta urite ikharagarria.
Idazkiek bilatzen dute suntsidura izigarriaren ephetzea eta ere jakitea zer egurrez, zer zurez egina izan zitaken arkha.
"Aratat" mendiak hedatzen dire Turkian, Rusia-ko eta Iran-go muge-tan. Punta gorena deraukata 5.165 metretan.
Ustea zen, hainitz denboraz, uhaldearen izatea alegi bat zela.
Izan da ere sinestea zonbeit gogo sineste hortaz oraino beharbada betheak derautzi, Noe-k. euskualduna zelakoz oihu egin zuela "ara, ara " irakhutsiz, erauntsiak athertu-ta, lur puska bat, ur artetik noizbait agertu zenean, eta, geroztik, dela izen hortaz dietua agorreriak menditu zuen eremu hori.
Jakintsunek eskuratzen dituzte gehiago eta gehiago frogak mundua itho izan zuen uhaldea gertatu dela, Noe-k egin zuela untzi bat oso dagoena, usteltzen ez dena.
Turki-tar bilhari batzu ohartu ziren, 1833-an, "Ararat"-ko malda zoko batetan, 3000 metra goretan, horma-petik atheratzen zela untzi handi eta zahar baten ur-ephaia.
1892-an, eta geroztik, oharkari berak eginak eta ezautaraziak izan dire.
1929-an, jakintzun andana batek mihatu ditu bazter berak, eta, urratsek hala eremanik, heldu izan da hormak estali ez duen untziaren ur-ephaiara. Ahal bezen ontsa ikhusi diozkate barneak eta kampoa. Itzuli dire, jakintsunak, segurtamenarekin leku hartan aurkitzen dela Noe-ren arkha.
1949-an, Amerikano bilhatzaile multsu bat entseiatu da, debaldetan, arkhari urbiltzea. Denborak ez ditu lagundu.
Frances batek badu xedea joaiteko, zonbei lagunekin, mendi hetara nahizik, bereziki, ezagutu, ahal bezen xuxen, egur eta zureri esker, arkharen adina amoreagatik jakina izan dadin uhal dearen egiazko ephea.
Ez dezakegu baiezta "Ararat" hitz esuskualduna dela, ez eta Noe euskualduna zela, bainon hala bada mundua ur-pean sartu zuen gertakariaren aiphamena egina izan dela 72 erdar edo hitz-kuntzez, atseginekin diogu 73-garren mintzai batek ere Jainkoaren nahi lazgarria bera orhoitarazten duela.
Mintzaira hori da "Euskuara".
Huna zer, Noe-z, arkhaz eta uhaldeaz, irakurtzen dugun, Axular handi eta omengarriak, orai duela hiru mende, egin eta "GUERO" deitu zuen liburuan:
Gure Jaungoikoak ikhusirik zeitzala gaixtakeriari jendeak, erran zuen bihotz min handi batekin, zeren berak nahi etzuena munduko bakhetuak eragiten baitzeraukaten: "Neurk egin nuen gizona, neurk desgiten dut, khendu ko lurraren gainetik"......
Eta hunetakotzat deitu zuen Noe zeritzan gizon bat, zein, bera zortzi garren, etxatiar guztia gerthatu baitzen on eta justu, eta hari erran zion:
"Bethe da mundua bekhatuz eta maleziaz, gainez egin hurran du gaixtakeriaz. Eta hala deliberatu dut guztien uhalde batez desegitera eta hondatzera. Ordea, eman nahi derauet aski, ephe, termino eta espazio bizitzeko eta penitentzia egiteko ehun eta hogoi urthe. Eta bitarte hunetan zuk, erraiten dio Noe-ri, bertzeen abisatzeko eta zeure etxekoen salbatzeko eta halaber animale suerte guzietarik haziaren eta arrazaren gelditzeko, eginen duzu untzi bat, barkha hendi bat erran den gauzako aski handi datekeien bezelakoa".
Eta hala egin ere zuen. Eta hartan sarthu zirenak bizirik salbatu eta eskapau ziren eta ez bertzerik.
Orai hemen behar da konsideratu pontu bat. Untziaren eragiterakoan erran zerauen Jainkoak igurikiko zerauela ehun eta hogoi urthez. Baina, baldin kontua ongi atheratzen badugu, edirenen dugu etzerauela iguriki ehunez baizen, zeren ageri da ezen untziaren edo barkhoaren egiteko manua izan zuenean bortzetan ehun urthe zituela Noe-k, eta gero, seitan ehunetara heldu zenean, ethorri zela uhaldea.
Zer erran nahi du hunek? Zergatik eztu bere promesa osoki komplitzen?
Ihardesten du San Chrisostomok:
"Agindu zerauen igurikiko zerauela ehun eta hogoi urthez, ez ordea iguriki ehunez baizen. Zeren ehun eta hogoi urthez egin behar zituzten bekhatuak edo egin behar etzituzenak ehunez egin baitzituzten, ehunez neuria bethe. Eta nola neurria bethez gero ezpaitzen zer gehiago igurikirik, haletan, nola berak lehiatu baitziren bekhatu egitera eta neurriaren bethetzera, deliberatu zuen, Jainkoak hei biziaren laburtzea eta hogoi urtheren denboraren gutitzera ephaitera".
Jakintuak gare Noe-z. arkhaz, uhaldeaz, ahatik, jakindezagun eta ez sekulan ahantz Axularen bertze egi hau:
" Baldin egin baliz Euskaraz hanbat liburu nola egin latinez, franceses edo bertze erdaraz eta hitzkuntzaz hek bezain aberats eta komplitu zianen zen Euskara ere, eta baldin hala ezpada, Euskaldunek berek dute falta eta ez Euskarak."
Semperen Abendoan egina.
|